Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dar-dar (312 agerraldi, 73 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 1.361 agerraldi; orobat dardar 162 agerraldi, 51 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 395 agerraldi) 1 adlag ikaraz, dardaraz.

Dar-dar aditzen nituen azalpen haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 94. orr.

Eskua dar-dar luzatu zuen Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 77. orr.

Haren izena entzute hutsarekin dar-dar hasten dira gazteen bihotz kartsuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

Nik neuri dagokidana ongi dakit: dardar utzi ninduela, koloka, arnasa bera asaldatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 212. orr.

Eta eskuak dar-dar zituela saltxitxa-erretilua hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.

-Ezertan ere ez! -bota zion Filchek, masailak dar-dar zituela, zakar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 126. orr.

Eskuak dar-dar, paper batzuk erakutsi zizkidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 140. orr.

Urduri nindoan, zangoak dar-dar, eta harat heldu nintzenean, atea zabalik ediren nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 447. orr.

Koronelak, urrats bat aurrera egin, eta, goitik beheraino dardarka, lebitaren toles guztiak eta aurpegiko zimur bakoitza dar-dar, hilak bezain zurbil eta ahalegin handiz lortutako irmotasun etsi horrekin berak ere itxura izugarria zuela konturatu gabe, emazteari esan zion: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 55. orr.

Zer uste duk, bada? -esan zidan, ahotsa dar-dar.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 102. orr.

Zutik jarri zen, barrena dar-dar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.

Beldurrez dar-dar, nor zen galdetu zion presoak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.

2 (izen gisa) dardara.

Are dar-dar bortitzagoak egin zituen armairuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 113. orr.

Izan ere, noiz eta Mignoni gibeleko ile-xerloak jaso eta okzipuzio ile gabean eman bainion musu, dar-dar batek hartu zuen hura, eta bertze dar-dar batek ni, eta hala eta halatan sentitu ginen biak loturik dar-dar haietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 482. orr.

Aditzekotan ere, parketaren kexu arranguratsua, apaingarrien dar-dar ikaratia, kirrinka-hotsen bat edota parpailaren firfira, eta arropa zuri zurrunaren usain larderiatsua baino ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

Leihatilak dar-dar soinua egiten zuen motorraren eraginaz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.

Dardar ikara hotz batek korritu zidan gorputza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

· Hankek dar-dar txikia egiten zioten Agustinari, gertakari ikaragarri haiek Leireri eta abokatuari kontatzean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 172. orr.

3 dar-dar batean adkor erabat dardaraz.

Hatzak dar-dar batean zebilzkidala ohartu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Hankak dar-dar batean neuzkan, dena bueltaka zebilkidan begien aurrean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Egin nuen urrats bat, urduri; egin nuen hurrengoa, urduriago; egin nuen beste bat eta beste bat, gero eta urduriago, harik eta zangoak dar-dar batean jarri zitzaizkidan arte, goitik behera egiten nuela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 130. orr.

Ez zen konturatu Sonja dar-dar batean zegoela eta bi eskuekin oratu behar ziola mahaiari, lurrera ez jausteko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 57. orr.

-Benetan, gure eskuetan jarri du Jaunak lurralde osoa; dar-dar batean daude denak gure aurrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 24. orr.

Buruko mina zeukan, urdaila gaizki, begiak itzaliak, indarrak urri, belaunak dar-dar batean, kemena galdurik...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 180. orr.

Liebkind Bendelek besoei eragiten zien; dar-dar batean, garrasi egiten zuen Walden doktorearen belarrietan, bestea gorra balego bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Altxatu egin nintzen, dar-dar batean hosto bat bezala.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 88. orr.

Merkatuak dar-dar batean utzi dituen beste faktorea Ivan ekaitz tropikala izan da.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Japonian eraso mehatxu batek dar-dar batean jarri zituela indizeak.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

4 dar-dar egin1 ik dardaratu. (pertsonak edo gorputz zatiak)

Baten batek dar-dar egin zuen funtzionario-taldearen erdian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

Hermionek dar-dar egin zuen ikaraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 135. orr.

Hagridek hitz egin zuenean, dar-dar egiten zuen amorruz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 50. orr.

-O, Jones jauna -esan zuen ahots ozen eta alaiaz, eta dardar egin zuen, jelatinazkoa balitz bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Lehen aldiz egin zuen dardar zure gorputzak Genoako hotel hartan dardar egin zuen moduan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

Ai ene! gorputz osoak dar-dar egin dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

Etenaldia dardarizo batean oinarritzen da, eskuineko eskuak dar-dar egiten duela dirudi, emeki, paperaren gainean pausatua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.

Hermioneren ezpainek dar-dar egin zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 258. orr.

Barre egitean, Schmidten masaila bigunek dar-dar egiten zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.

Bizarrari tiratu zion, begiak kliskatu eta dar-dar egin zuen, ikasketa etxean ohi zuen bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.

Berebiziko ahalegina eginez, hatzek dar-dar ez egitea lortzen zuen, ahotsa irmoa eta argia izatea, begiek lasaitasuna agertzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Tania Kovaltxuki dar-dar egiten zioten eskuek, urduritasunaren eraginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 66. orr.

Baina gauza bat esaten dizut, Les, hatzek dar-dar egiten zidaten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 53. orr.

Josteko makina baten antzera egiten zion dar-dar bihotzak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.

5 dar-dar egin2 (gauzak)

Pinu egurra erre eta erre ari ziren galdarak eta haien paretek dar-dar egiten zuten lurrunaren presiopean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.

Armairuak dar-dar egin zuen berriro, baina are dardara handiagoak egiten zituen Nevillek berak, hau urkamendira bezala baitzihoan aurrera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 112. orr.

Lauoinka bizian hasten dira zaldiak, gurpiletako izpiak elkarrekin nahasten dira biribilki oroberdin batean, dar-dar egiten du bideak, eta beldurrezko oihuak jaulkitzen zaizkie bide bazterrean geldirik geratu diren oinezkoei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.

Lurrak ostera dar-dar egin eta bere baitan itxi zen, zuloaren arrastorik utzi gabe.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 179. orr.

Brooklyngo zubia batzuetan dardar egiten duen harpa bat da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 87. orr.

Ohe ondoko olio-lanparako argi horiak dar-dar egin zuen gela osoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

6 dar-dar egin3 (testuinguru teknikoetan)

Jakina da ahoskordek maiztasun askotan egiten dutela dar-dar batera.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

Beraz, airea isurtzen da ahoskorden artetik eta horiek dar-dar egiten dute; ondorioz, ahotsa sortzen da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Herskaria (/p/) ahoskabea denez, ezpainetako hersketak irauten duen bitartean, ahoskordek ez dute dar-dar egiten.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Berezkoa da hasperena ahoskabea izatea, igurtzia sortzeko adina aire igarotzeko ahoskordek elkarrengandik erabat urrundurik egon behar baitute eta horrela ezin baitute dar-dar egin.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

7 dar-dar eginarazi ik dardararazi.

Glotisa igo ondoren, irekitzen denerako, biriketatik datorren aireak ez dakar nahikoa indar ahoskordei dar-dar eginarazteko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

8 dar-dar eragin dar-dar eragin. ik dardararazi.

Izuak dar-dar eragin zidan, ikara hezurretaraino sartu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Bidearen bi aldeetan paraturik zeuden, eta haizeak dar-dar eragiten zien hariei, harpa batenak balira bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Gnomoak zabuka egin zuen eta hantxe bertan zerraldo erori zen ahoz behera, gela osoari dar-dar eragin zion danbatekoaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 159. orr.

Oraindik beste behin, lurrari ez ezik, zeruari ere dardar eragingo diot..  Elizen arteko biblia   Heb 12,26

Bat-batean, hain lurrikara gogorra izan zen, non kartzelaren oinarriei ere dardar eragin baitzien.  Elizen arteko biblia   Eg 16,26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus