Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregearen dekretua aldarrikatu zenean, neskatxa asko eraman zituzten Susa hirira, Hege emakumezainaren ardurapera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.
Hemen Hegek, erregearen iren emakumezainak, hartuko ditu bere ardurapean eta behar dituzten apaingarri guztiak emango dizkie: erregeren gogoko gertatzen den neskatxa, hura izango da erregina, Bastiren ordez. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 131. orr.
Gaur Bartzelona kaleko etxe bat bisitatu dut; emakumezaina Cotorrita deitzen dioten maritxu bat da, estalgileari emakumeak bahitzen laguntzen diona. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.
Estalgileak eta emakumezainak berriz poliziak babesten ditu, putazainez eta politikarien morroiez baitago osatuta. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.
Orduan ez baitzen inolako ondasun-jaberik, ez emakume-zainik, ez esklaborik azukrea, kotoia edo indigoa hornitzeko; baizik eta jainko eskuzabal batek eskura jartzen zituen gauzak oro eta nork bere partea zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.