Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dirdiratsu (69 agerraldi, 28 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 717 agerraldi) 1 izond distiratsua. ik dirdaitsu.

Hori baino beherago, marmorean landuriko halako plataforma, taula edo aldare zibil baten antzekoa dago, luzea, gorrixka, dirdiratsua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 170. orr.

Urrunean agertzen ziren saltegien eta iragarki erraldoien neonezko argiek pinpirin dirdiratsuak ziruditen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 75. orr.

Gau arropa dirdiratsuekin jantzirik egoten omen ziren, eskote zabalekin, izugarri erakargarriak, usain arraroko zigarroak erretzen, opioa igual.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 322. orr.

Nik hurbiletik begiratu nion ezpainetan zeraman pintura gorri dirdiratsura, eta galdetzen nion nire buruari: zikintzen ote du pintura horrek?  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 84. orr.

Auto beltz dirdiratsu bat, biziki ederra.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Irribarretsu begiratu zidan, begi dirdiratsu eta garbiz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 106. orr.

Bere lehen astea bururatzeko Maitaldiak talde dirdiratsu bat ekarriko du taulagainera gaur arratsean.  Berria - Kultura   2004-09-10

Etxola umel osoa argitasun dirdiratsuz bete zuen, eta Harryk epeltasunak biltzen zuela sentitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

2 (adizlagun edo predikatu gisa)

Eguzkia dirdiratsu sartzen zen leihotik eta bete-betean jotzen zuen begietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Matelak gorri zituen eta begiak dirdiratsu, sukarra balu bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 280. orr.

Bat-batean: ia neketsua zen horrela guztiz gogor, dirdiratsu bilakatzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 56. orr.

Haren begitartea egunsentia bezain dirdiratsu dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 190. orr.

Nire begiak emango nizkizuke ikusten ari naizena ikus zenezan, gurutzatuen armada ibaitik behera, ura leun eta dirdiratsu, ura baizik izan ezin daitekeen moduan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 211. orr.

Julian fraile xaharra alegeraki mintzo, aurpegia alai, irri ezti bat ezpainetan, begiak dirdiratsu.  Herria   2004-12-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak dirdiratsu (3); bezain dirdiratsu (3); dirdiratsu bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus