Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arranguratu, arrangura(tu), arranguratzen da/du ad zerbaitek edo norbaitek eragiten duen atsekabea edo kezka adierazi. ik kezkatu; kexatu.

Ez da nehor arranguratuko eskuak odolez beteak zituen diktatore baten lurrerat botatzeaz.  Herria   2003-07-10

Beti bezala -arranguratu zen kaboa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 133. orr.

Apezpiku euskalduna eskatzeko ausartzia izan zuen laurogei bat laguneko apez taldeaz mintzo ziren arauz! Edo Aljeriako gerla denboran Frantziaren politikaz arranguratu ziren apez eta apezgaiez beharbada!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 89. orr.

Solasean hasi ziren eta Mirentxu arranguratu egin zen, berak etxean seniderik ez zuelako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 124. orr.

Buru-buztanik gabeko elezaharrak! -arranguratu zitzaion Nora-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.

Horren ondotik, gizon gaztea arranguratu egin zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

-Mesedez, ez nazak Egunkaria-rako elkarrizketatzen nuen jendaila horren maila berean jar -arranguratu nintzaion. zure galderak arranguratu egiten nau eta hura baieztatzea eragozten dit.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 116. orr.

Gaixotasunaz geroztik hartaz apenas oroitzen bazen ere, desagertzearen albisteak arranguratu egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Hola mutikoak bazekien -eta segur zen- nehor ez zela arranguratuko, ez eta ondotik ibiliko, kexaturik, non galdua ote zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus