Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nolanahi adlag
1 nolahiko izlag edozein motatakoa; erdipurdikoa. ik nahinolako.

Horrela, juzgatze oro -zientifiko, etiko, estetiko edo nolanahikoa- balioestea da, hots, subjektuaren apriorizko kriterio edo balioaren (arauaren) arabera kontenplatzea. Hiru interpretazioak dira zilegi; nolanahikoa ere den edertasuna, hari begira baitago Bogarde.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.

Nolanahiko gizaseme batekin elkartu zen; zortzi hilabete bakarrik iraun zuten elkarrekin.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.

Zer esan daiteke nolanahiko lauki batez?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Iduritzen zitzaidan eliza honen sakonduratik ez nuela ikusten nolanahiko paisaia, baizik eta Espainiaren begitartea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.

Biologian, aztertuko den organismoa hautatzea ez da nolanahiko auzia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 74. orr.

Leku guztietan zabaldua dago, zuen artean lizunkeri arazo bat dagoela, eta ez nolanahikoa, jentilen artean ere gertatzen ez direnetakoa baizik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,1

Garai hartan ez zirela bereak nolanahiko hankak; gihartsuak eta arinak zituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 37. orr.

Erakutsiko baitute nola, berrogeita hamar bat urte honetan, izan naizen ez nolanahiko baina paregabeko zerbitzaria delako Errege Jaunarentzat eta haren aita Enperadore Handiarentzat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 202. orr.

Lana ez zen nolanahikoa, ezta ordaina ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Ez zen, ez, nolanahiko galdera, baina gordin-gordin sortu zitzaion Ruche jaunari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.

Galdera ez zen nolanahikoa, eta mutikoak itzulinguruka ekin zion elkarrizketari: [...].  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 138. orr.

Ez baitzen nolanahiko hondamena izan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.

Bainan kasu! ez zernahi eta nolanahiko janaria.  Herria   2001-02-01

-Bai, makurra izan da eta ez nolanahikoa gainerat!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.

Hemendik aitzina, etxaldeak eman mozkin bakarra, arto ala esne, saldu beharko zen eta ez nolanahiko preziotan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.

Neurriz isilik egoteak bihotza garbi gordetzen duela eta ez dela nolanahiko bertutea, mihiari lotuta baitaude bizitza eta heriotza [...] ez noski mihia dastamenaren organo delako, hitzaren organo delako baizik-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Ez daukazu nolanahiko pagotxa, orduan!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 112. orr.

2 ez nolanahiko (izenondo balioaz)

Ohorea zela esan zuen, ohore ez nolanahikoa, munduko printze-etxe ederrenetakoak herrian egotea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

Mendebaleko adarrean, Rua das Pretaseko gainetatik, ibilaldi ez nolanahikoa atzo oraindik mimoz tratatzen zituzten zelaietatik zehar.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.

Mutante sail ez nolanahiko bat, haietariko asko guztiz ezustekoak, hala nola lambda bakteriofagoaren eta laktosa sistemaren kiribil erregulatzaileetan bakarturiko mutante negatibo azpiratzaileak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Basapizti ez-nolanahikoak izan behar zuten zakurrok, beraien ahausien lakarra aintzakotzat hartuz gero behintzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 227. orr.

Gauza jakina zen egiteko ez nolanahiko horrek debekupean jartzen zizkiola teologia espekulatiboaren arima barreneko atsegin goxoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Ekintza ez nolanahiko hau egin eta gero, ondorengo urratsek betiko ohiturak errepikatu zituzten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.

Zinez, sakrifizio ez nolanahikoa zen hura niretzat une hartan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 15. orr.

Laster erakutsi zituen bere dohain ez nolanahikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.

Diru puska bat irabazi edo isun bat ordaindu, ez nolanahikoa batzuetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.

3 nolanahi den (35 agerraldi, 13 liburu eta 5 artikulutan) nolanahi ere.
4 nolanahi ere (2164 agerraldi, 156 liburu eta 1034 artikulutan; orobat nolanahiere g.er.) aurreko esaldian adierazten dena gorabehera, eta hura osatuz, esaten denari laguntzen dion esapidea. ik dena 3; dena 4.
5 nolanahi ere den (26 agerraldi, 10 liburu eta 3 artikulutan) nolanahi ere.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus