Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sorkarien artean izaki korporalak eta espiritualak daude. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.
Gai kosmikoetan ezkutaturik daude ageriko bizitza korporalera jaiotzen diren gauza guztien hazi gisakoak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.
Beren existentzia korporalaren bideak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 143. orr.
Argi dago bost sentimen hauek ezin sentitu dituela ezein sentimenek, hauek objektu korporal guztiak sentitzeko gai izan arren. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 132. orr.
Arima korporalaren eta izpirituaren arteko zubia eta iraganbidea. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 216. orr.
Zuganako grina lehengo bera banuen ere, neure gorputzarekin, neure zentzumenekin batera, gero eta esnago, gartsuago, korporalago eta emeago bilakatu zen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 28. orr.
Hain da ahalguztiduna ezen ezerezetik, hots, izaterik ez duenetik, sor baititzake gauza handiak eta txikiak, zerukoak eta lurrekoak, espiritualak eta korporalak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 271. orr.
Eta kaliza, korporal, aldare-oihal eta meza-oparitarako erabiltzen den oro ederra izan dadila. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.