Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emozional izond emozioararena, emozioena edo horiei dagokiena.

Erabat desberdinak dira beste marrazkien aldean -enkarguzkoen aldean, alegia-, barne-biziaren eta amets eta premien adierazpen baitira, bere nortasun emozional eta pertsonalarenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

Egonkortasun emozionala, lan eta ekonomi mailakoa, psikologikoa, etab.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 86. orr.

Erabateko ongizate fisiko, mental, emozional eta espirituala, eta etengabeko oreka gizakion bizitza osoan.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Prest zaude edozein desoreka emozional eta psikologikori aurre egiteko. irakasleek parte-hartze garrantzitsua dute beti: ez ohi dute gazteek gurasoekin duten harreman emozional estu hori eta protagonismo handiagoa har dezakete.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 238. orr.

Ondoren rock gordin eta emozionalaren monumentu bat eraiki zuen Thalia Zedekekin elkarlanean: Come.  Berria - Kultura   2006-02-09

Irakurlearekin konpromiso emozional eta intelektuala zuen Brodkeyk.  Berria - Kultura   2006-01-24

Eugenio Gabilondo ez du askorik gogoratu hiriko kultura sentimental eta emozionalak, nahiz eta hark Donostiako aisialdi, jai eta kulturako jarduera guztietan gogo biziz parte hartu.  Askoren artean   «Rataplan» - 28. orr.

Deserrotze fisiko eta emozionala kantugai bihurtu.  Berria - Kultura   2006-02-16

Horri esker auzibideak murriztu egiten dira eta, ondorioz, gatazkek eragin ohi duten kostu sozial eta emozional larria baretzea lortu dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Hark baldintza objetibo eta emozional guztiak betetzen zituen, hau da, nire neurosiari hitz egiten zion zuzenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Memoria kolektiboan finkatuena dagoen erreferente emozional eta sentimenduzkoaren eraikitzailea. gai naiz denbora hori irakurtzeko, haren konnotazio emozionalak sentitzeko eta, areago, argazki oso adierazgarri batzuk ikusirik, konnotazio horiek berriro bizi izateko.Ez duzu behar bezalako sintonia emozionalik lortzen, eta sexu-jarduera zentzurik gabeko kamasutra bihurtzen da, gimnasia sexual hutsa.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Itxura hutsa ez den hoztasun batez emandako besarkada batek itxura hutsa ez den erreakzio emozional bat eragin dezake.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 168. orr.

Antisemitismoaren mamua aireratu eta munduari xantaia emozionala egiten dio.  Berria - Mundua   2006-04-30

Bizipen emozionalari sostengu arrazionala eman beharrean aurkitu naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.

Unión Artesana ez da soilik Danborradaren suspertzaile izan; hiriko egutegi emozional eta sentimentaleko jai seinalatuenen aitzindari izan da.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

Badirudi zulo emozionaletik gora egin duela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

Sekula baino gehiago hitz egiten da inteligentzia emozionalaz, premia dagoelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.

Semantikan adituek badute zer azterturik hizkera ekonomikoan, non terminologia emozionala den nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.

Zelotearen ethos berezia emozionala eta intuitiboa da, baina politika hori egin daiteke hotz-hotzean oinarri arrazionalen arabera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 258. orr.

Gizonezkoek diskurtso intelektuala garatzen dutela esango zenuke eta emakumezkoek emozionala?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 53. orr.

Oro har, bustiago edo kutsatuago daukagu alderdi intelektuala emozionalarekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizitza emozional (3); emozional eta (17); emozionala eta (4); eta emozional (3); eta emozionala (5); eta emozionalak (4); xantaia emozionala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus