Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

behatu, beha(tu) behatzen 1 du ad behaketa egin, arretaz begiratu. ik obserbatu.

Bihotza behatzeko monitore batekin loturik zegoen nire gorputza, eta zain barneko orratz bat besoan sartuta neukala eta plastikozko oxigeno-hodiak sudurzuloetan, ahoz gora etzanda egon beste aukerarik ez nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Poloen osaera kimikoaren gaineko ondorioztapenok Marteko eremu horietako argitasuna eta berotasuna behatu ostean egin dituzte zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Asteroideak behatzeko Erresuma Batuak martxan jarri zuen programa ez da hasiera batean hitzartu zen bezala abian jarri.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Fenomenoa behatzeko betaurreko bereziak erabili behar dira.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Mikroskopio bidez behatzen direnean, espermatozoideek «itxura normala» izaten dute.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Swiftek X-izpiak behatzeko teleskopioa darama.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Eraztun horiek gertutik behatzea zen Cassini espazio zundaren egiteko nagusia, NASAren arabera.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Gizona kalean eta mendian pasieran ez ezik, marrazkiak egiten (oso onak), notak hartzen, jendea eta gauzak behatzen, sinesgaizki ekinkor egon zen Pasaiako egun guztietan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 19. orr.

Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira; behatutako gertakariok bilbatu eta gertakari berriak aurresatea da euren helburua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Matematikako limite nozioarekin analogia bat eginez, behatutako kasuen kopurua txikia denean, ezin da bermatu indukzioaren metodoa limitera ailegatuko denik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Eguneroko errealitatea behatzen sendotuko ditu bere argudioak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 86. orr.

Hilaren 6tik 10era Ameriketako Estatu Batuetako ikuskatzaile talde bat joango da Ipar Koreako Yongbyong zentral nuklearra behatzera.  Berria - Mundua   2004-01-03

Hala salatu zuen bozak behatzeko 300.000 ikuskatzaile zabaldu zituen Namfrei erakundeak.  Berria - Mundua   2004-05-11

Su-etena behatzen ari diren nazioarteko begiraleak han izan ziren atzo.  Berria - Mundua   2006-04-28

Hondarren artean ibili den bitartean Abelek behin eta berriz behatu ditu Joxeren mugimenduak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 98. orr.

Lainezek eta mutilak ijitoaren ibilia behatu dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 104. orr.

Gero, beste aldeko atea ireki du, eta hoteleko jardina eta atzeko atea behatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 89. orr.

Ez zaio behin ere baimentzen bere zeregina uztea eta bukatua dagoelako aitzakiaz arrazoimen idealizatzaile eta adigai transzendenteen eremura igarotzea, non ez duen behatzeko eta izadiaren legeen arabera ikertzeko beharrik, baizik pentsatzeko eta asmatzeko beharra besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Raimundo Silvak arretaz behatu zuen, balantza bere aldera egiten hasia zen, baina ez zuen zergatik ulertzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.

Argazkia atera eta arretaz behatu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.

• 2 dio ad begiratu.

Gelditu dira une batez, behatzen didate, eta berriro ere lanari ekiten diote.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Hark ez zidan behatzen; baina halakoa zuen itxura non eri zela erran zitekeen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

Emakume aurpegi gorrixka batek irribarretsu behatu zion galeriaren amaieratik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Zeren neure buruari behatuagatik, ez dezaket hein horretaraino beheititua ikus.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 419. orr.

Begietara behatu diot.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 38. orr.

Arraunketan gorputzak egiten duen joan-etorrian, Rosamariren irriari behatzen dio, eta bere bota berriei.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.

Ordu arteko ikusmiratzearekin aski ez balu bezala, oraingoan hanketatik bururaino behatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Nik ere orduan nire adinekoei zuk orain niri begiratzen didazun gisa behatzen niela: nola da posible adinez hain goratua izatea?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 17. orr.

Zentzuz ustez bortitzak direnek ez dute batere interesik izanen emakume debot batengan, eta horregatik beretik emaztetto baten gisa behatuko diote.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 35. orr.

Noizbait, Magalik behatu zion ordulariari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

Nik dagoenari behatzen diodala hurbiletik, eta hark inon ez dagoenari urrutitik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 25. orr.

Kanpoko objektu bati behatzea ideia bat edukitzea da eta ideia bat edukitzea pentsatzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Korlean buruz buru egiten dut, bertze kideen erdian, Jean eta Robert-ekin, hau ez da eni behatzerat menturatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

Ttattit eta mutu hari behatzea baino ez zegokidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.

Haatik, horrek ez du esan nahi jakite bakoitzak besteak egiten duenari behatzen ez dionik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.

Herritar guztien artetik euskaradunen kopuruari behatuz, kontu bertsuak ateratzen zaizkigu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

Adimena urruneko emakume hari adi, hontzak arratoiari bezala behatzen nion nik, baina saguaren bihotza daukan hontzak bezala behatzen nion, eta ez harrapari goseti soilak legez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

Gauzeri doi bat hurbilagotik behatuz, ezagun da sozialixtek goiti egin dutela.  Herria   2004-03-25

Gisa batez behinere kolpez egin den zabaltze handiena, ez haatik baitezpada jendetzearen emendatzeari behatzen balinbazaio, araberan handiagoa izan baitzen 1973-ko jauzia.  Herria   2004-04-15

3 (du aditz gisa, nor osagai gabe)

Zerura behatzen du patioaren harantzakoan, ez da haizeak ilea laztuko dion beldur, kopeta ongi hazia baitauka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 25. orr.

Izuturik, bazter guztietara behatzen nuen, baten bat ote geneukan zelatan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 117. orr.

Izeietarantz behatu zuen bide bazterrera iritsitakoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.

Kapitainak, zeinak, ohi bezala, ahoan baitzuen pipa, ezker-eskuin behatu zuen, eta erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.

Faro tinitik beherera behatu nuen: buru-zoroak nahasi ninduen eta, itsas minez kiribil, berriz Enez Eussa III ontziaren zubian nintzela iruditu zitzaidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.

Ez zen karrozako leihatilatik aldaratu, ezta abarrots betean irri-karkaraka ni behatzetik gelditu ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.

4 (forma ez personaletan)

Txalupa heldu zen, eta badiaren erditik behatuta ere ez zuen hauteman ahal izan atxamarta jasoa zuten edo ez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.

Hurbiletik behatuz gero are ederragoa behar du.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 218. orr.

Nire aldera behatu gabe mintzatzen hasi zitzaidan, eskuak bular hantuen eta tripa puztuaren artean ezarrita.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

5 (adizlagunekin)

Ostalerrak txunditua zirudien eta pausatuki behatu zion, berriz galdezka hasi aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Neska biek zeharrez behatzen diote elkarri, eta barrez hasten dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Zeharka behatu zidan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 99. orr.

Eta isildu egin zen eta zorrotz behatu zidan, bere kemen guztia behako hartarat bildu nahi balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.

-Zuen erruagatik, niri oker behatzen zidatek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 77. orr.

Maritxuk kopetilun behatzen zidan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 110. orr.

Begiak distiratsu, Ellenek irribarreka behatu zion. Arrotzei harriduraz behatu zien, harik eta, bere buruaren jabe eginik, eskua luzatu zien arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 503. orr.

Harritua iduri behatu zigun guztioi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.

Harri eta zur behatu zioten bulego nagusiko berrogei langileek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 56. orr.

Bittorrek begiak ireki zituen eta eztitasun neurtezinez behatu zion une hartan gogoa oroitzapenetan galdua zeukan gazteari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Émilek betaurreko beltzen gibeletik behatzen zien, serio.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 108. orr.

• 6 zaio ad adi egon.

Iparraldean gertakari bortitz horiek segituak izan ziren artarekin, egunkariak xeheki irakurtuz eta irratigailueri behatuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitari behatu (3); amari behatu (3); arretaz behatu (3); atzera behatu (3); begietara behatu (9)

behatu die (4); behatu diezu (5); behatu dio (6); behatu diot (8); behatu diozu (6); behatu diozue (5); behatu dit (6); behatu ditu (8); behatu du (7); behatu dut (3); behatu dute (4); behatu duzu (4); behatu egin (6); behatu egin zidan (3); behatu ere egin (6); behatu gabe (14); behatu nien (3); behatu nion (25); behatu nuen (19); behatu ondoren (3); behatu zidan (17); behatu zidaten (7); behatu zien (7); behatu zigun (3); behatu zion (39); behatu zion bere (4); behatu zioten (12); behatu zituen (4); behatu zuen (21); behatu zuten (4)

berriz behatu (3); bezala behatu (5); buruari behatu (3); elkarri behatu (14); elkarri behatu diozue (4); elkarri behatu zioten (5); erlojuari behatu (9); erlojuari behatu zion (3); eskuin behatu (5); ezker eskuin behatu (5); gibelera behatu (4); goiti behatu (3); harriduraz behatu (3); harriturik behatu (3); harrituta behatu (5); inguruan behatu (3); lagunei behatu (3); orduan behatu (3); zeharka behatu (4); zorrotz behatu (4)

behatuko du (3); behatuko dut (3); behatuko dute (3)

behatuz gero (7); hurbilagotik behatuz (5); osoari behatuz (3); urrun behatuz (6); urrunago behatuz (5)

arretaz behatzen (5); bazterretik behatzen (3); begietara behatzen (4)

behatzen ari (7); behatzen ari dira (3); behatzen badiogu (4); behatzen diete (3); behatzen dio (5); behatzen diola (3); behatzen diot (3); behatzen diote (6); behatzen diozu (6); behatzen dit (4); behatzen ditu (3); behatzen du (10); behatzen duen (4); behatzen dugu (3); behatzen duzu (3); behatzen genion (3); behatzen hasi (4); behatzen nien (3); behatzen nion (11); behatzen nuen (4); behatzen zidan (5); behatzen zien (3); behatzen ziola (4); behatzen zion (14); behatzen zioten (3); behatzen zituzten (4); behatzen zuen (8); behatzen zuten (3)

bezala behatzen (6); gabe behatzen (3); jakin minez behatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus