Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
martirioaren eta torturaren bidez zeru-goietara iristen ziren dontsuen artean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 65. orr.
Hantxe egoten zen egonean; dontsua zen. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 54. orr.
Nola, Kristo gurutzean hil ondoren eta gorputza arimatik banatua eta harekin jainkotasuna elkartua beti gelditu ondoren, jaitsi zen infernura arima dontsua, hau ere jainkotasunarekin elkartua. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 133. orr.
Zoriak nahi izan zian ni atxilotu nindutenean emakume aleman dontsu bat Milanen egokitzea Eukaristiaren Kongresu batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 247. orr.
Eta, nork sinetsi Selim Aluan dontsu boteretsuak halako pentsamenduak eta larrialdiak izan zitzakeenik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.
Barbituriko dontsu horrek lasai eta seko lo eginarazten dit. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.
· Horregatik, bada, ikaragarri gustatuko litzaidake bene-benetako dontsua izatea (honela deitzen digute hemen erooi, hitz-leunketak buruko nahasmendua ere arinduko digulakoan), baina dontsu baten moduan portatzen ikasi beharra daukat. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 48. orr.
Metodo okerrak, ehuneko 29,5 dontsua ematen zuen etengabe; metodo zuzenarekin, berriz, zabal barreiatzen ziren emaitzak. liburu hau argitaratu baino lehen itzultzaileen artean zeresanik handiena eman duen izena Neverland dontsua izan da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.
Denok dakigu zorioneko transferentzia dontsuak zenbat korapilo eta miztoz lotuak egon diren eta dauden. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 183. orr.
Han, ez zagok lorerik; belarra, bandera legez, airean igeri zabilek; mugarik gabeak dituk paraje dontsu haiek. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 108. orr.
Noiztik ote datoz, hainbeste kontu eta hizketagai sortu duten gure koarta-tenpora dontsu hauek! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 89. orr.
Baina, martxo dontsu honek ba ote du ezer zori dezentekorik, edo dena da zoritxar eta maldizio? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.
Espainia honengatik erasiatzen ote digute oldarkor "zu espainola zara ala ez" dontsu hori? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.
Niri dagokidanez, dontsu-banda lustretsuaren eskuin--muturrean nago, bat-bi bat-bi, urduri halako jendearen konpainian. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 46. orr.
Hemengo dontsu-jendeari bizi izan ditudan gertakari latz guztiak kontatzen hasiko banintz, [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.
dontsu bat (4); dontsu etxe (11); dontsu etxe honetan (6); dontsu etxeko (15); dontsu etxetik (5); dontsu honek (5); dontsu honetan (3); dontsu hori (6); dontsu horrek (6); dontsu lagun (3); du dontsu (3); du dontsu etxeko (3); egun dontsu (6); emakume dontsu (3); eta dontsu (4); gela ondoko dontsuaren (3)