Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lucca hiriko gazte noble bat etorri zen Asisa, Ordenan sartzeko asmoz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.
1185 eta 1190 artean jaio zen, familia noble batean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.
Beste hemeretziak Urtubiako andreak idatzi zituen, hau ere etxe noble bateko alaba. Berria - Kultura 2004-04-08
Eta esaten zidan isilean: guk odol noblea diagu zainetan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 46. orr.
Baroia -gizon adintsu, burusoil eta esanekoa, zerbitzu publikoan emandako berrogei urteren eta emakume noble poloniar baten nahikunde sozial betegabeen zamapean abaildua- nahastu samarturik zebilen bi mutiko pinpirinei dibertsio modua eskaintzeko ahaleginetan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.
Luzaro gabe zenbait gizon eskolatu eta noble elkartu zitzaizkion haren biziera hartzeko gogotsu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.
Zer meritu du aberats jaiotzeak, noble edo aitonen seme? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.
Zertarako balio du jaiotzeak, noble izateko ez bada? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.
Jatorriz noble eta bertutez nobleago zen andre batek debozio berezia zion Frantzisko santuari eta begirunez zerbitzatzen zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.
Etorkiz noblea eta jakintza haundikoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 125. orr.
Nobleak dira batzuk, espainiarrak Hegoaldera bidali zituzten Orangearrak; merkatariak dira besteak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.
Ez ziren nobleak, burgesak baizik, herri-kontseiluan agintzen zutenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.
Gure bezero gehienak nobleak edo aberatsak dira eta kasu, ondoko hilabeteetan gure lana ez ote den biziki dorpea izanen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.
· Ez ziren nobleak ez kapareak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.
Noble nahiz bilau, azken hordia estalpean egokiturik utzi arte ez zuen Migel Mailuk oherako bidea hartu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.
Gizakia, sorkari noble eta duina, Jainkoaren irudira egina. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.
Baina Jainkoak deitzen bazaitu gizaki noblea izan zaitezen, mendi-gailur guztiak baino gorago dago zuk igo behar duzun gailurra. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.
Dama noble eta ausarta zara, eta laguntzarik gabe zureganatu duzu aintza ahaztezina. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 302. orr.
Ene Jaun noble eta agurgarria! Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.
Pippin begira geratu zitzaion: garaia, noblea eta harroa zen, herri hartan ordura arte ikusitako gizon guztiak bezalakoa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.
Halakoak nituen gurasoak, nobleak, kalkulurik gabeko eskuzabaltasunez jokatzen zutenak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 149. orr.
Zaldia, abere noblea da. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.
Aiako herri noblean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.
Urrea edo zilarra; hau da txanponaren gai noblea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.
Harrobiko harriak, harri nobleak, harri arrosa edo ia arrosak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.
Ongia egiten duenari bihotz noblea esaten zaio. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 149. orr.
Jose Antonio Agirreren argazkia, bere begitarte zabal, jator, noblearekin konfiantza eta berotasuna ematen zizkizuna. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 63. orr.
Antzinako langintza da, eta, beraz, noblea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.
Bere jaioterrian egingo zituela egintza noble eta galantak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.
Arrazoizko maitasun noble eta jakintsua ere gauza ospetsua da, preziagarria eta gustagarria. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.
Oso gauza noble eta duintzat zeukan Frantziskok [...] Jainko Jaunaren maitasunagatik limosna eskatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 652. orr.
Komiko lanbide hau guztiz dela lanbide noblea! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 33. orr.
Ez dut inon ikusten edertasun zintzo eta noble horri gain hartzen dion eskultura modernorik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 14. orr.
Kirol noble eta eder guztietan trebatzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.
Eta bera, oka egiten zuenean, motibo noble bat imajinatzen saiatzen zen, oka zorabio txoro batek baino gauza garrantzitsuagoren batek eragin ziola. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 32. orr.
Baina unibertsoaren osotasunean gauzak alderantziz gertatzen dira: atalik nobleenak hain noble ez dena inguratzen du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.
Horrek bi erantzun mota duela, bata bulgarea eta noblea bestea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 240. orr.
Materia materia da, ez noble eta ez doilor, infinituki eraldagarria, eta ez du batere axola haren etorki hurbilak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.
Mimoak behar ditugunean, modu noblean bueltatzen gara mimoen bila, pentsatuz sarituak izango garela, zigortuak izan beharrean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 148. orr.
Gas noble esaten zaie, orobat, eta eztabaidatzekoa litzateke ea benetan noble guztiak diren geldo eta geldo guztiak diren noble. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 16. orr.
Biarnoko eta Nafarroako noble nahiz elizgizonik handienak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.
Baroien, noble berezkoen eta noble izendatuen liburutxoa ekarri zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.
-Kanpora noble, aberats eta errentadunak, zergarik pagatzen ez dutenak, beti aberasten ari direnak jende xumea aldiz, gose delarik! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.
Monarkiaren espirituaren kontra doa nobleak merkataritzan aritzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.
Gorteko noble baten aurka idatzi zuen libeloa barka diezaion. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.
Noble gipuzkoarrak urte andana zituen Iruñean, Felipe II.a bere maiestate katolikoaren ordezkari nagusi Nafarroako Erresuman. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.
Eta denen aitzinean, gerla-tresnarik izugarriena: Frantzia osoko noble lehenen zalduneria harroa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.
Aberats izan nahiz behartsu, noble nahiz xume, arbuiatu nahiz estimatu, zuhur nahiz sinple eta ezjakin, kleriko nahiz laiko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 201. orr.
Gubbio familiako Carlo Gabrielli noblearekin ezkonduz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.
Bergarako Nobleen Errege Mintegian hiru urte estudiaturikoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 27. orr.
Enperadoreak ohore militarrak eta noble-titulua emango dizkio bere salbatzaile heroikoari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 167. orr.
andre noble (7); emakume noble (4); familia noble (13); familia noble batean (3); familia noble bateko (3); gauza noble (3); gizon noble (5); gizon noble baten (3); jaun noble (6); jende noble (4)
noble asko (3); noble handi (3); noble nahiz xume (3); zaldun noble (4)
jaiotzaz noblea (4); jatorra eta noblea (5); jaun noblea (3); jende noblea (5); noblea izan (3); noblea jatorriz (3); txit noblea (3)
konpainia noblean (20)
nobleen artean (3)