Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komunera jo eta aurpegia freskatu zuen, estudioko gela bakar eta nagusira heltzean espejismoaren azken herena ere desagertua izango zelakoan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.
Urrundik azal iluna duen edonork pizten du esperantzaren argia, baina hurbiltzean espejismoa hautsi egiten da. Berria - Harian 2005-05-08
Espejismo hark erakarrita, musu eman zion. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 138. orr.
Egongelako hamabost liburu haiek espejismoak izango ziren, edo dekoratu bat; izan ere, ondo zekien Matiasek noiz ari diren pertsonak egia esaten eta noiz ari diren gezurra esaten. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 100. orr.
Beharbada okerreko bidea hartu du berriro ere, zoriontasun espejismo baten atzetik abiatuta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 159. orr.
Ume batzuek harriak bota dizkidate goizean, basamortuz inguratutako herrixka triste baten albotik pasatzean, baina hori espejismo desatsegina besterik ez da izan, aurrera jo ahala guztiz bestelako jarrerekin egin baitut topo. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 94. orr.
Nahiago ametsa gauzatu ezinaren tristezia, ankerki irabazitako espejismoa baino. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 42. orr.
Europako hiririk politena dela diote batzuek, espejismo antzeko zerbait eskaintzen duela hiriak, dorreetako labirintoak, zubi dekoratuak, kupulak nonahi. Berria - Kultura 2004-07-17
Inguratzean, Espejismoaren E-ak engainatu egin ninduela baieztatu nuen, eta F hura ez zela Faroarena, Fantasmarena baizik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.