Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kaskarin honek begitazioak zituen, eta Jainkoak bidali zuela eta Jesukristoren pareko zela pentsatzen zuen bere eromenean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
San Juan de Dios delako ordenan sartzeko esan omen zion Ama Birjinak beste begitazio haietako batean, eta halaxe egin berak, Madrilgo komentu batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 49. orr.
Argia piztu zuenean, ia zorabiarazi egin zuen begitazio bat izan zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.
Bat-batean begitazio bat izan nuen: norbait erorita zegoen, muturrez aurrera, eta odoletan zegoen plateren gainean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.
Kolpearen latzak sortutako hire begitazio bat duk beltzez jantzitako gizonarena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.
Begitazioren bat izan dut, horra. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 178. orr.
Filologoarentzat begiak oso dira engainagarriak [...] ez dute eskuarki ikusia eta erakutsia dagoena baizik ikusten; maizegi dira jakineko begitazio eta irudipenetara lerratzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.
Hem ehiztariak begitazio beldurgarri bat izan du oraingoan bizarginaren ahulkian eserita: ile-moztaileak burua heldu eta lepoa aurrerantz begira jarri diolarik, orein disekatuaren burua bere etxeko horman bezalaxe sentitu da. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.
Kinina ematen ziotenean begitazio izugarriak izaten zituen eta iruditzen zitzaion itsas zabalean zebilela zabuka. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.
Tonik esan zigunez, gaueko jaki-edaki-errekiek eraginda, aipatutako begitazio miragarria izan zuen eta bizipen haren ondorioz argia ikusi eta bizitzan bestelako jokabidea hartu behar zuela ohartu zen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 115. orr.
Ispilu horretan, irudi eroak ikusten hasi naiz, munstroak, gorpu nazkagarriak, piztia mota beldurgarri guztiak, izaki ankerrak, eroen gogoa harturik duten begitazio itxuragabe guztiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 252. orr.
Unibertsoa, harentzat, begitazio konpakto bat zen; izarrak bere buru gainetik labaintzen ziren, bere kopetaren kontra hausten zen itsasoa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 314. orr.
Antinomia konponezinetan korapilaturik amaitzen du, "begitazio metafisikoen" kontraesan dialektikoetan bere buruari kontraesanez, pasatua duelako bere ahal eta baliabideen esparrua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.