Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

isiltasun (2290 agerraldi, 230 liburu eta 246 artikulutan; orobat ixiltasun 111 agerraldi, 6 liburu eta 95 artikulutan –gehien-gehienak Herria aldizkarian-) 1 iz hotsik edo soinurik eza; ezer entzuten ez den toki baten egoera..

Besteren logelako isiltasun eta bakardadean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 16. orr.

Isiltasuna da nagusi berriz ere; ez da lehengo isiltasun bera, ordea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 119. orr.

Gauak bere hegalekin bildu zuen kalezuloa eta nonahi isiltasuna zen nagusi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 286. orr.

Isiltasuna zabaldu da, amesgaiztoa bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.

Neguan, seietarako iluntzen duenean, isiltasuna da hotzaren lagun bakarra.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 25. orr.

Isiltasuna genuen etxe, neurririk gabeko jauregi, formarik gabeko lorategi eta zuhaitz mataza; isiltasuna genuen arkitekto hilezkorrek minaren gainean eraikitako baseliza, betikotasunean irauteko egina: denboraren sua poliki-poliki, unetik unera, erre gabe erretzen duena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.

Gauerdian isiltasuna zabaldu da eta ez da entzuten gauzainen ahotsa besterik orena ematen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.

Orduan, txaloen eta algaren ostean zabaldu zen isiltasuna, otzara batean inoiz sartu den hustasunik mingarriena izan zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 279. orr.

-Eta zer gertatzen da baten batek isiltasun hori hausten badu?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.

Ziztu bakarti batek hautsi du altzairuzko isiltasuna.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 34. orr.

Bizkarra emanik itxi zuen atea, bortitz, gauaren isiltasuna urratuz hartara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 109. orr.

Gelako isiltasuna [...] txonta baten txio-txioak urratzen zuen noizik behinka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.

Leihotik filtratzen den argiak gauzen ertzak leuntzen ditu, isiltasunak arnasa hartzen duela dirudi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.

Isiltasunaren altzoan, begiak biltzen hasi zitzaizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Isiltasunean lau begi zelatari zeudela ohartu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Ilunbean eta isiltasunean sendimenduek libertate gehiago baitute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Isiltasuna egin zen gelditasunaren gainean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Isiltasuna atsedena da, ez nekearen ondoren eta nekearen ordain sortzen den atsedena, baizik eta nekearen aurretikoa: ezer egin aurretiko gelditasun atsedengarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

2 isilik egotea, isilik dagoenaren jarrera.

Zuhurtziak isiltasuna du lagun min.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Azkenean, Al Gazteak hautsi zuen isiltasun hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 190. orr.

Ixiltasun haren samina muinetaraino sartu zitzaidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

Une labur batez, lehengo bere isiltasun horretan erortzen da berriro, buruarekin baietz eginez nire galderari erantzuteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 231. orr.

Isiltasuna gordeko dute beti elizan eta logelan ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.

Erabateko isiltasuna egin zen, eta epailea irakurtzen hasi zen [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Isiltasuna ere erantzun bat da, pentsatu nuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.

Isiltasunak erantzun zion gizajoari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 127. orr.

Faxismoak isiltasunera kondenatuak zituen hogei urtez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Egia da badaudela isiltasunera edo otoitzera bultzatzen gaituzten lekuak eta baita barrenean larria edo izua eragiten digutenak ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

Orain etxea isiltasunez betea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.

3 (izenondoekin)

Isiltasun bareak inguratzen zuen dena.  Elizen arteko biblia   Jkd 18,14

Isiltasun bero bat erortzen zen zeru eguzkitsutik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Kandela erretzen ari zen isiltasun handiaren erdian, sugar luze triste batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Neuk eten nuen orduan isiltasun pisu hura: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Isiltasun trinko batek betetzen zituen gogo-bihotzak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 108. orr.

Kaleko isiltasun beltzak ezustean hartu izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Hiri gainbeheratu hartako ohiko ixiltasun hits eta zapala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

Erlojuak etenik gabe jotzen zituen orduak, isiltasun sakona urratuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 68. orr.

Isiltasun izugarri hartan, ihesi zihoazen minutuen soinu goibelak kulunkaturik, bizidun ororengandik urrun, bost pertsona -bi emakume eta hiru gizon- gauaren, egunsentiaren eta exekuzioaren zain zeuden.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.

Isiltasun itogarri, heriozko batek hartzen du dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Jabalaldian ere, musikarik gabe, isiltasun hilgarrian, hondora jo daiteke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Gelako isiltasun goibelean bi bihotzen taupadak entzuten ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.

Isiltasun anonimoa zen hirian nagusi, ibai baten antzera karrika guztiak hartuak zituen isiltasun zabal eta arrea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Isiltasun osoa eta ezin hautsizkoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.

Isiltasun eta bildutasun osoan gindoazela, gutienik ustean, Emmaren itxura agertu zitzaidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.

Bat-batean, iluntasun eta isiltasun arrotz batek infinitoraino inguratzen zaitu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Isiltasuna, ez besterik, jaso zuen erantzun gisa, isiltasun lodia, isiltasun zorrotza, isiltasun gogorra, hitzek gaindi ez zezaketena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Zeuk iradokitako isiltasun administratibo hori praktikatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Isiltasun-giro hartan beldurra ematen zuen ia hotsik txikiena egiteak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 135. orr.

Isiltasun-laino batek inguratuta, barrura sartzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

Ezarritako isiltasun-orduetan hitz egiten bazuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 562. orr.

Isiltasun-egunak asteko unerik ederrenak eta gogobetegarrienak bihurtzen dira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.

Isiltasun une laburraren ondotik, klarinetearen hots eztia altxatu zen errauts zutoin baten pare.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.

Harekin egindako isiltasun-tratua, gaur arte zintzo asko gorde dudana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 120. orr.

Isiltasun zama astuna.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 209. orr.

Izu-lekua zen hiria, isiltasun-lekua, isiltasunak kea bezala zulo guztiak estaltzen zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Ez zekizkiten isiltasun-estalki munstrokara baten pean jazotzen ari zen sarraskiaren xehetasunak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

Senarrak isiltasun tantez erantzuten zionez, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.

Isiltasun-botoa egitea, eta bere burua mutu edukitzera behartzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hilerri isiltasuna izan zen klasean une batez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 134. orr.

Hilobi-isiltasuna nagusitu zen orduan. Aurrera egin behar dugu, deituak izango garen eguna iritsi arte" esanaz apurtu zuen don Martinek jaunartu ondorengo gogoeta-isiltasuna.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina isiltasun (4); bere isiltasun (9); den isiltasun (4); ere isiltasun (6); eta isiltasun (53); eta isiltasun hartan (4); gero isiltasun (4); isiltasun astun (8); isiltasun bareak (6); isiltasun bareak inguratzen (6); isiltasun bat (6); isiltasun batean (4); isiltasun baten (6); isiltasun erabatekoa (13); isiltasun erabatekoan (5); isiltasun eta (14); isiltasun handi (7); isiltasun handia (9); isiltasun hartan (19); isiltasun hau (7); isiltasun hori (14); isiltasun horrek (8); isiltasun horrekin (4); isiltasun horren (9); isiltasun horretan (4); isiltasun hura (18); isiltasun ia (4); isiltasun luzea (5); isiltasun osoa (10); isiltasun osoan (12); isiltasun pisu (5); isiltasun sakon (10); isiltasun sakona (6); isiltasun sakonean (4); isiltasun une (8); zen isiltasun (10); zuen isiltasun (15)

aitaren isiltasuna (4); arteko isiltasuna (7); baina isiltasuna (7); bateko isiltasuna (6); bere isiltasuna (4); berriro ere isiltasuna (4); bildotsen isiltasuna (4); da isiltasuna (9); den isiltasuna (6); du isiltasuna (4); erabateko isiltasuna (23); erabateko isiltasuna egin (5); ere isiltasuna (11); eta gero isiltasuna (7); eta isiltasuna (54); eten zuen isiltasuna (4); etxean isiltasuna (4); ezohiko isiltasuna (5); gauaren isiltasuna (5); gero isiltasuna (14); haren isiltasuna (11); hau isiltasuna (5); inguruko isiltasuna (4)

isiltasuna apurtu (4); isiltasuna baino (7); isiltasuna berriro (4); isiltasuna da (22); isiltasuna da nagusi (7); isiltasuna dago (6); isiltasuna dela (5); isiltasuna dela eta (4); isiltasuna egin (27); isiltasuna egin zen (22); isiltasuna egiten (5); isiltasuna erabatekoa (15); isiltasuna erabatekoa zen (9); isiltasuna ere (9); isiltasuna eskatu (9); isiltasuna eskatu zuen (7); isiltasuna eta (42); isiltasuna eten (5); isiltasuna ez (15); isiltasuna ez da (5); isiltasuna genuen (8); isiltasuna gero (4); isiltasuna gordetzen (6); isiltasuna hausteko (5); isiltasuna hausten (8); isiltasuna hautsi (18); isiltasuna hautsi zuen (4); isiltasuna izan (15); isiltasuna izan da (4); isiltasuna izan zen (6); isiltasuna nagusi (15); isiltasuna nagusi zen (4); isiltasuna nagusitu (39); isiltasuna nagusitu da (5); isiltasuna nagusitu zen (28); isiltasuna sortu (4); isiltasuna urratu (8); isiltasuna urratzen (6); isiltasuna zabaldu (5); isiltasuna zegoen (8); isiltasuna zen (22); isiltasuna zen nagusi (13)

bere isiltasunarekin (4); du isiltasunak (4); erabateko isiltasunean (8); eta isiltasunak (12); eta isiltasunaren (17); eta isiltasunean (23); eta isiltasunez (4); gauaren isiltasunean (6); haren isiltasunak (4); isiltasunak ere (5); isiltasunak eta (6); isiltasunak ez (6); isiltasunaren adabakiak (6); isiltasunaren aurrean (7); isiltasunaren erdian (9); isiltasunaren eta (6); isiltasunaren ostean (4); isiltasunean eta (11); nire isiltasuna (5); nire isiltasunak (4); urratu zuen isiltasuna (4); zen isiltasuna (28); zen isiltasunaren (4); zen isiltasunean (4); zuen isiltasuna (17); zuen isiltasunak (6); zuen isiltasunaren (5); zuen isiltasunean (5); zure isiltasuna (4); zuten isiltasuna (4); zuten isiltasunean (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus