Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrastiri (orobat arastiri g.er.) 1 iz arratsaldea.

Arrastiria bazterrak histen ari da jada.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

Lainotzen hasia zen zerua; eta arrastiria berehalako girotzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 128. orr.

Arrastiriak goxo-goxo kaleen ertz zorrotzak leuntzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

Arrastiri eta ilbeherak zituen gogoko; emakume kadukatuak, postizoak eta gezurrezkoak zitzaizkion atsegin, gutxienik begira egoteko, eta leku hits eta itogarrietan sentitzen zen eroso.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.

Arrastirian, mendi sorbaldan azken argi-printzak harrotasun oro galtzear dauden unean, minak ez du soinurik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 114. orr.

Arrastirian, zazpietan, Baionaren ordez Parise, Akitaniaren ordez "Ile de France" delakoa eta gero orokorra.  Herria   2001-03-22

Olorongo Mendi Saileko Gendarmeriak atzo arrastirian konfirmatu zuen Manex Goihenetxeren eta Anne-Marie Lhanden izeneko emazte baten gorpuak aurkitu zituela Pic du Biscau mendian, Biarnon Biharamun arrastirian Madeleine bila jin zitzaionean, ehundegian jarririk aurkitu zuen, ohe gaineko baten zati baten burutzen ari.  Berria - Kultura   2004-05-04

Sabai zerura irekitik aldraka ikusi nituen pasatzen zozoak, arrastirian iluntasunak bideak itxi aurretik hegaldatzen diren txoriok.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 79. orr.

Tontorrak distira egiten zuen han goian, betiereko elurraz jantzirik, bakarti eta mundutik isolatua, ekialdean itzal urdinek margoturik, eta mendebaldean arrastiriaren gorriak tindaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 72. orr.

Taberna bateko terrazan jesarrita zegoen Santos, Santurtziko portutik hurre, eta bere begiak ez zeuden itsasadarra errainu kaleidoskopikoez janzten zuen arrastiriaren kontenplazioan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 114. orr.

Behartsuen lurraldea urreztatzen duten arrastiriei begira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 187. orr.

Arrastiriko eguzkiaren azken izpi ahul gorriskek ferekatzen gintuzten.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 81. orr.

Gaugiro ederra genuen; izar batzuk hasiak ziren arrastiriko zeru nabarra zulatzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Arrastiriko ordu hartan leihotik sartzen zen distira larua nahikoa ez izan arren, argirik piztu gabe irakurtzen ari zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 73. orr.

Argiak eta kandelak arrastiriko zortzietan itzali behar ziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Sartalde argitsutik, arrastiriko oskorriak dirdira noranahi hedatzen zuen: letoira, nikelera, botoietara eta jendearen begietara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Ibarrak arrastiriko zehar-argitan, itzal-mazelak, itzal-trokarteak, lats zuriak han behean, larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Lisboatik, 1540ko azaroaren 4ko arrastirian, Jainkoa baitan zure zerbitzari apala, Frantzes.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 52. orr.

Laster bi pastoral: lehena Sohütan "Xiberoko Makia", üztailaren 15ean, igante arrastiriz, eta 21 an, neskenegün arratsez.  Herria   2001-06-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Udako arrastiri epeletan erabili ohi genuen harrizko mahai borobila.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.

Laino trinkoa zegoen Tolosan arrastiri epel hartan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 128. orr.

-Arrastiri on, Ixaskun.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 207. orr.

Arrastiri on, lagun.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 39. orr.

Arrastiri biguna zen, arratseko hotza ez zen nabaritzen, ia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

Eurriaren azken egunetako arrastiri euritsu eta nahasiaren amaieran, bost zaldizkoak aldapa bihurgunetsua igo eta Bree hegoaldeko atera iritsi ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 336. orr.

Eta legarrez zamatzen zuen gizon bakar bat gainean, arrastiri isileko bakardadean lanean ari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 350. orr.

Nik, baserrian berean, aitaren aldean, zerbait-zerbait akuilatzen bainuen, bereziki udako arrastiri luze eta larunbatetan!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.

Arrastiri leuna zetorren, eta hodeiak ekialdetik gorriska.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

Egunsenti makurra, egun zoriontsua eta urrezko arrastiria!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 142. orr.

3 arrastiri apal (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Arrastiri apal hartan, Martinak, zerua buru gainera lehertzen zitzaiola uste ukan zuen. ETC-literatura, saiakera   Susmaezinak, Itxaro Borda, Alberdania, 2019

Peredikü emaite zonbaitetarik landa, 12: 30etarik, harat, jei giroa nausitüren da Lextarreko plaza eder hortan, arrastiri apaleko 19: 00etan, nonbait han, müsikaz, kantüz eta koblaz alageratürik datekean karrika üngürü batekila ürrentüko delarik besta egünaldia. ETC-prentsa   Herria, 2011-06-16

Ekaina bero honetako arrastiri apaletan Santizpirituko Errepublika Plazara noa, hango platano zuhaitzen maldan bazterrei begira edo irakurtzen higatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2017-06-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrastiri on (3)

igante arrastiriz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus