Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlijiosa iz erlijio ordena batean profesa egin duen emakumea. ik erlijioso.

Jainko Jauna Eliza santu katoliko eta apostolikoaren baitan zerbitzatu nahi duten guztiei, maila guztietakoei: apaiz, diakono, subdiakono, akolito, exortzista, irakurle, atezain eta kleriko guztiei, erlijioso eta erlijiosa guztiei, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Begira-begira zeuden erlijiosak, baina ikusiz aita dohatsuak han jarraitzen zuela hautsezko zirkuluaren barruan isilik, barru-barruraino hartu zituen harridurak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 409. orr.

Edozein dela giza izaera, sexua, maila; nahiz apaiz, erlijioso-erlijiosa izan, eta berdin sekularra izanik ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.

Horrela jokatzen dute zenbait erlijioso-erlijiosek, hauek, hala ere, uste dutelarik onenak direla Jainkoaren aurrean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus