Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emozio (ETCn 11.827 agerraldi; orobat emozione g.er.) 1 iz barne asaldua, sentimen, oroitzapen, grina edo kideko batek eragina, zurbiltze edo gorritzea, bihotz taupaden lastertzea, ikara edo bestelako ondorio nabariren bat dakarrena. ik zirrara.

Emozio kontzeptua, eguneroko hizkuntzan "sentimenaren" edo "grinaren" antzekotzat hartu ohi dena, oso ongi definitu behar da: "sentimena" eta "grina" afektuaren "sekundarizazioak" dira, afektua dagoeneko irudikapen sail batean nahasten dutenak; emozioa, berriz, "primarioagoa" da hori baino, eta esanahi jakinik gabe bizi izaten da askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Maitasuna sentimendua da, emozioa, desioa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 174. orr.

Gehienbat ugalketari eta gizarte-bizitzari loturik doazen emozioak: tristura, maitasuna, desira, arbuioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Orain badakigu sentipen eta emozioak urdailean izaten direla, janaritik bilakatuak isurkin gastrikoen eragin kimikoaz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

Baliteke ni traketsa izatea emozioak-eta adierazterakoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 164. orr.

Normalki emozioak beste gogo-egoera "seguruago" batzuetara murriztu izan dira, esan nahi baita, jarrera proposizionaletara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.

Kortexa da, batez ere, ikasteaz, oroimenaz, emozioez eta pentsamendu abstraktuaz arduratzen den garun atala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

"Hemen da, hemen da!", oihukatu dute aurrean doazenek, sekretu miragarria urratzen duenaren emozio eta harriduraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 25. orr.

Kezka bat nuen hala ere: idazten ari nintzenak motz islatzen ote zituen Goetheplatzen bizi izandako emozioak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Pinturaren helburua emozioa da, eta ustekabeak sortzen du emozio hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Amurizak bazekien ezin zuela bi silabon aipamen hutsez entzuleengan emoziorik eragin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 151. orr.

Ingurukoen erreakzioa interesatzen zait, erreakzio axolagabea, ezer gertatuko ez balitz bezala, inongo emoziorik erakusten ez duten jarrera hotzak dira.  Berria - Kultura   2004-05-23

Une historiko haren partaide izateak sorrarazten zien emozioa, eta bertsoak emozio hori katalizatu, bideratu baino ez zuen egin behar.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.

Hitz indartsuok esanagatik, Joyce negarrez hasi zen geroxeago, bat-batean nahigabeturik, ezagutzen nuenetik lehenbiziko aldiz bere emozioen kontrola galdurik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 325. orr.

Ezin duzu aurkikuntzaren emozioa imajinatu ere egin.  Berria - Harian   2006-03-22

Testu batek hartzailearengan nola edo halako emozioren bat sortuko badu, poetikoki landua behar du, nahitaez, testu horrek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 139. orr.

Gauza bat da mina ezagutarazten duen gorputz fenomenoa, eta beste bat, erabat bestelakoa, emozioa espresatzen duen fenomeno artistikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.

Fikziozko mundu batean [...] pertsonaiekiko harremanek edota egoera batzuei aurre egin beharrak eragiten du emozioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Bertsolariak entzuleengan emozioa pizteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.

Kalera begiratu zuen, bere emozioa pixka bat bare zedin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 321. orr.

Emozioari eutsi ezinda.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Eztarria emozioak estututa, eskuak amorruz ukabilduak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 32. orr.

Emozioari eutsi ezinda.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Eskuak gerriaren atzean lotuak, begirada zerumugarantz, ahotsa emozioagatik etena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 80. orr.

Hartaz Templek berak ematen duen azalpena mekanikoa da huts-hutsik: "Konektatu gabe daude emozioaren zirkuituak: hori da okerra".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Horrelakoetan emozioaren blokeoa gertatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Ikuslea ere subjektu bat da, ordea: bere afektuen, bere bulkaden, bere emozioen mende dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Emozioen zirrara kontrolatu ezinean, nerbioak jota zaude.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.

Emozioen mundura ekarri nahi nuke begirada, hor baitago, ene ustez, datorkigunari begiratzeko aukera bat: kultura batean -hitzarenean- zein bestean -zenbakiarenean- gauzak ulertzen saiatzetik eta adimenaren eremuetatik datozen emozioengan sinestearena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Freudek zioen gure emozioen arabera gogoratzen dugula edo ahazten dugula.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Azkenean emozioa gailendu zitzaion Héracliusi, negar malkoak atera zitzaizkion begietatik, besoak zabaldu zituen, eta elkar besarkatu zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

Autobusean zihoazela ikusten zituen eraikin eta leku guztiak ezagutzen zituen, eta emozioz esaten zituen haien izenak ozenki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

Han bilduek, izan ere, ez zuten testu bikainen beharrik emozioz gainezka egiteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.

Pertzepzio, oroitzapen eta irudi nabarmendu eta emozioz kargatuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

Ama emozioz negarrez zegoen ia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 133. orr.

Ni oraindik emoziorako gauza naiz; zuengan, bitartean, emozioa ezinezkoa da, hil egin duzue emozioa, hitz zaparrada baten pean ehortzi duzue, milaka tona sintagma gainetik ezin kendurik dabilen gaixoa da, zuengan, emozioa; gehienez ere emozioaren planta tristeak egiten dituzue, simulakro hitsak, itxura patetikoak, antzezpen penagarriak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 34. orr.

Hura emozioa!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 70. orr.

2 (izenondoekin eta izenlagunekin)

Emozio sinple, bortitz eta unibertsalak senti omen zitzakeen, baina jendearen jokabideko zirrara eta joko konplexuagoek txunditu egiten zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Emozio berriak agindu zaizkien ludopata aspertuak besterik ez ziren gehienak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.

Emozio handiko mementoa, denek betan kantatzen dugularik bakotxak bere hitzkuntzan Lurdeko Ave Maria.  Herria   2001-02-22

Hor kokatzen dira emozio primitiboak -gosea, beldurra, atsegina, sexu-irrika-, banakoa nahiz espeziea arriskutik babesten dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Idazle handienek sentitzen dituzten emozio eta sentimendu berdintsuez idatzi zuen Hitlerrek Mein Kampf.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 89. orr.

Kantu eta bertso zatiak jaulkitzen zitzaizkion behin eta berriz, eta komentario "ergelak" egiten zituen, emozio sakonik azaldu gabe ezertaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Emozio "bortitzak", bizirik irauteari dagozkionak, zenbaitetan estresetik urruti ez daudenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Ideia falta larria eta sentipen eta emozio elementalak baizik ez zituen herri basa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 238. orr.

Baina ez nintzen ziur, bere modu autistan, batere emozio pertsonalik ote zuen ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.

Gutxitxo dakigu koloreari loturiko emozio eta plazer estetikoaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.

Ez baitzen itsutzen jende arruntaren eguneroko emozioekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Ordu arte inoiz harrapatu ninduen desirazko emoziorik gogorrenak jorik geratu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Metraila zatiek eragindako lesio bat zuen lobulu frontaletan, eta, ondorioz, ez zuen sentitzen inolako emoziorik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Andresek berebiziko emozioz jarraitu zituen gerrarako prestamenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.

Ikasturtea amaitu eta agur esatean, sekulako emozioa sentitu genuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.

Arazoa sentimendu edo sen moralaren, barruak aginduaren, kontzientziako emozioen mailan jartzeak ez digu ezer laguntzen ekintza justu eta injustuaren kriterioak markatzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa ) ik emozional.

Irudiek emozio prozesu burutu gabeak eragiten dituzte ia beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Emozio-adierazpen horiek ez dute egia-baliorik adierazten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.

Halabeharrak bereizi zituen, eta biak batzen zituen emozio loturarik ez zen haien artean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 262. orr.

Konfiantza harrigarria eta ildo nagusietarako argitasuna erakusten zituen, eta emozio-indar bitxi eta ilun bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 165. orr.

Bistan dago hiriari gainera etorri zitzaizkion zoritxar horietatik guztietatik onik atera zela jaia, sentipen eta emozio iturri iraunkor eta agertezin bezala.  Askoren artean   «Rataplan» - 43. orr.

Bestela itxita dagoen emozio-mundu baterako atea zabaltzen omen dio makinak, eta haienganako enpatia sentitzen uzten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

Emozio-premia sakon baten ondorioz ekarrarazten ote zituen amets eta irudi haiek?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Izumenez betetzen da gogoeta, bizitzaren emozio-antzutasunaren ordezkagarri.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Bai Gregoryk eta bai Valvok aipatu izan dituzte itsuak zentzumen berri batez baliatzera behartzearen emozio-arriskuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Irudien emozio-balioa, berriz, oso gutxi aztertzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Ikusmen-itxiera oso bestelako bat, berriz, atzerakada, emozio-estres handiarekin edo gatazkekin bide zegoen loturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Horretaz gainera, zenbait emozio-egoeraren arabera ere, berez aldatzen da begi-niniaren tamaina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.

Emozio-esperientzia asegarriak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Emozio ziklo osatu gabea, edo gezurrez osatua, bizi izanaren sentimena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Gure arteko zenbatek ez du askotan bere burua aitortu ezin diren emozio-uhin horien mendean sentitu?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.

Atxikimendu esaten duzun hori, ez ote da emozio menpekotasuna?  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

4 emoziozko izond ik emotibo.

Emoziozko babes edo afektibitate falta handia izaten dute gehienek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Egiazko lieraturak, sexuen edo beste edozein zirkunstantziaren gainetik, arimaren zolan edo dena delako barrunbe horretan sorrarazten dakien emoziozko dardara hori eragiten dizuna.  Berria - Kultura   2004-05-05

Gero Mael ontzira igo zen atzera begiratu gabe, emoziozko malkoren bat ezkutatuz segur aski.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 206. orr.

Emoziozko edukirik gabeko presentzia bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Baina inoiz ez du azpimarratu gabe utzi ezagutzazko une horien garrantzia, emoziozko uneak, edo subjektiboak (psikoanalisiaren zentzuan) alde batera utzirik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 109. orr.

Aldi berean, ordea, emoziozko erantzunak eta lotura gizatiarrak axalekoak edo ohitura hutsekoak dira harengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Funtzionario paganoa eta Elizako Guraso kristaua elkartuta daude beren emoziozko erreakzioetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Gizartearekin eguneroko harremanetan eta emoziozko harremanetan dituzte gabezia nagusiak etorkinek.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Poetaren izaera ez da razionala, emoziozkoa baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.

Egin diren esperimentuetan aiseago atzematen, ezagutzen eta izendatzen da, aiseago lotzen da balio semantikoekin, estetikoekin eta emoziozkoekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.

Bere izate emoziozkoaren barometroak denboraldi istilutsua iragartzen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus