Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goza ezazu, lagun, gozatu eta ez epaitu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.
Bizi garen bitartean, gozatu, jan, edan, ez dago guretzat ezer hoberik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 912. orr.
Ez dakik ondo zenbat gozatu dudan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 170. orr.
Isil bedi, eta jarrai dezagun gozatzen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 44. orr.
Sofritzen ez dakienak ez daki gozatzen. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 110. orr.
Gauza batzuk gozatzeko dira, besteak erabiltzeko eta baten batzuk gozatzeko zein erabiltzeko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 282. orr.
Sar ezak hatz erakuslea belarrian, eragiok piska bat, eta esaidak orduan zeinek gozatzen duen gehien, hatzak ala belarriak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 125. orr.
Idazten gozatu egiten dut. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 63. orr.
Irudimena da atseginaren akuilua; [...]; ez al dugu ba berari esker gozatzen? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 126. orr.
Ez dago gizon bihozberarik berak maite duen pertsona zoriontsu ikusita gozatzen ez duenik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.
Jakina, mutikoak gehiago sufritzen zuen, berak ezin eta, lagunak fubolean gozatzen ikustean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.
Izugarri gozatu dut. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 252. orr.
Gozatu egiten dutelako beren neba-arrebak larrutzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 130. orr.
Emakume sentitu nintzen, gozatua sentitu nintzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.
Man-en fereka zabalen meneko zenean, haurtzaroan ere ez zela horrela gozatua izan iruditzen zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.
Eriak, higuintzen duena jaten du herioaren beldurrez; osasuntsuak, berriz, janaria gozatzen du eta, gisa horretan, hobeki gozatzen du bizia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 495. orr.
Unearen handia gozatzen ari zela zirudien. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.
Larruak larruari plazerra emanez gauak gozatzen, horditurik zoriontsu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.
Ikuskizun zoragarri baten aurrean suertatzean, hura norbaitekin gozatzeko gogoa sentitu izan dut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 189. orr.
Arestian gozaturiko ikuskizun ederraren ordainez. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.
Etorkinek gure paradisu hau paper eta guzti gozatzeko duten eskubidearen alde. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.
Zortziren bat festalaguneko taldetxo bat osatua genuen ordurako, gaueko azken orduak edari onarekin eta hizpide ustez distiratsuekin gozatzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.
Bizitzako abentura guztiak gozatuak izango balitu bezala. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.
Nolako kemena eta gogoa behar den zuk bezala atsegin guztiak gozatzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 134. orr.
Plazeraren atsegin guztiak gozatu ditudala zure jainko-besoetan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.
Ezkutuan gozatu beharreko bizio itsusia zen kirol zaletasuna. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 23. orr.
Eskubidea dut paradoxak gozatzeko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 115. orr.
Orain emango ditugun aholku eta xehetasunak, gizon itxura hartu eta plazer ezti hori gozatu nahi duten emakumeentzat dira soilik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.
Ea isiltasunak orain arte ez ikusten, ez gozatzen eta ez sentitzen jakin duen beste zorion mota baten aztarnak erakusten dizkion. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.
Lanaren bidez sorturiko ondasunak goza ditzaten. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 166. orr.
Bizitzako gozagarri guztiak eskuratzen dituzte, plazer guztiak gozatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 339. orr.
Ba ote da jainko faltsu horiei eskaintzen zaizkien sakrifizioen artean bat bera ere, jainko horiek irainduz gozatzen den plazer minutu bakarra balio duenik? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.
· Zerbait prestatzen ari da sukaldaria, eltzeko baten usainak sudurra gozatu dio. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.
Baina adarbakoitzak, neska gozatzera doan une berean, ehiztaria usaindu izan balu eta, jiraturik, eraso egin izan balio? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 182. orr.
Eta horren berri badu, hain zuzen, ni gozatzen nauenak; zeren eta, nitaz bete-betean gozatu ahal izateko, lehenbizi, kanpoko azal gogorrak zuritu behar dizkit jatun horrek, benetan, nire bihotzera edo mami gurinera iritsiko bada. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 144. orr.
· Azpiak irekiz bere moldean zerbitzatu zituen anitz herritar soldadu gozatu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.
Lagunarteak asko gozatzen nau / baina bakardadeak erakutsi dit / gozamen hori estimatzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 72. orr.
Izateaz gain bizitzeaz ere gozatzen duena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 136. orr.
Oinazepean eta atsekabean aurkitzen zarenean oroi zaitez oraindik gozatzen dituzun ontasun eta zorionez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.
Eta ustez askapena zuen garaipenaz gozatu zuen neskaren gainean. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 114. orr.
Bere Sortzaileaz etengabe gozatzen duelarik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 153. orr.
Dohakabea behar du izan bada gizonak bere buruari ezarri dizkion ukoez gozatzen ez jakiteko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 263. orr.
Beraz, bere buruaz gozatzen du baina era ez-perfektuan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 284. orr.
Hitzen musikaz gozatzeko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.
Argi dago beraren gozokiak zoragarriak direla eta denok gozatu dugula haiekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.
Zer dela-eta gozatu behar ote dute besteek ene diruekin? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 309. orr.
Konstituzio nazionala eta libertate publikoa abantailatsuago baitira probintzientzat hauetakoren batzuk gozatzen dituzten pribilegioak baino. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.
Nazioarteko mailan, erregearen babesaz gozatzen zuten, eta, hala, haien merkataritza-ekimenek kolonia-hedapenaren tankera hartzen zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.
Brady plangintzak nekez onbideratu zuen Mexikoko ekonomia, eta 1990az geroztik gozatu duen kapitalen sarrerari ez dio ia etekinik atera inbertsio-tasak goratu ahal izateko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.
Eskuak nekatu gabe bizitzeko esperantza zukeen, demagun, eihera edo errota baten errentez bizi artean gozatuz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.
Haien oskoletako espiralen ederrari begira gozatu ginen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.
Adulterioa, orduan, senarrari batere axola ez dion gertaera izango da, ez baitu horren berririk; eta guztiz ona izango da emaztearentzat, hartaz gozatuko baita. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.
Pinu-orri horien gainean gozatu zen Byron Teresaz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.
Udako gau giro epelaz gozatua nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Ondasun horiez guztiez gozatu nintzen, jakinduriak ekarriak baitira. Elizen arteko biblia Jkd 7,12
Arratsaldeko eguzkiaren ferekaz gozatu gara. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 143. orr.
Atsegin debekatuaz gozatu zirela leporatzen zien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.
Walther PPKren metal olioztatuzko mekanismoak ateratzen zituen klaskadez gozatu nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.
Ederki gozatzen ginen orduan zurekin, zure haserrezko hitz frijitu haiek gogotik aditzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.
Zeruetan elkarrekin gozatzen diren dohatsu guztientzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.
Zoritxarrekoa alferreko solasaldi hutsaletan gozatzen den erlijiosoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.
Melankolian gozatzen dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.
Nitaz gozatu nahian, konkorduna eta zu elkar harturik zeundetelakoan nengoen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.
Badrulbudur onik ikusi zuelarik, sultana puska batean ez zerurako ez lurrerako geratu zen, baina gero, elkarren presentziaz gozatuz, hitz eta pitz aritu ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 235. orr.
Baionako xingarraz gozatuz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 148. orr.
Marrazketa-gelan nengoen afariaz gozatzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 166. orr.
Estatu unibertsalen onurez gozatzeko aukera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.
Ahantzia du liburuekin gozatzea zer den. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.
Kontenplatzen ari naizen gauzaz tristatu ala gozatu nahi dudan. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 121. orr.
Bedeinkatua izan bedi zure iturria, zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin! Elizen arteko biblia EsZ 5,18
Arroz budina jaten du berriz, sakarinaz gozatzen du berriz kafea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.
Piko idorrez gizentzen omen zituzten ahateak, lehenbailen gantzatu eta haunditu ezezik, gozatu egiten baitzien gibela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.
Ez da Disneyren azukreak gozatutako unibertsoa. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 7. orr.
Piztiak gisa hartan ematzen eta gozatzen zituèn gizonak [...] berdintsu eta orobatsu bihur baitzitzakeen neguak uda eta euriak ateri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 568. orr.
Hark gozatutako argizagia bezain malgua eta mela zen Salemdarren poza. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.
Egunero hartzen zituen morfina tanto haiek, gozatu baino, garraztu egiten zutela Leonen aldartea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.
Errementariak ere sutan gozatzen du burdin puska, mailuari malguagoa gerta dakion. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.
Edo gatza gozatzen? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.
Intsentsuak eta kandelen keak gozaturiko aire hotz hartaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.
Bizitokietako hezedura eta umela janez, aire epelez giroa gozatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.
Ereiteko, aldiz, lurra euriz xaretu eta gozatua hobe aukeran. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.
Gero, ahotsa gozaturik, azken ahalegin bat egin zuen nire borondatea malgutze aldera: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 148. orr.
Bere bihotzeko zauria gozatu eta sendatu arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.
Jende gehiago etsitua zegoela jakiteak ez zizkidan penak gozatzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 214. orr.
Zeure mundualdia erosotu eta gozatu nahi baduzu, ez itzazula hazi zeure ondasun ustezkoak, zeure grina antzuak murriztu baizik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.
Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.
Egia osoaren gordintasuna zer edo zer gozatze aldera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 86. orr.
Bizi guztian odola loditzeraino pilatu zaien oinazea eta desengainua ur gazitan gozatu nahirik, arindu nahirik eginahalean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.
Zati bat sakrifikatu zuten, gainontzekoaz seguru eta lasai gozatzeko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.
-Zer egin behar duzue orain? -galdetu die Aitorrek, agurra gozotu nahian. «Bizia lo», 2003 - 64. orr.
· Txarraldia gozatuko zaizu Renon. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 117. orr.
Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina, zeta bihurrituzko bi hari besterik ez duena eta tonu laurdenetan gozatua dagoena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.
Musika-tresna gozatzen duen jolearen keinu leun dotoreaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.
Hirurak esne gozatua edaten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 248. orr.
Kasernako bizimoldearen deskribapen gozatuegiak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 45. orr.
Badut nahiko sentsibilitate O-k sentitzen duenaz jabetzeko eta harena gozatu hutsa, nolabait esanda, izan daitekeela jakiteko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.
Bi gazteek gozatua hartzen zuten han. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Serio antzean zegoen, guztiz nasai eta bare, begiei gozatua ematen, irririk ez ezpainetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.
Haren barrabilak musukatzeko eta miazkatzeko eginak zeuden eta gozatu handia hartzen nuen haien gainean aurpegia igurzten nuenean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Gaur-gaurko itzulpen askok gozatu gehiago ematen dit niri, jatorriz euskaraz idatzitako gaur-gaurko zenbaitek baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.
Ez dakizu zer-nolako gozatuak ematen dizkiguzun! Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.
Guk, esaterako, agintzen genion bati: hi, aberaskume, emaiguk gozatua. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 75. orr.
Txukundu, usain-gozatu eta soinekorik ederrenaz jantzi zaitez. Elizen arteko biblia Rt 3,3
ere goza (3); eta goza (11); eta zer goza (4); goza daiteke (6); goza dezagun (13); goza dezake (4); goza dezakete (3); goza dezala (20); goza dezan (6); goza dezatela (6); goza dezaten (10); goza dezazula (3); goza dezazun (3); goza ditzagula (3); goza ditzan (3); goza ezan (3); goza ezazu (8); goza ezazu zure (3); goza gaitezen (5); goza zezan (5); zer goza (5)
asko gozatu (19); asko gozatu dut (3); asko gozatu nuen (3); asko gozatu zuen (4); asko gozatu zuten (3); bakarrik gozatu (6); bapo gozatu (3); bat gozatu (3); batez gozatu (3); bete betean gozatu (3); betean gozatu (3); bezala gozatu (5); bitartean gozatu (3); bizitzaz gozatu (3); ederki gozatu (8); ederki gozatu zuten (4); ere gozatu (14); ere gozatu ahal (3); eta gozatu (42); eta gozatu egin (6); eta gozatu egiten (10); ez gozatu (4); ez nuen gozatu (3); ez zuen gozatu (3); garaipenaz gozatu (5); gehiago gozatu (6); gehien gozatu (6)
gozatu ahal (48); gozatu ahal izan (15); gozatu ahal izango (11); gozatu ahal izatea (4); gozatu ahal izateko (15); gozatu behar (17); gozatu beharreko (3); gozatu bere (3); gozatu dituzte (5); gozatu du (10); gozatu dudan (3); gozatu dugu (9); gozatu dut (11); gozatu dute (6); gozatu duzu (4); gozatu ederra (12); gozatu ederra hartu (6); gozatu egin (36); gozatu egin behar (8); gozatu egin duela (3); gozatu egin dut (3); gozatu egin nahi (4); gozatu egin nuen (4); gozatu egin zuen (3); gozatu egingo (10); gozatu egiten (55); gozatu egiten du (11); gozatu egiten dut (5); gozatu egiten dute (7); gozatu egiten zuen (5); gozatu ere (6); gozatu eta (36); gozatu ez (10); gozatu ez dudan (3); gozatu ezin (3); gozatu gabe (9); gozatu genituen (3); gozatu genuen (15); gozatu nahi (51); gozatu nahi dut (8); gozatu nahi nuen (3); gozatu nahi zuen (5); gozatu nahian (11); gozatu nahiko (3); gozatu nintzen (5); gozatu nuen (18); gozatu nuen nik (3); gozatu ondoren (7); gozatu ordez (4); gozatu zen (6); gozatu zion (3); gozatu ziren (3); gozatu zituen (4); gozatu zituzten (3); gozatu zuen (37); gozatu zuten (26)
bat gozatuz (5); ere gozatuko (3); eta gozatua (5); eta gozatuz (9); gehiago gozatuko (5); gozatua hartu (4); gozatuko dira (4); gozatuko ditugu (4); gozatuko du (5); gozatuko dugu (5); gozatuko dut (4); gozatuko dute (9); gozatuko zuen (5); gozatuz eta (6); guk gozatu (3); hartaz gozatu (5); ikaragarri gozatu (3); ikuskizunaz gozatu (5); inoiz gozatuko (3); izan gozatu (3); izan gozatu ez (3); jokoarekin gozatu (3); nola gozatu (8); nola gozatu nuen (4); nuen gozatu (3); ondo gozatu (3); pilota gozatu (3); uneaz gozatu (4); zenbat gozatu (7); zuen gozatu (4)
bizitzaz gozatzea (3); eta gozatzea (7); gozatzea baino (4); gozatzea baizik (6); gozatzea da (8); gozatzea eta (9); gozatzea lortu (3); gozatzea nahi (3); gozatzeari utzi (3); gozatzeari utzi gabe (3); gozatzeaz gain (10); hartaz gozatzea (7)
bat gozatzeko (3); baten gozatzeko (5); batez gozatzeko (9); batez gozatzeko aukera (5); begiak gozatzeko (3); behar bezala gozatzeko (6); berriro gozatzeko (3); bezala gozatzeko (8); bizitzaz gozatzeko (4); emanaldiaz gozatzeko (3); emanaldiaz gozatzeko aukera (3); ere gozatzeko (5); eta gozatzeko (38); eta gozatzeko aukera (5); gabe gozatzeko (4); gehiago gozatzeko (3); gozatzeko asmoarekin (3); gozatzeko aukera (85); gozatzeko aukera dute (3); gozatzeko aukera ematen (3); gozatzeko aukera eskaintzen (3); gozatzeko aukera izan (14); gozatzeko aukera izango (19); gozatzeko aukerarik (7); gozatzeko aukerarik izan (3); gozatzeko balio (3); gozatzeko edo (3); gozatzeko eskubidea (8); gozatzeko eta (14); gozatzeko gai (5); gozatzeko gaitasuna (3); gozatzeko garaia (4); gozatzeko gisan (5); gozatzeko gogoa (5); gozatzeko modu (5); gozatzeko modua (4); gozatzeko moduan (6); gozatzeko moduko (5); gozatzeko parada (20); gozatzeko parada izan (3); gozatzeko parada izango (3); gozatzeko prest (3); gozatzeko unea (5); gozatzeko unea da (3); haietaz gozatzeko (3); hartaz gozatzeko (6); horren gozatzeko (3); horretaz gozatzeko (7); ikuskizunaz gozatzeko (6); ikusteko eta gozatzeko (4); lanaz gozatzeko (4); musikaz gozatzeko (6)
aldi berean gozatzen (3); asko gozatzen (15); asko gozatzen ari (3); baino gehiago gozatzen (3); bakarrik gozatzen (5); bat gozatzen (9); bera gozatzen (4); berdin gozatzen (3); berean gozatzen (3); bezainbeste gozatzen (3); bezala gozatzen (7); bizitzaz gozatzen (3); da gozatzen (3); ederki gozatzen (3); egiten gozatzen (3); ere gozatzen (14); ere gozatzen ahalko (5); eta gehiago gozatzen (4); eta gozatzen (28); eta gozatzen ari (4); eta nola gozatzen (3); gabe gozatzen (3); gehiago gozatzen (23); gehiago gozatzen du (4); gehiago gozatzen dut (6); gehien gozatzen (3)
gozatzen ahal (10); gozatzen ahalko (16); gozatzen ahalko da (5); gozatzen ahalko dira (3); gozatzen ari (77); gozatzen ari da (11); gozatzen ari dela (5); gozatzen ari den (4); gozatzen ari dira (6); gozatzen ari naiz (8); gozatzen ari nintzen (5); gozatzen ari zela (6); gozatzen ari zen (6); gozatzen baitu (3); gozatzen da (8); gozatzen den (9); gozatzen dena (4); gozatzen dira (3); gozatzen diren (4); gozatzen ditu (5); gozatzen du (27); gozatzen duela (13); gozatzen duen (18); gozatzen duena (6); gozatzen duenean (4); gozatzen dugun (5); gozatzen dut (12); gozatzen dute (12); gozatzen dutela (3); gozatzen duzu (3); gozatzen eta (16); gozatzen ez (10); gozatzen genuen (3); gozatzen hasi (12); gozatzen hasi zen (6); gozatzen hasten (3); gozatzen ikasi (4); gozatzen jakin (3); gozatzen jarraitu (4); gozatzen jarraitu nahi (3); gozatzen laguntzen (4); gozatzen nuen (15); gozatzen saiatuko (4); gozatzen utzi (8); gozatzen zen (6); gozatzen zituen (4); gozatzen zuela (3); gozatzen zuen (21); gozatzen zuten (8)
eta gozatzera (4); gozatzera eta (3); gozatzera irtengo (3); gutxiago gozatzen (3); hainbeste gozatzen (3); hartaz gozatzen (5); hura gozatzen (4); ikaragarri gozatzen (5); izugarri gozatzen (3); literaturaz gozatzen (3); nola gozatzen (11); nola gozatzen duen (3); orain gozatzen (3); pilota gozatzen (4); zorionaz gozatzen (3)