Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

so 1 iz begiratua, behakoa. ik soako.

Margolan bati begi zabalik pausatzen diogu soa.  Herria   2003-10-30

Maianak soa apaldu zuen eta konturatu zen oinezkoen zebra-pasabidetik hamar bat zentimetrotan zegoela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Soa ahal bezain urrun botatzen dut gaineko sarearen artetik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 52. orr.

Begia itzatua baitzuen ostia eta kalitzari, mixteriozko so bat botatzen zuela.  Herria   2001-06-21

Kaperari doi-doia so bat botaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Soa biltzen zizun, gogo-bihotzak joz eta bereganatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.

So bat aski ote zen xendra lahartsuan tematzeko?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Emazteak mutikoaren soan abisu antzeko zerbait hauteman zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Zure niniketan neurekiko erasia irakurtzen dut, ez nazazula erantzun ments abandona, bestela bizi osoan so horren kezka putzu amilgarri gisa atxikiko dut, damuzko makila: mintza zakizkit oraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.

Eseritakoan adi begira geratu zitzaien Maiza, soaren bidez has zitezen eskatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 197. orr.

Bere aurpegiaren betegintzarreak mirespen soak bereganatzen zizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Haren soa bainuen gogoan -amodioaren atarikotzat hartu nuena-, eta ziur bainengoen, so haren arabera, Sara ni ikusten ahaleginduko zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.

Lasai eutsi zion soari Maizak, lan zailena egina baitzuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.

Begi urdin-ilunen soa, berriz, gozo-herabea...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Espetxetik epaiketara daramatenaren antzera nindoan: soa lurrari iltzatua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

2 (izenondoekin)

So luze bat atearen arteka batetik, eta gertakari ttipi batzuren lekuko nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Gérard ere segundu horretaz baliatu da titi artekara so labur baten emaiteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 115. orr.

Joantto bat-batean itzuli zen zaharo batek zafratu balu bezala, eta Agathari so beltz bat bota zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Ondotik pasatzean, zaintzalearen so ilun beltzari erantzuten diot ene irriño pollitenarekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

So urrikaltsua botaz joan zen behialako bikotea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Mahai gainera eman zuen so nekatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 34. orr.

Bikote gazteak, ezkontzako argazkiei emana zien bere so arretatsua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

Deiari erantzunez atera zen emazteak so kezkati batez behatu zien, lehenik Joanttori eta, ondotik, elizgizonari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Amodioa egiten zutenean, gizonaren so uherrak Rachel eta Jacoben herioaren errudun seinalatzen zuela iruditzen zitzaion Janinari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Isilune bat izan zen, eta laurek elkarri begiratu zioten so uherrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gehienetan Heraitze nuen, ene kartiera, behakoaren so-mugatzat hartzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 203. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Marik ezin izan zuen egon erretore etxerantz saihets so bat egin gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

-Argibideak zertaz? -mahai gainean ukitu gabe zeuden libreta eta grabagailuari zehar-so egin zien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Zibila makurtu, atzera gain-so bat eman, gero Dimasi zorrotz begiratu zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 84. orr.

• 5 adlag begira.

Ama Doloretakoaren akuarelazko kopia bat, begi larriak zeru hotzerantz so zituela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

So dituzue, begiak arma eta uniformeetan iltzaturi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 34. orr.

Diana so ari zitzaion nire hatzen azpiko orriari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

Bertzeak ez bezala, so ari zitzaidan, miruaren behako tinko eta harroaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.

Zurgina so jarri zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.

Gaur egun begiak kanpora so ezarri ditugu eta munduaren konplexutasunak zorabiatzen gaitu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 43. orr.

Burua altxatu eta ateari so emaiten naiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Burua altxatu eta zeruari so eman nintzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 115. orr.

Aitaren begitarteari so gelditu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Pierra so geratu zen: han, euri trebeskariak teilatuak eta loiroa astintzen zituela, buhame taldeak sua atitxatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Bere ondora iritsitakoan adi-adi geratu nintzaion so.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 113. orr.

Ezpatari so jarraitu zuten begiek beste segundo batzuez.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 61. orr.

Kanpoari so plantatu nintzen ni ere ixil-ixila, delako neska pollit arrotz haren aldean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.

6 (aditza ezabaturik)

Bizkarra arin, gorputza lasai, izpiritua usaian baino baketsuago, ezker eta eskuin banoa, umorea gidari, jendeari so.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.

Geldi-geldirik zeuden orain biak, zirkinik egin gabe, bekoz beko elkarri so.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 58. orr.

Ahoz gora etzanda zegoen, sabaiari so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Inguruetara so, zerbaitek jo ninduen begietara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Ezker-eskuin begira zihoan, nesken aurpegiei so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Bizpahiru aldiz harrapatu zuen hari zeharka so.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.

Bittorrek begiak zabaldu zituen, denei so, harriturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 298. orr.

Zaintzale bat atean, beste bat gibelean, hitzik ez, ni so, mugitu gabe.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.

Iduritzen zait norbait badela ate zilokatik so.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Bi buru ikusi zituen, berari so biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Zeharka begiratuz Mona ikusten nuen, niri so zorrotz-zorrotz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 77. orr.

Baina ez zegoen Irisarri Londresen, Baionan baizik, jauregiko salan isiltasunari so eta adi, isiltasuna bere forma geometrikoetan aztertu nahirik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

7 so-egile (orobat soegile; Euskaltzaindiaren Hiztegian so-egile agertzen da)

Bidaiaria so egile bat da, beti pentsaketa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.

Leku xoragarri hauetan ez dakit zer naizen, so egile ala argazkilari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Pilota plaza haundia bada ere, betea zen mukurru dantzariz eta soegilez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

1875eko urtarrilaren 23an, batera telegrafoz eta gure soegileen mezuez, beldur ginen berri hitsa etorri zitzaigun.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Horiek hola, bi terrorismoren mehatxu pean ditakeela orai Espainia daukate so-egile ainitzek.  Herria   2004-04-08

Beroa, koloretsua, barokoa eta gordina da Saint Marc en Pintura eta soegileak bere gisara sendituz beregana dezake.  Herria   2004-05-06

Neska gazte bat pasatu da, betan eder eta pollit, eta haren behako zorrotz eta harroak erakustera emaiten du baduela presunak bere edertasunaren berri: badirudi so egiten duela, eskuin eta ezker, so egilerik badenez karrikan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

M6 gatean emaiten zuten «Popstars», ikusgarri berezi bat, abantxu 5.000.000 so egile ukan dituena.  Herria   2002-10-03

8 so egin (orobat soegin g.er.) ik begiratu.

Florentek begiak altxatu eta ganga garaiari so egin zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Helduei so eginez nabari zen egoera larria zela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 92. orr.

Hotsak gogaiturik, Raimundo Silvak zeharka egin zuen so, agiraka eginez bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

Aitzinera so eginez, aldiz, hantxe, jadanik, Puente la Reina famatua, gure Gares.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Autoko koadro digitalera egin nuen so: 99.08.05 01:32 17.5ºC.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Dembak berriro behartu zuen bere burua, haiei so ez egiteko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.

Bertzorduz urtzen nintzen, begi ilun izarniatsu horiek so egiten zidatenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Mutilak neskaren begiei so egiteari utzi zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.

Alegia eta deusez so egiten du, ezker, eskuin, burua sobera mugitu gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Matson andreak arretaz so egin zion Curtisi.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

Estonaturik so egin nion eta buruzagiak behako beltz bat bota zidan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Begi urdinek zuzen egin zioten so.     «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.

Madeleinek begi argi eta hutsez so egiten dio.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.

Beldurrik ez nuela baina borroka alferrikakoa izango zela azaltzeko moduan so egin nion.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 270. orr.

Lelotu antza, belaunak dardaraz, ikusi gabe so eginez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.

Gure kontrolen helburua gizakien osasunari so egitea da.  Berria - Harian   2006-02-02

So egizue eta ikus nolakoak diren lurraldea eta han bizi direnak, ea indartsuak ala ahulak diren, gutxi ala asko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.

-So egizue zer gertatuko zaion mihia laxatzen duen zuetariko lehenari.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

9 (osagaiekin)

Kafe bat hartuko dut, tokiko egunkariari so bat eginez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 113. orr.

Euskal herrien historia luzeari so bat egitea askiko zaigu ohartzeko azken bi mendeetan, mundu guzian bezala, gure Herrian ere agertu den Estatu-Nazioaren arrakastak baduela ondoriorik.  Herria   2004-02-12

Detektibea begi-bistan azaldu orduko, hortzak estuturik, so beltza egin zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Urdai saltzaile ederrak so larria egin zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 360. orr.

So arretatsu bat egin zion txitari eta barrez erantzun zidan: [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.

10 so egon

Yhwh-ren begiak so daude. So nago begi bistan dudan hormairudi eder bati.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.

Gizon gaztea eskumuturreko erlojuari so zegoen, ordua irakurtzen trebatu nahian balebil bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 86. orr.

Arbolari so nago, idaztea bertan behera utziz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

Zeldari behako bat eman eta leihatilari so egoiten naiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Eni so zegoen S.S.aren begia ez zen ez hotza ez beroa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

Graxi eta Domenga bata besteari so egon ziren, etsiturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.

Logroñon sartu aitzin, Ebro ibai ospetsuari so egon naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Dudarik gabe, egoten ahal dun gutun bati so gutuna irakurri gabe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 479. orr.

Treinetik egon nintzen bazterrari so.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.

Sugea, bere gorputz meharreko ezpalak kraskaraziz, begietara so zegokion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Oroitzapen zaharretan galduta, negar egiteko gogoari eusten, so egonez so egin gabe: halaxe zegoen Angelo.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Kotxeraino joan ginen deus gertatuko ez balitz bezalako itxurak egiten, nahiz eta sentitzen genuen jende guztia zegoela guri so errezelen atzetik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 211. orr.

11 so eta so adlag

Mutikoa alderdi guzietara ari da, so eta so.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.

Apur bat han egon nintzen, eskualde guzietarat so eta so.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 83. orr.

Bulta luze bat egoten zen zeruari so eta so.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Josepe han zegoen bere tresnari so eta so.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 165. orr.

Auzoak hor dabiltza orain so eta so, zerika diren xuxen gazte horiek, euskaldun ala arrotz ote, erakasle ala ofiziale...  Herria   2001-05-10

12 so-so adlag

Ama, tanpez, lurrean belaunikatu zen eta ezkoargiari so-so plantatu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.

Geroxago, eni so-so egonik, galdatu zidan: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 67. orr.

Konturatu nintzen, hura eni so-so-so zegoela, irri firfira bat ezpainetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adi adi so (11); adi so egin (5); ateari so (5); aurpegiari so (6); aurrez aurre so (5); bazterretik so (14); begiei so (5); begietara so (74); begietara so egin (32); begietara so eginez (8); begietara so egiten (6); begietarat so (6); behera so egin (5)

egin nion so (6); egin zion so (9); egin zuen so (5); elkarri so egin (5); elkarri so geratu (6); eni so (14); erlojuari so (9); erlojuari so egin (6); etorkizunari so (5); gibelera so (8); gizonari so (6); guri so (16)

itsasoari so (7); jendeari so (7); kanpora so (6); leihotik so (15); munduari so (20); neuri so (8); niri so (29)

sabaiari so (7)

so bat (14); so dago (15); so daude (12)

so egile (17); so egilea (6); so egileak (8); so egin (390); so egin gabe (7); so egin zion (116); so eginda (19); so eginen (5); so eginez (109); so eginez gero (12); so egingo (6); so eginik (13); so egiozu (5); so egitea (38); so egitean (10); so egiteko (44); so egiten (250); so egiten zion (28); so egitera (7); so egizu (11); so egoitea (5); so egon (46); so egon zen (9); so egonez (7); so egotea (5); so egoten (5); so eta so (24); so gelditu (28); so gelditu zen (6); so gelditzen (5); so geratu (60); so geratu zen (23); so geratzen (5); so jarri (13); so nago (19); so nengoen (7); so plantatu (5); so zegoela (10); so zegoen (29); so zegokidan (6); so zeuden (12)

telebistari so (15); tinko so (7)

zeharka so (7); zeruari so (17); zuri so (6)

bere soa (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus