Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emakume (24.183 agerraldi, 266 liburu eta 2.929 artikulutan; ETCn 298.615 agerraldi; orobat emakuma g.er.) 1 iz sexu emeko pertsona, eskuarki heldua dena. iz emazteki; andre.

Zenbait halere -ez dio axola gizon edo emakume diren- ondokoaren ipurdia edo hankartea igurtziz [igogailuan].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 102. orr.

Leku hortan, egunero ehunka gizon, emakume eta haur chambres à gaz, gela famatu horietara igortzen zituzten.  Herria   2004-11-25

Sekula ez nuen zehaztu ahal izan emakumea edo gizasemea ote zen, edo giza irudi bikoitz bat, halako gizaki edo bikote hermafrodita, emakumea eta gizasemea batean. Sesto-Gain, Antzuategi eta Antzuategi Baztarrekoa baserrietakoak ziren, harriak zioenez; hiru gizonezko eta emakume bat.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 48. orr.

Bereziki emakumeen eta gazteen «egoera latza» samurtzen saiatuko da Jaurlaritza, Europako Batasunak enpleguaren inguruan ezarritako helburu «egingarriak» erdiesteko.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Batbedera dolutzen da bizirik jarraitzeaz, gisa horretako lazkeriak jakiten dituelarik; ahalke gorritzen da emakume izateaz, horrelako gehiegikeriak egiteko gauza den emakume bat ikusirik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 521. orr.

Bazen han emakume bat, liraina gorputzez, baina lotsagarria arimaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 987. orr.

Etxean sarrarazi ninduen mirabeak gelan zerbitzuren bat egin behar izan zuenez, emakume hark ezinegonak hartua zirudien.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.

Emakume askok birjintasuna gordetzen zuen, beren etxeetan biziz eta erlijio-jantzia soinean eramanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 582. orr.

Maite ez zuen emakume batez maiteminduta zegoen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.

Harrera egiten didan emakumea izugarri ederra da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 46. orr.

Hiru bat metro koadroko jacuzzian, bizkarrez, emakumea gizonaren gainean hankalatraba bistatu zuen Brunok.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 36. orr.

-Oldarrean sartuko dira hona, eta zuen etxeak erreko dituzte, zuen haurrak hilko; eta, bai, zuen emakumeak bortxatuko dituzte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.

Bera bezalako emakumeak ez direla inorenak deliberatu nuen, askeak direnez guztionak direla, gizateriaren ondare izatekotan ere, artea eta edertasuna diren bezalaxe.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.

Zein rol bete beharko luke emakumeak Afganistanen?  Berria - Mundua   2004-11-23

Emakumearen sabelean sehaska bat dago beti.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 81. orr.

Etorkinak diren emakumeak «are egoera latzagoan» daude.  Berria - Ekonomia   2004-12-11

Hegoaldeko emakumeen soldata gizonena baino %36 apalagoa da.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

Konpainiako emakumeentzako komunak zoragarriak ziren, kristaleko leiho batez argituak baitziren.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 136. orr.

Emakumeen komunean ez zegoen inor.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 170. orr.

Mattin, emakumez jantzirik, eroslearen etxera joan zen gau hartan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 186. orr.

-Zu sasoian zaude oraindik, emakumea! -dio Lainezek, irria oraindik bizirik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 57. orr.

-Hitz egiteko modua da, emakumea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 48. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Emakume txiki bat agertu zen oholtzaren atzeko partean, eta zer egin ez zekiela gelditu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Beti izana nuen neure burua emakume gogor, kementsu eta praktikotzat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Andre Ageda, emakume ahula, fanatikoa eta gaixobera, oso nortasun eskasekoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Inguruko etxeetatik emakume zaharrek eskuak gerrian jarrita begira zituztela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.

Horretarako sortu zen Emakume Indigenen Kontinente arteko Batzarra ere.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Gure herriskotan, ilea arraso moztuta, buruko painulotako bandera española ezarririk, kalerik kale arrastan erabili zituzten emakume abertzaleak, lotsagarriro umilatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.

Emakume itsu bati argia itzuli zion, eta Gubbioko beste emakume elbarri bat sendatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.

Orduan Josebak aitortu zidan hogei urtez emakume ezkondu batekin harremanetan egona zela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 67. orr.

Nora joaten dira emakume bortxatuak? Ura emanean den toki batera, goitika egin daitekeen toki batera, ahalik eta jende gutxien dagoen toki batera.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 112. orr.

Emakume tsiganeak halako xarma baten jabe dira oro har.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.

Emakume zuhurrak eraiki egiten du etxea, zentzugabeak bere eskuez desegin.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,1

Ez da aski egitura berriak sortzea, emakume berria eta gizonezko berria sortu behar dugu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Maria emakume gozoa da, maitagarria.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 44. orr.

Ez dut beraz erantsi beharrik ezen alabak merezi ez duen begirunea zor zaiola bederen amari, emakume agurgarri horri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 522. orr.

Emakume herabeti batek, borrokan sekula ari izan gabeko batek.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.

Asmatzaileak biradera bati eragin zionean, hainbat posiziotan marraztutako emakume biluzi baten irudiz osaturiko paper-xafla bat hasi zen aparatuaren jiran.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Emakume ezkongabea zen, berrogei bat urte zituena. Askatzen ari nintzen bitartean, emakume izutuen garrasiak entzun nituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.

Hamaseko emakume suizida batek lau israeldar hil ditu bonbaz.  Berria - Mundua   2004-01-15

Gizon eta emakume galduek interesa dukete kalte egin diezaiekeen idazlan bat gaitzesteko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 35. orr.

Dohainik bikainena emakume umila; ezer ez emakume bihotz-garbia baino baliotsuago.  Elizen arteko biblia   Si 26,15

Hori izan zen Erosek Anterosen aurka eginiko guduaren ondore itzal beltzekoa; eta indar infernutiarrek aldi berean jaso zituzten emakume esklabo bat eta gizon libre bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Baziren emakume birjinak ere betirako kastitatean bizitzera bihurtzen zirenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 760. orr.

Aiurri bortitzeko emakume zorrotza zen haien ama Pantxike.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 171. orr.

Neftaliren leinuko emakume alargun baten semea zen; aita, berriz, Tiroko brontzegin bat izan zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,14

Morroien egunerokotasun monotonoan bizi izan da; emakume jostunen miserian, beharraren aurkako haien borroka alferrikakoan, fabriketako langileen pozik gabeko lanean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 55. orr.

-Aldi hartan bertan, emakume pitonisa bat bizi zen itsasoz bestaldean, hainbat gertaera egiazkoak iragarri zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1120. orr.

Harresi-oihalen kontra, afrikar emakumeak bere adatsaren masa bihurrikatuak bermatzen zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Adineko emakume bat jagoten egiten du lan.  Berria - Harian   2005-05-08

Bazen Asisen itxuragabeko emakume konkordun bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.

Nola urrezko eraztuna txerriaren muturrean, hala da zentzugabeko emakume ederra.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,22

Gizon adintsu, burusoil eta esanekoa, zerbitzu publikoan emandako berrogei urteren eta emakume noble poloniar baten nahikunde sozial betegabeen zamapean abaildua.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

Munduan izan litekeen emakumerik begiluzeena zen eta denbora gehiena auzokoak, aspergarri eta lege-zale hutsak zirenak, espiatzen ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Bostongo emakume mihi-luze haiek bezain gaizto eta gupidagabe sentitzen zuen bere burua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

-Urka ezak! -oihu egin zuen emakume txima-jario batek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.

Emakume aurpegi gorrixka batek irribarretsu behatu zion galeriaren amaieratik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Gaiztotasunaren arruntasun itogarriaz mintzatu zen Bernanos; emakume komun-garbitzaileak, bere aldetik, etsipenaren arruntasun itogarria ezagutzen du, beti bat desberdintasun nazkagarrien atzetik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 144. orr.

