Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamabi iturburu eta hirurogeita hamar palmondo zeuden han. Elizen arteko biblia Ir 15,27
Iturri batean geldituko zen, ur freskoko antzinako iturburu batean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.
San Inazio iturburua gibel, besikula, gantzen liseriketa eta idorreria arazoetarako erabiltzen da batez ere. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Gero, En-Xemex errekastotik igaroz, En-Rogel iturburura heltzen zen. Elizen arteko biblia Jos 15,7
Iribasko iturburuaren egoerak ere kezka sortu du ekologisten artean: «Iturburu horretako ur guztia etxebizitzetan eta industrietan erabiltzen da; ondorioz, Ertzilla ibaia hutsik gelditzen da». Berria - Euskal Herria 2004-08-13
Isaaken morroiek ibarrean zulatu eta iturburu bat aurkitu zuten. Elizen arteko biblia Has 26,19
Badaude beste iturburu batzuk ur azidoak ematen dituztenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.
Basamortua aintzira bihurtuko dut, lur lehorrean iturburuak sortaraziko. Elizen arteko biblia Is 41,18
Ur irakinezko iturburu bikainak sortzen ziren han-hemenka, izadiak aintziraren hondoan zulatutako putzu artesiar batzuetatik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.
Ibaien iturburuak agorrarazi eta argitara ateratzen du ezkutuan zegoena. Elizen arteko biblia Jb 28,11
Hiri gotortu eta hiri nagusi guztiak xehatuko dituzue, fruta-arbolak ebakiko, iturburu guztiak itxiko. Elizen arteko biblia 2 Erg 3,19
Zentrala jartzeko oinarrizkoa dugula presio handiko gasbidea eta iturburu bat gertu izatea. Berria - Euskal Herria 2006-01-21
Iturburu batetik (eguzkitik, adibidez) datozen argi-izpiek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Informatuta gaudelako sentsazioa dugu, baina iturburu apur batzuen emaria baino ez gara jasotzen ari. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.
Denbora eta espazioa, beraz, ezagutzaren bi iturburu dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 49. orr.
Sortzez iturburu beretik sortuak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 16. orr.
Iturburu zelta duen eta ingelesez heldu zaigun idatzi batek. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 176. orr.
Ea agian horren bidez arrazoimena adigaien iturburu bihurtzen den. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 149. orr.
Izadiaren legeen iturburua, eta beraz, izadiaren batasun formalaren iturburua adimena bera dela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 89. orr.
Gure ezagutza gogamenaren bi oinarrizko iturburuetatik sortzen da; lehena, errepresentazioak jasotzeko ahalmena da (zirraren harmena), bigarrena, errepresentazio horien bitartez objektu bat ezagutzeko ahalmena (adigaien berezkotasuna). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 55. orr.
Beharbada sormenaren iturburu, artearen jatorri sentitzeak hunkitzen ditu horrenbeste emakumeak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 27. orr.
Atsekabeek eta bihozminek beren iturburu nagusia daukatela [...] sekula osoki gureganatzen ahal ez dugun gauza baten aldeko Maitasun gehiegizkoan. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 563. orr.
Zapatak kendu eta hankak goian jarri zituen une batez, galtzerdi haragi-kolore finak eta izter biribilen iturburua erakutsiz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Windowsen iturburu-kodea argitaratuko duela dio Microsoftek. Berria - Gaiak 2006-01-26
Jakinduriaren giza iturburu bakarrera jotzen ari ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.
Gure irudi-iturburu nagusiek, liburuek, diapositibek edota telebistaren pantailak arras berdintzen dituzte irudien neurriak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.
Ezagutza-iturburu berezia. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.
Oro harrezko esperientzia baten ahalgarritasuna eta bere objektuen ezagutza hiru ezagutza-iturburu subjektiboetan funtsatzen dira: sentsua, irudimena eta apertzepzioa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.
Geroztik Mikel Goñi polemika iturburu bihurtu zen. Berria - Kirola 2004-03-20
Zinema mutuak zenbaitetan gehiegi ere erabili zituen muntaketa-efektu hipertrofikoak dokumentu errealitatearen desitxuraketa bortitza ziren, baina ezin agortuzko adierazgarritasun-iturburua izan ziren bolada batean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.
Lege idatziaren lehentasunak, beraz, ez du aterik ixten bestelako arau iturburuentzat. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.
Bere Nahia da bere aginduen iturburu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.
· Ez zen ohartu Ariannaren oinazeak bera, Alessandro, zuela iturburu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.
Mugimendu hura ez zen ohikoa; gertaeren larritasuna baizik ezin izan hark iturburu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.
Holgerren gaineko elezaharrak Raimbert Pariskoak XII. mende hondarrean idatzitako poema epiko frantsesa omen du iturburu nagusi. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 92. orr.
· Adiskidetzea-k, berriz, La Clemeza di Tito lanean du iturburua, eta Oroitu-k Requiema ekartzen du gogora. Berria - Kultura 2006-01-06
Guk geuk agerian ikusi ez arren, lur azpi-azpiko istiletan dute iturburu agerrezina halako errekastoek, eta ez dira inoiz agortzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.
beste iturburu (3); du iturburu (4); du iturburua (3); eta iturburu (9); eta iturburuaren (3); eta iturburuko (4); ezagutza iturburu (5); ezagutzaren iturburu (3); guztien iturburu (5); guztien iturburua (3); hamabi iturburu eta (3); iturburu bat (4); iturburu bera (4); iturburu eta (10); iturburu guztiak (3); iturburu izan (5); iturburu kodea (5); iturburu nagusia (4); iturburua da (6); iturburua ere (4); iturburua ez (3); iturburua izan (4); iturburua non (3); iturburuan dagoen (3); iturburuko ura (3)