Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorpuztu, gorputz/gurpuztu, gorpuzten da/du ad gorputza edo gorputz izatasuna hartu edo eman; gorputz bihurtu.

Munstro bat ikusi dut zaborretan, neuri kendutako zatitik hasita gorpuzten.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 40. orr.

Susmoak gorpuzten ari zaizkiolakoan.     «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

Amets huts zinena gorpuztu egin zara, zure ipurmasailak dakuskidalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Albisturri egin zioten proiektua gorpuzteko proposamena.  Berria - Kultura   2004-06-10

Lan hori du gorpuztu liburu huntan.  Herria   2004-01-08

Azken batean, euskal subjektu nazionalistaren beldurrek eta desirek gorpuztu dituzte hitz handi horiek.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Keinu isil eta hitz doiez ehundutako adiskidetasun trinkoa gorpuztu baitzen bi emakumeen artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.

Denborak aurrera egin ahala, benetako gorrotoa, benetako amodioa bezala, gorpuztu egiten da.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Lehengo lau literatura euskalkiez gainera, XIX. mendeaz gero abian zetorren bosgarrena erabat gauzatu eta gorpuztu zen: nafar-lapurtarra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 206. orr.

Lehenik bukaera pentsatzen dutela, eta handik abiaturik gorpuzten estrofa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 102. orr.

Eliza unibertsaletan gorpuztea bilatzen zuten erlijioak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 11. orr.

Borondate publikoa legeak bakarrik gorpuztu dezake.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.

Sumertar legeak, Hamurabiren Kodean gorpuztuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Ideal bera gorpuztu zen Nazioen Ligan K.o. 1914-18ko gerra ostean eta Nazio Batuen Erakundean 1939-45eko gerra ostean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.

Eperrak, Satan zaharra gorpuzten du, bere ahots nabarrarekin jendea liluratuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Gary Cooperrek eta Ingrid Bergmanek gorpuztu dituzten pertsonaiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 191. orr.

Hinduismoan, jainkoaren hirutasun osoa gorpuzten du pikondoak: sustraiak (brahma), gerria (Xiva) eta adarrak (Visnu).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gorpuztu (5); gauzatu eta gorpuztu (3); gorpuzten ari (5); gorpuzten da (4); gorpuzten du (9); gorpuzten duela (3); gorpuzten duen (3); gorpuzten duena (3); gorpuzten eta (4); gorpuzten joan (3); gorpuztu du (3); gorpuztu egin (4); gorpuztu egiten (3); gorpuztu eta (4); gorpuztu zen (11); gorpuztu zuen (3); gorpuztuz joan (4); hori gorpuzten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus