Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

betilun 1 izond begiak ilun dagoena, tristea.

Hamarrak aldera, nekazari familia bat sartu zen nire konpartimentuan, neska betilun bat eta haren guraso kalakariak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.

Herrixka bateko jendarme lokartutik hasi eta bera bezalakoak zaintzen dituzten emazteki betilunetara, urdina da estatuaren mailak oro apaintzen dituena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 77. orr.

Aitzitik ere bai, ordea: gizaki orok du egunerokotasuna alarde betilunik gabe bizitzeko dohaina.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Sinesgaitza da gure zorte txarra, e? -esan zuen Ronek betilun, Scabbers arratoia hartzeko makurtuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Pepponek betilun begiratu zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 334. orr.

Zenduaren arreba batek gidatutako ibilgailutik jautsi zen Ximurraren ama, betilun eta herabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Betilun samar joan zen, bere aberkideari begi gaiztoz begiraturik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 143. orr.

Benetan betilun zihoan gizona; gogoa beltz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 175. orr.

Han hogeita hamar bageunden banan bana denoi begiratu zigun eta, ordurako zeharo betilun, galdetu zuen: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus