Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begiratu han hemenka zebiltzan tximeletei, eta "hau, mitxirrika", "hau, txoleta", "hau, inguma". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.
-Zer ikusten duzu niri begiratzen didazunean, Tom? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 279. orr.
Amona Erikari begiratu nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 39. orr.
Berriro oihukatu behar izan nuen izena: orduan begiratu zidan Mahonyk eta eup eginez erantzun. desafio eginez bezala begiratu zidanean jakin nuen Monika betiko galdua nuela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 40. orr.
Semeari begiratu, eta aitari begiratu zion gero. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 66. orr.
Amak Charlieri begiratu zion, azalpen eske. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.
Ez begiratu Amaiari, ez baituzu bera egiazko ama. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 131. orr.
Inork ez dio inori begiratzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 290. orr.
Aldiro amor ematen baitzuen, hasperenka, ahopetik arneguka, eta begi-ertzetik niri begiraturik, nire epairen baten beldur bailegoen edo konplizitateren bat espero bailuen nigandik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.
Han jendeak atzera bihurtzen du burua, jarraitzaileengandik ihesi datorren gizon garaiari begiratzeko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.
"Eta bereziki franbuesak", esan zuen bioi begiratzen zigula. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.
Gelan sartu zenetik ez genion ia elkarri begiratu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 167. orr.
Ate zirriztutik begiratu nion goiz hartan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.
Zergatik begiratzen didazu horrela? Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.
Inork begiratu al dik han goian? Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.
Gizona isilik dago eta emakumeak erdi idatzita dagoen orriari begiratzen dio etengabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 311. orr.
Poltsikotik erlojua atera, estalkia altxatu, eta orduari begiratu zion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
Bere omega eskumuturrekoari begiratu zion, San Pedroko elizan ordua egiaztatu ondoren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.
Ez dut denbora haundirik telebistari begiratzeko. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 122. orr.
Etsita, erantzungailuari begiratu eta play botoia sakatu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.
Nik, diruari begiratu gabe, eskua itxi nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 13. orr.
Perrettek ahots monotonoz hitz egin zien, inori begiratu gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.
Hainbeste denbora bere buruari begiratu gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Paisaiari begiratzen zion, haren bakardade eta goibeltasunak inoiz ez bezala hunkitzen baitzuten. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.
Jeneralak bere amaren erretratuari begiratzen zion. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.
Harrizko aurpegiek etxe-fatxadetatik begiratzen dizute. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 144. orr.
Idoiak begi ertzetik begiratzen zion amari. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.
Ez dugu alderdi baten alde edo erlijio baten alde jotzen jakintza-kontu hutsengatik, eta, haietatik aldentzean ere, arrazoiei begiratu gabe egin beharko genuke. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.
Begirada itzuliz, aurpegira begiratu zidan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 178. orr.
Burua jaso, eta ilera begiratu nion Juliori, peto, ez begietara. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.
Zergatik, anaia, ez diozu begiratu halako debozioz zuregana etorri den birjina santuari? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.
Ez zidan segituan erantzun; denboran atzera eginez bezala begiratu zidan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.
Nondik begiratzen diozun. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
-Ez nazazu horrela begiratu otoi, ez naiz biziki ederra. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.
Don Pedrok pistolaren kargadorea begiratu zuen, eta gelditzen ziren bi balak ondo kokatuta zeudela konprobatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Pilotuak, burua makurtu eta bere mapan begiratu zuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 57. orr.
Alde batera eta bestera begiratzen du baina ezin du deus ikusi. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 66. orr.
Izuak ez dio begiratzen uzten. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 147. orr.
Irekitzera ausartu gabe begiratu nituen apal okertuen sostengu gisa zituen gaztetako liburu zaharkituak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.
Gero albisteak entzun behar dira irratian, edo telebistako eguraldi mapak begiratu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Goiak eta beheak begiratu zituzten; ez zuten, hala ere, arrastorik aurkitzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 26. orr.
Badu hiru egun ez duela begiratu ea posta elektronikoan mezurik ba ote duen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 72. orr.
Begiratu aurrera, Peaceful, gizontxo higuingarri hori!... Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.
Atzera begiratu dut, sorbalda gainetik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.
Etxe aurrera iristen naizenean, leihora begiratzen dut, eta errezelen atzean norbait dagoela iruditzen zait. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 24. orr.
Amets egiteari utzita ingurura begiratu zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.
Barrura begiratu zuen, beltz ageri zen dena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 27. orr.
Kalezulora begiraturik, Husnia okinak bere senar Jada zapatila ukaldika zerabilela ikusi zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.
Langa zabaldura begiratu eta sorbaldei eragin zien. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.
Pilarrek orduan tximinia gainera begiratu zuen, hango zerbaiten bila balebil bezala. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 120. orr.
Alde hartara begiratu eta horma belztu bat ikusi nuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 43. orr.
Halaxe begiratu zuen, iraganera, aitaren Orainvilleko ibilerei buruz galdetu nionean ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 60. orr.
Zer egin, nora begiratu ez genekiela geratu ginen gu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 162. orr.
Batera eta bestera begiratu du. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 151. orr.
Bera arduratzen da -aldameneko gelarantz begiratu zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.
Pepponek ere begiratu zuen gorantz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 103. orr.
Leihotik begiratzen duzu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 37. orr.
Gertuxeagotik begiratu nuen, eta neure burua ikusi nuen, nire burua, han barruan, sukaldeko leihoaren atzealdean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.
Lehenik eta behin, ukuiluan begiratu nuen, berak hara eraman baininduen behin, baina hutsik zegoen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 167. orr.
Jarraitzeko egin diot Donaldi keinu, eta estudiora etorri eta ordenagailu honetan begiratzen hasi naiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 460. orr.
Ordutegian begiratu nuen, etxean izaten baitut beti. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.
Begiratu eta harria alboratua zela ohartu ziren, oso astuna zen arren. Elizen arteko biblia Mk 16,4
Nahiago du, Sierrara edo haranera begiratu baino, lurrera makurtu eta bertan aurkitzen dituen harri koskor eta gainerako gauzaxkak aztertu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Amak ia ezin dio barreari eutsi; ni ez begiratzen ahalegintzen naiz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 140. orr.
Balkoiko atea itxi, eta nire gelara joan ginen, kontraleihoaren zirrikituetatik begiratzera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.
Poesiaren ikuspuntutik begiraturik, Larkinen testua ez da batere hermetikoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.
Ikuspegi oinarrizkoago batetik begiratuta, bada, denbora erabat txertaturik dago gure pertzepzioan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.
Lotsagabeki begiratu zion emakumeari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.
Martinek lotsagabe begiratu zion: "Niri gustatu egiten zaizkit". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.
Penarekin begiratu nion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Annettek amorruz begiratu zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Mutila astiro-astiro jiratu zen eta izuz begiratu zigun. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 81. orr.
Beharginek bekaitzez begiratzen diete, eta ez lanorduengatik bakarrik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 101. orr.
Gero, errezeloz begiratu zion Txitxikovi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 186. orr.
Esker onez begiratu nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 14. orr.
Beraz... hobe gauzak dauden daudenean uztea -susmo txarrez begiratu zidan-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 39. orr.
Ez zion kontulari-ikuspegiz begiratu nahi lagunaren liburutegiari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.
Galdezka begiratu nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 87. orr.
Neskatxak zeharrez begiratu zion eta, ilea txirikordatu bitartean, erantzun: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.
Corleyk zeharretara begiratu zion lagunari, eta irribarre desatsegin bat agertu zitzaion aurpegian. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 79. orr.
Apur bat harrituta begiratu zidaten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.
Harriturik begiratu ninduten. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 33. orr.
Han zebilen amona xahar batek izuturik begiratu zigun. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 170. orr.
Zer nahi dute? -susmoz beteta begiratu zion-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
Adela joatean, peto-peto begiratu zidan Idoiak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 142. orr.
Oraingoan aurrez aurre begiratu nion, mirari baten aurrean sinesgaitzok begiratu ohi dugun harridurarekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.
Bekoz beko begiratu nion -nire begirada eszeptiko tristeak nahigabe bat baino gehiago ekarri dit-, ez bainekien adarra jotzen ari ote zitzaidan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.
Tinko begiratzen du, eta bere buruari xuxurlaka hasten da inguruak ikustean: [...]. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.
Haurrek eta txakurrak urduri begiratu zioten Durant jaunari, zerbait oker zebilen susmoa harturik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.
Haserre begiratu zien pasatzerakoan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.
Sinesgaitz begiratu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 329. orr.
Serio begiratu zidan Rufusek. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 254. orr.
-Ez, Diego -triste baino tristeago begiratu zidan-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 90. orr.
Teresak burlati begiratu zidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.
Bere begi olio kolorekoek zuzenki begiratu zidaten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.
Zuzen-zuzen begiratu zidan, begi-niniak erretzen zituen su gaizto harekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.
Harri eta zur begiratu zioten denek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 57. orr.
Mutilak hotz eta motz begiratzen dio neskari, mespretxu eta tristeziaren arteko keinu bat duela ahoan. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 9. orr.
Ezker-eskuin begiratu zuen bizkor. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.
Bezero bitxi bat topatu duen merkatariak nola, halatsu begiratu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.
Koronelari aurpegira begiratu zion, aurrez aurre-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 64. orr.
Lagunaren parera heldu eta aurpegira begiratu zion arretaz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.
Arreta handiagoz begiratzera bultzatu ninduen zerbait bazuen, nolanahi ere, makina haren itxurak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 106. orr.
Ezagutzen nuen, bai, 1:500.000 eskalako mapa hura, lupaz begiratuta ere ezer argitzen ez zuena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.
-Itxaron hemen -esan zion-, hire anaia bakarrik dagoen begiratzera noak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.
-Ea ito diren begiratzera noa, adio. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 101. orr.
Kamioi azpian begiratzera joan eta gurpil lehertua ikusi zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.
Denboraren aipamenak lau eta erdietan gelditua zen ordularira begiratzera eraman zuen berriz ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.
Hobeto begiratuta, ikusi zuen lau ertzetan sartutako iltze lodi batzuek eusten ziotela oholtza karratuari. «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.
Joanden larunbatean, Frantzia guzian barna, manifestaldi jendetsuak izan dira 35 orenen legea begiratu behar dela eta irabazien goititze on bat ardietsi. Herria 2005-02-10
Asmatzen ahal dugu ere zein karsutasun haundirekin begiratzen zituzten ahalaz hor ukan aholkuak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 196. orr.
Badirudi XXI. mende hasieran mundu osoan ofizialki onartuak diren giza eskubideak begiratzen ez dituzten gaiztaginen epaitzeko auzitegiak irekitzen zaizkigula eta auzitegi horiek lanean aritzeko gogoa badutela. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.
Ez dituzte ere begiratu kanonen arau sainduak agintzen dutenak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.
Erregek behar baitu bere kontratuetan naturazko legea begiratu 22 eta naturazko legeak agintzen du kontratuen begiratzea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.
Aurten oraino fedezko ohidura horiek begiratu ditugu. Herria 2003-06-05
Aitak bidaiaren arriskuei buruz jarritako objekzioak ere, muga guztiak zorrotz begiratuak zeudelakoak alegia, [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 157. orr.
Goizean goiz hurbildu nintzen ni herriko gartzelarat, non bezperatik baitzegoen preso osaba, hiru guardiak begiratua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.
Behar nuen ere, goiz guziz, klaseak hasi aitzin, "rekreazionea" begiratu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 118. orr.
Ezinegonak harrapaturik gauerdia pasata munizioz betetako hogeita zortzi bagoi ekarri behar zituen tren zorrotz begiratua zela eta. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.
Burua altxatu eta ohartzen bainaiz sarearen gaineko aldean, hirukiaren puntan, badagoela ttattola bat, eta ttattola hartarik norbaitek begiratzen nauela. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 41. orr.
Jaikitzen zenetik, zakurrak begiratzera joaten zen, gero zaldiak, gero txori-tiroka aritzen zen gaztelu inguruan, piztia handiren bat ehizatzeko ordua iristen zen arte. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.
Neure passe-montagne hori begiratu ahal izan nuen zenbait astez, baina primadera hastean, norbaitek eraman zidan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 46. orr.
Bake hau ez baldin badu nehork begiratzen, ez herritarrek ez arrotzek, ez fededunek, ez fedegabek, Frantziako erregeek ez dutela nehondik erdietsiko ez lotsarik ez ohorerik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 118. orr.
Populu bat direla erakutsi nahi, ohiukatuz populu bakoitxak behar duela bere nortasuna agertu eta begiratu. Herria 2005-02-10
Mundu Gerlaren ondoko Estatu-Hitzarmenetan, 1919an, irabazleak arduratu ziren, hein batean [...] estatu berri arrotz baten menpe gelditzen ziren gutiengoen eskubideak begiratzera, eskubide horien berme jarriz Genevako Nazioen Batasuna. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.
Herriaren oroimena eta amodioa bien artean atxikitzen eta begiratzen dutela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.
Gisa guziz, gure ondarea hein batean begiratzekotan, gure lurrak berak ez ote ditugu oroz gainetik begiratu behar? Herria 2005-09-15
Esnearen biltzeko eta begiratzeko metalezko egoitza erraldoien gainetik altxatzen dira bizpahiru tximinia mehe. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 49. orr.
Mundu zabalari gogo-bihotzak idekiak bainan denek beren altxor berezi hura ere begiratu nahi. Herria 2002-08-01
Erretaularen zati bat eta han berean zen Andredena Mariaren itxura eder bat begiratuak izan ziren haatik eta geroztik Ziburuko elizan dira. Herria 2003-05-01
Neguan eskularru motzak behar zituen erien begiratzeko, odolgaiztoak minberatuak eta brioletatuak atxikitzen baitzizkion. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.
Ez dituztela ere ahanzten ingurumenaren ahal bezen garbi eta sano begiratzeko egin behar diren urratsak. Herria 2003-12-11
Bigarrena da, infernuko sutik bezala begiratu behar garela, 19. artikuluan aipatzen ditudan asmakizun oker eta madarikatuetarik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 80. orr.
Basa animalien erasoetatik begiratzeko ere egokiak ziren. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.
Erran zitzaigun argi horiek Ingelesek ezartzen zituztela kanpalekua bonbetatik begiratzeko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.
Biztanleria alkoholaren arriskuetatik begiratzeko xedea duten kanpainetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
Bi potentzia handien artean behin finkatu den terrorearen orekak begiratu gaitu gerla hotzetik gerla berora lerratzera. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.
Ez dakit zerk begiratu ninduen erasiaka hastetik! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.
Uste badu gaitz hori saihets dezakeela hausnartzen zuen kaltea ez eginez gorroto duenari, orduan, kalte egitetik begiratu nahiko du. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.
Pundu baten diferentzia, oren laurden luze batez begiratu dutena Dominici kanporatu-eta. Herria 2001-04-26
Joanden larunbatean, Frantzia guzian barna, manifestaldi jendetsuak izan dira 35 orenen legea begiratu behar dela eta irabazien goititze on bat ardietsi. Herria 2005-02-10
Horren seme bati esker zuen bereziki Canada lurraldeak bere independentzia amerikanoen aztaparretarik begiratu. Herria 2005-02-17
Makur handiago batzuetarik begiratu ere gintuztela! Nork sinesten ahal ditu holakoak? Herria 2005-01-20
Holako gaitzetik begiratzekotan, ez daiteke gerizagailua bezalakorik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 112. orr.
Eta garai batean lurjabe begiratua izan zen!; ezkondurik zegoen eta aita familiako ona zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.
Dontzeilarik begiratuena ere laxo askoa duzu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.
Etxekoandrea oso begiratua izaki, soineko zaharra ez zaio sekula erreko ez berez higatuko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.
Gu oso begiratuak bait-gara. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 83. orr.
Zin dagizuet: alkohola eta sexuaz denaz bezenbatean serora edo fraideak baino begiratuagoa izan nauzue; ordenean eta orekan, beti. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 24. orr.
Bertan bizi ziren anaiak besteak baino begiratuagoak eta arretatsuagoak izan behar zuten, Erregela bere betean gordetzeko egin eta baztertu behar ziren gauza guztietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 694. orr.
Gizakiaren estereotipoak dira, oso ironia zorrotzez eta gupidarik gabe begiratuak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.
Horko margo lanak dire Lascaux heinekoen idurikoak, ainitz hobeki begiratuak. Herria 2001-06-07
Begiratu bat aski izaten dute gauzez jabetzeko. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 80. orr.
Andre hura lizun samarra iruditzen zitzaidan mugimenduetan eta begiratuetan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.
Edaria ateratzen zuen bitartean, begiratua egin nion egunkariari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 186. orr.
Ikusi al duk puta horrek egin didan begiratua? Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 76. orr.
Begiratu bat egitera joan zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.
Begiratu bat egin zion salari. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.
Jexuxi egin diot gero begiratua, goitik behera, eta Amaren irudia gorputz horretan ikusi dut. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 7. orr.
Leihoa itxi, azken begiratua eman bulegoari, eta abiatu zen atea zabaltzera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 196. orr.
Eman begiratu bat lurperatutako hitzei, nahi baduzu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.
-Emaiozu begiratu bat. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 23. orr.
Ordurako, Ivan Antonovitxek begiratu bat emana zien sorbalda gainetik, baita begizeharka aztertu ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 211. orr.
-Bota egiok begiratua bilduma honi. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 169. orr.
Mikel Strogoffen begiratua labana bezala sartu zen postako nagusiaren bihotzean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 187. orr.
Itsuen begiratua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.
Ez zitzaion erraza gertatu zaintzaileen begiratuetatik babesturiko txokoa aurkitzea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.
Apala zuen begiratua, urduria ibilera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.
Lurtarra da begiratua. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 204. orr.
Begiratu bakoitzean, erlojua belarrira daramat, eta tiki-takari adi geratzen naiz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.
Lehen begiratuan, uztaiak agerian zituen kupel baten tankera hartzen zitzaion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Arazo hau ez da lehen begiratuan soma genezakeen bezain erraza. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 243. orr.
Ez zitzaidan iruditu, lehen begiratuan behintzat, antikuario baten etxea izan zitekeenik hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.
Poza bera ere, aurreneko begiratuan, bai-gauza bat dela esango genuke, baina ez horratik bizipozaz ari bagara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.
Begiratu batera mozketak gillotinaz egina bazirudien ere, ez zen eskuinaldekoa bezain zuzen eta zehatza. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.
Deskalabratu egingo zela ematen zuen begiratu batera, eta gerritik heltzeko gogoa ematen zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.
Begiratu hutsarekin antzeman daiteke. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 108. orr.
Begiratu zorrotza egin zion gizonari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.
Bitarte hartan Maizak begiratu lasaiagoa eman zion bulegoari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.
Itzulidazu zeure aurpegiaren eta zeure begiratu errukitsuaren poza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1038. orr.
Hizketan ari zela, zeharkako begiratuak egiten zizkidan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.
-Ia prakak bustita gainera -esan zuen Fredek, Malfoyri mespretxuzko begiratua eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 82. orr.
Harryk Roni begiratu zion, eta Ronek etsipenezko begiratua itzuli zion Harryri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 98. orr.
Galderazko begiratua luzatu zion Maizari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 116. orr.
Osaba Vernon hurbildu zitzaionean, bere begitxoetan deabruzko begiratua zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.
Nik begiratuak egiten nizkion, eta hark hartu egiten zituen eta adiskide begiratuekin erantzuten zidan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.
Burua erdi kenduta zuen eta aurpegian Justinena bezalakoxe izu-begiratua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 171. orr.
Ingurukoen poz-begiratuen merezimendua irabazi duenaren segurantzia zuen bere ibilerak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 49. orr.
Galdera batzuk egin ondoren gertatu zen Gallinonek begiz jo zuela ofizial gizen eta ile kizkur bat, eta ofizial horri konkistatzaile begiratuak egin nahi zizkion. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 214. orr.
Ni baino txikiagoa zen, baina aurpegira begiratu nahi zidan nagusitasun begiratuak eginez ni izutzeko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.
Haien ehizaki-begiratu liluratuak, bere herio larrian, argi asko azaldu digu dena. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.
Anaiari zehar-begiratua egin, oporto-kopa gora altxatu, eta azken hitzak esan ditu tabernatik irten baino lehen: [...]. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.
Bere historiari atzera-begiratua ematean, ez daki hura Jainkoaren dohain bezala baino definitzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 164. orr.
adi adi begiratu (30); adi begiratu (34); adi begiratu zion (17); aitari begiratu (22); aitari begiratu zion (14); alboetara begiratu (10); albora begiratu (9); alde batera begiratu (12); aldera begiratu (83); aldera begiratu du (8); aldera begiratu nuen (14); aldera begiratu zuen (18); alderantz begiratu (8); amari begiratu (10); amorruz begiratu (8); argazkiari begiratu (8); arretaz begiratu (47); arretaz begiratu zion (11); artetik begiratu (7); aterantz begiratu (8); atzera begiratu (204); atzera begiratu du (8); atzera begiratu gabe (32); atzera begiratu zuen (40); atzerantz begiratu (12); aurpegiari begiratu (11); aurpegira begiratu (75); aurpegira begiratu gabe (7); aurpegira begiratu zion (13); aurrera begiratu (48); aurrera begiratu behar (14); aurrez aurre begiratu (16); azken begiratu (9)
barrura begiratu (25); barrura begiratu zuen (7); begi arranpaloekin begiratu (7); begietara begiratu (68); begietara begiratu nion (8); begietara begiratu zidan (12); begietara begiratu zion (15)
begiratu ahal (24); begiratu ahal izango (7); begiratu ahal izateko (7); begiratu al (7); begiratu arin (11); begiratu arin bat (7); begiratu azkar (20); begiratu azkar bat (14)
begiratu barik (22); begiratu bat (178); begiratu bat bota (8); begiratu bat egin (29); begiratu bat egiten (9); begiratu bat eman (45); begiratu bat emanez (7); begiratu bat ematen (15); begiratu batean (27); begiratu batera (9); begiratu behar da (17); begiratu behar diogu (18); begiratu behar du (10); begiratu behar dugu (12); begiratu behar izan (15); begiratu behar zaio (19); begiratu behar zaiola (7); begiratu beharko (40); begiratu beharra (25); begiratu beharrean (19); begiratu beharrik (26); begiratu besterik ez (53); begiratu bitartean (8)
begiratu die (18); begiratu dio (123); begiratu diogu (7); begiratu diot (47); begiratu diote (26); begiratu diozu (12); begiratu dit (41); begiratu ditut (8); begiratu du (98); begiratu dut (60); begiratu duzu (11)
begiratu ea (9); begiratu egin nion (13); begiratu egin zidan (31); begiratu egin zien (9); begiratu egin zion (29); begiratu egin zuen (7); begiratu egiten zidan (7); begiratu ere ez (41); begiratu ere gabe (7); begiratu eta esan (17); begiratu eta esaten (8); begiratu eta gero (19); begiratu eta ikusi (10); begiratu eta irribarre (7)
begiratu gabe (240); begiratu genion (33); begiratu genuen (19)
begiratu izan (21)
begiratu nahi (95); begiratu nahi izan (12); begiratu nien (31); begiratu ninduen (12); begiratu nion (230); begiratu nionean (11); begiratu niri (14); begiratu nituen (9); begiratu nuen (215); begiratu nuenean (13)
begiratu ohi (17); begiratu ondoren (41); begiratu ordez (12); begiratu ostean (11)
(27); begiratu zenidan (7); begiratu zer (7); begiratu zidan (253); begiratu zidaten (22); begiratu zien (154); begiratu zigun (16); begiratu ziolarik (8); begiratu zion (968); begiratu zion berriro (9); begiratu zion gero (17); begiratu zion harryri (8); begiratu zionean (14); begiratu zioten (168); begiratu zioten elkarri (23); begiratu zituen (26); begiratu zituzten (7); begiratu zorrotza (34); begiratu zorrotza eginezñ begiratu zuen (640); begiratu zuen bere (7); begiratu zuen berriro (15); begiratu zuenean (22); begiratu zuten (68)
behera begiratu (63); behera begiratu zidan (8); behera begiratu zion (8); behera begiratu zuen (15); bekoz beko begiratu (12); berari begiratu (7); bere ingurura begiratu (9); berriro begiratu (44); berriro begiratu zion (10); berriz begiratu (13); beste aldera begiratu (34); beste begiratu (8); besteari begiratu (11); bestera begiratu (26); bestera begiratu zuen (8); bezala begiratu (55); bezala begiratu zidan (12); bezala begiratu zion (18); buruari begiratu (13)
elkarri begiratu (151); elkarri begiratu diote (11); elkarri begiratu gabe (9); elkarri begiratu genion (21); elkarri begiratu zioten (60); emakumeari begiratu (7); erlojua begiratu (11); erlojuari begiratu (86); erlojuari begiratu dio (10); erlojuari begiratu nion (10); erlojuari begiratu zion (40); erlojura begiratu (12); eskuei begiratu (7); etorkizunari begiratu (7); etorkizunera begiratu (7); ez begiratu (35); ez horrela begiratu (7); ez zidan begiratu (8); ez zion begiratu (13); ez zuen begiratu (8); ezker eskuin begiratu (24)
gainetik begiratu (33); gainetik begiratu zuen (9); gaizki begiratu (7); gehiago begiratu (13); gehiegi begiratu (9); goitik behera begiratu (32); gora begiratu (65); gora begiratu zuen (17); gorantz begiratu (31); gorantz begiratu zuen (10); gorrotoz begiratu (9)
haiei begiratu (8); hara begiratu (10); haratago begiratu (7); hari begiratu (33); harriduraz begiratu (20); harriduraz begiratu zion (7); harriturik begiratu (34); harriturik begiratu zion (8); harrituta begiratu (61); harrituta begiratu zidan (11); harrituta begiratu zion (18); harryk roni begiratu (9); harryri begiratu (27); harryri begiratu zion (14); haserre begiratu (12); hermioneri begiratu (17); hermioneri begiratu zion (9); hobeki begiratu (8); honi begiratu (8); horrela begiratu (14)
inbidiaz begiratu (9); inguruan begiratu (18); inguruari begiratu (9); inguruari begiratu zion (7); inguruetara begiratu (8); ingurura begiratu (175); ingurura begiratu nuen (32); ingurura begiratu zuen (79); inori begiratu (9); irribarretsu begiratu (7); isilik begiratu (9); ispiluan begiratu (15); ispiluari begiratu (9); ispilura begiratu (7); izuturik begiratu (7)
jakin minez begiratu (10); jaunari begiratu (8); jendeak begiratu (8)
kanpora begiratu (44); kanpora begiratu zuen (19)
lehen begiratu batean (7); leihora begiratu (9); leihotik begiratu (60); leihotik begiratu zuen (20); leihotik kanpora begiratu (13); lurrera begiratu (16); luzaz begiratu (8)
maitasunez begiratu (7); mesfidantzaz begiratu (9); mesfidati begiratu (10); minez begiratu (11)
neskak begiratu (8); neskari begiratu (11); nire ingurura begiratu (9); niri begiratu (63); niri begiratu gabe (10); niri begiratu zidan (24); nola begiratu (10); non begiratu (9); nora begiratu (19); norari begiratu (8)
ondo begiratu (37); ongi begiratu (19); ordua begiratu (10); ordulariari begiratu (19)
roni begiratu (17); roni begiratu zion (12)
sabaira begiratu (7); semeari begiratu (33); semeari begiratu zorrotza (27); serio begiratu (10)
tinko begiratu (19); tinko begiratu zion (7); txunditurik begiratu (8); txundituta begiratu (12); txundituta begiratu zion (7)
urduri begiratu (11); urduri begiratu zioten (8); urrunera begiratu (7)
zabalik begiratu (8); zeharka begiratu (51); zeharka begiratu zion (19); zerura begiratu (25); zerura begiratu zuen (8); zerurantz begiratu (7); zirrikitutik begiratu (7); zorrotz begiratu (33); zorrotz begiratu zion (20); zur begiratu (13); zuzen begiratu (22); zuzen begiratu zion (7); zuzen zuzen begiratu (7); zuzenean begiratu (7)
amaren begiratua (7); azken begiratua (13); begiratua egin (10); begiratua izan (7)
lehen begiratuan (97); lehen begiratuan ez (8); lehenengo begiratuan (9)
begiratuko die (7); begiratuko dio (19); begiratuko diote (12); begiratuko diozu (8); begiratuko du (9); begiratuko dut (17); begiratuko dute (14); begiratuko duzu (10); begiratuko zuen (7); bezala begiratuko (8)
alde horretatik begiratuta (11); atzera begiratuta (19); edonondik begiratuta ere (11); ikuspegi horretatik begiratuta (7); ikuspegitik begiratuta (24); ikuspuntutik begiratuta (14); kanpotik begiratuta (22); sailkapenari begiratuta (7)
zorrotz begiratutako (13)
arretaz begiratuz (10); arretaz begiratuz gero (7); atzera begiratuz (14); atzera begiratuz gero (7); begietara begiratuz (7); begiratuz esan (10); begiratuz gero (131); gora begiratuz (7); ingurura begiratuz (22); ondo begiratuz gero (7); ongi begiratuz (8); zeharka begiratuz (10); zuzen begiratuz (8)
atzera begiratzea (13); begiratzea aski (10); begiratzea baino ez (9); begiratzea besterik ez (17); begiratzea da (10); begiratzea erabaki (7); begiratzea gatik (10); beste aldera begiratzea (10); ez begiratzea (10)
begiratzeari utzi (34); begiratzeari utzi gabe (9)
atzera begiratzeko (19); aurpegira begiratzeko (13); aurrera begiratzeko (10); aurrez aurre begiratzeko (11); begietara begiratzeko (9); begiratzeko aukera (11); begiratzeko eskatu (10); begiratzeko gai (8); begiratzeko jiratu (8); begiratzeko modu (10); begiratzeko modua (8); begiratzeko moduan (10); ez begiratzeko (14); gora begiratzeko (7); hari begiratzeko (9); kanpora begiratzeko (8)
adi adi begiratzen (22); adi begiratzen (26); alde batera begiratzen (12); aldera begiratzen (47); arretaz begiratzen (29); arretaz begiratzen zion (7); asko begiratzen (10); atzera begiratzen (43); atzetik begiratzen (9); aurpegira begiratzen (21); aurrera begiratzen (19); aurrez aurre begiratzen (11)
bakarrik begiratzen (8); barrura begiratzen (7); begietara begiratzen (28)
begiratzen ahal (12); begiratzen ari (43); begiratzen ari zen (7); begiratzen bada (9); begiratzen badiegu (8); begiratzen badiogu (21); begiratzen badiozu (7); begiratzen badugu (10); begiratzen baduzu (7); begiratzen bazaio (10)
begiratzen den (16); begiratzen didate (11); begiratzen didazu (9); begiratzen didazu horrela (7); begiratzen die (42); begiratzen diet (7); begiratzen diete (14); begiratzen dio (230); begiratzen diogu (24); begiratzen diola (16); begiratzen dion (27); begiratzen diona (7); begiratzen dionean (12); begiratzen diot (56); begiratzen diote (61); begiratzen diote elkarri (7); begiratzen dioten (12); begiratzen diotenak (7); begiratzen diozu (17); begiratzen dit (38); begiratzen ditu (11); begiratzen ditut (7); begiratzen du (134); begiratzen duen (25); begiratzen duena (9); begiratzen duenean (9); begiratzen dugu (9); begiratzen dut (48); begiratzen dute (27); begiratzen duten (14); begiratzen duzu (13)
begiratzen genion (15); begiratzen genuen (7); begiratzen hasi (39)
begiratzen hasi zen (11)
begiratzen nien (27); begiratzen niola (7); begiratzen nion (71); begiratzen nuen (35)
begiratzen zaio (12); begiratzen zaion (32); begiratzen zidala (20); begiratzen zidan (89); begiratzen zidaten (29); begiratzen zien (81); begiratzen zieten (15); begiratzen zigun (24); begiratzen ziguten (11); begiratzen ziola (36); begiratzen zion (281); begiratzen zion bitartean (17); begiratzen ziotela (9); begiratzen zioten (107); begiratzen zioten elkarri (9); begiratzen zituen (16); begiratzen zituzten (7); begiratzen zuela (13); begiratzen zuen (178); begiratzen zuen bitartean (13); begiratzen zuten (62)
behera begiratzen (19); berari begiratzen (8); berriro begiratzen (10); beste aldera begiratzen (26); bestera begiratzen (22); bestera begiratzen zuen (8); biziz begiratzen (7)
elkarri begiratzen (35); elkarri begiratzen diote (11); elkarri begiratzen zioten (9); erlojuari begiratzen (10): ez dio begiratzen (7); ez zion begiratzen (9); finko begiratzen (9); gainetik begiratzen (8); gaizki begiratzen (9); gehiago begiratzen (16); goitik behera begiratzen (16); gora begiratzen (20); hari begiratzen (11); harriduraz begiratzen (10); harriturik begiratzen (16); harrituta begiratzen (19); haserre begiratzen (8)
inbidiaz begiratzen (11); inguruan begiratzen (7); ingurura begiratzen (27); ingurura begiratzen zuen (8); inork begiratzen (7); irribarrez begiratzen (14); ispiluan begiratzen (10); itxaropentsu begiratzen (11); itxaropentsu begiratzen dio (8); kanpora begiratzen (11); kezkaz begiratzen (8); leihotik begiratzen (18); liburuak begiratzen (8); lurrera begiratzen (7); mesfidantzaz begiratzen (20); moduan begiratzen (7); niri begiratzen (13); nola begiratzen (30); nondik begiratzen (30); nondik begiratzen den (8); nondik begiratzen zaion (12)
ondo begiratzen (10); serio begiratzen (8); soilik begiratzen (8); tinko begiratzen (22)
zeharka begiratzen (32); zelan begiratzen (9); zergatik begiratzen (18); zergatik begiratzen didazu (7); zeri begiratzen (7); zerura begiratzen (7); zorrotz begiratzen (16); zuzen begiratzen (21); zuzen zuzen begiratzen (7)
begiratzera ausartu (10); begiratzera joan (11)