Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barku (orobat barko g.er.) 1 iz ontzia; itsasontzia. ik arrantzontzi; belaontzi; ibaiontzi; kargaontzi; lurrunontzi; zamaontzi.

Portu hau aldiz, barku, txalupa, txipiroiketari eta arrantzarako apailatu edozein ontziz gainezka zegoen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 214. orr.

Ameriketan barkua hartu eta Obabara abiatu nintzenean, deserria uzten nuela iruditzen zitzaidan, eta etxera nentorrela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 240. orr.

Isère izeneko barkuan -erdi belaontzia, berez- egin zuen New Yorkeko porturainoko bidea, lau aste luzez.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 17. orr.

Frantses edo ingles banderarekin dabiltzan barkuetan.  Herria   2002-11-14

-James Kako-oker naiz -erantzun zuen ahotsak-, Jolly Roger barkuko kapitaina.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 124. orr.

Argazkilariak zu barku bateko kapitainarena eginez erretratatzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Tabako kontrabandora dedikatzen ei zen zigor-batailoietatik libratu eta gutxira, beste baten agindupean barkuko patroi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.

Eslora handiko barku batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 57. orr.

Itsaso zakarrean harrapatuta zegoen 12 metro luzerako barkutik.  Berria - Mundua   2004-01-11

Barku bat portutik urruntzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 64. orr.

Eskerrak ari nintzaion ematen, barkuaren tutua joka eta bozgorailutik behin eta berriro bidaiari ez zirenak itsasontzitik jaisteko arrenka hasi zirenean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Barkuaren helizeak muntatzera etorri da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 399. orr.

Bizitza guztia barkuen sabelean pasa du, eta ez da ohitzen argitasunera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 400. orr.

Bartzelonan Genovako barku bat hondoratu, eta 60 lagun izan ziren galdutakoak. pelajikoak deitzen dituzten sarekin dabiltzan barkuek antxua tornu gaitzak ekarri dituzte Donibane-Ziburuko porturat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.

Bauxita garraioan dabiltzan barkuei tiro egiten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Barkua itsasoan barrena bezala balantzan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.

Hala eseri ziren beraz, bakoitza barkuaren alde batean, isilik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 162. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nola zeruan barna hodei iritsi ezinak igeri zebiltzan, hala zebiltzan barku txiki eta handiak aurreko itsaso hartan, elurra bezain zuri, ukigaiak haiek ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Errusiako iparraldeko gerra ontzidiaren barku nagusia den 'Piotr Veliki' (Pedro Handia) ontzi nuklearra «edonoiz lehertzeko» arriskua balitekeela aditzerat eman zuen atzo Itsas Armadako buruzagi nagusi Vladimir Kuroiedov almiranteak.  Berria - Mundua   2004-03-24

Barku militarrak eta ferriak egitera mugatu nahi du Europak eta gainerakoa Asian egin dezatela.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Barku pneumatiko batean zeuden beste 11 immigratu albaniar sorostu zituzten Italiako Itsas Armadakoek.  Berria - Mundua   2004-01-11

Barku piratetan inoiz ez da suerte onik izaten bertan emakume bat badago.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 190. orr.

Partitzear den barku imajinarioko bidaiari imajinarioei agur egiten hasi gara berriro hiruok.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.

Arrantzako barku batzuk lagundu dituzte, bainan sare pelagikoetan ari diren arrantzale handientzat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Eragozpenak ez zeuden aleman barku haietara iheslariak eramatearen edo ez eramatearen kontuan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 40. orr.

-Lantzean behin alemanen gerrako barku bat Ogoño eta Matxitxako arteko badian sartzen duk, gauez -esan zidan-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 25. orr.

3

Gaztaroan barku kapitaina, pirata, eta gaur, agian gauza bera.  Berria - Kultura   2004-09-22

Barku bidaiak iraun zuen bitartean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 92. orr.

· Salbamendu barkuetan egon zitezkeen lagunak hautemateko eta ur gainean ageri liratekeen gorpuez erreparatzeko.  Berria - Mundua   2006-02-04

4 irud/hed

Esango dizut nik zein ontzitan zauden zu: enpresa alu horretan turkiarrei saltzeko armak egiten dituztenen barkuan zaude, zu ere engranajearen zati bat zara, gu bezain biolento eta hiltzaile, baina kontzientzia lasai demonio duzu lan zikina guk egiten dugulako.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.

-Ba al dakik barkutan jokatzen?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barku handi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus