Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiatzeko lehen arratsetako bat iluntzen hasi da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.
Debekatua dute arratseko zortzietatik aurrera beren etxeetako lorategietan edo beren lagunenetan eserita egotea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.
Kontua da Nanak libre zeukala arrats hura eta, beraz, Darling andreak bainatu zituen umeak, eta gero ohean sartu zituen eta abestu egin zien. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.
Arratsetan askotan, ilunabarrean, etxetik atera eta malekoitik itzulia egiten omen zuten, emakumea aurretik eta senarra atzetik, jeneralean elkarri hitzik egin gabe baina bakean, seme-alabarik gabeko bikoteak ibiltzen diren tankeran. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.
Batzuetan, arratsean batez ere, kartetan aritzen ziren suren baten alboan lagun talde txikiak, kartak zikin banaturik esku zikinetan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 60. orr.
Santiagoko aireportura iritsi nintzen arrats huraxe izan zen Enrique Lihnek lurraren gainean egin zuen azkena. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 81. orr.
-Utzi kontuak ateratzen: ba, oker ez banago, atzo bertan, ostiralean, arratseko kontsultara etorri behar zuen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 165. orr.
Arratsean gauza garrantzitsu bat ikusi behar genuela esan zigun aitak, eta Lehorreko Atera eraman gintuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 38. orr.
Demagun, beraz, haur batek atzo goizean Petri ikusi duela eta Paulo eguerditan eta arratsean Simeon eta goiz honetan berriz Petri. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 211. orr.
Bistan denez, istripua gertatzean, urtarrilaren 2ko arratsean, argi eta garbi eman zion poliziari, bai bere buruaren, bai izandako istripuaren berri; gero, ordea, buruko min gero eta handiagoa zuenez, etxera joan zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Besta arrats batez gertatu ixtorioa da, Maddalen hil-eta ondoko urtea izan behar zen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 37. orr.
Don Marco erantzunen baten zain izango dut arratserako. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 37. orr.
Benetako irabazlea gizarte zibila izan zen, martxoaren 13ko arrats hartan egiaren alde eta gerraren kontra mobilizatu zen jendetza hura. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.
Zorion-txartelik ez, oparirik ere ez, eta existituko ez balitz bezala eman beharko zuen arratsa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.
Beste arrats batean, Poliziaren furgonetak auzoko beste aldean bilduta zeudela esanez etorri zitzaigun gazte bat. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 59. orr.
Arratsean lo egiteko aterbetzat, olezko txabola zatar batzuk baino ez dituzte. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 49. orr.
Ezin lasaitu izan nintzen arrats hartan guztian. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.
- Eurimako: hik eta biok apustu egingo bagenu udan, egunak luzeak direnean, belarra igitaiaz mozten, arratsa arte batere jan gabe; edo behiei aidaka ibili beharra balego goldean..., ikusiko huke nor den gehiago. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.
Biharamunean, ganberaburuaren etxean eman zuen Txitxikovek arratsa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.
Harritzeko da goizetik arratserat zenbat har, zizai eta ulitxa kalitzen eta garbitzen duen! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 64. orr.
Eta gaur arratsean, jokaera nardagarria izan da zurea. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 34. orr.
Bart arratsean, Schwob eta biok, etsi gaiztoak harturik geunden, eta une batez egon naiz ez ote genuen leihotik hegan ospa egin behar saguzar biren gisa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.
Arratsetan, udan freskurara ateratzen ziren jendeak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 33. orr.
Kirrinka batek arratseko lasaitasuna hautsi zuen, eta sargoria, eta siesta arina, eta irakurketa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.
Arratsean ikusiko da horiek zer ematen duten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 39. orr.
Donostiako udazken arrats hezeetan gertatzen zitzaizun hura hasi zaizu gertatzen W.n ere. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 37. orr.
Uztaileko arrats batean, aita Bagdad Irratia entzuten ari zen, Herriaren Ahotsa, eta, aldi berean, kurduerara itzultzen zigun dena. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 20. orr.
Arratseko argi apalarekin asmatu behar du, baina auto handiaren aurreko eserlekuetan keinuka ari direla iruditu zaio. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 16. orr.
Zoazte atseden hartzera; arratsean ospakizuna dugu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 80. orr.
Halako batean, ez nahi bezain azkar, iritsi zen Margeren egonaldiaren azken arratsa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.
Arrats osoa pasatzen dute lur gainean kokoriko, beren lastozko kapelutzarren azpian, perretxikoak bezain geldirik, argirik gabe ere pozik, isilik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.
Eguna freskatzen ari zuen -ia bi 2.000 metro gora geunden-, eta arrats luzean eltxoak ziztaka eta kilkerrak kir-kir hots etengabean ari ziren gure inguruan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.
Kanpadenda barruan, arrats sargori batean, Irati ahoz behera jarri zen, eta ipurmasail distiratsuak eskaini zizkidan. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 54. orr.
Patxi Ibarluzea pilotu bilakatu zela Aliciak esan dit, 2002ko abuztuko arrats eder batez Etxebarriako familia-etxean izandako hitzorduan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.
Egun eta arrats luzeen segida luze-luze batez biziko gara. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 139. orr.
Ehunka negu arrats euritsu beharko ziren paper pila handi haiek ongi miatzeko, zaila baitzen kontsultatu gabe garrantzitsuak edo arruntak, gorde beharrekoak edo botatzekoak, ziren erabakitzea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.
Orain arrats epelaren iluna argi eztiek goxoki sistatzen dute eta gauaren bakeari etxe barneetatik ateratu den jendetzaren hizketa marmarikatuak harmonia bat emaiten dio [...]. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.
Gogoratzen dut arrats izugarri haietako bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 107. orr.
Paper ilunez estalitako leihoak itxi dizkiogu kanpoan zen udaberriko arrats urdinxka eta lanbrotsuari. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 34. orr.
Donostiako udazken arrats hezeetan gertatzen zitzaizun hura hasi zaizu gertatzen W.n ere. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 37. orr.
Arrats gorria zen, eta karrika haietako mugimendua izan zen ene arreta piztu zuèn lehenengo gauza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 476. orr.
Haietako arrats ilun eta hotz batean, Sethek arbi-aza bat lau zatitan egin eta egosten jarri zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 91. orr.
Antton Ihartzegarairen urteak, urte baliagarriak, itzuri egin zaizkiola: Valcornejan, Puerton, arrats aratz etsigarri geldo haietan... Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 201. orr.
Gibelean gelditu dira gizon arrotzen oihu eta espantuak, gibelean eldarnioz beteriko gauak ere, arrats gorri ikaragarriak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.
Abuztuko arrats gris epela etorria zen hirira eta aire leun epel bat zebilen kaleetan, udaren oroigarri. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.
Arrats apal batez, "Lost Days" motelaren harrera gunean izena -faltsua bistan dena- ematen ari zela, urdin-beltzez beztitu lau gizon hurbildu zitzaizkion. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 69. orr.
Zorionez, arrats apal batzuetan gelazaina lokartzen da, eta bakarrik oheratuko naizela erraten diot, joan dadin eta bizturik utz dezan argia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 261. orr.
Basa herri barbaro hartatik urruntzeko, ordurik agerikoena hautatu nuen, arrats apala, ia gizon guztiak jalgitzen baitira artezi eta putzuetatik, eta sartaldeari beha jartzen, hura ikusi gabe. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.
Arrats apala heldurik, arrakasta berberaz egin zuen bere lasterketa hirukoitza. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 239. orr.
Arrats apalean ez zen seguru sentitzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.
Arrats apalean kasernara itzultzen zaretelarik, ur gazitan sartu behar izaten dituzue. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 56. orr.
Baina, atzo, arrats apalean ikusi dudalarik mendixkatik hiria, asmoz Santiagon nintzen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 233. orr.
Beinatek zinez maite zuen arrats apaletan, eguzkiak gorritzen zituen mendi arteka gordeetan gauerako borobilean kuzkurtzen zirenean Georgesekin hitz egitea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 250. orr.
Arrats apaleko zeru ubelaren kontra altxaturik, gurutze bat dirudi. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 126. orr.
Erran behar dut izugarri jostatzen nindutela arrats apaleko partida haiek, etxeko leiho guztiak bonbardaketen beldurrez itxita eta kandela dardarati baten argi motelak piezen itzalak luzatu eta dantzarazten zituela. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 12. orr.
Marilynen azken arrats apaleko gertakariak, kronologikoki eta mentalki zerrendatzen nituen: hiru gizon hurbildu zitzaizkion etxera, gerora ikerketak haietarik bat Bob zela baieztatuko zuela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 15. orr.
Delako alaitasun edo lasaitasun hori, beranduko helenismoaren garaiko "alaitasun grekoa", ezin ote liteke izan gainbeheraren, nekearen, eritasunaren seinale?, arrats-apaleko argi gorri ilaunaren pare? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.
Arrats apalerako beste hitzordu bat iragarria zitzaidan eta ez nuen espantu egitekorik, eguna ahal bezainbat kasu eginez pasatzekoa nuela gogoan atxikiz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 144. orr.
Pentsa ez nintzenez gutxi bozkariatu Xaxik, arrats apal berde batez bulegora deitu ninduelarik, kuxeluz bezala, linea kontrola pean bailitzan, ahapeka, zerbitzu berezi baten galdatzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 10. orr.
Oharteman dituzu, arratsapalean, Paris inguruko gure bide handietan, karrozaren lauhazkak zure aitzinean jarraika agerrarazten eta ezkutarazten dituen zumar guztien soslai izugarriak? Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.
Arratsapaletan Nîmes-ko aldirietan barrena ibiltzea maite zuen; koaderno bat eraman ohi zuen aldean, eta su alai bat egiten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.
Casin Cholet-ek ganbera-zulo koxkor bat aurkitu zuen bere neskalagunarentzat, Trois-Pucelles-en ondoan, eta hara egiten zion bisita arratsapalean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.
Eguzkia zaldi bat zen arrats-min zaurituan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.
Taberna batean daude Txetxu eta Marta, arrats partean sarturik dagoeneko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 157. orr.
7 Oso ondo antzematen da hori Venus planetaren kasuan: eguzkiaren atzetik ibiltzen da, eta eguzkia sartzen denean zeruan ikusten da Venus distira garbiarekin; orduan, arrats-izarra esaten zaio; beste garai batean, ordea, eguzkiaren aurretik ibiltzen da eta egunsentiaren aurretik azaltzen da; orduan, artizarra esaten zaio. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4210. orr.
Arrats giroak laztan egiten digu. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 309. orr.
Udaberriko arrats-usaina zuen denak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.
Ikusgarria da hiria arrats partean, zerua abantxu denean eta ubideetan arrats kolorea zabaltzen denean eta ibai gainak gorriz kutsatzen direnean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.
Emazte santuaren proposamenez urte luzeetan zelibato-bizitza egin ondoren, biak egun berean igaro ziren Jaunarengana, andrea goizean eta senarra arratsaldean, goiz-opari bezala bata, arrats-opari bezala bestea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 893. orr.
Isilik jaitsi ginen hasieran, jada arrats-hautsek iluntzen hasia zuten bide estuan zehar, Lauaxeta aurretik eta ni haren ondoren. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.
Ibiakoitzean, aratsaldeko 4etan adinetakoen aratsaskaria, 7etarik goiti oren alegerak, ondotik Dominic Earl-en kontzertua eta Samainekin dantzaldia. Herria 2005-07-07
Zilegi al da arrats-behera ederrei begia eta gogoa ematea? «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.
Ez zegoen prest hura bere lehenbiziko lerroa zela aitortzeko, inori ere ez, baina are gutxiago arrats beherako begidun Koldo horri. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 142. orr.
Baina ezin dut ezer gogoratu, elurra soilik, eta jendez betetako kafetegia, non arrats beheran esertzen ginen eta disko-jogailuan norbaitek Si j'avais un marteau, ce serait le bonheur. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.
Bat-batean iluntzen hasi zuen, negu gordineko arrats behera bat balitz baino azkarrago eta trinkoago. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 173. orr.
Arrats beheran bakarrik geratu nintzen gelan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.
Arrats beherak itsasgora dakar. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.
- Ene gazte denboran -erran zuen Erregek- ekia iraungitzen den alderantz, arrats-beherarantz nabigatu nian. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.
Poesia itun, arrats-beherati eta ez horratik halako ederrak idaztea, inguruan mundua sugarretan zegoela, ez zitzaigun iruditzen ez harrigarri eta ez lotsagarri ere. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.
Ondoren, berentzat eta apaizentzat prestatu zuten lebitarrek Pazko-afaria; izan ere, Aaronen ondorengo ziren apaizek arratsera arte jardun zuten opariak eta gantzak erretzen. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,14
Erregea, berriz, zuhaitz batetik zintzilikatu zuen arratsera arte; eguzkia sartzean, gorpua zuhaitzetik eraisteko agindu zuen Josuek. Elizen arteko biblia Jos 8,29
Uretan sartuko duzue eta kutsaturik geldituko da arratsera arte; gero, garbi bihurtuko da. Elizen arteko biblia Lb 11,32
Itxirik dagoen aldian etxe hartan sartzen dena kutsaturik geldituko da arratsera arte. Elizen arteko biblia Lb 14,46
Egun hartan oso gogorra izan zen gudua; Israelgo erregeak bere gudu-gurdian zutik egon behar izan zuen arratserarte, siriarrei aurre eginez. gin zen. Elizen arteko biblia 2 Kro 18,34
Bost egun hauetan 9 ordu eta 17 minutu tokatzen zaizkio egunari, goiz-arratsak hartuta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 489. orr.
Eta orain bi laiko, goiz arratsetako dei luzeetan ene ondoan nituenak, tallurgoan hasi aitzin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.
Airearen freskoa goiz-arrats, arratsaldeko beroa, haize hegoak ufaturik, iratzeen usain marroia, arto ximelduaren karraska sinkulina, eguzkiaren joan hostoak dardaran ari direla, gaztainondoetatik garbotsak lurrean punpatuz, pilota torta ziztatzaile baten arrabots motelarekin, pentzeen berde urguilutsua, udako egarrien ondotik beren kontentua denei erakutsiz, gero, [...]. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 15. orr.
Goizetik arrats, kantari. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.
Lan eta lan, goizetik arrats ostatura zetozkion jendeak haia-haia zerbitzatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 70. orr.
Mendi horietan beretan aste guzia, igandetan salbu, goizetik arrats han zabiltzan oihanetako langileak. Herria 2005-02-03
Goizetik arats, eta aratsetan ere oraino, zernahi lasterkari, jende frango bestalde bazterretik sustatzaile! Herria 2005-03-17
arrats aldera (4); arrats apal (4); arrats apalean (5); arrats apaleko (4); arrats apaletan (4); arrats arte (4); arrats bat (9); arrats batean (46); arrats batez (44); arrats batez erran (3); arrats batzuetan (4); arrats beheran (6); arrats beherean (3); arrats beran (3); arrats berean (6); arrats berezi (4); arrats eder (7); arrats eder baten (4); arrats euri (3); arrats euritsu (3); arrats gorri (11); arrats gorrixka (3); arrats goxo (7); arrats guzia (3); arrats guziez (5); arrats guziz (21); arrats hartako (4); arrats hartan (91); arrats hartan berean (6); arrats hartan bertan (6); arrats hartan ez (3); arrats hau (3); arrats honetan (18); arrats horretan (8); arrats hortan (5); arrats huntan (8); arrats hura (4); arrats on (3); arrats oso (3); arrats osoa (7); arrats osoan (5); beste arrats batez (3); goiz arrats (3); goiz eta arrats (7); goizetik arrats (20); igande arrats (7); kasik arrats (3); kasik arrats guziz (3); larunbat arrats (7); lehen arrats (3); neguko arrats (3); ortzegun arrats (7); ortzegun arrats huntan (4); ortzirale arrats (4); ostegun arrats (4); ostiral arrats (7); ostiral arrats honetan (3); udaberriko arrats (3)
arratsa arte (14); atzo arratsa (3); igande arratsa (3); larunbat arratsa (5); ostiral arratsa (3)