Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dena
1 denetariko ik denetariko.
2 den-dena

Udazkenaren etorrerari amore emanez bezala, den-dena tristatu egin zen nire inguruan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Den-dena galdu zuen batera, kolpe bakar batez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 280. orr.

Sugarra ez da itzaliko, eta den-dena hartuko du suak, hegoaldetik iparralderaino.  Elizen arteko biblia   Ez 21,3

Kontua, dena den, ez da agortzen horretan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

Eguzkipean gertatzen denari begira egon izan naiz, eta horra, den-dena huskeria da, haizea atzeman nahi izatea bezala.  Elizen arteko biblia   Koh 1,14

Ontzietako mastek, eskifaien aldarriak, kaioen hegalaldiak, lehorrekoen joan-etorriak, den-dena zitzaidan arrotz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 231. orr.

-Den-dena diat gogoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.

-Den-dena dugu Jainkoaren nahikariaren araberakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.

Den-dena hetsia, herioaren itxura ematen zuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.

Harritzekoa, den-dena datorkit gogora orain arte sekula etorri ez zaidan bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Den-dena laztandu: ilea, garondoa, belarriak, lepoa, bizkarra, ipurmasailak, aldaka, izterrak, bernak, oinak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

Den-dena egoera bikainean utzi du, Clinten esanetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.

Orduan esan nuen nire artean Jainkoa handia dela eta den-dena zoragarri antolatua zegoela, bizitza sinplea da eta jendea ez da konturatzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Aladinek den-dena aztiak esan bezala bete zuelarik, gorakoan fruitu miresgarri haietako batzuk hartu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.

Alabaina, hitzek ezin dute den-dena adierazi, ezta hurrik eman ere Han zeukatean, den-dena, nire aurrekarien kondena-agiritegian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Ireki zuenean, ustelduta zegoen barruan den-dena: jantziak, liburuak, kutxatilak...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Opari xumeak onartzen ez dituenak dena nahi dik, seguru aski, den-dena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 146. orr.

Dena berdina zen: izarak, hormetako pintura horia, [...]; den-dena, salbu eta Alaitz: nire emaztearen ordez Alaitz baitzegoen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 115. orr.

Orduan den-dena denari Jainkoa edo Unibertsoa deritzagu, eta guttien-guttiena denari partikula elementala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Iluntasunik ilunean ere, gauez eta egunez, egunez eta gauez, egiten dugun guztia ikusten duzu Zuk, den-den-den dena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

3 dena dela (4224 agerraldi, 173 liburu eta 919 artikulutan; ETCn 10.835 agerraldi) dena den.

Dena dela, poztu nintzen, eliza ondoan, aitatxi ikusi nuelarik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 113. orr.

Ez zen, dena dela, inorendako kalte izan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Ez du, dena dela, axola handirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Azken boladan, dena dela, aldatu samarra zebilean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 162. orr.

Onartzen baldin badugu, dena dela, datu horiek egokiak direla, hau da, EAEn errazago aurkitzen dutela lana LBH egiten dutenek, honek esan nahiko luke EAEko eta Espainiako egoerak desberdinak ditugula.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 32. orr.

-Kontatu behar ez niakeen xehetasun bat emango diat, dena dela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 94. orr.

Jendeak, dena dela, lasai hartzen du lana.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 28. orr.

Begirada eman tresnari, begirada luzea dena dela, eta berriro kutxan gorde zuen, hartutakoan bezain arretatsu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

Gutako inor ez zegoen erregea zerbitzatzeko, errepublikazaleak eta iraultzaile ohiak baikinen gehienok; dena dela, gutxi batzuek baino ez zuten jarraitzen "ez dira pasatuko" aldarriarekin tematurik, zapalgailu zilindroa gainetik pasatua zitzaiela jabetu ere gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

Ate-joka ez zitzaidan behintzat inor etorri eta tira; dena dela, nik ezin ulertu zergatik tematzen zen Ivy, bestelako bere iritzietan-eta emakume modernoa izanik, gure harreman hura ezkontza bihurtzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Oso azkar erretiratu ninduan, dena dela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 97. orr.

Pasternaken Zivago Doktorea Italiako argitaletxe komunista batek argitaratu zuen, eragozpen eta zailtasun handiz, dena dela.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 70. orr.

· Bai, zuk esaten duzuna esaten duzula, oroitzapen ona duzu Luisekin izandakoaz, izandako hori dena dela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 69. orr.

3a dena delako (311 agerraldi, 101 liburu eta 53 artikulutan; ETCn 3.198 agerraldi)

Gure landroverra marga edo dena delako buztin labainkor hartan zegoen ardatzeraino sartua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Esne-zopak, edo galletak, edo morokila edukita, zertarako nahi duzu korfleis edo dena delako asmakizun hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

Jesus!, Walter-en musikak edota dena delako zerak txora-txora egiten naute.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.

Esne-zopak, edo galletak, edo morokila edukita, zertarako nahi duzu korfleis edo dena delako asmakizun hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

Horratx erromes, behartsu, alfer, pikaro edo dena delako bagamunduen aspaldiko martingala. katagorria edo dena delakoa ere horixe besterik ez zen, zelaiko hondamendiarekin, stadiumeko kaosarekin kontraste erabatekoa egiten zuen edertasuna, loraldi txikia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.

Dena delakoa esaten dudala ere, gero eta gehiago erresumintzen baitzaitut, nonbait.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Oiher salako mahai ondoan eserita dago, bere dragoi bolak edo dena delako horiek marrazten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 117. orr.

Eta berdin ustez Metropolis horren lana aztertu zuten hiru aditu edo dena-delako horien kontuarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 243. orr.

Hardy edo dena delako horrengatik?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.

Sistema immunologikoaren antigorputzak, dena delakoagatik, modu izugarri bortitzean hasten dira gorputzaren beraren ehunei eraso egiten eta dena suntsitzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.

Musika jotzen ari delarik, berdin dio konpaktoan, irratian edo dena delakoan, bere erasoaren iraina nabarmentzen du buruak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.

Zer dakita nik, epailearena, forentsearena, poliziarena edo dena delakoarena...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

4 dena den (7332 agerraldi, 124 liburu eta 2491 artikulutan; ETCn 28.662 agerraldi –denak presntsakoak-) aurreko esaldian adierazten dena gorabehera, eta hura osatuz, esaten denari laguntzen dion esapidea. ik nolanahi 4.

Dena den, gu orain hemen nazioaz ari gara, jakinez euskarazko "sorterria" besterik ez dela izaitez nazioa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.

Dena den, pikoak, erlijiozko karga sinbolikoa du zaharrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

Dena den, gauzak horrela izanik ere, behar ditugu hitz hauek atxiki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 385. orr.

Campeche, dena den, hiria da oraindik, giza kolonia bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Historia garratz hartan bazen zerbait, dena den, Ez ahantz, dena den, gerlariak ez ezik, Jainkoaren hitza hedatuko duten gazte jakintsuak ere behar ditugula.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

Zu, Loretxu, nahiz ez zaitudan sekulan ikusia, baina haatik ikusi nahi gorria, eta nahiz arras guti solastatuak garen, dena ere minitel lauso baten bitartez, zu, dena den, ez zarela enetzat hain arrotza!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 23. orr.

Ondo ezagutzen nuela uste dut; [...] neure burua bezainbat ezagutzen nuen, eta badakit ardura osoz saiatzen zela gizonekiko erakarmen hura modu egokian bideratzen; dena den, ordea, iruditzen zitzaidan gizaseme basatienak zituela gogoko, ematen baitzuen bere izaera adeitsu eztia kontrako energia basaz behar zuela elikatu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.

Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko; dena den, ez du atzerritarrei saltzeko eskubiderik, iruzur egingo lioke eta.  Elizen arteko biblia   Ir 21,8

Ez orain, dena den.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.

Düsseldorfekoa omen zen, nire aldameneko hori, eta ez hain gaztea ere: hogeita hamarretik gorakoa bai behintzat, ni baino gazteagoa dena den.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Tira, ez al dizu sekula lorerik bidaltzen, dena den?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

den dena aitortu (5); den dena azaldu (3); den dena egin (3); den dena ematen (5); den dena esan (7); den dena ezin (6); den dena galdu (5); den dena geldirik (3); den dena hutsik (5); den dena ikusi (5); den dena jakin (3); den dena jakitea (3); den dena kontatu (23); den dena kontatuko (7); den dena kontatzen (3); den dena ondo (4); den dena prest (4); den dena suntsitu (3); den dena ulertu (6); den dena ulertzen (5); den dena utzi (4); den dena zekiela (4); den dena zekien (7); den dena zeukan (4); den denak eraman (3)

dena agerian (11); dena ahazten (12); dena ahaztu (21); dena aitortu (20); dena aldatu (45); dena aldatu da (12); dena aldatu zen (11); dena aldatzen (24); dena aldatzen da (11); dena alde (22); dena alferrik (34); dena amaitu (23); dena apailu (11); dena argi (41); dena argitu (17); dena atera (12); dena aurkitu (12); dena azaldu (20); dena azaltzen (11); dena aztertu (12); dena bare (11); dena bat batean (11); dena bat izan (22); dena batera (63); dena behar (33); dena behar bezala (18); dena beltz (15); dena bera (22); dena berdin (28); dena berria (11); dena berriro (14); dena berritua (12); dena berriz (14); dena bertan behera (30); dena bete (12); dena betetzen (19); dena beti (22); dena bezala (15); dena bihar (11); dena biltzen (12); dena bost (15); dena bukatu (33); dena da (575); dena da posible (21); dena dago (83); dena daki (18); dena dakigu (11); dena dakizu (11); dena dauka (13); dena dela (2046); dena dela ere (14); dena delako (136); dena delako hori (19); dena delakoa (87); dena delakoagatik (12); dena delakoak (32); dena delakoari (11); dena delarik (11); dena den (3669); dena du (31); dena du alde (13); dena duk (19)

dena egia (22); dena egin (84); dena egina (26); dena eginda (21); dena egingo (12); dena egitea (13); dena egiteko (29); dena egiten (60); dena eman (104); dena eman behar (25); dena emanda (13); dena emango (20); dena emateko (32); dena emateko prest (18); dena ematen (54); dena ematera (11); dena entzun (21); dena entzuten (24); dena erabakita (18); dena eraman (13); dena ere on (26); dena errazagoa (11); dena erre (17); dena esan (84); dena esan behar (31); dena esana (12); dena esanda (36); dena esanda dago (20); dena esateko (21); dena esaten (22); dena espantu (30); dena estaltzen (13); dena euskal (12); dena euskaraz (28); dena ez (346); dena ez baita (11); dena ez da (137); dena ez dago (14); dena ez dela (25); dena ez zen (26); dena ezin (41); dena gaizki (20); dena galdu (42); dena galdua (22); dena galduta (22); dena galtzen (13); dena garbi (22); dena gelditu (11); dena gertatu (22); dena gertatzen (44); dena gertatzen dela (29); dena gezurra (32); dena gogoan (12); dena gure (16); dena hankaz gora (32); dena hartu (20); dena hartzen (14); dena hemen (12); dena hondatu (13); dena hor (13); dena horrela (11)

dena ikusi (46); dena ikusita (17); dena ikusten (42); dena ilun (31); dena irabazi (24); dena irentsi (12); dena isilik (16); dena itzuli (13); dena izan (62); dena izan da (13); dena izan zen (15); dena izango (34); dena izango da (20); dena izorratu (12); dena jainkoaren (11); dena jakin (39); dena jakin nahi (12); dena jakingo (11); dena jakiten (11); dena jan (13); dena jestu (13); dena joan (11); dena kantu (17); dena kendu (16); dena kolore (14); dena konpondu (12); dena konponduko (25); dena konponduta (14); dena konpontzen (14); dena kontatu (88); dena kontatu zion (16); dena kontatuko (22); dena kontatzen (24); dena kontrolatzen (11); dena kontrolpean (31); dena kontuan (14); dena larderia (14); dena lasai (16); dena lausengu (12); dena libre (15); dena mehatxu (28); dena nahasten (22); dena nahastu (13); dena normal (16); dena ondo (241); dena ondo atera (19); dena ondo badoa (11); dena ondo egin (13); dena ondo joan (16); dena ongi (175); dena ongi aterako (13); dena orain (19); dena oso (99); dena oso ondo (16); dena pikutara (26); dena posible (16); dena prest (136); dena prest dago (23); dena primeran (14); dena saldu (11); dena suntsitu (13); dena txukun (23); dena ulertu (37); dena ulertzen (31); dena utzi (39); dena xarmatuta (20); dena xarmatuta utzi (20); dena zegoen (47); dena zekien (27); dena zen (104); dena zera da (14); dena zuen (15); dena zuri (18); dena zuzen (17)

denak ados (64); denak ala denak (19); denak alde (25); denak ari (34); denak ari ziren (12); denak baino (32); denak balio (15); denak barrez (13); denak bat (76); denak bat etorri (12); denak batean (30); denak batera (209); denak behar (25); denak berdin (56); denak berdinak (42); denak betan (13); denak beti (15); denak bezala (17); denak bildu (26); denak biltzen (13); denak daude (32); denak denen (15); denak dira (83)

denak ederki (31); denak egin (13); denak egiten (14); denak elgarrekin (25); denak elkarrekin (55); denak elkarren (19); denak eman (11); denak emanda (11); denak etxera (11); denak euskaraz (14); denak ez (190); denak ez dira (30); denak ez ziren (12); denak ezin (43); denak galdu (15); denak gogotik (12); denak gomit (50); denak gomit zirezte (23); denak gomitatuak (11); denak gure (15); denak han (15); denak haren (19); denak harritu (29); denak hartzen (11); denak hemen (18); denak hil (25); denak hilko (11); denak hor (18)

denak ikusi (15); denak isildu (13); denak isilik (35); denak isilik geratu (12); denak izan (16); denak joan (48); denak joan dira (14); denak kontent (12); denak lanean (11); denak loriatuak (27); denak nahasian (15); denak omore onean (16); denak onak (11); denak ondo (17); denak ongi (36); denak ontsa (14); denak pozik (24); denak prest (12); denak untsa (17); denak utzirik (15); denak zeuden (22); denak ziren (40)

denek aho batez (14); denek alde (12); denek badakigu (35); denek badakite (23); denek bat (81); denek bat egin (11); denek batean (19); denek batera (67); denek behar (29); denek berdin (15); denek beren (29); denek bezala (15); denek dakite (20); denek dakiten (16); denek diote (23); denek dute (51); denek egin (38); denek egiten (34); denek egiten dute (12); denek elgar (12); denek elgarrekin (50); denek elkar (12); denek elkarrekin (20); denek entzuteko (17); denek entzuteko moduan (14); denek esaten (18); denek ez (47); denek ez dute (18); denek ezagutzen (83); denek ezagutzen dugu (11); denek ezagutzen zuten (16); denek gauza (18); denek gauza bera (13); denek ikusi (25); denek izan (14); denek jakin (25); denek jakingo (17); denek nahi (44); denek nahi dute (12); denek onartu (19); denek onartzen (21); denek ongi (13); denek pentsatzen (14); denek ulertu (12); denek uste (27); denek uste zuten (13); denek zekiten (31); denek zuten (21)

denen agerian (11); denen ahotan (44); denen aintzinean (63); denen aitzinean (21); denen artean (297); denen arteko (45); denen artetik (15); denen aurka (13); denen aurrean (109); denen beharra (37); denen bistan (19); denen buru (498); denen erdian (15); denen etxea (26); denen etxean (130); denen etxeko (28); denen etxeko gela (13); denen etxeko gelan (11); denen gainetik (28); denen gostukoa (21); denen gustukoa (16)

besta on deneri (15); denen izenak (14); denen izenean (24); denen kontra (13); denen loriagarri (15); denen onetan (36); denen zerbitzuko (11); deneri aintzindu (22); deneri idekia (85); deneri idekia da (19); deneri idekiak (14); deneri ongi etorri (27); goresmenak deneri (21); milesker deneri (14); on deneri (58); ongi etorri deneri (118)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus