Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dirdaitsu (63 agerraldi, 37 liburutan, ETCn 381 agerraldi) 1 izond distiratsua. ik dirdiratsu.

Santuaren anaia eta ikasle batek arima zoriontsu hura ikusi zuen, izar dirdaitsu baten itxuran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.

Festa-apaindurak argi dirdaitsuz edertzen ditu denak, eta bakearen bedeinkapenak bildutako guztien bihotzak alaitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.

Lur-sail lokaztuak izotz dirdaitsuz estalita agertu ziren goiz batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.

Begi beltz dirdaitsuak zituen, elkarrengandik bereizi xamarrak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 330. orr.

Haiengana lasaikiro hurreratu, eta bere begirakune dirdaitsua luzatu zien.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Gona dirdaitsuko talde ilun hartatik jaulki ziren gaueko hitz kezkagarriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

-Jakituria dirdaitsuaren aldean hutsa da gure axaleko adimena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.

Gela ertain bat zen, dotorea, zola argizariztatu eta dirdaitsuarekikoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.

Egun dirdaitsua zetorren, Nafarroan askotan gertatu ohi diren egun ezinago eder horietakoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 229. orr.

2 (adizlagun gisa)

Erotuta bezala pasa ziren mutilak nire ezkerretatik eta nire eskuinetatik, maldan gora arnasestuka, baionetak dirdaitsu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 249. orr.

Argazkiko eguzkia goi-goian zegoen, dirdaitsu. Lakarko etxeen aldera ari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Jainkoaren begirada tximista bezala dirdaitsu sartzen da arima horren zolagunean, eta hain pozik geratzen da, non gutxitzat baitauka sofrikizun oro.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 95. orr.

Begitartea dirdaitsu zihoan, Korana buruz esaten, eta jendeak, bihotz eman nahian, inguratu egiten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Brixtakoan, begiak dirdaitsu, hots egin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 166. orr.

3 begi-dirdaitsu izond begi dirdaitsuak dituena.

Horren ondoren, Atenea begi-dirdaitsuak Ulisesen lagun zahar Mentorren itxura hartu zuen, eta Telemakorengana joan zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Orduan, Kronosen semeak tximista bat jaurti zuen jainkosa begi-dirdaitsuaren aurrera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 187. orr.

Behor eder arinak ala neskato begi dirdaitsuak?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aintzaz dirdaitsu (3); atenea begi dirdaitsuak (5); begi dirdaitsuak (6); begiak dirdaitsu (6); dirdaitsu ageri (5); dirdaitsu ageri zen (3); dirdaitsu bat (5); dirdaitsu batek (3); dirdaitsu baten (3); dirdaitsu batez (3); eta dirdaitsu (3); zuri dirdaitsua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus