Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dohatsu 1 izond/iz Jainkoak ematen duen zorion beteaz gozatzen dena.

Dohatsu bihotz barnez pobreak, haiena baita zeruetako erresuma; dohatsu doluan daudenak, neure aldera deituak baitirateke kontsolatuak izateko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 7. orr.

Dohatsuak zutaz, zuk jasandako zigorrengatik, nahigabetzen direnak, poztuko baitira zuregan eta ikusiko betierean zure alaitasuna.  Elizen arteko biblia   Tb 13,16

Jainkoak ez du erran ez zaitela aberats, baizik eta dohatsu pobreak!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Santa Maria Birjina dohatsuarengandik jaio zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 89. orr.

Ama ospetsu eta beti Birjina Maria txit dohatsuari; Mikel, Gabriel eta Rafael dohatsuei eta espiritu dohatsuen talde guztiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Hona hemen Frantzisko gure aita txit dohatsuak Jaunaren nekaldia ohoratu, gogoratu eta goresteko eratu zituen salmoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 75. orr.

Horra zergatik Bernat dohatsuak erraten duen bere Meditazioen hastapenean: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

Gaur, gainera, santu nafar baten eguna da: Fiteroko Raimundo dohatsuarena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

• 2 izond (gauza abstraktuei buruz)

Bizi dohatsua bila ari zarete herio lurrean; ez dago han.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 219. orr.

Gaiztoak bizitza dohakabe eta errukarriz zigortzen baititu eta zintzoak bizitza dohatsuz saritzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.

Oi pobretasun dohatsua, maitatzen eta besarkatzen dutenei ondasun betierekoak eskaintzen dizkiena!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.

• 3 izond/iz zerua erdietsirik, Elizak, santuen azpitik, eredu gisa hartua duen pertsona. ik beato.

Aspaldi du ainitzek galdegiten zutela Elizari De Foucauld "dohatsu" izenda zezan.  Herria   2005-07-21

Elizak eskaintzen dauzkigu eredu edo modelo bezala, hala nola egun hauetan hain aipatua den Kalkutako Terexa dohatsua.  Herria   2003-10-30

Elizak ezarri du dohatsuen lerroan, hori da sainduen herrunkaren aitzineko maila.  Herria   2005-11-17

Ramon Llull kataluniar dohatsuak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

Penna San Giovanniko Joan Dohatsua, 1275 inguruan hila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1028. orr.

Eskerren bihurtzeko, sortzez Donibandarra zen Joanes Maiorga dohatsuari burdinezko estatua bat eraiki zion kolejioaren aintzinean Arbelbidek.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 65. orr.

4 izond/iz zorionekoa.

Ene ikusmoldean, ni nintzen errukarria eta nire laguna dohatsua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.

Zenbat mementu on iragan nituen gela hartan eta zein dohatsu eta zein zoriontsu izan nintzen haietan, osaba Joanikotekin!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 88. orr.

Gauza horren hobeki ulertzeko, hemen ohartu behar da etengabeko aldaketa batean bizi garela eta onera edo txarrera aldatzen garen arabera, dohatsu edo dohakabe deitzen gaituztela: haurtxo bat edo mutil bat zena hilotz bilakatzen delarik, alabaina, dohakabea deitzen da eta alderantziz, zorioneko daukagu bizi guztiaren betea higatu ahal izan duena Gorputzeko eta Izpirituko osasunean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 589. orr.

Makina bat alditan desio izan zuen, Jainkoak hala nahirik, bihotzekoak jotako dohatsuen taldean kokatzea!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.

Ez zuen ezer sentitzen, harrotasunik ez, jabe izateak dakarren kezka dohatsurik ez, beldurrik ez hura galtzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 198. orr.

Nik ere lo dohatsu bat egin nuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 152. orr.

5 (adizlagun gisa) ik dohatsuki.

Eta Pisako dorrean osabarekin dohatsu sentitu banintzen, are dohatsuago sentitu nintzen istant hartan Pisako katedralean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.

Nola, ordea, dohatsu bizi, bizitzarik ere ez bada?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 219. orr.

Dolcinoren inguruan tropelkatzen ziren dohatsu, eta murmurikatzen: "Aita, aita, aita!”.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita dohatsu (3); dohatsu bihotz (4); dohatsu eta (6); dohatsu hau (3); dohatsu hori (3); foucauld dohatsu (3); gizon dohatsu (7)

aita dohatsua (25); aita dohatsua bere (3); aita frantzisko dohatsua (7); aita txit dohatsua (4); baby suggs dohatsua (4); birjina dohatsua (4)

dohatsua agertu (8); dohatsua agertu zitzaion (7); dohatsua anaia (4); dohatsua asis (4); dohatsua asko (3); dohatsua asko poztu (3); dohatsua bere (8); dohatsua bizi (4); dohatsua ere (3); dohatsua eta (13); dohatsua etorri (6); dohatsua etorri zen (4); dohatsua hain (4); dohatsua heldu (3); dohatsua heldu zen (3); dohatsua hil (7); dohatsua hil eta (3); dohatsua ikusi (4); dohatsua ikustera (9); dohatsua jaunarengana (3); dohatsua la (3); dohatsua la verna (3); dohatsua leku (6); dohatsua portziunkulako (4); dohatsua portziunkulako santa (4); dohatsua rieti (3); dohatsua rieti ondoko (3); eta frantzisko dohatsua (6)

frantzisko aita dohatsua (3); frantzisko dohatsua (234); frantzisko dohatsua agertu (7); frantzisko dohatsua anaia (4); frantzisko dohatsua asis (4); frantzisko dohatsua asko (3); frantzisko dohatsua bere (5); frantzisko dohatsua bizi (3); frantzisko dohatsua ere (3); frantzisko dohatsua eta (9); frantzisko dohatsua etorri (5); frantzisko dohatsua hain (3); frantzisko dohatsua heldu (3); frantzisko dohatsua hil (7); frantzisko dohatsua ikusi (4); frantzisko dohatsua ikustera (9); frantzisko dohatsua jaunarengana (3); frantzisko dohatsua la (3); frantzisko dohatsua leku (5); frantzisko dohatsua portziunkulako (4); frantzisko dohatsua rieti (3)

dohatsuagana eta (3); dohatsuagana itzuli (4); dohatsuagana itzuli ziren (3); dohatsuagana jo zuen (4); frantzisko dohatsuagana (19); frantzisko dohatsuagana eta (3); frantzisko dohatsuagana itzuli (4); frantzisko dohatsuagana jo (4); gure aita dohatsua (3); pobretasun dohatsua (3); suggs dohatsua (4); txit dohatsua (5); zegoen frantzisko dohatsua (3); zen frantzisko dohatsua (12); zuen frantzisko dohatsua (8)

aita dohatsuak (33); aita frantzisko dohatsuak (9); baby suggs dohatsuak (7); baina frantzisko dohatsuak (4)

dohatsuak agindua (3); dohatsuak anai (4); dohatsuak barne (4); dohatsuak berak (3); dohatsuak bere (9); dohatsuak beste (4); dohatsuak beste bertso (3); dohatsuak dei (3); dohatsuak dei egin (3); dohatsuak edo (3); dohatsuak erantzun (31); dohatsuak erantzun zien (3); dohatsuak erantzun zion (25); dohatsuak erantzun zuen (3); dohatsuak esan (18); dohatsuak esan zien (3); dohatsuak esan zion (9); dohatsuak eskerrak (3); dohatsuak eskerrak eman (3); dohatsuak eta (3); dohatsuak ez (10); dohatsuak ez zuen (5); dohatsuak ezin (3); dohatsuak sarritan (4); dohatsuak zure (6)

ere frantzisko dohatsuak (3); eta frantzisko dohatsuak (11); frantzisko dohatsuak (283); frantzisko dohatsuak agindua (3); frantzisko dohatsuak anai (4); frantzisko dohatsuak barne (4); frantzisko dohatsuak bere (8); frantzisko dohatsuak beste (3); frantzisko dohatsuak dei (3); frantzisko dohatsuak erantzun (29); frantzisko dohatsuak esan (17); frantzisko dohatsuak eskerrak (3); frantzisko dohatsuak ez (7); frantzisko dohatsuak ezin (3); frantzisko dohatsuak sarritan (4); frantziskok dohatsuak (4); orduan frantzisko dohatsuak (5); suggs dohatsuak (7); txit dohatsuak (5); zien frantzisko dohatsuak (5); zion frantzisko dohatsuak (9); zituen frantzisko dohatsuak (5); zuen aita dohatsuak (3); zuen frantzisko dohatsuak (12)

dohatsuarekin bizi (3); dohatsuarekin bizi izan (3); frantzisko dohatsuarekin (7); frantzisko dohatsuarekin bizi (3)

aita dohatsuaren (21); aita frantzisko dohatsuaren (15); aita txit dohatsuaren (4); ama birjina dohatsuaren (3); birjina dohatsuaren (13); birjina dohatsuaren eta (3); da frantzisko dohatsuaren (3); dardan dohatsuaren (6); dardan dohatsuaren beila (4); dardan herritar dohatsuaren (3)

dohatsuaren aurrean (3); dohatsuaren beila (4); dohatsuaren beila agorrileko (3); dohatsuaren bitartez (6); dohatsuaren bizitza (5); dohatsuaren eliza (4); dohatsuaren eliza bat (3); dohatsuaren elizara (3); dohatsuaren esku (3); dohatsuaren eta (12); dohatsuaren eta honen (3); dohatsuaren eta santu (4); dohatsuaren gorpua (3); dohatsuaren heriotza (3); dohatsuaren hilobira (4); dohatsuaren izenari (3); dohatsuaren lagun (3); dohatsuaren laguntza (4); dohatsuaren lehen (4); dohatsuaren maitasunagatik (3); dohatsuaren merituei (3); dohatsuaren merituei esker (3); dohatsuaren merituengatik (4); dohatsuaren ofizio (3); dohatsuaren otoitz (3); dohatsuaren otoitz leku (3); dohatsuaren santutasuna (3); dohatsuaren zaurien (3)

eta frantzisko dohatsuaren (18); frantzisko dohatsuaren (152); frantzisko dohatsuaren bitartez (6); frantzisko dohatsuaren elizara (3); frantzisko dohatsuaren esku (3); frantzisko dohatsuaren eta (7); frantzisko dohatsuaren hilobira (3); frantzisko dohatsuaren izenari (3); frantzisko dohatsuaren laguntza (3); frantzisko dohatsuaren lehen (4); frantzisko dohatsuaren maitasunagatik (3); frantzisko dohatsuaren merituei (3); frantzisko dohatsuaren merituengatik (4); frantzisko dohatsuaren otoitz (3); frantzisko dohatsuaren santutasuna (3); frantzisko dohatsuaren zaurien (3); frantzisko txit dohatsuaren (6); gure aita dohatsuaren (3); herritar dohatsuaren (3); kapitulua frantzisko dohatsuaren (6); maria birjina dohatsuaren (5); san frantzisko dohatsuaren (3); txit dohatsuaren (11); zen frantzisko dohatsuaren (3); zuten aita dohatsuaren (3)

aita dohatsuari (5); aita frantzisko dohatsuari (4); baitzion frantzisko dohatsuari (3); birjina dohatsuari (5); burua frantzisko dohatsuari (6); dohatsuari agurra (3); dohatsuari bere (4); dohatsuari esan (3); dohatsuari esan zion (3); dohatsuari eta (8); dohatsuari hitzeman (4); dohatsuari hitzeman genien (3); eta frantzisko dohatsuari (5); frantzisko dohatsuari (87); frantzisko dohatsuari bere (4); frantzisko dohatsuari esan (3); frantzisko dohatsuari eta (8); frantzisko dohatsuari hitzeman (3); txit dohatsuari (4); zion frantzisko dohatsuari (21); zioten frantzisko dohatsuari (4)

dohatsuei eta (3); dohatsuen lerroan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus