Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Isileko semeaz arrunt ahantzirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.
-Hori isileko maitaleren batek bidali dik. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 63. orr.
Huraxe zen gure isileko lotura. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.
Berak hartu zuen tiroka polizia eta isileko agente bat zauritu zuen buruan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.
Isileko poliziek epaileen aurrean ematen zituzten azalpenak entzuten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.
Azken bi egunetan isileko poliziakoek orpoz orpo jarraitzen zioten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.
Martin Irati aldeko isileko arrantzaria izana zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.
Isileko lanak egiteko eguraldi ezin hobea. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.
Diskrezioa eta egiten ari diren «isileko lanarekiko» errespetua eskatu zuten. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Isileko ekonomia desegiteko. Berria - Harian 2005-11-10
Multinazionaleko zuzendariak eskatu zuen enpresak egindako azkeneko eskaintzei langileek isileko bozketarekin erantzuteko. Berria - Ekonomia 2004-04-22
Isileko hitzarmen batengatik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.
Delako isileko arma haieri esker. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.
Gaixoen bekaitz zen, baita begiralearen bekaitz ere -doktoreak isileko mandatu misteriotsuak eginarazten baitzizkion-. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 198. orr.
Charlieren burutazioa izan zen isileko ehizan edo arrantzan ibiltzekoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.
Aita isileko arrantzan edo ehizan aritutakoa zen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.
Gau ezin hobea aukeratu genuen isileko arrantzarako. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 48. orr.
Nazioen artean isileko gerra industriala piztu da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.
Bolo-bolo dabilen isileko eztabaida. Berria - Harian 2005-11-05
Arrazoiaren jarraitzaile ilun eta baketsuen isileko eskerrak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.
Don Facundo burkidearen berbak entzuten ditut egunero isileko mitin batean, La Lucha de Clases irakurtzen dut txapelokerren ezkutuan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.
C hepatitisa «isileko izurria» dela dio Europako Droga-menpekotasunaren Behatokiak. Berria - Gaiak 2004-02-06
· Ohiko belarriak ez ditu bereizten isileko hots horiek. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 269. orr.
Zinegite isileko eta zehatz baten ondorio gisa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.
Iraneko polizia isilekoa. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.
Komandoa isilekoa zenez, nire komando-lagunek bakarrik zekitean ETAn ibilia nintzela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.
Ekitaldia isilekoa izan zen arren, argazkiak atera ziren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 438. orr.
Jada ezin da isilean nabigatu, eta inork ezin du bermatu, era berean, Internet bidezko posta trukea ere isilekoa dela. Berria - Gaiak 2004-06-23
Mutilak bazeukan isilekoren bat, errespetatu beharrekoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 192. orr.
Iturri onetik jaso duten isilekoa jakinarazi diote Factorykoek. Isilekoak esaten dizkiote elkarri, eta aldizka ozenki egiten dute algara. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.
Baina lasai egon haiteke niregatik, nik bazekiat isilekoak gordetzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 35. orr.
eta isileko (8); isileko arrantzan (4); isileko ehizan (5); isileko lan (5); isileko lana (3); isileko polizia (3); isilekoak esaten (3)