Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diamante distiratsu batek estaltzen omen zuen erregearen kutxako sarraila-zuloa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.
Izan ere, Eguzkia izar distiratsu bat baino ez da Plutonetik begiratuta. Berria - Gaiak 2006-01-14
Harkaitz gorri, malkartsu eta distiratsu batzuek inguratzen dute. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 62. orr.
Frantzisko eta Domingo santuak, munduko bi argi distiratsu haiek, Erroman zeuden. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 371. orr.
Pazifiko anaiak bi ezpata distiratsu ikusi zituen santuaren ahoan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 345. orr.
Alde batean bizitza ikusten zuen, eta beste aldean heriotza, bi itsaso distiratsu, sakon, ederren antzera, eta horizontean elkartzen ziren, mugarik gabeko eremu zabal batean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 87. orr.
Bihotza esker onezko irri distiratsu batez ari zitzaidan taupaka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.
Non daude Danelen festa distiratsu haiek, non dantzarien poztasuna. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 47. orr.
Abiatzeko eguna iritsi zen azkenik, eta segizio distiratsu eta oparoa iparraldera zaldiz joateko prestatu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 315. orr.
San Migel, aingeru distiratsu gailena, ezpataduna, zeruetako heroia, garailea, Satanen menderatzailea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.
60ko hamarkadaren hastapenean ezagutu nuen Parisen, ikasle distiratsu eta lagun on. Herria 2004-01-15
Abuztu bereziki argi eta distiratsu batean, arratsalde batez, zoriontsu nintzela jakin baino urte batzuk lehenago. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.
Nik, berez, txantxetan esan nuen, baina Sabethi ideia distiratsua iruditu, eta horra, benetan abiatu behar pikondo baten bila, landan barrena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 227. orr.
Oparotasun distiratsu hau haizepe puzten da ezin esan ahalako harrotasun eta arrandi batean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.
Ile distiratsuko mutilak eta adats laburreko neskak pega-pega eginda ari ziren dantzan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 403. orr.
Begi urdin distiratsuko emakume itsu bat zen abesbatzaren zuzendaria. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.
Beste gazte batzuk, ile leun distiratsukoak, aurpegi-zurbilak, mozkoteak, matrail-hezur markatuak eta begi sakonak zituztenak, [...]. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.
Beltzarana zen, begi distiratsu eta irtenekikoa, aurpegia espresio bizikoa, hitz-arina, adimen bizkorrekoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.
San Frantziskok berak bisitatu zuen eta argi handi-distiratsu batek inguratu zuen goizera arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 858. orr.
Sua pizteko agindu nuen, su handi distiratsua egiteko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.
Neska begi-argiak, sofan lirain eta tente eserita, irribarre distiratsua egin zion mutilari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.
Distiratsua zuen irribarrea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.
Larrua beltza zuten eta distiratsua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 43. orr.
Mercedes berri-berri bat zen, urdin iluna, egun hartako zerua bezain distiratsua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.
Modu distiratsuan bukatu da OLBEren 52. denboraldia. Berria - Kultura 2004-05-04
Eder eta distiratsu da dirdira bizitan: zure, Goi-goiko horren, irudi da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 94. orr.
Ilargia bezain handi eta eguzkia bezain distiratsu zen izar bat bezalakoa zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 388. orr.
Haren begiak sugarra bezain distiratsu ziren, buruan diadema asko zituen eta berak beste inork ez zekien izena zeraman idatzia. Elizen arteko biblia Ap 19,12
Tabernako emakumeak distiratsu zituen begiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.
Gorritua zuen Patriciak sudur punta, masailak ikatz puskak balira bezala distiratsu. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 60. orr.
Begiak distiratsu zituen, eta irri maltzur higuingarria ezpain inguruan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 110. orr.
Ez zekien aurpegia distiratsu zuela, Jaunarekin mintzatu izan zelako. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 195. orr.
Koroa distiratsu izango zara Jaunaren eskuan, errege-diadema zeure Jainkoaren eskuan. Elizen arteko biblia Is 62,3
Ester distiratsu zihoan, guztiz eder. Elizen arteko biblia EstGr 204,5
Marte distiratsu dago gaur gauean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 229. orr.
Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.
Bularra eta bizkarra distiratsu zeuzkan izerdiagatik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.
Munduko alde ezberdinetan egindako mirari eta egintza harrigarrien bidez, distiratsu agertzen da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 836. orr.
Zerua oskarbi zegoen, desagertua zen haizea, eta ilargi beteak distiratsu argitzen zuen mendebaldean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 78. orr.
Zorua eta mahaiak distiratsu bernizaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.
Distira egiten baitzuen zeruaren kontra, perla eta zilarrezko galburua bezain distiratsu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.
Isilik geratu zen, ezpainak distiratsu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 40. orr.
Basozain botak zeramatzan, makinako olioz distiratsu galtzak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 127. orr.
Txahal-hezur bat marraskatzeari ekin zion, masailak koipez distiratsu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.
Hegalak ere distiratsu, hutsunean finko, zabukaldirik gabe dagoeneko, oskarbian geldi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.
Giuaren semea, Parisen uneoro Mariorekin egoten zen mutil zurbil begi-distiratsu hura, borrokan hil zen Espainian. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 166. orr.
argi distiratsu (5); argi eta distiratsu (3); aurpegia distiratsu (9); aurpegia distiratsu zuela (4); begi distiratsu (6); begi distiratsu eta (5); begiak distiratsu (15); begiak distiratsu zituen (3); beltz distiratsu (4); bezain distiratsu (27); bezain distiratsu zen (4)
distiratsu ageri (10); distiratsu ageri zen (3); distiratsu agertu (4); distiratsu agertzen (5); distiratsu argi (3); distiratsu azaltzen (3); distiratsu baina (4); distiratsu bat (63); distiratsu bat ikusi (3); distiratsu bat zen (3); distiratsu batean (5); distiratsu batek (9); distiratsu baten (21); distiratsu baten antzera (3); distiratsu batez (5); distiratsu batzuk (3); distiratsu bihurtu (4); distiratsu dago (3); distiratsu dago gaur (3); distiratsu egon (3); distiratsu eta (34); distiratsu guztiak (3); distiratsu haiek (6); distiratsu haiekin (5); distiratsu hark (3); distiratsu hartan (5); distiratsu hartatik (3); distiratsu hau (3); distiratsu hori (3); distiratsu hura (7); distiratsu ikusi (4); distiratsu ikusten (6); distiratsu zegoen (8); distiratsu zen (4); distiratsu zen izar (4); distiratsu zeuden (9); distiratsu zituela (10); distiratsu zituen (4); distiratsu zuela (4)
eder eta distiratsu (3); eguzki distiratsu (3); eguzkia bezain distiratsu (9); eguzkia distiratsu (3); ere distiratsu (3); eta distiratsu (53); eta distiratsu bat (8); eta distiratsu batean (3); eta distiratsu zegoen (3); ezpata distiratsu (3); garbi eta distiratsu (6); gorri distiratsu (3); guztiz distiratsu (4); hain distiratsu (3); handi distiratsu (4); handi eta distiratsu (3); hego distiratsu (3); hego distiratsu zituela (3); hodei distiratsu (3); ilargia distiratsu (4); izar distiratsu (12); izar distiratsu bat (5); jantzi distiratsu (3); marte distiratsu (3); marte distiratsu dago (3); sei hego distiratsu (3); zeru distiratsu (3); zuri distiratsu (9)
adibide distiratsua (3); argi distiratsua (6); begirada distiratsua (3); beltz distiratsua (4); bezain distiratsua (8); distiratsua atera (3); distiratsua atera zuen (3); distiratsua da (3); distiratsua egin (4); distiratsua eta (23); distiratsua ikusi (3); distiratsua izan (9); distiratsua zegoen (3); distiratsua zen (12); distiratsua zuen (9); eguzkia bezain distiratsua (4); eta distiratsua (33); ezpata distiratsua (7); gorri distiratsua (3); guztiz distiratsua (3); hain distiratsua (5); ideia distiratsua (4); zen distiratsua (3); zuri distiratsua (4)
baino distiratsuago (9); baino distiratsuagoa (4); distiratsuago egin (3); distiratsuagoa izan (3); eta distiratsuago (6); eta distiratsuagoa (4); gero eta distiratsuago (3)
begi distiratsuak (6); begi urdin distiratsuak (3); beltz distiratsuak (4); berde distiratsuak (3); bezain distiratsuak (4); distiratsuak bezala (3); distiratsuak dira (4); distiratsuak eta (12); distiratsuak ikusi (4); distiratsuak zabaldu (5); distiratsuak ziren (3); distiratsuak zituen (9); eta distiratsuak (18); ezkutu distiratsuak (3); hain distiratsuak (3); hortz distiratsuak (4); izar distiratsuak (4); kolore distiratsuak (3); urdin distiratsuak (6); zuri distiratsuak (5)
begi distiratsuekin (4); begi distiratsuz (3); distiratsuaren gainean (6); distiratsuren bat (3); distiratsurik ez (4); distiratsuz agertzean (3); distiratsuz betea (3); eguzki distiratsuaren (3); eta distiratsuz (6); eta ospe distiratsuz (3); izar distiratsuena (3); izar distiratsuenak (4); izar distiratsurik (3); izar distiratsuz (4); izarrik distiratsuena (4); kolore distiratsuko (3); modu distiratsuan (3); ospe distiratsuz (3); ospe distiratsuz agertzean (3); urdin distiratsuan (3)