Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andoni, gaur arratsaldean, hemen afaritara bildu garenetariko asko eta asko inguru honetan egin behar duten errausketa-plantaren aurkako manifestazioan izan gara. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 72. orr.
Susmoa hartu zion Samarkandako merkatariak, arratsalde osoan beste oihalik saldu ez zuenean, Herioa bera zela agure itsua, eta bila etorriko zitzaiola. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.
Aitak, nora eta gerrara abiatu behar zuen arratsaldean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 14. orr.
-Hara, hara, arratsalde osoa etxetik kanpo. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 53. orr.
Halaxe lagundu genion, gustura lagundu ere, arratsalde pare batez, artean teologia ikasle ginenok, saski ttiki edo kopa-saskika lurra goi-goiko porlan-zoko hartaraino igotzen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 57. orr.
Arratsaldez lorategian egingo dut lan... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 27. orr.
Arratsaldea etxezuloan pasatzen genuen: ama eta gu senideok mahai inguruan, eta aita etxearen beste muturrean irakurtzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.
Arratsalde batez, beste kalonje baten etxean afaldu ondoren, bertan gelditu zen gaua pasatzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 306. orr.
Nondik datorkizu garai bateko igande arratsaldetako bezpera-kantu haiek bezain gai gastatu horren arreta? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 63. orr.
-Berak agindu dik etortzeko? Ikusten dudan legez telegrafoak lan ederra egin dik arratsaldean. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 60. orr.
Emmak erran zigun, funerariumeko zerbitzuen arabera oraindik bi posibilitate bazirela: ehorzketa, edo ostegun arratsaldean edo ostiral goizean... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.
"Ezin liteke", pentsatu nuen neure artean, arratsaldeko enkontruak susmo beltzenak burura ekarrita, eta atea zabaldu nuen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 7. orr.
Eta arratsalde bat opatu nion Aqualand aldean neuri buruari. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 10. orr.
Arratsaldeko laurak dira, eta Elena sartu da kontsultan; urduri dago, dardarka. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 85. orr.
Arratsaldeetan oso leku lasaia izaten zen hura gehienetan, eta gustura hitz egin zezaketen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 88. orr.
Apirileko arratsalde bat zen, berandu samar. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.
Goizetan eta arratsaldeetan, mutikoak hederrera eraman eta hederretik ekartzen zituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.
Larunbat arratsaldeetan, nire testua muntatu eta gero azken orduko zuzenketekin zoratu dudan Pantxike Agirreri. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 14. orr.
Noizbait ere, arratsalde batean, Sorikera ailegatu ziren, Ahmeten herrixkara. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 26. orr.
Berandu iristen banaiz, zigortu egingo naute, eta ezin izango dut arratsaldean idazten jarraitu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.
Abuztuko arratsalde eder hartan Donostiatik etorria zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 35. orr.
-Gaur arratsaldean batzarra izango da herrian; Otsoak zaindari taldeak osatzeko proposatuko du eta... Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 97. orr.
-Arratsalderako prest izango al dituzu? Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 32. orr.
Honekin batera igortzen dizut atzo arratsaldean akitu nuen lantxo hau, dokumentu gisa atxikia, zure interesekoa izan daitekeelakoanJ. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 13. orr.
Nekatua zuen mihia, arratsalde osoan hizketan aritu baitzen Dorset Streeteko pub batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.
Horregatik guztiagatik dutxatzen zen Matias arratsaldean; horregatik guztiagatik eta nagia ematen ziolako goizean dutxatzeak, dena esan behar bada. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.
Aldudera joan ziren, arratsaldeko dantzaldira. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 38. orr.
Arratsaldean, zakur bat bezala, paseo bat egitera ateratzen nintzen, hau da, zakurrak ateratzen uzten bazidan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.
Obra laikoen jai arratsaldeetara, gehienbat, eta egarria ondo ase arte, jakina. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 14. orr.
Alferrik dute erlojuek arratsaldeko hirurak eta laurdenak seinalatzen. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.
Gozoa da arratsaldea, gereziondoak loretan daude; zozabarren saldoek plazako zeru hodeirik gabea edertzen dute beren akrobazia alaiekin, Messerschmitt hegazkinen gisara. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 9. orr.
Eta azken erabakia hartua zuen: hain hartua, non arratsalde hartan Donostiara joan baitzen, bidai txartelaren bila. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 18. orr.
Arratsaldea lo hil batean higatzen zuen, plastikozko ohe gogor batean xaal-xaala etzanik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.
Abuztuko arratsalde eder hartan Donostiatik etorria zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 35. orr.
Baina arratsalde ezti batez Maddalen zen kolpez sartu ene bihotzean, Maiderrek ez baitzuen dudarik gabe toki guzia hartua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.
Uste duzue yate bat daukan dirudunak udako arratsalde beroa belardi xume bateko loreen edertasuna ikusten igarotzeko ahalmena baduela? Pako Aristi «Note book», 2005 - 63. orr.
Arratsalde lasaiaren bakean, Oskarrek ederki entzuten zituen hiru soldaduen ahots ozenak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.
1980rako urte pare bat falta zela, uztaileko arratsalde sargori batean ailegatu nintzen zibilizazioaren azken portura, Tolosara. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 7. orr.
Ez al dituzu maite New Orleanseko arratsalde euritsuetako ordu horiek, gure eskuetan orduak ez baina betikotasun puska txiki bat diruditenak, zer egin jakin gabe? Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 152. orr.
Hasieran berba gutxi batzuk egin dizkit hoztasunez eta ez du haserre aurpegia kendu, harik eta bere iruzkinari, espero duela nik ahizpekin arratsalde atsegina pasa izana, ez naizela igo erantzun diodan arte. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 49. orr.
[...] baina banekien baita ere barru-barruan nahiago nuela nik hori, nire arratsalde librea etxean bakarrik igarotzea baino. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 21. orr.
Baina bere pertsonaiei Soniak egin zien egun eta arratsalde luzeen segida aspergarri eta beti berdinaren iragarpena ez zen bete. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 139. orr.
Eriak are zaluago ari zitzaizkion ileetan hazkabozka udako arratsalde amaigabeetan, oiloak baratzean bezala. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Gero, noizbehinka, bakardadean, lagun minen konpainian, haiek ikuskatzen emango zituen igande arratsalde euritsuak. «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.
Hala ere, zeharo bakarrik sentitzen zen, arratsalde amaieran batez ere. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 73. orr.
Eta arratsalde bukaeran otordua egitera azaltzen nintzen aldiro, han egoten zen orduan ere mahairen batean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 9. orr.
Orduan, ibiltokirako ateraldiak arratsalde hastapen-hastapenean metatzen zituzten, lehenbailehen bururatzeko, edo ateraldi anitz balin baziren, laburtzen zituzten, oren erdi baten ordez hogoi minututara edo... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 62. orr.
Bezperan ezarritako 40,99 dolarreko marka historikoa txiki geratu zen arratsalde hasieran: 18: 30etan 41,30 dolar balio zituen upelak eta 41,23 ordubete beranduago. Berria - Ekonomia 2004-08-06
Ezen, atzo arratsalde erditsuan, ezbeharraren berri jakitetik 36 ordura, agintariek emandako datu bakanetatik bat zen ontzian zihoazen 1.415 bidaiarietatik 378 bizirik irten direla. Berria - Mundua 2006-02-05
Arratsalde apaleko heltzen gira Villa-Maria-rat eta afaltzen gira euskal etxean pesta tokirat joan aintzin. Herria 2004-01-29
Duela 23 urte, Turismo Gelan, arratsalde apal batez bilduak ginen, ilabetean behin ohi ginuen bezela, hamar bat adixkide. Herria 2005-04-14
-Lehenengo lezionea -erran zidan, mahaiaren inguruan zeuden bi aulkietan esertzen ginela, mahai gainean zegoen mapamundiaren alde baterat, udazkeneko arratsalde apal epel batean -. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.
Arratsalde apala da. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.
Arratsalde apalean ziztu bizian zabiltzan autoen azantzak hautematen nituen, karrikan goraki eleka ari ziren etorkinen aditz kolpatuak. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.
Katakumeak, katu jende guztiak bezala gauzalea baitzen, ez zuen arratsalde apalean lo egitera joan nahi. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 105. orr.
Arratsalde apalean Eiherateko Zokora gidatu zituen urratsak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.
Harat orduko, ez dut jakiten Magaliren herrirat treinik ez zela arratsalde apalean baizik! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.
Lau lagun bildu ohi zineten arratsalde apalean: Artola, Oronoz, Haranburu eta laurak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 19. orr.
Arratsalde apal hartan talde bat ari zen musika klasikoa jotzen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 158. orr.
-Mikel, gaur arratsalde apalerako euria izango dugu. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 148. orr.
Arratsalde apalean oraino, Genovako presondegiko murru lodien gibelean zegoen gela hertsi batean, Markoren abots apala eta Rustichelloren lumak paperean egiten zuen zirrista entzun ziratekeen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 26. orr.
1586an, ekainaren 21eko arratsalde apalean, Pincio muinoko bere etxean, Erroman hil zen, larunbatarekin, Martin Azpilkueta, Doktor Nafarra deitua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.
Lan horien guzien ondotik bazen beti zerbait bazkari edo afari edo arratsalde-askari, omore hoberenean iragaiten zena, dena arralleria eta kantu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 184. orr.
Arratsalde erdian, setioaren zailtasunen eta argitaletxea itxaroten dagoen nobelaren huskerien artean harturiko atsedenaldi batean, Raimundo Silva kalera irten zen haize pixka bat hartzera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 231. orr.
Dama-taldea arratsalde erdian azaldu zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Besterik apenas onartu da, atzo, igandea, arratsalde erdirantz Francoren aurkako erabakia onartu ostean azken orduko premiek beste gai jakin denak Konferentzia honen ostean sortzekoa den Kontseilu Betearazlearen esku utzi baitziren". Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.
Arratsalde erdian edo, zaldun zuri bat sartu zen Kameloteko gazteluan, bakar-bakarrik, ezkutaririk ere gabe. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 60. orr.
Arratsalde erdirako atertu eta zerua oskarbi geratu zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.
Orrondo arratsalde erdian fabrika batera bidali omen zuten trokel batekin, eta kanposantuko aldatsean gora zihoala, Manuel auto batetik irteten ikusi omen zuen, beste neska-mutil batekin. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 17. orr.
Baina arratsalde erditik aurrera gertatu zitzaion benetan zoriontsu egin zuena... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 347. orr.
Arratsalde erdian atea jo zuten, eta entzun zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.
Beste kantu bati ekin zioten gero: "Maritxu, Maritxu, bizitzen badakizu, goizean goizean txokolatea, arratsalde erdian kopatxu... ". Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 219. orr.
Goian, lila koloreko ilbetea, arratsalde erdian. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.
Arratsalde erditan partitzen gira eta La Plata-rat joaiten hau 40 kilometrotan delarik. Herria 2004-03-04
Brent upela 41,45 dolarreraino iritsi zen arratsalde erdian, iragan ostiralean baino %3 garestiago. Berria - Ekonomia 2004-09-14
Arratsalde erditsutan etortzen zen eguneko azken "apairua. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 81. orr.
Arratsalde erditsutan, bertsuak aditu zituen; ikusliarren txaloak biltzen zituzten, alta ez zituzten Lizuniagako bentan bezala egoera politikoa, apez konstituzionalak, espainolak ez eta frantsesak ere aipatzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 146. orr.
Ezen, atzo arratsalde erditsuan, ezbeharraren berri jakitetik 36 ordura, agintariek emandako datu bakanetatik bat zen ontzian zihoazen 1.415 bidaiarietatik 378 bizirik irten direla. Berria - Mundua 2006-02-05
Bazkariaren ostean, Batzorde Nazional berria aurkeztuko dute eta idazkari nagusiaren hitzaldiarekin amaituko da biltzarra, arratsalde erditsuan. Berria - Ekonomia 2004-05-14
Arratsalde erditsuan esnatu zelarik, garbiketak egin, eta otoitzean hasi zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Arratsalde partean Carlosen gutun bat jaso zuen baina uko egin zion zabaltzeari. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 136. orr.
Askotan arratsalde partean lokuluska bat eginda nahikoa izaten omen du erabat berrituta gelditzeko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 132. orr.
- Arratsalde partean etorri izan naiz, zuk alde egindakoan, nonbait. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 40. orr.
Arratsalde partean gure amak egunkaria irakurtzen zuen sofan etzanik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 97. orr.
Hemen egon dun arratsalde partean, baina zer edo zer egitera joan behar izan din edo ez zakinat zer ostia kontatu didan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 125. orr.
Arratsalde partean bionbo bat erosi dut Chinatownen, besterik ez bada Prusiarraren txokoa eta nirea banantzeko. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.
Tribuetako buruengana eraman zuten arratsalde partean, eta Lege zaharra zer zela-eta hautsi zuen galdetu zioten. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 157. orr.
Joan-etorri horretan atzoko igoerak ahuldu egin ziren ordea, arratsalde partean. Berria - Ekonomia 2004-01-28
Partaide guziek gero arratsaldeko askari bat hartuko dute Euskaldunen karrikan, Baionako Olentzero elkarteen batasunak eskainirik. Herria 2002-12-19
Bestalde Kanboko Herriko Etxeak gomita berezia egin du haur guzier, "Nemo" filma ikusi dute zinema gelan eta ondotik eskainitako arratsaldeko askaria gozatu. Herria 2004-01-15
Zaunka elkorra aireratu eta Agustinek arratsaldeko askarian Petarre abantxu urkatu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 177. orr.
Oroit haiza, hirekin izan baitzen haragi-keta eta gero biek arratsaldeko askaria hemen egin baitzenuten. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.
Arratsaldeko askariaren tenoreak hor berean atzeman zituzten, sekulako ixtorioa pentsatu baitzuten, egia eta gezur, denetarik, esplikatzeko nolaz mutikoa berekilan zuten eta nahi zuela gau bat egon, beharbada gehiago. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.
Bertako jendearen beldur baziren ere, lehengo zimentarrien gainean eraiki zuten eta erre-opariak eskaini zizkioten Jaunari goiz eta arratsalde. Elizen arteko biblia Esd 3,3
Goiz eta arratsalde mendirate bat egiten dugu elkarrekin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 153. orr.
Nonbait goiz hartan kurrilo bikote bat, haizeak bidetik bazterturik, jaitsi omen zen jauregiko lorategira, eta lakuaren ondoan gelditu, gru-gruka, goiz eta arratsalde gru-gruka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 265. orr.
Bost egun, goiz eta arratsalde, eman nituen apaletako borrokan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.
Goiz eta arratsalde, bi aldiz egingo genuen joan-etorria, bazkaldu ere etxean egiten baikenuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.
Filistear hura egunero hurbiltzen zitzaien israeldarrei, goiz eta arratsalde, eta aurrean jartzen zitzaien. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.
Eta hori jakitekoa eta jakin beharrekoa suertatzen delako egunero, goiz eta arratsalde, zerbitzu horren beharra sustatu eta zabaldu da zuhaitz tzar itzal luze zabaleko baten gisara. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 150. orr.
Goiz eta arratsalde izaten genituen eskolak, egunero hainbat irakaslerekin. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 77. orr.
Izan ere, senarra jubilatu zenetik, hantxe daukat etxean, goiz eta arratsalde, beti traban, Manolo Escobarren diskoak entzuten. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 49. orr.
Goiz eta arratsalde, gau eta egun. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.
Eskerrak eman diezazkiogun goiz eta arratsalde, gau eta egun Jainkoari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 232. orr.
Egunero, goiz eta arratsalde, erantzun hori jaso izanak txarrena pentsatzeko aukera eman zidan noski, eta impasse hartatik ateratzeko gogoa indartu zitzaidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 96. orr.
Eta zorte ona izan zuten itzulia egitera maletarik gabe abiatzea; kuartelean igaro zuten goiz eta arratsalde parte ona, eta bostak aldean askatu zituztenean, bila jarraitu zuten berriro segituan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 44. orr.
Orduan egunero, goiz eta arratsaldez, ene kantua gero eta gorago emaiten hasi nintzen ibiltokian, euskaldun batek entzunen zukeelakoan eta ene kantuari arrapostu emanen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 82. orr.
Pentsio merke-merke batean hartu nuen ostatu, Britainiar Museoari bizkar, eta hango liburutegira joaten nintzen goiz eta arratsaldez, Munduaren Biltzarraren duin zatekeen hizkuntza baten bila. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.
arratsalde apalean (20); arratsalde bat (29); arratsalde batean (108); arratsalde batez (74); arratsalde eder (12); arratsalde erdian (12); arratsalde goxo (20); arratsalde hartako (15); arratsalde hartan (177); arratsalde hartan bertan (25); arratsalde hasieran (31); arratsalde honetan (26); arratsalde horretan (21); arratsalde on (77); arratsalde osoa (60); arratsalde osoa eman (12); arratsalde osoan (52); arratsalde partean (32); arratsalde pasa (16); atzo arratsalde (16); goiz eta arratsalde (40); igande arratsalde (52); larunbat arratsalde (33); udako arratsalde (14)
arratsaldea arte (12); arratsaldea aurrera (13); arratsaldea zen (14)
arratsaldean atxilotu (12); arratsaldean bertan (25); arratsaldean egin (31); arratsaldean eginiko (12); arratsaldean ere (33); arratsaldean gertatu (11); arratsaldean iritsi (15); arratsaldean jokatuko (21); arratsaldean zehar (12); atzo arratsaldean (567); bihar arratsaldean (43); biharamun arratsaldean (14); gaur arratsaldean (269); goizean eta arratsaldean (13); herenegun arratsaldean (50)
igande arratsaldeetan (20); larunbat arratsaldeetan (14)
arratsaldeko azken orduan (11); arratsaldeko bostak (52); arratsaldeko bostak aldera (14); arratsaldeko bostetan (54); arratsaldeko hirurak (27); arratsaldeko hiruretan (32); arratsaldeko laurak (40); arratsaldeko laurak aldera (12); arratsaldeko lauretan (33); arratsaldeko lehen orduan (17); arratsaldeko lehen orduetan (12); arratsaldeko ordu biak (11); arratsaldeko saioan (14); arratsaldeko seiak (53); arratsaldeko seietan (40); arratsaldeko zazpiak (32); arratsaldeko zazpietan (22); arratsaldeko zortziak (17); arratsaldeko zortzietan (20); atzo arratsaldeko (50); bihar arratsaldeko (12); gaur arratsaldeko (53); igande arratsaldeko (26)
arratsaldera arte (21)
gaur arratsalderako (19)