Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zer? -berri hark zirrara egin zion. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 101. orr.
Gatwickeko aireportuan hegaldirako zain geundela, zirrara egin zidan mutilaren kontzentrazio sakonak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.
Gizon argal haren interesik ezak zirrara egin zion; halako begirune bat nabaritzen zuen harengana, beldur zehaztugabe batez nahasirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.
Zirrara eragin zidan irudi hark: horma erorien artean, gabardinak ukigabe zirauen, estazioburua iristear balego bezala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.
Zirrara eta aztoramena eragiteko indarrez beterik etortzen zaizkio ikuspenak, etortzen zaizkionean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.
Gauak zirrara zekarren. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 13. orr.
Zirrara batek zeharkatu zituen artzainen bihotzak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.
Victor Hartmann margolariaren erakusketa bat ikustean sentitu zuen zirrara azaldu nahi izan zuen. Berria - Kultura 2004-08-07
Zirrara batek astintzen nau ahotik oinetaraino, lehendabiziko aldia baita aitak musu ematen didala ezpainetan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.
Ahots hari jarraitzea [...] hegada bizkor ziur baten zirrara sentitzea eta partekatzea zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 287. orr.
Zirrarak mutu utzi ninduen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 159. orr.
Ez du zirrara sorraraztea bilatzen; emozioaren klimaxa saiatzeak, harrigarria badirudi ere, indarra galaraziko lioke. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 9. orr.
Han etorri da Maggie, lasterraldiak eta zirrarak arnaslarriturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.
Izuak eta zirrarak hartu zuten nahasian sabai ilunerantz begira zegoen bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 119. orr.
Zirrara batek erdibitu nau. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 57. orr.
Zirrarazko orro irazekiez dardaraka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.
Izaki sentikortzat zeuzkan berak; eta harreman fisikoak zituen haiekin: zirrara, emozio, atxikimenduzko harremanak; eta higuinezkoak, batzuetan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.
Maitasuna da zirraren artean bidegabeena. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 199. orr.
Denak geratuko dira zirrararen mende. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 210. orr.
Sentitzen nuen emozioaren zirrara luzatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.
Barrena astindu zion zirrara ezkutatu ezinik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.
Zaurituaren gelan sartzen zirenak zirraraz alditxartu ez zitezen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.
Zirrara handia egin zidan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 69. orr.
Zirrara (emozione) handia piztü deit hain hürrün, eüskara builta hontan galdürik düan eremüan [...] gure hizkuntzaren entzüteak. Herria 2002-10-24
Zirrara handi batek harturik ari zen Ruche jauna gertaera haiek guztiak bizitzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 104. orr.
Ustekabeko eta konpromisozko ukitu hark gerora jasoko nituen laztan sukartsu guztiak baino zirrara handiagoa eragin zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 92. orr.
Dardara egin zioten hankek, zirrara hotz batek inarrosi zion gorputz osoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.
Zirrara berezi batek hartua ninduen, ustekabeko emozio indar handiko batek, eromena izateko askorik behar ez zuen pentsamenduaren bizkorraldi batek hartua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.
Uretatik atera berria bazen ere, eskuak beroak zeuzkan eta horrek zirrara atsegina sortu zidan hankartean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 12. orr.
Ez jadanik beldurrez, amodioaren zirrara eztiaz baizik. Eta ahoko dasta hura, amodioaren dasta, zirrara erotikoaren dasta. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.
Zirrara ikaragarriak hartu zuen Isaak, eta esan zuen [...]. Elizen arteko biblia Has 27,33
Aitortu beharra baitago bazela zerbait erakargarria gizon haren aurpegian, nahiz eta horren efektua ezkutuan geratu haren itxura orokorrak zertzen zuen zirrara beldurgarriagatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.
Zirrara moral handietako dardara urduria sentitu zuen kolpetik doktoreak, eta emozioz ikara batean hartara hurbildu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.
Oraingoan ezin izan zion eutsi, ez zituen bere benetako zirrarak menderatu. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 280. orr.
Bat-bateko zirrara deskonzertante bat da, belarrizulo edo begizuloetatik sartzen dena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 133. orr.
Horrelako idazleak ez du txalorik bilduko, ez esker oneko malkorik ikusiko, ez du inolako zirrararik eragingo eta, beraz, ez du arima hunkituen beroa sentituko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.
Ezin zituela "Jainkoaren maitasuna" hitzak entzun, barru-barrurainoko zirrara sentitu gabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 742. orr.
Hasieran ez nuen ezer ulertzen; gero, halako zirrara bortitza izan nuen bat-batean, non eseri beharra izan bainuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.
Ezin izan dut bazkaldu, halakoxe zirrara eragin dit izan ere esperientzia horrek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 322. orr.
Axenario ere gelditu egin da, eta lehen zirrara-kolpeak ito du ia. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 134. orr.
Eskua nire kamiseta azpira irristatu duenean bertigoa da sentitu dudan zirrara mota. Ez zaio zirrara fitsik sumatzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 43. orr.
Eta zirrara giro hartan, are traketsago eta zozoago azaltzeko ikarak hartu nau. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 53. orr.
Zerk du aparraren antza handiago, kimu izateari utzi gabe [...] adartxo izateko irrika erotikoa bizi duen larru-zirrarak baino? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 264. orr.
Den-denak beldur zirrarak hartuta zeuden. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 35. orr.
Muinetarainoko larritasun-zirrara batek jorik sentitzen ginen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.
Bihotz-zirraragatik lehenago baino aztoratuago, braust eseri nintzen ohean negarraldi eder bat egiteko asmoarekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.
Barne-zirrara hobeto ezkutatzeko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 198. orr.
barne zirrara (3); berebiziko zirrara (5); berebiziko zirrara eragin (3); bihotzean zirrara (4); bihotzeko zirrara (4); eragin zidan zirrara (8); eragin zion zirrara (4); eragindako zirrara (5); halako zirrara (27); halako zirrara bat (6); halako zirrara berezi (3); izandako zirrara (3); izugarrizko zirrara (6); nolako zirrara (11); sekulako zirrara (6); sentitu dudan zirrara (3); zer nolako zirrara (6); zer zirrara (3)
zirrara bat izan (3); zirrara bat nabaritu (3); zirrara bat sentitu (5); zirrara bera (4); zirrara berezi (9); zirrara berezi bat (4); zirrara berezia (21); zirrara berezia egin (4); zirrara berezia eragiten (3); zirrara berezia sentitzen (3); zirrara berezirik (5); zirrara bitxi (8); zirrara bitxi batek (4); zirrara bizia (6); zirrara bortitza (4)
zirrara egin (15); zirrara egin zion (7); zirrara egiten (7); zirrara eragin (34); zirrara eragin dit (3); zirrara eragin zidan (11); zirrara eragin zion (6); zirrara eragingo (4); zirrara eragiteko (5); zirrara eragiten (26); zirrara eragiten zidan (5); zirrara gozo (3); zirrara handi (4); zirrara handia (28); zirrara handia egin (8); zirrara handia eragin (12); zirrara handiagoa (6); zirrara handirik (4); zirrara handirik eragin (3)
zirrara izugarria (3); zirrara moduko bat (4); zirrara seguru (3); zirrara sentitu (13); zirrara sentitu zuen (9); zirrara sentituko (3); zirrara sorrarazi (5); zirrara sortu (5); zirrara sortu zion (3); zirrara sortzen (8); zirrara sortzen du (4); zuen zirrara (11)
zirrarak hartu (3); zirrarak jota (6)
halako zirrararik (3); inolako zirrararik (6); zirrararik eragiten (6); zirrararik handiena (4); zirrararik sortzen (3)
zirraraz betea (3)