Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harraskako iturria ireki eta uraren pean utzi zuen lata. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.
Harraskako ur hotzetan hatz punta erreak jarrita. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 100. orr.
Eskuak harraskan garbitu eta sukaldetik atera zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.
Harraska metalikoa argitzen du sugar bat-bateko batek. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.
Desesperagarria zen segundoz segundoko jario hori harraskako metalaren kontra entzutea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 208. orr.
Harraska harrizkoa du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 130. orr.
Joan den egunean erretako makarroien ontzia beltz-beltz dago oraindik harraskan nork garbituko zain. «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.
Ontzi zikinak harraskan metatzen ziren. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 68. orr.
Ontziak harraskan bildu eta harrikoa egiteari ekin zion berehala. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.
Sukaldeko arasa batean, harraskaren azpian. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.
Harraskapeko kortinatxoa zabaldu eta metalur botila hartu du. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 175. orr.
Garbiketarako tresnak ateratzen hasi zen harraskapeko armairutik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 343. orr.
Harraskapetik zabor-poltsa atera eta zoruan uzten du. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.
Zutitu eta harraska azpiko zakarretara bota zituen denak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.
Arnasa hartzean harraskako isurbidearen antzeko hotsa ateratzen baitzuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.
Harraska txiki bateko zuloan behera isuri zituen edari-hondarrak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 16. orr.
Astean hiru aldiz mozten zuen bizarra, sukaldeko harraskan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.
Etxera itzuli eta ama sukaldeko harraskan aurkitu nuen arrain bat garbitzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.
Komuneko gelara joan naiz, txoko-txokoan dudan harraska txikian freskagarri bat prestatzera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 65. orr.
Zirgari eta marinelen begiradak Norarengana zuzendu ziren, tutuko ura harraska-zulora biltzen den moduan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.
Lixiba jotzeko harraska. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.
Hortaz, pisuko elkarbizitzaren antolakuntza arazoez gainera -garbiketa, otorduak, harraskakoak...-, diru eskasia gero eta gorriagoa zen. «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.
Harraskakoa egitera deliberatu da Gabin. «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.
"Besteei ere utzi beharko zieagu zerbait", pentsatu, eta bertan behera utzi du harraskakoa. «Kuskue tanden», 2004 - 88. orr.
harraska azpiko (3); harraska gaineko (3); harraska ondoko (3); harraskan utzi (6); harraskan zeuden (3); harraskara eraman (4); sukaldeko harraskan (7)