Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aire geldi astunak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 152. orr.
Ke geldi bat baizik ez baitago, izotz zurixka bat bezalakoa. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.
Ur geldiaren usaina dario. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.
Ontzia, txori arin baten antzera, ziztu bizian zihoan aurrera ispilu-antzeko ur-azal geldian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.
Apar izoztuzko uhin geldi sakonen gainetik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.
Urumea inguruko ibar geldi leuna ertzetik berrikustera abiatu nintzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 57. orr.
Ez al du arkeologiak pentsamendu geldi baten balioa izango? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 189. orr.
Dabiltzan hitzetan aditzen du mundua, ez putzuko hitz geldietan ikusten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.
Urrats geldi eta berdinak eginez joan zen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.
Zurrunbilo koloretsu geldi batek inguratu nau eta heldu dit. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.
Poliziaren azterketa geldi eta hotz hark. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.
Gau hartan jakin baitzuen Sarak maitasuna loratze geldia eta betiereko udaberria dela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 278. orr.
Haren urrats sobera geldia gogaikarria zaizu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 302. orr.
Hirugarren bidea, bide geldia, Konstituzioaren 143. artikuluak markatzen du. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 105. orr.
Gantz sortu berriak mila kilima egiten zizkion larruazalean, haren izate osoaren inbasio geldia zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.
Trena gero eta geldiago zihoan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 70. orr.
Minutuak ezin geldiago igaro ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 103. orr.
Pauso geldian hurbildu zen lagunarengana. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.
Baina isilik egon nahi zuen Adelak, besarkaturik, negar geldian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.
Espaloietan pauso geldi-geldian doazen erretiratu zahartuak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.
Baina Hagrid bere lekuan geldi zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 222. orr.
Zaldiak putinka ari ziren, geldi egon ezinik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.
On Camillo haren zain zegoen, geldi baino geldiago, bataiarri aurrean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 55. orr.
Neska geldi geratu da, erruki eske. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.
Eta hantxe ikusten ninduen geldi, serio eta bakarrik, beragan josiak begiak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 73. orr.
Inguruan eme bat agertu orduko, berotu egiten zen eta ez zegoen hura geldi edukiko zuenik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 119. orr.
Hantxe jarraitzen du, geldi, burua eskuetan bermaturik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.
Egunak daramatza lasai eta geldi. «Bizia lo», 2003 - 31. orr.
Eta ortzean kasik geldi, eguzkia. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 229. orr.
Nik neuk, gabian geldi, halaxe zela nabaritu nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 79. orr.
Hurbildu egin zen, geldi, zakarkeriarik gabe. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 132. orr.
Geldi mugitzen hasi barrutik kanpora eta biribilean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.
Trena oso geldi omen zihoan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.
Aita ikusi nuen, harria baino geldiago. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.
Abas, harria baino geldiago, ez zerurako ez lurrerako geratu zen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 299. orr.
Baina bera haitza baino geldiago egon da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 319. orr.
Hor sarritan irudituko zaizue haitza baino geldiago dagoela baina... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 194. orr.
Harria bezain geldi, besoak bularrean gurutzatu eta haiek egon behar zuten alderantz jiratu zituen begiak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 159. orr.
Aldareko santuak baino geldiago. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 100. orr.
Katu batenak bezain desafiagarri eta geldiak ziren bere begiak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 20. orr.
Hantxe zegoen, eseria, estatua bat bezain geldi, hildako bat bezain isil. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
Arintasuna darie gorputz horiei, [...], betikotasunaren segurantzak eman dien pozak beterik baleude bezala, denborari bere geldian eusten baitiote eta beren handitasuna erakusten baitute harrokeriaz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.
-Geldi! -agindu zuen orduan Mateok. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 59. orr.
-Geldi -entzuten da zorrotz Maribelen ahotsa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 161. orr.
"Geldi, zaldia!", agindu zuen osaba Juanek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.
Geldi! -oihu egin zuen saltzaileak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.
-Geldi! -xuxurlatu zion Hermioneri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 325. orr.
-Charles, geldi, kilikatu egiten nauzu, maitea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.
-Ea, geldi hor, neska txepel hori... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 147. orr.
geldi hor... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 147. orr.
-Geldi gizona! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.
Geldi, geldi!, deabruak eramango ahal zaituzte! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.
Egunak eta egunak geldian iragan zituzten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 63. orr.
Ez da geldian ere marinelentzat sosegurik izango, motorra desmuntatu eta konponduko da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.
Geldian, lurrak leku bakoitzean duen zaporea dasta daiteke, pentze samurren gozotasuna, arantzadien mikatza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.
Gerra ontzia bi astez portuan geldian egotera behartzea. Berria - Mundua 2004-03-24
Pilotariak geldian. Herria 2004-02-26
Uzkur-uzkur eginda dago oheko beste muturrean, geldi-geldi. «Bizia lo», 2003 - 48. orr.
Bizirik daude, geldi-geldi, norbaitek ukitzen dituen arte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.
Geldi-geldi geratu zen Harry, hura nola beheratzen zen ikusten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.
Geldi-geldi egiten zuen lo habian. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 253. orr.
Ontzia orekan lotu zen, geldi-geldi. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 79. orr.
Aitak han jarraitzen zuen, geldi-geldi, hanka-zabal, eskopeta besapean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.
Zenbait barku zain zeuden portuan, geldi-geldi balantzan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.
Koloreak nire inguruan geldi-geldi biraka ikusten nituen, goitika egiteko gogoa nuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.
Eguzkia beheraka zihoan geldi-geldi, itsasorantz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 101. orr.
Hiriko erdialderantz doazela geldi-geldi. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.
Geldi-geldi jarraitu nuen, arrazoitzeko ahaleginetan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.
Lainoa atariaren azpitik iragazten zen, geldi-geldi igotzen joanen zen eta dena itoko zuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.
Geldi-geldi itzuli zen autora. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 139. orr.
Euria hasi zuen, geldi-geldi, indartsu. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.
Geldi-geldi mugitzen hasi da. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 52. orr.
Aizkorarekin hasi naiz geldi-geldi eta horrela egiten dut beroketa. Berria - Kirola 2004-06-16
-Hau duk motxinberoa! -esan du emakumearen begi aurrean kanpaia geldi-geldi jotzen ari den besteak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.
Zenbait minutaz egon zen zutik, besoak dilindan, geldi geldia, begitartea galdurik, zuzulaturik, gertatzen zitzaionaz ezin jabetuz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 13. orr.
Geldi geldia jarri da eta argazkigailuko leihotik tente potente, ardi xurien erdian, agertu zait. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.
Zenbat aldiz egon ote naiz Heletako elizan, Santiagoren harriduri urreztatuari geldi geldia so eta so. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 234. orr.
Eguzkia adoratzen zuen, begiak hetsirik, geldi-geldia, besoak zabalik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 117. orr.
Herio zelaietako tutu luze haietatik beti kea ateratzen ikusi zuen, geldi-geldia... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 51. orr.
Bai badakigu ezohiko hondamendi baten aintzinean gure nasaitasunaren erakusten, partikulazki telebixtak desmasia, hiltze eta suntsitze irudi harrigarri eta hunkigarriak geldi geldia eskaintzen dauzkigularik. Herria 2005-06-16
Betidanik taldeak bere hautetsien inguruan geldi geldia eramana duen lanaren emaitza. Herria 2001-04-05
Goiz batean, eguzkia geldi-geldirik eta ezin gorriago Ararat mendiaren mazelari itsatsia egoten den orduan. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 23. orr.
Geldi-geldirik egoteko, baita Durruti bera kontrakoa esaten agertzen bazen ere. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.
Bazekien geldi-geldirik irauten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.
Hark jotzen zuenean bere iturburura iristen zen musika, hegan bezala, eta han geldi-geldirik betiko bihurtzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.
Baten bat oraindik besoa edo hankak mugitzeko gauza bazen ere, gehienak geldi-geldirik zeutzan. «Bizia lo», 2003 - 142. orr.
Eta gero hilda imajinatzen dut, geldi-geldirik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.
Geldi-geldirik, burua eskuen artean, zer zerabilen buruan? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 372. orr.
Begia eman zien itsasontziaren tripan eserita, geldi-nahi, buru-makur eta esku lakarrak elkarturik zeuden zamaketariei. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 227. orr.
Soineko zuri hegalariz niregana zatoz beso zabalik, kamera geldian. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 43. orr.
Arnasa hartu ere kamera geldian bezala egiten zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 198. orr.
Kamera geldiko irudietan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 224. orr.
Lakuaren ur geldietan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.
Urak dituen edo ez dituen mineralek, uraren sakontasuna txiki ala handiak, ur geldia ala dabilena izateak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.
Leku zoragarria, ur geldiak, hondartza zabalak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.
Bihurgune baten ur geldian errotua dagoen ihi flokari so egon naiz aski luzaz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 9. orr.
Uhin zirkular mugagabez mugitzen da, ur geldian harri bat botatzen denean gertatzen denaren antzera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.
Metro eskaseko ur gelditan itoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.
Zirrikitu bat, eraikinaren aurrealdeko teilatutik abiatzen eta horman behera sigi-saga jarraituz urmaeleko ur geldietan galtzen zena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.
Ur geldizko osin batean hantxe itotzeko eroriko banintz bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.
Bazen leku hartan kirats gozo melenga bat, lokatzak eta ur geldiak baino areagoko zerbaitek eragindakoa behar zuena. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.
Zainetako odola ur geldi bihurtu zaiola ematen du. Berria - Kultura 2006-02-19
· Memoriaren ur geldi baldarreko irudi urrunak joan zitzaizkion pixkanaka aktibatuz. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 104. orr.
· Beheraxago ikusia dut erreka, urte osoan ura dariola, guneka harri lauzak moteldurik urgelditxo bilakatzen delarik xirripa, xoriak mokoa sar dezan egarriz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 142. orr.
agerian geldi (4); airean geldi (8); artean geldi (5); aurrean geldi (4); baina geldi (11); baina hortan geldi (9); bat bezain geldi (4); bat geldi (5); batean geldi (10); batez geldi (7); batzuk geldi (4); begira geldi (5); behera geldi (6); berean geldi (4); bertan behera geldi (6); bertan geldi (5); beti geldi (4); bezain geldi (18); da geldi (4); dago geldi (4); dena geldi (5); denak geldi (4); edo geldi (4); egon geldi (15); egon zen geldi (4); egunez geldi (4); eguzkia geldi (4); erabat geldi (6); ere geldi (17); esku geldi (5); eta geldi (90); eta geldi egon (5); eta geldi egoteko (4); eta geldi geldi (20); eta geldi geldirik (12); eta geldi geratu (7); eta hortan geldi (4); etxean geldi (4); ez geldi (6); ezin geldi (4); gabe geldi (8); garbi geldi (6)
geldi bat (14); geldi baten (4); geldi dago (16); geldi dagoen (13); geldi egon (69); geldi egon behar (5); geldi egon beharko (4); geldi egon ezin (4); geldi egon ezinik (5); geldi egon nintzen (4); geldi egon zen (6); geldi egon ziren (6); geldi egongo (5); geldi egotea (4); geldi egoteko (17); geldi egoteko agindu (4); geldi egoten (7); geldi esku (5); geldi eta (55); geldi eta isilik (7); geldi eta mutu (4); geldi geldi (188); geldi geldi dago (7); geldi geldi egon (9); geldi geldi eta (8); geldi geldi geratu (42); geldi geldi geratzen (5); geldi geldi zegoen (13); geldi geldia (20); geldi geldirik (104); geldi geldirik egon (5); geldi geldirik geratu (15); geldi geldirik zegoen (10); geldi geratu (115); geldi geratu da (4); geldi geratu nintzen (12); geldi geratu zen (70); geldi geratu ziren (14); geldi geratzen (17); geldi geratzen zen (5); geldi hadi (14); geldi hemen (4); geldi hor (33); geldi lotu (8); geldi zegoela (6); geldi zegoen (31); geldi zeuden (6); hago geldi (4); hain geldi (4); han geldi (10); hantxe geldi (13); harry geldi (6); hor geldi (6); hori geldi (4); hortan geldi (26); hortxe geldi (7); hura geldi (5); isilik eta geldi (5); kanpo geldi (5); naiz geldi (6); ondoan geldi (4); proiektua geldi (4); zaude geldi (5); zegoen geldi (7); zen geldi (14); ziren geldi (4); zutik eta geldi (5)
airean geldia (5); baino geldiago (13); eta geldia (5); geldi geldia (20); geldia eta (4); geldia zen (4); harria baino geldiago (5); ur geldia (5); ur geldiak (5); ur geldietan (7)