Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

andre (ETCn 49.578 agerraldi; orobat andra 5.789 agerraldi; cf andere 12.410 agerraldi) 1 iz emakumea; emaztea.

Azafata zuela andrea esan zigun behin Isidorrek, aitak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 120. orr.

Eta eskubide horiekin batera, andreen eskubideak ere begien aurrean jarri zaizkigu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 21. orr.

Oharraren arabera, zintetako kontaketa egiazkoa zen, aipatzen ziren pertsonen izen gehienak aldatuta egon arren, eta egilea hirurogeita zortzi urteko andre bat zen, Bahian jaioa eta Rio de Janeiron bizi zena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 9. orr.

Hala ere, tratuari ondo zeritzola erantzun zuen, eta andreak banan-banan eman zizkion aholkuak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 31. orr.

Artean bere ama ere bizi zuen, 90 urteko andrea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 62. orr.

Aitona oso pozik gelditu zen, baina andre haren esker ona izan ezik, ez zuen kontu hartatik beste ezer onik atera.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 37. orr.

Haren andrea goraipatzen hasi nintzen, emakume aparta izango zela esan nion, hura bezalako gizon bat erakartzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.

Schumacher koronelak isilik aztertu ninduen, gero andreari esan zion lehenbailehen atera behar nuela bere etxetik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

Hara gindoazela andre bat ikusi nuen, lokatzetan hilda, besoa bakarrik ateratzen zitzaion, hura zen zerrikeria, hura izua, etxeak erorita zeuden, haurrak negarrez, gu beldurtuta geunden, hara, ezin da esan ere egin hura zer zen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 102. orr.

Beren andreak han-nonbaitekoak zituzten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 81. orr.

-Zure aita -adierazi zion andreak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Nor da andre hori? gure gidariak etxeko nagusi zirudienari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 69. orr.

Frantzia bertatik helduko omen da andre bat datorren kurtsoan frantsesa irakasteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.

Elsa Schick bere andrearentzat asmatu omen zuen bereziki arropa garbitzeko makina hobetu hori, emazteak arropa garbitzeko egin beharreko lan gogorraz errukituta...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Andreak zerura egin ditu bere begi bustiak eta kukuka dabiltzan ilargi eta izarren argi margula jaso du bisaian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 110. orr.

Ia etsita nengoela, dudarik gabe erosketak egitera zihoan andre bat irten zen kaleko atetik: oina zirrikituan sartu, eta atarian barna abiatu nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 126. orr.

Inola ez dugu gogoko janguratik eta andrearekin elkartze nahitik askatzea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 64. orr.

Nahi baduzu, andrea eta bioi laguntzea daukazu eta bai aldairako langileei ere.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 18. orr.

Zelan berba egin holako andre bati?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 103. orr.

- Hemen dago andrearen txostena, jauna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 108. orr.

Seguru asko -halaxe pentsatu zuten-, lo zeuden andreak eta haurrak bakean utziko zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 59. orr.

Capon ohean zetzan, pixka bat mozkortuta, baina andreari begirik kendu gabe.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.

Artean, herriko andreak kezkatzen eta beldurtzen hasiak ziren, bataren ama eta bestearen amama han agertu ziren, umea eskutik heldu eta etxera eramateko edo heldu ezinean deika:  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 30. orr.

Alboko karrika bat zeharkatzean andre bat ikusi bainuen bere lepozapian bildurik, existituko ez balitz bezala desagertu zen bertan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

Eta zu zorioneko arraioa bera andretzat edukita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.

Ez zitzaizkion, gainera, andre eta gizon haiek iruditzen garai berriko Euskal Herria ezagutzeko izan zitzakeen lagunik egokienak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 35. orr.

Den-dena erlatiboa da, eta paradisuan egon berria zen batentzat gaitz hura izugarria zen, latza benetan, eta Adan, erabat ikaraturik, dardarka, alboan zeukan andrearengana jiratu eta halaxe esan zion:  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.

Anaia Tomas, sofa txikian; ni, balkoi ondoko aulkian; eta andreak, sofa handian eserita.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 88. orr.

Pauso erabat deskontrolatu batzuk eman eta lurrera jausi zen andrea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 23. orr.

Eta ezer gutxi gehiago jakin nezakeen: Berta izeneko andre batekin ezkonduta egon zela, alemaniarra bera, Lora izeneko zazpi urteko alaba zutela.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 91. orr.

Gure aitona Patxi Beititik Larregira ezkondu zen, andrearen baserrira, eta bere arreba Juana geratuko zen geroztik Beitiko nagusi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 63. orr.

Lastima da zuek horrela barre egitea, zeren, berriro diot, drama samin bat baitaramagu gure baitan, beltzez jantzita datorren andre honen itxuratik aise atera dezakezuenez.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 35. orr.

Hurrengoan Jose Mariren andrea etorriko dela esan dio, eta horrela elkarrekin kafea hartuko dutela, eta hitz egin ahal izango dutela, haurrak jolasten diren bitartean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 11. orr.

Jazoera miresgarria filmatzen ziharduen Joaquin tafallarrak, kamera Idoiarengandik erretratuko andrearengana eta atzekoz aurrera mugituz eroturik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 69. orr.

Etxean sartu eta andre bat topatu zuen aurrez aurre.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 31. orr.

Hala, lehorte handi bat eragin zuen; bitarte horretan ostatuz hartu zuen andrearen semea 'berpiztu' zuen; laurehun eta gehiago profeta gaizto suntsitu zituen; gero, berriz, hain beharrezko zen euria ekarri zuen...  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 19. orr.

Nik bakarrik joan nahi nuen, eta andre hura berriro ez ikusi.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 57. orr.

Sexismoari itzuri ezinik, ez dago zalantzarik, atso kontuak dira gezurrak, edo dotoretuta, andrearen negarra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 105. orr.

- Hilda dago? -galdetu dizu morboz andre batek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 29. orr.

Bidean Herrera de la Manchako kartzela aurretik igaro ginen, eta Ainhize eta biok ulertzen hasi ginen; andreak berak -Mari Jose zuen izena- konfirmatu zigun geroago imajinatu genuena.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.

Bolgara erregina, Argonen andre zena, hil da eta Argonek bakarrik bere andrearen leinuko espos baten hartzeko dretxoa du.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 37. orr.

Orain maldan gora doa andrea, baina ez lehengo bide zuzenetik, oso pikoa baita, diagonalean baizik, gereziondoen atzetik buelta osoa eginda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

Andre bat badut, eta arraroa gainerat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.

Ni zelatan nengoelarik, batzuetan andreak onartzen zuen, bestetan ezetz esaten zion, barrez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.

Horretan beren beregi zekien andre bat abila bazen herrian, Tiradora zeritzotena.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 49. orr.

Lasai egon hadi, nik hogei urte zeramatzaat andrearen ondoan eta oraindik ez diat ezagutzen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 63. orr.

Berrogeita hamar bat urteko andre batek atea bultzatu, eta "arrantzari buruzko hiztegi moduko bat, edo tankera horretako zer edo zer" eskatu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

Line du izena; nire andrea da, nire maitea, nire bizia.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 22. orr.

Handik ordubetera, Erniora iritsi eta guk ere geure zintak erosi genituenean, adineko bi andre ikusi genituen gailurreko gurutze baten ondoan kuzkurtuta kandela bat pizten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Andreak aitortu zidanez, semearen urtebetetzea zen, eta nirekin ospatu nahi zuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 19. orr.

Bien bitartean, Mark erregeak ezkondu egin nahi zuen, eta txori baten mokotik eskura erori zitzaion ilearen jabea izango zela bere andrea erabaki zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 17. orr.

Andre bat nigana makurtzen da,/bera zinez zer den nire luze-zabalean aztertuz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.

Andre bat etorri zaidak bi haurrekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 210. orr.

Txakurra zuen lagun bakarra, eta aspaldiko irudiak zekarzkion gogora horrek: txakurra, beltzez jantzitako andrea, ageriko arrazoirik gabeko zaunkak, larritasuna, herioa urruti ez zebilelako susmoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 18. orr.

Andreak dena prestatu dik: tantaz tantakoa, pixontzia, morfina-anpuluak...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

Ordutik atzean ditiat zipaioak, ondo baitakite hire andrea naizela.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

2 (izenondoekin)

"Ez zalantzarik izan, hurrengo bizitzan interiorista izango naiz", esan ohi zuen broma antzean alemaniar jatorriko andre gazteak, baina begi-bistakoa izaten zen ez zela txantxetan ari, bene-benetan baizik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 164. orr.

Probagelako atearen azpitik pasatu zizkigun guri; oso andre diskretua zen eta oso dotorea, eta horrelako lan bat gogoz hartuko nukeela esan nuen neure artean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 12. orr.

Senarraz ari zen: berrogei urteen bueltan, andre txiki beltzaran honek, aurrezturik zuenarekin, gizon gazte xarmant bat, Lecointe lantegiko doitzaile, oparitu zion bere buruari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 40. orr.

Eta andre zaharrak, haserre, hots egin zuen:  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 132. orr.

Sebastiana andre zahar bat zen, basoan bizi zena, urruti samar.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 19. orr.

Atzo mezetan zian: hauxe andre mindulina bilakatua den Traputegiko premua!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.

Etxera zihoan bueltan, aurrera begira, andre ilehoriaren doilorkeriak erretxinduta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 127. orr.

Zein da nire trena? -galdetu zuen andre laranja batek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 9. orr.

Andre handia zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 347. orr.

Oraindik bizirik zegoen andre zahar gorrak ez zuen ezer susmatzen...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 227. orr.

Edandakoan jarrera xelebre hori hartzea da, Xenpelarren ustez, andre txarraren bentajetako bat.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 22. orr.

Andre berriari eskuan musu eman, eta larrosa-sorta bat eskaini zion.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Neskaren amak - goxoagoa, luzea baino luzeagoa, andre ihar ilehoria - ez zien hainbesteko kasurik egiten nire bitxikeriei, nik atzerritar ez-ostrogodoa nintzen aldetik neuzkan bitxikeriei.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 14. orr.

Hori guztia andre jator honi esplikatzen diozun bitartean, nik pixa egingo dut zuen baimenaz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 18. orr.

Ezkongabeei eta andre alargunei, dauden egoeran jarraitzea on dutela esaten diet, ni bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,8

Sukaldean berarekin Marijo, hirurogei urteko andre grazia handikoa, hari esker eramaten du sukaldeko eta jantokiko lana.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 36. orr.

Fantecchi andre doilor horrek marroia eginarazi dit soinekoa!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 15. orr.

Gautzen hasi zuenean, Madame Rogêti (edadeko andre eria zen, hirurogeita hamar urtekoa), entzun omen zioten esaten 'Marie ez zuela berriz ikusiko', baina hitz haiei orduan ez zien inork jaramonik egin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 135. orr.

Maitemindu egin ote da C. andre suharrarekin, galdetzen diot neure buruari, edo gau bateko kontu baten gisa utziko ote du bazterrera?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 233. orr.

Ileaz zegoen, hain zuzen, harroen: bi mototsetan bana zezakeen, Pippi Galtzerdiluzeren antzera, eta gazteagoa zela antzeztu; edo aske utzi eta arropa serioagoa jantzi, andre heldua itxuratuta.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.

Andre gajoa geranioen gainean geratu zen gorpu, oihuka hasi eta Kimetzek labana eztarritik pasatu zionean.     «Bizia lo», 2003 - 131. orr.

Andre ederrak, esna zaitezte, etxeko jauna hil zaizue.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 162. orr.

Klubeko emakume bat, ile-urdina, lepoan arrasto bat zuen andre mehe bat -Alice zuela izena, Packertarrek ez zekiten besterik- etorriko zen berehala kafe poto batekin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Zakur zaunka batzuk entzun dira, eta etxe barrutik nigana datorren zakurra ikusi dut, atzean eskuak keinu urduriez mandarrean lehortzen dituen andre txiki bat duela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 116. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sekula behartsuaren etxola bisitatzera jaisten ez diren gizon aberats eta boteretsuek, haurtxo gosetien garrasi errukarrien eta andre-malkoen artean lizundutako ogi bat sekula banatu ez dutenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.

Manuelen ama ere ikusia omen zuen, andre multzo baten erdian azalpenak ematen, eta urduri omen zirudien.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 17. orr.

Bata, orduan neska-lagun eta orain andre-lagun dudana, Amaia, gertu nahi eta urruti neukana.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

Era berean senarrak, betiko emazteaz aspertuta, andre-lardasketan diharduela eta horrek, ezkontzaren objektua bete gabe, ez dio besterik erakartzen plazerra baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.

-Arraioa, hori andre puska!  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 140. orr.

-Ikusi al duzu gazte andre-gixon koldar bat, justiziatik ihesi dabilena?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 641. orr.

Honela, Venusen gezien kolpea hartzen duenak, dela geziok andre gorpuzkerako mutiko batek dela gorputz osotik amodioa darion emakumeak jaurti, zauritzen duen harenganantz tiratzen du eta harekin bat egiteko eta gorputzeko humorea haren gorputzean husteko irrikaz dago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aipatu zidan oraino Ceylan uharteko arrain-andrea, 1835aren inguruan, Antonio Abbadiak (aita euskalduna, ama irlandarra)  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

5 (deiki gisa)

-Andrea, emadazu hartu duzun arrosarioa eta bakean joan zaitez.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 21. orr.

Zure semea zerura joaten bada, andre maitea, harro egon zaitezke, eta ez dago negar egiteko arrazoirik, kontrakoa baizik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 22. orr.

Gau on andre laztanok, gau on, gau on.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 171. orr.

Ardoa, andrea, Jainkoak gizonari egindako opari hoberentsuenetakoa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 31. orr.

Amaordearengana itzuli da laguntza eske: "ez duzu uste, andrea?".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 20. orr.

-Ongi etorri, Gülbahar, ene andrea -egin zion diosal Hüsok irribarrez.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.

Ez zara horregatik minduko, andrea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 66. orr.

-Oso baketsu, andrea -esan zuen Elizak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 22. orr.

6 izenaren eskuinean erabiltzen den gizalegezko hitza.

"Adhémar de Rollebonek -idatzi zuen Charrières andreak- ez zuen keinurik ez imintziorik egiten mintzatzean, ez zuen intonazioa aldatzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.

Horren egilea, Simone Weil (1909-1943) andre judu eta kristau pentsalari sakon eta bipila zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Maria irakaslea izandakoa da eta asko dakiela dio auzoko Veronica andreak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 22. orr.

Gutunetan aipatua da Cécilek hamabost urte dituela, Dancenyk ere hortxe nonbait seguru asko; haien maisu eta gidari diren Valmont eta Merteuilek hogeita urte gutxi izango dituzte, eta Volanges andre ohituraren arabera oso gazte ezkonduak hogeita hamar bat urte inguru izan litzake.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 22. orr.

"Bai, noski, eguraldi ona egiten badu" esan zuen Ramsay andreak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.

Ikustekoa zen inspektore andrearen aurpegia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.

Emakume askorentzat, berriz, gutuna zen adierazpide bakarra, eta gutun idazle gehienak emakumeak izan ziren, liburu honetan aipatua den Sévigné andrea gidari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.

-Oso aberatsa al da Williams andrea? -galdetu zuen Gwilymek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 27. orr.

Eta ez da hemen erranaz besterik irakurtzen ez aurkitzen, hori bera aitortzen baitute Inozentziok eta ondotik ostiarrak eta Joanes Andreak: eta, beraz, hor dago botere laikoaren egiazko iturburua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 130. orr.

-Hitz bi egin nahi nizkizuke, Peaceful andrea -esan zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Durant andrea sukaldetik azaldu zen, musua gorri-gorri eginda, arrain-zopari azken ukituak ematen jarduna izaki.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

Farodia Rassool andreak hartzen du hitza orain.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 65. orr.

7 (ezkerrean)

Kargua eman zidaten andre Lukatxevskiren establezimendua bijilatzeko, garai hartan establezimendu ospetsua, non ofizialek ohitura zuten gauerdi ondoan elkartzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.

Han, eder, galai, andre Dona Mariaren iruditxo bat zegoen, lore ihartuz inguraturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

Andre Ageda amak eta Karlos eta Katalina haren seme-alabek osatzen zuten ohandotarren familia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Gaur egun bezalaxe, andre Lafonen etxean bizi nintzen, eta nire lagunik onenetako bat, Louis Bernet, orain txaluparitza eta hark dituen ponpeziak eta pildak alde batera utzi, eta Estatu Kontseiluan sartua dena, C... herrian kokatua zen, milia pare bat beherago.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.

Andre Malraux-ek kontatzen du, Bigarren Mundu Gerran Gestapok atxilotu eta Tolosako Saint-Michel kartzelan zegoela, beste atxilotu bati galdeketa egiten ari zirela naziak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 188. orr.

8 andre eta jabe ik jaun eta jabe.

Amak idatzi digunaren arabera, Etxandiaren zatirik handiena ofizialentzako ospitale bilakatu dute dagoeneko, eta Otsemek gobernatzen omen du han goiko oilategia, sekula baino nagusi andre eta jabeago.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

9 Andre gehien

(Joana Albrete Nafarroako Regina eta Bearnoko Andre gehien denari... Joanes Leizarraga Beraskoizkoaren eskaintza).  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.

"Guzizko Andre noble Ionna Albrete Nafarroako Regina Bearnoko Andre gehien, denari, bere zerbitzari guzizko txipiak eta guzizko obedientak, Ioannes Leizarraga Beraskoizkoak", halaxe zioen hasieran, eta lagun Luzienen euskara moldea ekarri zidan hark gogora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 110. orr.

10 andre-gixon

Ikusi al duzu gazte andre-gixon koldar bat, justiziatik ihesi dabilena?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 641. orr.

Besteak beste, andre-gixon eta gonazulo deitu zieten, eta, jakina denez, gizonezkoek oso iraingarritzat dauzkate hitz horiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

11 andre-gizon pl

Gaia aldatze aldera (aspaldi gertatzen ez zenez), atzo Van Daan andre-gizonak izan zuten eztabaidatxo bat kontatuko dizut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 309. orr.

Irudipen txoro bat izan nuen: andre-gizon haiek Goizederren gurasoak zirela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 139. orr.

Handik apur batera, isilik zeudenez, tentuz begiak altxatu eta eskutik helduta ikusi ditut, elkarri samurtasunez begira, andre-gizonak bezala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 27. orr.

Neska-mutilen eta andre-gizonen erlazio publikoek siziliano samarrak dirudite Pasaian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 30. orr.

Zabor-jendeak ez bezala, andre-gizon gisakoek halako gider koipetsuei kontzen diete, beren kolesterol tasak bihotz-kargarik gabe gainezkatzekotan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Bi etxetan atxilotu zituzten Berriozarkoak: 57 eta 50 urteko andre-gizonak batean, eta 34 urteko semea bestean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Barreneko horman azulejo zuri eta urdinezko koadro bat ikusten zen: Santo Tomas Villanuevakoa, gotzain jantzita, bere makulua eskuan zuela, eta haren ondoan belaunikaturik andre-gizon beltz batzuk.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Era berean, era askotako ezbeharrak zituen beste andre-gizon multzo handi batek irrikatzen zuen ongizatea lortu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 236. orr.

Korrituak ditut bi Nafarroetako lurrak, ipar eta hego, Biarnokoak, Frantziakoak, Aragoikoak... Eta denetan, ehunka andre-gizon ezagutu ditut nire gisakoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.

Ez da heriotza-piztuera borroka, etxekoen arteko andre-gizonen borroka baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

12 andre handi

Andre handia zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 347. orr.

Andre handia, eta lagun mina.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 347. orr.

Eskolatik ateratakoan haren atzetik joaten ginen Donna Cannone ezizeneko andre handi harekin zihoala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Eta badakin nolakoak garen emakumeok: min eman zidanan horrek, sutu erabat; nirekin atera eta gero goitik behera pitxiz jositako andre handi usteko haiei begira, begiak apartatu ere egin gabe?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 77. orr.

Bertuteen irudien artean Karitatearena da gehien nabarmentzen dena; ohiko moduan irudikatu zuen Grecok Karitatea: magalean hainbat ume dituen andre handi bat, hain zuzen.  Berria - Kultura   2004-03-16

Andre handi beltzaran batek bultzatu zuen dendako atea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Ez zen emazte zoragarri haietarik, ez eta Baionako Durruty notarioren bulegora jiten ohi ziren andre handi haietarik, baina haren baitako zerbaitek erakartzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.

Berdin hil zituzten Maria-Antoaneta Frantziako erregina, eta printzesa Elizabeth, errege Luisen arreba; eta hek bezala hainitz artxapezpiku, apezpiku, apez, fraile, serora, aitorenseme, andre handi, gizon eta emazte jainkotiar.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 156. orr.

13 andre handiki

Handik alde egitean, Settesoliko Jakoba andre handikiari utzi zion, bere etxean zain zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.

Etorri ziren andre handikiak, Moskutik bertatik batzuk eta beren etxalde urrutiko nahiz gertukoetatik besteak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 112. orr.

14 Andre Maria

Bertze zenbaitek aurreko guztiarekin ikustekorik izan gabe, "kakazaha"-ren gisako burroak, Andre Mariaren letaniak edo Koraneko surak erabiltzen dituzte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

Andre Mariaren mantua ere deitzen omen zitzaion, Ama Birjinari eskainitako landarea baitzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 175. orr.

Orain, aldiz, oharkabean bere irudia ispiluan ikusten zuenean, ezin zion eutsi barru-barruko oihu bati: "Andre Maria zeruetakoa!, hau itxura itsusia hartu dudana!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.

Estibalizko andre mariaren izenean ere, ezti (a) balitz esaera ikusi dute zenbaitzuek, funtsik gabeko etorkia hori ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 153. orr.

Sarjentu zahar bat, andaluza bera, urrumaka hasi zitzaion ama nagusiari, eta konplimenduak egiten zizkion, klasikoetakoak; begiak bi izar "diztirazu" bezalakoak zituela esan zion, eta Utrerako "Konzolazioaren" Andre Mariaren antza zuela, eta almanaketako errepertorioko beste gauza sorta bat ere kontatu zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Bata bestearen ondoan daude, Westminsterreko Andre Mariaren parrokia eta Paddington parrokia elkartzen direla dioten leku berean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 302. orr.

15 andre-sillaka (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Aulkitxoan, besotan, motxilan, buru gainean, andre-sillakaETC-prentsa   Berria, 2007-03-22

16 dama andre

Dama andreak azaldu zionez, ordea, hala jokarazten zion edozein lagun hurko zorigaiztokok.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.

17 etxeko andre ik etxekoandre.
18 jaun-andre pl

Hiriburuko seme-alabek maitasun epela agertzen zieten erresumako jaun-andreei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

-Bueno, jaun-andreok, hasi egin beharko dugu dantzaldia. Eta izen garbi jakinen eremuan, jaun-andreok, zoriontasuna ez dena zorigaitza da, eta tristura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 204. orr.

Poker gaua, jaun-andreak!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 129. orr.

Mila esker, jaun-andreok.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 50. orr.

· Nik izango diat Gallaher jaun-andreei bizi luze eta zoriontsua opa izateko atsegina.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 117. orr.

Jose Olarra eta Maria Luisa Larramendi jaun-andre historialari tolosarrek. · Gonbidatuari etxeko jaun-andreen erdian jartzeko eskatu zioten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

19 jaun-andreak (deiki gisa)

"Jaun-andreak, Pagotxueta!", egin zuen oihu Josebak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Poker gaua, jaun-andreak!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 129. orr.

Sua gauza handia da berez, jaun-andreak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

20 jaun-andreok (deiki gisa)

Baina gero Rolex bat erakutsi dit, joka hasi zait kristalean, kax-kax-kax, hemezortzi minutu, jaun-andreok, hemezortzi minutu...  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 213. orr.

Jaun-andreok: beroriek hartzen dute aintzakotzat ezereza?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

Txoko guztietatik esku-zartak, bravo, bravo, bravo! Ez ote zukeen berak ere horretan saiatu behar? Agian broma baten edo apustu baten aitzakiarekin... "Utzi saio txiki bat eskaintzen, jaun-andreok... Saio bat basokada garagardorekin... ikusi: horra!".  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 182. orr.

Eta, jaun-andreok, nor zen traste kirrinkari haren gidaria?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.

-Jaun-andreok, bukatu da mus-partida...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 71. orr.

-Jaun-andreok, barrura, mesedez - eskatu zien Einsteinek, anfitrioi papera hartuz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 99. orr.

21 mediku andre

Eta han beheraxeago, madariondo zaharraren azpian, mediku andrea ikusten nuen, ez naiz haren izenaz gogoratzen, behin izan nintzen haren etxean begiak sendatzera joanda.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 29. orr.

"Mediku andrea", dio hark, "andrea, ez jauna".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 139. orr.

22 zaindari andre

Behera iritsi zenean, hesteak agerian geratu zen baldosa zuriaren gainean, zaindari-andreak erortzean harrotutako geranio-petaloekin nahasian.     «Bizia lo», 2003 - 132. orr.

Udaletxeko zaindari andreak lore-poto guztiak ezkaratzean jarriak zituen.     «Bizia lo», 2003 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 23 aldiz agertzen direnak)

andre bat (76); andre batek (51); andre dena (31); andre maria (44); andre mariaren (47); andre zahar (45); andre zaharra (26)

bere andrea (23)

andreak esan (35); esan zuen andreak (66); jaun andreak (23)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus