Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskatuko ziola ezpainaren gaineko ile txikiak kentzeko mesedez, pintzaz. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 34. orr.
Hanketako ileak zigiluen pintza txikiarekin kentzen zituen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 15. orr.
Pintzak hartu eta lau azukre-koxkor botatzen ditu kikeran. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 126. orr.
Azukre-koxkorrak hartzeko pintzak, beste batzuk zainzuriei eusteko (nork arraio asmatu edo erabili ote zuen tramankulu hori?). Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.
Bikoterik gabeko kopa haiek, jela-ontzia, jela-kozkorretarako pintzak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.
Agian hoberena zuk zeuk pintza batzuekin kentzea izango zen, baina ezin izan dut jasan, lizuna hor, nire zilborrean; eta koilaratxo batekin atera dut. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 33. orr.
Pintzak -heldulekua ere esaten zaio- luzera hiru zulokoa izango du, zabalera eta lodiera hiru laurdenekoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5010. orr.
Aitonak pintza moduko bat asmatu zuen paperak eta folioak biltzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.
Agureen modura galtzak pintza batez loturik eraman beharko ditut. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 119. orr.
Pintza hauekin hartu behar dituk eta matxinoan ezarri. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 129. orr.
Hainbat segundoz begietsi nuen nola biratzen zen, nola makurtzen lurrean utzitako arropa multzotik bat hautatu beharrez, nola hartzen pintza bat saski tikitik eta nola, esekitokiko sokak korriarazi ondotik, kanpora hedatzen zuen joan-etorri garbietan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.
Buruzagi jeltzaleak kezkati agertu dira etorkizun elektoralarekin, izan ere, kezka hori agertzen baitute alderdi sozialista eta Batasunaren arteko pintzaz hitz egiten dutenean. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Hiria hilik dagoenean, landarediak hartuko du, harrietan gora eginen du, inguratu, miatu, leherrarazi eginen ditu bere pintza beltzekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 252. orr.
Otarraina edo karramarro handia ematen du (15 zentimetro ditu), baina zuria da eta bizar antzekoak ditu pintza zein hanketan. Berria - Gaiak 2006-03-10
Dena den, egun xoragarri bat izan da gehientsuenentzat segurik, heltzean pintza, arranpa eta aztal gogor frangoren zinkurinak entzun balin badira ere. Herria 2003-06-05