· Emakume adinean sartuxe bat ari zitzaidan nire alboko eserlekua seinalatzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik femenino 3.

Montsek emakume-senik ere bazuen eta, nire pentsamenduaz jabetu balitz bezala, honela esan zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 169. orr.

Zientziak huts egiten zionean, emakume intuizioaz baliatzen zen Marga nire inteligentzia maskulinoak eragotzia zuen lekuraino iristeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Emakume-elokuentziaren leherraldi honen zaztada bukaeran zetorren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

Izaera iluna zeukan baina, pirata handi guztiek bezala, bazeukan emakume ukitua ere.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 125. orr.

-Nor da? -emakume boza.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 51. orr.

Begi horiek, pintzel ukitu arin batzuez sortutako begi horiek, ba ote den baina ez den, emakume begirada batean azal daitekeen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 370. orr.

Telegrafoari beti adi, parte militar hotzetan murgildurik, neure ondoan aspaldisko hartan emakume-irribarre leunik gabe idorturik, eta labur esanda, negua bezain hotz gertaturik, ahaztu ere egin nintzen biziaren gozagarriez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 205. orr.

Buruak eta begiek ihes egiten dizute tabernako sarrerarantz, noiz irtengo zain, zure zentzuek emakume-irudi hori noiz berreskuratuko zain.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 39. orr.

Haien alboan Mantxuriako emakume eredu miragarriak zebiltzan, apain-apain orraztuak, lore.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Bordatzen, adabakiak jartzen eta bestelako emakume lanak ikastera ere joan ohi ziren haietara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 174. orr.

Eskuak badaki emakume-ilea bigunagoa dela itsasertzeko hondar fina baino, lorategi dotore bateko belarra baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Jaiki zen Judit eta soineko eta emakume-apaindura guztiak jantzi zituen.  Elizen arteko biblia   Jdt 12,15

Zela zapata-zola zahar bat, zela emakume-soineko zarpatsu bat, zela burdinazko iltze bat edo buztinezko pitxer bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 175. orr.

Baina, ai ene!, nahasi eta emakume-alkandora bat hartu du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.

Eskoziako harizko emakume-galtzerdi zuriak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 63. orr.

Emakume-galtzerdi batekin urkatu zuen bere burua.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 163. orr.

Emakume-zapata takoidunak zeramatzan bati.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 80. orr.

Halako batean, beste gela batetik hiru emakume-garrasi lazgarri entzun ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.

Joanes Perez de Lazarragak emakume izen batzuk zifratu zituen XVI. mendean idatzitako eskuizkribuaren bukaera aldean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 176. orr.

Emakume-bizikleta bat zen, auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera lanera joateko amak garai batean erabilia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Goian, lehenengo solairuan alderdiaren egoitza osatzen zuten beste bietan aparteko gizataldea, eta -harritzekoa- emakume taldea zegoen bilduta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 102. orr.

Bertan suertatu zen emakume-multzo handi batek Jeremiasi erantzun zioten: [...].  Elizen arteko biblia   Jr 44,15

Leiho batetik, emakume-usaina nagusi zen gela batean sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Emakume-edertasunaren edozein estandar objektiboren arabera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.

Ez dut emakume-bildumarik egiten".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 42. orr.

Seietan, lana bukaturik, gimnasio eta igerilekua duen emakume-klub batera joan zen Elsarekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.

Saudade emakume-hiria zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 229. orr.

Hala ere, haragizko kurben gainetik, proportzio anatomikoen gainetik, kontzeptua maite du, emakume-kontzeptua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 10. orr.

Horra hor beren eskuz izugarri ongi baliaturik eta euren familiaren ongizateak kezkaturik arropa xuri ederra landu eta zaindu zuten emakume leinu luzearen testigantza.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 65. orr.

· Aspaldiko hazama (emakume-objektu) hura, lanean sartzearen eraginez eta feminismo militanteari esker, subjektu izango dugu emakumea gizarte aurreratuetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Bere lehengusu Virginia Clem-mekin ezkondu zen: urtebeteren buruan hilko zen hamahiru urteko emakume-haurra, Mariaren alaba.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 11. orr.

Kasu horretan maitalea da emakume-oreina gezi batekin hiltzen duena.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 198. orr.

4 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, pertsonaren sexua adierazteko) ik emakumezko.

Emakume matematikari bakarra antzinate osoan, eta hara torturatu eta erre!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 179. orr.

Ongi maite nuen neure emakume bezero zahar hura, baina ez nion horregatik argazkiak ikusteko aukerari uko egin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 45. orr.

Herri honetan diotenez, emakume azokari horiek baino jende txarragorik ez dela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 189. orr.

Berrogeita hamar emakume zerbitzari zebiltzan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Gaueko emakume langile bat garbitu nuen hurrena, beraren erratzaz jota, eta laneko mantala ostu nion.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.

Denda osoan barrena ibili zen emakume saltzailearen bila.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.

Biharamunean iragarki baterako entseguak egin behar nituen, goi traizioagatik kargu hartu zioten emakume antzezle baten ordez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.

Cíari buruzko hirukoa, konparazio batera, emakume soro-jorratzaileei buruzko poema luze baten parte zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 214. orr.

Emakume garbitzaile batzuk azaldu ziren, erdi lo guztiak, erratzak eta ontziak eskuan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 94. orr.

Non emakume daktilografo asko eta biltegizain asko baitzeuden.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 197. orr.

Beste hiru emakume langile baziren, beste solairuetan lanean ari zirenak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 124. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa; ik beherago 7)

Esponja-emakumea, basoak husten azkarrena Nerbioi alde honetan. Artzaintsek edo artzain-emakumeek badute berena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 83. orr.

Goiz hartan, baina, sorgin-emakume hura, bi polizien ama, ohean zetzan, bular aldea erabat puskaturik, hilzorian.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.

Jupiterren orakulo apaiz-emakume honek kontu interesgarriak esaten dizkio Ovidiori aurreraxeago ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Abokatu eta legegizon-emakumeek, eztabaidetarako ukan zuen abilidadearengatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.

Gero, abokatu eta legegizon- emakumeek, eztabaidetarako ukan zuen abilidadearengatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.

Horra hor, beraz, nire zuhaitz-emakumea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Zerraldoa zeramaten aurpegi iluneko lau gizon larru beltzaran, eta larru-kolore bereko hamar bat gizon-emakume baino gehiago ez segizioan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

Anai-arreba dira eguzkia, ilargia eta lurra ("arreba ama lurra"), sua eta ura [...], anaiak bide-lapurrak, anai-arreba gizon-emakume guztiak, eta arreba heriotza bera ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

7 (izenondo gisa)

Bakanaletako apaiz emakumeak, ordea, kuleto faltsoa, amanita muskaria zerabilten behar zuten giharre eta indarra handik sortzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Behargin emakume turkiar batzuk hasiak zituan gurean lanean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

8 emagaldua.

Sexu beharrak asetzeko emakume-etxeetara joaten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 221. orr.

9 emakume-zain ik emakumezain.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adineko emakume (16); adineko emakume bat (10); ari den emakume (14); ari zen emakume (17); artean emakume (12); aurretik emakume (9); auzoko emakume (15); auzoko emakume batek (8); bada emakume (8); bai emakume (10); baina emakume (51); baino emakume (11); baita emakume (13); bat emakume (33); bat eta emakume (23); batean emakume (26); batek emakume (13); bateko emakume (12); batez ere emakume (8); bere emakume (8); bertan emakume (10); bertze emakume (9); beste emakume (173); beste emakume bat (52); beste emakume batek (11); beste emakume batekin (27); beste emakume baten (8); bezalako emakume (30); bezalako emakume bat (8); bi emakume (166); bi emakume eta (10); bizi den emakume (13); bizi zen emakume (14); bost emakume (14); da emakume (70); da emakume bat (13); dago emakume (17); dagoen emakume (28); dagoen emakume bat (11); dauden emakume (15); dela emakume (10); den emakume (90); den emakume bat (11); den emakume batek (8); den emakume baten (11); dio emakume (10); dira emakume (17); diren emakume (34); dituen emakume (15); dituzten emakume (11); du emakume (40); du emakume batek (10); dudan emakume (14); duen emakume (67); duen emakume bat (15); dut emakume (19); dute emakume (13); duten emakume (31); edo emakume (44); edozein emakume (11)

emakume aberats (8); emakume ahots (24); emakume alargun (12); emakume asko (78); emakume askok (72); emakume askorekin (12); emakume askoren (14); emakume askori (8); emakume atxilotu (10); emakume aurpegi (9); emakume baino (10); emakume bakar (10); emakume bakarra (36); emakume bakarrak (8); emakume bakoitza (9); emakume bakoitzak (15); emakume bat (968); emakume bat ageri (9); emakume bat agertu (10); emakume bat atxilotu (15); emakume bat baino (9); emakume bat bortxatu (18); emakume bat da (17); emakume bat ere (10); emakume bat eta (30); emakume bat etorri (12); emakume bat hil (76); emakume bat hiltzen (8); emakume bat ikusi (18); emakume bat sartu (8); emakume bat zauritu (12); emakume bat zegoen (17); emakume bat zen (22); emakume batek (378); emakume batek bere (15); emakume batek ez (10); emakume batekin (160); emakume batekin ezkondu (12); emakume baten (284); emakume baten gorpua (8); emakume batena (14); emakume batengatik (12); emakume batentzat (22); emakume batez (12); emakume bati (140); emakume batzuei (12); emakume batzuek (31); emakume batzuekin (8); emakume batzuen (10); emakume batzuk (55); emakume behartsu (12); emakume beltz (17); emakume beltzak (9); emakume beltzaran (9); emakume bera (11); emakume bezala (8); emakume bi (8); emakume biak (11); emakume biluzi (14)

emakume daude (24); emakume dira (8); emakume dotore (8); emakume eder (52); emakume eder bat (10); emakume ederra (31); emakume ederrak (16); emakume edo (15); emakume eta (179); emakume eta gizon (17); emakume eta gizonen (16); emakume eta haur (24); emakume eta haurrak (9); emakume eta haurren (9); emakume eta ume (10); emakume ez (10); emakume ezezagun (20); emakume ezezagun baten (8); emakume gaixo (9); emakume gazte (126); emakume gazte bat (37); emakume gazte batek (10); emakume gazte baten (9); emakume gaztea (28); emakume gazteak (36); emakume gazteek (14); emakume gazteen (14); emakume gehiago (25); emakume gehiagok (11); emakume gehienak (13); emakume gehienek (23); emakume gisa (17); emakume gutxi (14); emakume gutxiago (9); emakume guztiak (82); emakume guztiei (23); emakume guztiek (46); emakume guztien (41); emakume guztiz (8)

emakume haiek (40); emakume haien (20); emakume handi (15); emakume handia (14); emakume harekin (10); emakume haren (68); emakume hari (22); emakume hark (70); emakume hau (55); emakume hauek (21); emakume haurdun (20); emakume haurdun bat (8); emakume heldu (13); emakume hil (30); emakume hiltzen (12); emakume hiltzen dira (9); emakume honek (31); emakume honen (24); emakume hori (124); emakume horiei (8); emakume horiek (54); emakume horien (16); emakume horietako (10); emakume horietakoa (9); emakume horrek (71); emakume horrek ez (9); emakume horrekin (9); emakume horren (43); emakume horri (20); emakume hura (155); emakume ile (10); emakume inguru (10); emakume irakiar (9); emakume irakiarrak (10); emakume izan (13); emakume izateagatik (17); emakume jatorra (9); emakume judu (10); emakume langilearen (8); emakume langileen (8); emakume lesbianak (8); emakume lodi (20); emakume pobretxo (10); emakume polita (9); emakume potolo (8); emakume preso (12); emakume puska (13); emakume talde (21); emakume talde bat (9); emakume taldeek (12); emakume txiki (25); emakume txiki bat (8); emakume zahar (39); emakume zahar bat (13); emakume zaharra (18); emakume zaharrak (36); emakume zeuden (10); emakume zintzo (9); emakume zintzoa (10); emakume zuri (12)

ere emakume (24); errepideak emakume (10); errepideak emakume bat (10); esan zuen emakume (13); eta beste emakume (14); eta bi emakume (18); eta emakume (481); eta emakume asko (10); eta emakume bat (53); eta emakume batek (17); eta emakume baten (19); eta gizon emakume (10); ez da emakume (8); ez dago emakume (10); ez den emakume (8); ez dut emakume (13); ez emakume (17); ez zen emakume (16); ez zuen emakume (15); ezen emakume (10); gabeko emakume (9); gero eta emakume (9); gertakaria emakume (8); gizaseme nahiz emakume (10); gizon edo emakume (20); gizon emakume (181); gizon emakume asko (9); gizon emakume guztiak (10); gizon emakume guztiei (11); gizon emakume guztien (12); gizon eta emakume (105); gizon nahiz emakume (9); hain emakume (8); hainbat emakume (27); hainbeste emakume (8); halako emakume (14); hango emakume (8); herriko emakume (24); hiru emakume (47); hori emakume (9); horrelako emakume (8); inguruko emakume (12); izeneko emakume (30); izeneko emakume bat (8); jantzitako emakume (23); lau emakume (32); lehen emakume (12); milaka emakume (18); munduko emakume (9); nahiz emakume (23); naiz emakume (10); nintzen emakume (10); non emakume (14); nuen emakume (27); oneko emakume (8); orain emakume (8); oso emakume (30); preso dauden emakume (8); sei emakume (10); urte inguruko emakume (9); urteko emakume (115); urteko emakume bat (65); urteko emakume batek (11); urteko emakume baten (10); ustez emakume (23); ustez emakume bat (12); zegoen emakume (52); zegoen emakume bat (13); zein emakume (16); zela emakume (13); zen emakume (145); zen emakume bat (24); zen emakume baten (8); zen emakume hura (12); zenbait emakume (9); zenbat emakume (9); zeraman emakume (11); zeukan emakume (19); zidan emakume (10); zihoan emakume (8); zion emakume (40); ziren emakume (44); zituen emakume (36); zituzten emakume (10); zitzaion emakume (17); zortzi emakume (8); zuen emakume (146); zuen emakume bat (19); zuen emakume batek (16); zuen emakume baten (9); zuen emakume hura (8); zuten emakume (37)

baina emakumea (23); da emakumea (39); dago emakumea (12); dagoen emakumea (11); den emakumea (23); dituen emakumea (11); du emakumea (23); duen emakumea (39); dute emakumea (8); edo emakumea (12); egin zuen emakumea (8); emakumea bada (8); emakumea baino (8); emakumea bera (10); emakumea bere (33); emakumea da (47); emakumea erdiminetan (9); emakumea erdiminetan bezala (9); emakumea ere (29); emakumea eta (70); emakumea ez (65); emakumea ez da (8); emakumea ez zen (13); emakumea gizonaren (9); emakumea haurdun (22); emakumea hil (19); emakumea izan (33); emakumea izan zen (8); emakumea izango (8); emakumea izatea (9); emakumea naiz (15); emakumea zela (14); emakumea zen (31); eta emakumea (140); gizon emakumea (8); gizona eta emakumea (18); gizonak emakumea (13); handiko emakumea (8); lehen emakumea (21); nuen emakumea (15); urteko emakumea (49); zegoen emakumea (19); zen emakumea (109); zuen emakumea (102); zuten emakumea (23)

airezko emakumeak (12); artean emakumeak (8); baina emakumeak (53); baina emakumeak ez (8); batez ere emakumeak (8); beste emakumeak (11); bi emakumeak (62); da emakumeak (16); dauden emakumeak (9); den emakumeak (12); dio emakumeak (30); dira emakumeak (29); diren emakumeak (35); ditu emakumeak (14); dituen emakumeak (10); dituzten emakumeak (17); du emakumeak (62); duen emakumeak (11); dute emakumeak (10); duten emakumeak (51); edo emakumeak (9); egin zuen emakumeak (13)

emakumeak alde (9); emakumeak artatzeko (12); emakumeak babesteko (18); emakumeak baino (13); emakumeak bakarrik (10); emakumeak baztertzen (8); emakumeak berak (41); emakumeak bere (40); emakumeak beti (11); emakumeak bi (12); emakumeak burua (8); emakumeak dira (88); emakumeak direla (12); emakumeak erantzun (31); emakumeak erantzun zion (9); emakumeak ere (70); emakumeak ere bai (8); emakumeak ertzainei (13); emakumeak esan (32); emakumeak esan zion (11); emakumeak esan zuen (8); emakumeak eta (134); emakumeak eta gizonak (13); emakumeak eta haurrak (36); emakumeak etxean (10); emakumeak ez (130); emakumeak ez dira (10); emakumeak ez du (27); emakumeak ez zuen (29); emakumeak ezin (15); emakumeak gizonen (8); emakumeak irribarre (12); emakumeak izan (30); emakumeak lan (15); emakumeak oso (8); emakumeak salaketa (12); emakumeak salaketa jarri (8); emakumeak salatu (10); emakumeak zeuden (8); emakumeak ziren (24)

erantzun zuen emakumeak (10); ere emakumeak (22); esan zion emakumeak (15); esan zuen emakumeak (66); eta bi emakumeak (9); eta emakumeak (292); eta emakumeak ere (10); eta gizon emakumeak (8); etxeko emakumeak (12); ez duten emakumeak (10); gabeko emakumeak (8); gehienak emakumeak (23); gizon emakumeak (114); gizon eta emakumeak (30); gizonak eta emakumeak (24); haurrak eta emakumeak (9); hildako emakumeak (8); hiru emakumeak (13); orduan emakumeak (12); salatu zuen emakumeak (8); zen emakumeak (29); zidan emakumeak (9); zien emakumeak (10); zion emakumeak (49); ziren bi emakumeak (8); ziren emakumeak (39); zituen emakumeak (23); zituzten emakumeak (13); zuen emakumeak (198); zuten emakumeak (15)

da emakumearen (23); dagoen emakumearen (8); den emakumearen (14); du emakumearen (18); duen emakumearen (15); dute emakumearen (9); emakumearen arteko (10); emakumearen atzetik (8); emakumearen aurkako (18); emakumearen aurrean (8); emakumearen begiek (9); emakumearen egoera (9); emakumearen esanetan (11); emakumearen eta (14); emakumearen gorpua (9); emakumearen institutuak (19); emakumearen institutuko (11); emakumearen irudia (8); emakumearen kontrako (9); emakumearen parte (10); emakumearen presentzia (8); eta emakumearen (79); eta emakumearen arteko (9); gizonak emakumearen (8); nafarroako emakumearen (31); nafarroako emakumearen institutuak (16); nafarroako emakumearen institutuko (9); zen emakumearen (26); ziren emakumearen (11); zuen emakumearen (42); zuten emakumearen (9)

dio emakumeari (23); duen emakumeari (10); emakumeari begira (8); emakumeari esan (8); emakumeari eta (15); esan zion emakumeari (9); eta emakumeari (30); gizonak emakumeari (8); zion emakumeari (43); zuen emakumeari (9)

beste emakumeek (12); bi emakumeei (12); bi emakumeek (30); da emakumeek (19); dauden emakumeei (8); dauden emakumeek (13); diren emakumeei (8); diren emakumeek (12); dituzten emakumeei (9); dituzten emakumeek (12); dute emakumeek (20); duten emakumeei (20); duten emakumeek (28); emakumeei buruz (9); emakumeei buruzko (8); emakumeei dagokienez (10); emakumeei ere (8); emakumeei eta (15); emakumeei ez (9); emakumeek baino (12); emakumeek beren (25); emakumeek duten (11); emakumeek egin (9); emakumeek egindako (8); emakumeek egiten (11); emakumeek ere (35); emakumeek eta (33); emakumeek eta gizonek (9); emakumeek eurek (8); emakumeek euren (13); emakumeek ez (69); emakumeek ez dute (23); emakumeek jasaten (8); emakumeek lan (12); emakumeek orgasmoa (8); emakumeek pairatzen (9); emakumeek parte (18); emakumeek sufritzen (9); emakumeekin ere (8); ere emakumeek (9); eta emakumeei (35); eta emakumeek (87); eta emakumeekin (8); euskal herriko emakumeek (12); gizon emakumeei (40); gizon emakumeek (66); gizon eta emakumeei (8); gizon eta emakumeek (15); gizonek eta emakumeek (12); herriko emakumeek (14); zien emakumeei (10); ziren emakumeei (9); ziren emakumeek (8); zituzten emakumeek (9); zuten emakumeek (15)

baina emakumeen (11); baita emakumeen (9); beste emakumeen (12); bi emakumeen (25); da emakumeen (43); dago emakumeen (8); dauden emakumeen (9); dira emakumeen (9); diren emakumeen (27); dituzten emakumeen (16); donostia emakumeen (8); du emakumeen (13); dute emakumeen (12); duten emakumeen (40); edo emakumeen (9)

emakumeen aldeko (11); emakumeen arretarako (9); emakumeen artean (86); emakumeen arteko (84); emakumeen arteko berdintasuna (14); emakumeen artekoa (9); emakumeen atzetik (8); emakumeen aurkako (292); emakumeen aurkako erasoak (8); emakumeen aurkako indarkeria (184); emakumeen aurkako indarkeriak (10); emakumeen aurkako indarkeriaren (28); emakumeen aurkako indarkeriari (18); emakumeen aurrean (12); emakumeen bazterketa (8); emakumeen egoera (37); emakumeen esku (9); emakumeen eskubideak (33); emakumeen eskubideen (64); emakumeen eskubideen alde (8); emakumeen eskubideen aldeko (15); emakumeen eskubideen gutuna (15); emakumeen eta (76); emakumeen eta gizonen (35); emakumeen eta gizonezkoen (9); emakumeen kasuan (19); emakumeen kontra (11); emakumeen kontrako (176); emakumeen kontrako indarkeria (82); emakumeen kontrako indarkeriaren (35); emakumeen kontrako indarkeriari (16); emakumeen kopurua (12); emakumeen lan (10); emakumeen lana (9); emakumeen langabezia (13); emakumeen langabezia tasa (10); emakumeen mundu (55); emakumeen mundu martxa (18); emakumeen mundu martxak (12); emakumeen nazioarteko (14); emakumeen parte (37); emakumeen parte hartzea (22); emakumeen presentzia (11); emakumeen taldeak (13)

ere emakumeen (11); eta emakumeen (233); eta emakumeen artean (13); eta emakumeen arteko (49); eta emakumeen eskubideak (9); eta gizon emakumeen (9); euskal herriko emakumeen (24); gizon emakumeen (121); gizon emakumeen artean (8); gizon emakumeen arteko (15); gizon eta emakumeen (58); gizonen eta emakumeen (46); herriko emakumeen (27); herriko emakumeen eskubideen (12); zen emakumeen (13); ziren emakumeen (18); zuen emakumeen (9); zuten emakumeen (15)

beste emakumeren (8); bi emakumek (15); dituzten emakumeentzat (8); edozein emakumek (11); emakumeetako bat (16); emakumek ez (11); emakumeok ere (8); emakumeok ez (11); emakumeren bat (21); emakumeren batek (12); emakumeren batekin (10); emakumeren baten (8); emakumerik ederrena (13); emakumerik ez (16); emakumerik gabe (14); emakumetik batek (10); eta emakumek (10); eta emakumeok (15); gizon emakumeok (10); gizon eta emakumek (9); hainbat emakumek (14); hainbat emakumeren (9); munduko emakumerik (10); zenbait emakumek (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus