Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autopista (ETCn 2.058 agerraldi; orobat autobide ETCn 11.077 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian autobide agertzen da) iz ibilgailu motordunentzako errepide zabala, babestua, bidegurutzerik gabekoa eta bi noranzkoak bereizirik dituena. ik autobide; autobia.

Orain autopista pasatzen den inguru horretan taberna bat zegoen, eta han jotzeko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 40. orr.

Biribila erabat, bekoki zabala, autopista bat bezalakoa, ilea kizkur, eta kobre-koloreko mataza batek zeharo inguratua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Autopista ertzeko gau-klub hortera baten eran bonbilla kolore anitzez apainduak, hiriak benetan ziren bezalakoak agertzen ziren, mozorro guztietatik aske, mundua zen putetxe erraldoi eta mugagabea, denon bistara.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.

Paradisu bat zena zementuz ito baitzuten, mila etxe eta beste hainbat dorre egiten zituztela, zabortegiak eta autopista, zentro komertzialak eta harrobiak, modurik antiestetikoenean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

-Autopistetakoa "jarduera osagarria" baizik ez zuan Ripodasendako, Jabito eta Txuma direlakoekin hainbana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 387. orr.

Orain ez hainbeste, memoriak erraz atera du gertaera lauso artetik, Durangoko autopistan ordainsaria pagatzeko itxaroten zeuden auto batzuk aurrean eraman zituen kamioi aleman batek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autopista bat (3); baina autopista (3); hegoaldeko autopista (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus