Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorputz (orobat korpitz g.er.) 1 iz izaki bizidunen materiazko osagarria.

Jendea pintatzen zuen, heriotzaren itzala gainean arrastaka, gorputz bainoago gorpu baitziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Baina pisu gehiegi hartu nuen unean, bezeroak berak ohartu baino lehen, hasi nintzen neure gorputza higuintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.

Behin eta berriro igurtzi zuen gorputza xaboiaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Egiten dituzte gorputza gogortzeko ariketak, egiten dituzte gogoa gogortzeko ariketak ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 24. orr.

Atzarri naiz, gorputza nagikeria goxo batean hedatua, baina izpiritua erne.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.

Zer lizate arima gabeko korpitza.  Herria   2001-05-31

Gorputza laxatzen zitzaidala zirudien, eta edozeren aurrean amor ematen zuen malgu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

Gorputza zurruntzen sumatu nion traje zimurtuaren azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Baina unadurak gorputza beruneztatu bezala dit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 184. orr.

Gorputza zailtzeko, nire osasunaren hobe beharrez alegia, egiten ditugu ariketa fisikoak goizean goiz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Gorputza suntsituko zidala mehatxu egiten zidan behin eta berriz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Zutitu, gorputza estalzen zion setazko kamisoia erantzi eta larrugorrian geratu zen nire aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Mens sana in corpore sano: Gorputza osasuntsu, burua ere halatsu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 25. orr.

Gorputza motel eta gogoa auzoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Zurbila aurpegia eta kiribildua gorputza, ezkerreko aldearen gainean lotan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 227. orr.

Baina zoriona droga gogorra da gorputzarentzat, hasierako dosietara gorputza ohitu egiten da, eta hurrena gehiago behar du, eta hurrena askoz ere gehiago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 256. orr.

Gorputzak gogoko du bere janaria lasai eta astiro hartzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 633. orr.

Ilunkeran egunero Curzon Parkera beren gorputzak saltzera doazen emakumeek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 134. orr.

Ez dakigu, esate baterako, nola hartzen dituzten gorputzak eta haren organoek beren tamainak eta beren formak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Gorputzaren plazerei uko egin eta espirituaren oinazeak bereganatuz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 48. orr.

Ez da, beraz, denbora gorputzaren mugimendua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 261. orr.

Gorputzaren zatirik erotikoenak jantzien irekidurek doi-doi bistaratzen dituztenak omen dira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.

Gorputzaren atal guztiak ikaraz nituela hurbildu nintzen hartara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 405. orr.

Gorputzaren adierazpen natural horretarako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 62. orr.

Katuak bere gorputzaren berotasuna eskaintzen zien amonaren hezur gogortuei.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Garapen intelektualerako eta gorputzaren garapenarako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Pentsamendu eta sendimendu ezberdinek eta gorputzaren aldi on eta txarrek aberastu naute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 110. orr.

Bere gorputzaren usaina biziagotu egin da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 188. orr.

Eskuak haren gorputzean behera lerratzen ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 196. orr.

Ez zaizu tristura gehiago kabitzen gorputzean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 78. orr.

Nerabeak 20 tiro zituen gorputzean, horietako bost buruan.  Berria - Mundua   2004-10-06

Eta aitak bazekien alabak gorputz eta arima maite zuela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 53. orr.

Edozein laguntza mota, gorputz nahiz arimakoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 160. orr.

Gorputzez ere emakume handia zen; luzean motza, zabalean handia.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Haserre gaudenean, gorputzez eta arimaz gaude haserre.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Gorputzetik heldu eta lurrera bota baitzuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Lehoien gorputz gorriska.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.

Lur biluzia zuen gehienetan bere gorputz nekatuarentzat ohe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

-Atsegin dut zure gorputz gihar eta sendoa, Stan...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 217. orr.

Gorputz gazte zaintsuak, bizitzeko, maitatzeko eginak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Gorputz osoa uzkurtu zitzaidan ur koloregabe horren ukipen hotza sentitzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Gorputz osoa minduta eta lurrez estalita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 82. orr.

Janaria bizidunen gorputz osoan zabaltzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Esekitako gorputz sabel-irekien lerro haiei begira zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Frantxuaren gorputzeko usainak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 58. orr.

Gorputzeko tenperatura neurtzeko gailuak.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Gorputzeko sofrimenduek, arimarenak bezala, bakardadea desirarazten dute.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 375. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik korporal.

Arropaz estalirik zituen gorputz-alderdietan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 94. orr.

Heriotza gainditu eta gorputz-lokarri orotatiko askapena lortu ondoren.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Halako gorputz astindua hartu nuen, non aulkia puskatu egin baitzen nire azpian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 208. orr.

Gero eta gorputz-ikara handiagoak egiten zituen haurrak zotinka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 123. orr.

Biluzte eta gorputz arakatze umiliagarriak.  Berria - Mundua   2004-09-03

Gorputz ariketak eginez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Gorputz-heziketako irakasle berriak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 52. orr.

Gorputz soinketa egiten da Aiherran.  Herria   2005-10-06

Gorputz adierazpenari buruzko ikastaroa egin zuten.  Berria - Kultura   2004-11-25

Nagore Orbelzuren interpretazioa, gorputz mugimendua, antzezpena eta deklamazioa uztartzen dituena.  Berria - Kultura   2004-06-26

Gauerdia pasatuta, lepoko minez nengoen, gorputz-jarrera hartu ezinik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Guretzat emakumeontzat guztiz ezezaguna den halako gorputz-kemen bat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

Ohitua gizona, lanbidez, errai, tripa, odol, gorputz-isurietara.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 89. orr.

Nire gorputz-usainari buruzko zeharkako iraina?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 79. orr.

Gorputz-zentzumenak arreta handiz zaindu behar direla.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 767. orr.

Ez nituen gorputz giltzadurak sentitu ere egiten.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 75. orr.

Leherketaren ondoren jasotako gorputz-zatiak aztertzen.     «Bizia lo», 2003 - 55. orr.

Hiriko gizona izan da beti, bere giroan sentitzen da hiriko gorputz-jarioaren erdian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 13. orr.

Ene gorputz-ate guztiak miatzen ditut eta ez dut sumatzen nondik sartu diren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 246. orr.

Gorputz erosotasun orori uko egiten ohituak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Gutxika-gutxika gorputz-berotasuna galduz zihoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

Gorputz argitasunik distiratsuenaz jantzia izanda ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 236. orr.

Beldurra, ezustea, berritasuna, gorputz-alaitasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Gorputz-garapen orekatua eta edertasun fisikoa balio gorenak zirela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Ogia eta gorputz-bizitzarako beharrezko gauzak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1066. orr.

Negar-malkoz eta gorputz-zigorrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.

Gorputz-penitentziena gai nabarmena da Erdi Aroko hagiografian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Heriotza-eguna gerturatu zitzaionean, anaiei esan zien aurki utzi behar zuela bere gorputz-etxola, Kristok adierazi zion bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 830. orr.

Ezkerreko gorputz-erdia geratu zitzaion paralizatuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 307. orr.

Albok ahotsa eta gorputz espresioa erabili ohi ditu entzulea liluratzeko.  Berria - Kultura   2006-03-31

· Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz-odolak hartzen ez dituztenak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 125. orr.

Samin zitzaidana gozo bihurtu zitzaidan gorputz-arimentzat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 72. orr.

ik beherago 18.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Laket zait gorputz-izpirituen adostasun hori.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.

Denek begi arranpaloekin ikusi zuten borreroaren ezpatak nola bereizten zituen jakintsuaren gorputz-buruak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 35. orr.

Joga egiteak nire gogo-gorputzei ekarriko zizkien onurez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza gorputza izaera desberdineko atalez osatua dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

Emakume gorputz osoak zurearen formarekin egiten du bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 199. orr.

Zeure birjina-gorputz garbian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

Abere-gorputz bat hazten den modu berean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.

Emeki mugitzen zuen suge gorputz hura.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 98. orr.

5 gorputz enborra.

Buruaren ostean gorputz luze eta argal bat gortinen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.

Buruaren eta gorputz barruko organoen eraketa bereziren bati zor ote zaio?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.

Musu gorri eta gorputz liraineko [neska] hark.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 163. orr.

Lepoa moztu dioten oilaskoaren gorputzak korrika ibiltzeko gaitasuna du.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 36. orr.

Bezeroak egin du hitz, gorputzari eta buruari zirkinik eragin gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 84. orr.

Aurpegian eta gorputzean jasotzen diren muturrekoak.  Berria - Kirola   2004-11-11

Alzheimerrak jota, buruz eta gorputzez gainbehera etorria zen azken urteetan.  Berria - Kultura   2004-02-15

Nerbioa bueltatu zait besoetara eta gorputzera, eta pilotara jarrita nago berriro.  Berria - Kirola   2004-05-28

Berriz ere beso-gorputzak trabaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 110. orr.

6 batasun egituratua.

Eliza Santuan ere bada ordena-batasun bat, gorputz mistikoa izena justifikatzen duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Bere eliz gorputza eraikitzean, Eliza gizarte-gorputz helenikoaren eta erromatar gorputz politikoaren zelula ziren hiri-estatuez baliatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Gizarte-gorputzaren egiturari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.

Hezkuntza orokorra gorputz bakar bat bezala da, gorputz-adar desberdinez osatua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

Parlamentua gorputz finkoa izan orduko, biltzen hasi ziren haren epaiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 242. orr.

Frantziskoren idazkiak mota askotakoak dira, eta egokiera eta xede ezberdinak dituzte; ez dute, beraz, gorputz organiko eta sistematikorik osatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Haren zaintzaile zorrotzak errita eman zionean, dotrina-gorputz baten bila zebilela argitu zion.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.

Lege zibilen gorputz orokorra ematea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 238. orr.

7 (pertsona taldeena)

Ertamerikar gizartea Mendebaldeko gizartearen gorputz sozialera asimilatzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.

Anatoliar armada-gorputz batek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.

Horrelako handikiek, berez bakarrik, erregimenturik gabeko koronel-gorputz bat osatuko zuketen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

“Egunero torturatzen da eta polizia gorputz guztiek egiten dute”, azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Desarmea eta polizia gorputzaren erreforma.  Berria - Mundua   2004-05-28

Polizia etxea ez ezik, Irakeko Defentsa Zibilerako Gorputzaren eta alkatearen bulegoak ere tirokatu zituzten.  Berria - Mundua   2004-02-15

Poliziaren Gorputz Nagusiko A12GO7793 funtzionarioari.  Berria - Harian   2005-06-10

Trujilloren urgazleen gorputzeko teniente Amado Garcia Guerrerok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

Segurtasun gorputzen erreforma gauzatzeko.  Berria - Mundua   2004-07-21

Bere gorputz errepresibo edo aparatu oldarkorrarekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

8 zati nagusia.

Hegoak Erresuma Batuan egiten dituzte, hegazkin gorputzaren zati batzuk Hamburgon (Alemania), kabina Tolosan (Okzitania) eta atzealdea Espainian.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Hegalak [hegazkinaren] gorputz nagusiari irekitako zuloetan doi-doi ahokatuta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 131. orr.

Portura sarrera aldean ontzi zurkaiztu bat zetzan, bere burdinazko gorputza erremediorik gabe eta alferrik herdoiltzen ari zela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.

9 (tipografian)

Liburuki bakar bat, formato arruntekoa, bederatziko edo hamarreko gorputzez inprimatua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.

10 beste batzuei loturiko zati beregaina.

Edifizioak hiru gorputz nagusi zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Gelaren erdian zegoen hiru gorputzeko sofara hurbildu zen Isabelle.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 79. orr.

Sofaren hiru gorputzetarik bi okupatzen zituen Isabellek, eta apur bat bazterturik zegoen Mirande.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.

11 materia zati mugatua.

Zatigarria den zerbait gorputz bat da. Gorputz guztiak zatigarriak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

Izatea baino ez duen naturari, hots, ez bizitzarik eta ez adimenik ez duenari, gorputz bizigabeak kasu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 136. orr.

Hala ere, guretzat oraindik naturaren irudi bikoitzak dirau, gorputz fisiko gisan eta gorputz bizidun gisan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Harriak ere, beste gorputz guztiak bezala, lau elementuez osatzen direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Izatea gorputz oinarrizko edo elementaletan datzala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Gorputz guztiak pisuak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.

Gorputzek maiztasun ezberdinetan dar-dar egiten dute gorputzaren neurri, forma eta gaiaren arabera.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.

Geldirik dagoen gorputza geldirik egonen da beste gorputz batek mugitzera determinatzen ez dueno.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 151. orr.

Hau da, 1930. urtean Pluton aurkitu zenez geroztik aurkitu den zeru gorputz handiena da.  Berria - Gaiak   2004-03-16

Arrazoimenak gorputz zerutiarrak lurrekoak baino askoz ere ederragotzat jotzen dituelarik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 155. orr.

Zeruko gorputzen higiduren lege nagusiek.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 285. orr.

Ahotsak gorputz solido baten kontra jotzen du eta atzera itzultzen da, oihartzuna sortuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2450. orr.

Gorputz fluidoko likidoek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.

Bi gorputz lauk elkar jo eta berehala zatikatzen badira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.

Gorputz paralelepipedo haiek bernizez beteriko ontziak izanak ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

12 hilotza, gorpua.

Goizean, bere orduan, gorputza lau lagun sasoikok, altueran berdintsuak zirenak, hartuko zitean bizkarrean, eta elizara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 159. orr.

Meza bukatutakoan gorputza berriz hartu eta kanposantura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 159. orr.

Berak aitzinetik erabakirik, gorputza Arnegiko kalostrapean hobiraturik dago.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.

Hiru soldado gerlan hilen gorputzak ere.  Herria   2004-01-29

13 gorputz adar (120 agerraldi, 26 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 832 agerraldi; orobat gorputzadar 70 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 79 agerraldi) pl besoak eta zangoak

Ugaztunen eskeletoaren jatorrizko diseinuan, zubi bat zen bizkarrezurra, alde banatan gorputz-adar pare bat euskarri zituena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 260. orr.

Bidearen bihurgune bakoitzean, landutako harri handiak goratzen ziren, gorputz adar astuneko giza irudi eskergak, kokoriko jarrita, bernak gurutzaturik, besoak tripa irtenen gainean pausaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

Lau gorputz adarrak zabal-zabalik, burua odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Bai beheko gorputz adarretan, bai pelbisean, bai ipurmasaileko giharretan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 225. orr.

Gorputz adarrei eragin eta ezin mugitu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.

Une hartan agure zahar okitu bat sartu zen, urteek gorputz-adar bakar bat ere onik utzia ez ziotena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Zainen uzkurduraz gorputz-adarrak zurrun zituen, hildako batek bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Hogeita hamaika nerbio pare irteten dira bizkar-muinetik [...]; handik, nahiko modu konplikatuan, enborrera eta gorputz-adarretara banatzen dira batez ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Nikanorren gudari gehienak zauritu zituzten, gorputz-adarrak moztu zizkieten eta denei ihes eragin zieten.  Elizen arteko biblia   2 M 8,24

Leokaresen esku ospetsutik ateratako acroliton irudi edo harrizko gorputz-adarrak dituen estatua erraldoi batekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

· Hezkuntza orokorra gorputz bakar bat bezala da, gorputz-adar desberdinez osatua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

Gaitzak azala eta nerbioak hondatzen ditu eta garaiz harrapatu ezean, betirako kaltetu ditzake azala, nerbioak, begiak eta gorputzadarrak.  Berria - Gaiak   2004-01-25

14 gorputz atal (orobat gorputzatal)

Mihia ez beste gorputz-atal guztiak ezinduak zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Kristinaren gorputz-ataletan, aldakak nituen gogokoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Emakume bortxatuen izter izerditsuak, umeen gorputz-atal sakabanatuak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 105. orr.

Bazen Fano herrian hidropiko bat, gorputz-atalak itxuragabe handituak zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Gorputz-atalak orain kuzkurtu, orain zabaldu, orain bildu eta okertu, orain zurrun jartzen zituen eta gogor.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Txakur baten gorputz-atalak ezin saldu edo jan direlako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 190. orr.

Janaren urritasunak hilarazten zituen gorputzatal makalduak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.

Gorputz atal-emaileek badute beren elkarte berezia gure eskualdean ere, Adot 64 deitzen dena.  Herria   2001-05-17

15 gorputz-berritu

Erietxean denboraldia egin zuen Sara Vidal berrituak, zaurietatik gorputz-berritzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

16 gorputz (egon, gelditu...) ipar hilotz (egon, gelditu…)

Joxek, gorputz egonagatik ere, badu bere nortasuna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Zeiharkatu den auto batek oldarrean jo du motodun bat, Alain Castera, 39 urte, bi haurren aita, Bidarten bizi zena, eta gaixo motoduna han berean gorputz gelditu da.  Herria   2001-02-01

Zorigaitzez, teilatutik erori da eta han berean gorputz gelditu.  Herria   2005-03-31

Dena den gorputz itzuli da etxerat.  Herria   2005-12-29

17 gorputz enbor

Jeneralaren gorputz-enborra zanbuluka hasi zen irriaren eraginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 416. orr.

Une lasaienetan konfesatzen zen, apez zaharkituaren belaunetara gorputz-enborra aurtikiz: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Zango bakoitza egungo ostatuetan elkartu ohi diren gizon irtirinen gorputz-enborra baino lodiagoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Pedro Txillidak eginiko gorputz-enborra ikus daiteke bertan.  Berria - Kultura   2004-12-17

Zenbait aldiz jo zituen hormak gorputz-enborraz, isilik, eta behin atearen kontra joan zen, zarata sor eta hutsa atereaz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Ez zen lodia, zabala baizik; 16/9ko pantaila batena zuen gorputz enborra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

18 gorputz eta arima erabat.

Eta aitak bazekien alabak gorputz eta arima maite zuela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 53. orr.

Saiatzen ziren, gorputz eta arima, egiten zutena goi mailako artelan bihurtzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 206. orr.

Ur erauntsi bizi-bizi haietara gorputz eta arima emana zen, estasi halako batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

19 gorputz hil hilotza, gorpua.

Gorputz hilaren zurruntasuna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.

Nahiz eta txakurren gorputz hil berriak poltsa hermetikoetan sartu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

Kristoren beso mehe eta luzeek, gorputz hilaren pisuak itzetatik ateratzekotan balire bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.

20 gorputz saindu ipar eukaristia.

Denen erdian karro haundi bat, oihal xuri eta lorez beztitua; haren gainean Gorputz Saindua iduzki saindu eder batean.  Herria   2001-05-17

Salbatorez gure herriko 29 haurrek, 12 mutiko eta 17 neska, errezebitu dute lehen aldikotz gorputz saindua.  Herria   2004-05-27

Gorputz Sainduko sakramenduari kontsekratua den urtean girela.  Herria   2005-06-02

21 gorputza eman ik gorpuztu.

Hitzak dira pentsamenduari gorputza ematen diotenak gure bizitzaren ispiluan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 81. orr.

Profeziari gorputza eman behar zaio; hitzari, testigantza.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.

Wilsonek autodeterminazioaren unibertsaltasunari gorputza eman zion.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Kontraesanek diskurtsoan jokatzen duten jokoa erakustea; nola adieraz ditzakeen aldarrikatzea, gorputza ematea eurei, edo itxura iheskor bat ematea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 172. orr.

Oso oihartzun handia izan zuen horietako batek: Anjel Lertxundik zuzendutako Hamaseigarrenean aidanez filmeko Korneliori gorputza emanez egin zuenak.  Berria - Harian   2005-08-07

22 gorputzez gorputz adlag buruz buruka.

Satanasek ez zion gizon honi tentaldiez bakarrik erasotzen, baizik eta gorputzez gorputz ere borrokatzen zen berarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

Borrokaldi izugarriak izaten zituen gorputzez gorputz berarekin borrokatzen ziren deabruen aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 803. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

bai gorputz (8); baina gorputz (10); baita gorputz (7); bat gorputz (10); batean gorputz (7); batek gorputz (8); baten gorputz (10); beraren gorputz (9); bere gorputz (150); berean gorputz (9); beren gorputz (17); beste gorputz (40); bi gorputz (15); da gorputz (25); dela gorputz (13); den gorputz (20); ditu gorputz (7); dituzte gorputz (7); du gorputz (17); duen gorputz (13); duten gorputz (8); edo gorputz (19); edozein gorputz (11); ene gorputz (11); ere gorputz (17); eta bere gorputz (18); eta gorputz (225); eta gorputz atal (8); eta gorputz osoa (26); eta gorputz osoan (8); eta haren gorputz (8); euren gorputz (11); ez da gorputz (10); ez dela gorputz (7); ez gorputz (9); gainerako gorputz (8); giza gorputz (12); gizarte gorputz (10)

gorputz adar (13); gorputz adarrak (26); gorputz argala (7); gorputz arimak (22); gorputz arimen (12); gorputz arimetako (20); gorputz arrotz (7); gorputz asko (9); gorputz atal (94); gorputz atal guztiak (24); gorputz atalak (70); gorputz atalen (26); gorputz bakar (14); gorputz bakarra (7); gorputz barruan (8); gorputz bat (111); gorputz bat bera (13); gorputz batean (16); gorputz batek (32); gorputz baten (57); gorputz batzuk (9); gorputz biluzi (9); gorputz biluzia (17); gorputz biluziak (14); gorputz biluziaren (7); gorputz ederra (10); gorputz enborra (13); gorputz erdi (7); gorputz erdia (29); gorputz eta (90); gorputz eta arima (31); gorputz eta arimaz (8); gorputz eta odol (15); gorputz gainean (8); gorputz guzia (9); gorputz guztia (33); gorputz guztiak (25); gorputz guztian (19); gorputz guztiek (9); gorputz haiek (10); gorputz handi (11); gorputz handia (10); gorputz haren (9); gorputz hark (9); gorputz hau (13); gorputz honen (7); gorputz hori (22); gorputz horien (7); gorputz horren (25); gorputz hura (24); gorputz jarrera (8); gorputz masaren (8); gorputz nagusia (11); gorputz odolak (13); gorputz oso (7); gorputz osoa (205); gorputz osoak (13); gorputz osoan (115); gorputz osoan zehar (10); gorputz osoarekin (8); gorputz osoaren (21); gorputz osoaz (7); gorputz osoko (16); gorputz osora (21); gorputz osotik (11); gorputz politikoaren (8); gorputz santua (10); gorputz sendoa (7); gorputz txiki (12); gorputz txit (8); gorputz txit santua (7); gorputz zati (13); gorputz zatiak (8)

gorputzez gorputz (8); gure gorputz (22); gure jaunaren gorputz (19); haien gorputz (12); hain gorputz (10); halako gorputz (7); haren gorputz (79); jaunaren gorputz (31); jaunaren gorputz eta (10); jaunaren gorputz odolak (8); kanpoko gorputz (25); kristandade ortodoxoaren gorputz (10); kristoren gorputz (13); neskaren gorputz (9); neure gorputz (18); nire gorputz (56); ortodoxoaren gorputz (11); zegoen gorputz (7); zen gorputz (14); zeren gorputz (9); zion gorputz (12); zituzten gorputz (8); zuen bere gorputz (12); zuen gorputz (50); zure gorputz (21); zure gorputz osoa (7

arima eta gorputza (11); arropak eta gorputza (13); baina gorputza (9); baten gorputza (23); bere gorputza (147); bere gorputza eta (11); beren gorputza (11); burua eta gorputza (7); da gorputza (30); den gorputza (10); du gorputza (15); edo gorputza (12); emakumearen gorputza (7); ene gorputza (16); eta bere gorputza (17); eta giza gorputza (7); eta gorputza (177); eta gorputza garbituko (12); eta haren gorputza (14); eta nire gorputza (10); gabeko gorputza (7); geure gorputza (7); giza gorputza (85); giza gorputza osatzen (8); gorputza alde (9); gorputza baino (21); gorputza bera (17); gorputza bere (23); gorputza bezala (7); gorputza da (22); gorputza era (7); gorputza erabat (11); gorputza ere (27); gorputza eta (104); gorputza eta arima (19); gorputza ez (54); gorputza ez da (9); gorputza garbituko (12); gorputza garbituko ditu (12); gorputza hartu (8); gorputza hunkitzen (7); gorputza jaten (12); gorputza jiratu (8); gorputza mugitzen (8); gorputza nola (9); gorputza osatzen (13); gorputza oso (8); gure gorputza (35); haren gorputza (95); jaunaren gorputza (13); kristoren gorputza (22); neure gorputza (11); nire gorputza (100); nire gorputza da (8); nuen gorputza (14); zeure gorputza (9); zion gorputza (11); zuen bere gorputza (10); zuen gorputza (57); zure gorputza (35); zuten gorputza (10)

baina gorputzak (12); bere gorputzak (21); beren gorputzak (16); bien gorputzak (7); ditu gorputzak (7); du gorputzak (19); eta gorputzak (51); giza gorputzak (28); gorputzak berak (10); gorputzak bere (17); gorputzak berez (8); gorputzak berez sortzen (7); gorputzak duen (7); gorputzak ere (20); gorputzak eta (17); gorputzak ez (45); gorputzak ez du (10); gorputzak ezin (12); gure gorputzak (32); haien gorputzak (14); haren gorputzak (21); kanpoko gorputzak (14); materiaren gorputzak (8); nire gorputzak (22); zure gorputzak (13)

baina gorputzaren (7); baten gorputzaren (7); bere gorputzarekin (19); bere gorputzaren (86); bere gorputzari (17); bere gorputzaz (11); da gorputzaren (24); den gorputzaren (15); edo gorputzaren (12); ene gorputzaren (7); eta gorputzarekin (7); eta gorputzaren (112); eta gorputzari (19); giza gorputzaren (77); giza gorputzaren ideia (12); gorputzarekin batera (11); gorputzaren afekzioen (12); gorputzaren alde (8); gorputzaren atal (16); gorputzaren baitan (7); gorputzaren barruan (12); gorputzaren begiez (9); gorputzaren beraren (8); gorputzaren beste (12); gorputzaren bi (7); gorputzaren egoera (10); gorputzaren erdia (7); gorputzaren esentzia (9); gorputzaren eta (38); gorputzaren existentzia (8); gorputzaren forma (10); gorputzaren gainean (9); gorputzaren ideia (19); gorputzaren iharduteko (10); gorputzaren iharduteko ahalmena (10); gorputzaren inguruan (10); gorputzaren izaera (17); gorputzaren jabe (7); gorputzaren jarduera (8); gorputzaren kontra (24); gorputzaren kontra estutu (7); gorputzaren pisu (9); gorputzaren pisua (8); gorputzaren premiak (8); gorputzaren presenteko (12); gorputzaren sentimenen (15); gorputzaren sentimenen bidez (7); gorputzaren sentimenez (11); gorputzaren zati (7); gorputzari eta (10); gure gorputzaren (40); gure gorputzari (7); haren gorputzaren (14); kanpoko gorputzaren (16); neure gorputzaren (8); nire gorputzaren (31); nire gorputzari (14); zure gorputzaren (16)

baten gorputzean (13); bere gorputzean (40); bere gorputzeko (26); bere gorputzetik (12); bi gorputzek (7); da gorputzeko (8); du gorputzean (9); eta gorputzean (32); eta gorputzek (7); eta gorputzeko (51); eta gorputzeko beste (8); eta gorputzen (15); eta gorputzez (29); ez gorputzez (7); giza gorputzean (9); giza gorputzeko (19); giza gorputzetik (7); gizarte gorputzean (9); gorputzean behera (10); gorputzean bertan (8); gorputzean ere (7); gorputzean eta (18); gorputzean ez (8); gorputzean gertatzen (8); gorputzean gora (7); gorputzean sartu (10); gorputzean sartzen (15); gorputzean zehar (11); gorputzeko afekzio (8); gorputzeko afekzioen (14); gorputzeko atal (16); gorputzeko beste (29); gorputzeko eta (13); gorputzeko hainbat (9); gorputzeko hezur (9); gorputzeko humoreak (7); gorputzeko parte (9); gorputzeko tenperatura (11); gorputzeko zati (8); gorputzen arteko (12); gorputzez ahul (7); gorputzez ere (7); gorputzez eta (31); gorputzez eta arimaz (12); gorputzez gorputz (8); gorputzik ez (9); gorputzik gabe (13); gorputzik gabea (7); gorputzik gabeko (7); gure gorputzean (19); gure gorputzek (8); gure gorputzen (7); haren gorputzean (21); kanpoko gorputzek (7); kanpoko gorputzen (9); neure gorputzean (7); nire gorputzean (18); nire gorputzeko (10); zuen gorputzean (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus