Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

denetariko 1 izlag mota guztietakoak dituena, denetarik duena. (gauzei buruz)

Denetariko jakiak eta tratu onena agintzen dituzte, «guztia txanpon zintzo gutxiren truke».  Berria - Mundua   2004-04-21

Zurgindegian denetariko egur-motak eta zurezko ontziak zeuden gorderik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Hala ere, denetariko jarrerak piztu ditu immigrazioaren auziak.  Berria - Mundua   2006-05-02

Alderdi kontserbadoreen artean ere denetariko iritziak daude.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Denetariko esperientziak bizi izan ditut irakaskuntzan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 99. orr.

Txolindurik, denetariko ergelkeriak botatzen zituen bata bestearen atzetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Eta denetariko nekeak eta ezbeharrak opatu zizkion Nozdriovi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.

Vivaldiren Gloria, ondoren tekno eta dance musika, antzerkia, poema irakurketa, Txaikovski, berriro teknoa, berriro dance musika, folklorea... denetariko nahasketa, nolabaiteko kultura ezaren adibidea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 201. orr.

Biharamunean, trena abiatzekotan zela, geltokiko denetariko dendan [...] trapuzko tigrea erosi nuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 228. orr.

Auzirik korapilatsuenak garbitu zituzten, asko eta denetarikoak. Garai hartan printzeak beste arazo asko zituen kezkabide, denetarikoak, zein baino zein gogaikarriagoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.

· Kanpotik edozein grocery, edozein denetariko-denda bezalakoa zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.

2 (bestelakoei buruz)

Burua denetariko txorien habia eginda.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.

Denetariko saltzaileak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 132. orr.

Hortxe dira Agirren hitzaldia entzuten Sarekoak eta Sarekoak ez direnak, denetariko arrainak, eta baita begia kendu behar ez zaien faxistetako batzuk ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.

Raskolnikek eta denetariko arloteek burua berotzen diete, boterearen kontra jartzen dituzte, boterearen eta ordenaren kontra, eta jendea aise matxinatzen da zapaldurik dagoenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.

Denetariko jendea, orotariko edariak, baina guztiek asmo bera: film pornoa ikustea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 208. orr.

Lolo zaharra, patu txarreko boxeolari izandakoa eta orduan bertako garbitzaile eta denetariko morroi zurruteroa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 15. orr.

Askotariko ekintzak prestatu dituzte aurten, denetariko publikoari zuzendurik.  Berria - Kultura   2004-08-04

Nire logian denetarikoak daude.  Berria - Gaiak   2004-05-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denetariko amarruak (3); denetariko iritziak (11); denetariko iritziak daude (3); denetariko jendea (9); denetariko jendeak (3); eta denetariko (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus