Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ez kezka, nirekin ez duzu arriskurik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.
-Ez horretaz kezka -esan zion Ulisesek-, ez baitut hilezkorren trazarik, hilkorrena baizik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.
Ez zaitez kezkatu -esan nion-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz. Elizen arteko biblia Mt 6,31
Ez kezkatu diruagatik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.
Dena dela, konformaerraza nauzu, ez kezkatu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.
Ez kezkatzeko esan dit behin baino gehiagotan, eskua sakelara eramaten ikusi nauenean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 140. orr.
-Ez, ez naiz kezkatuko -esan zuen mutilak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.
Ron ezin zen kezkatu, horretarako bero handiegia egiten zuen eta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 239. orr.
Batzuetan kezkatu egiten naiz alaba hemen bakar-bakarrik dagoela pentsatuta. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 85. orr.
Gure ama izugarri kezkatu zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 157. orr.
Zertarako kezkatu, biok genekien-eta ez ginela hondoratuko? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 145. orr.
-Oraindik ez daukagu zertan kezkatu gauza hauetaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.
Guk ez dugu zertan haiengatik kezkatu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 87. orr.
-Ez duk zertan kezkatu, George, hi aurrera egiten dutenetako horietakoa haiz... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.
Ertzainak dira, baina ez duzu zertan kezkatu -esaten dit ikasketa-buruak-. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.
"Tout de même", esan zion amari, ondoan baitzeukan, kezkatu samarturik, bere semea edozer ondorioztatzeko moduko azterketa bat pasatzen ari bailitzan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.
Egun hartan, kezkatua zen Amatxi. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 61. orr.
Denak, guti edo aski kezkatuak ginen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 105. orr.
Eta zure ama ez al dago kezkatua? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.
Kezkatua zirudien, baina ez nion arrazoia galdetu. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 170. orr.
Ronek are kezkatuago zirudien orain. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 156. orr.
-Ez da kezkatzekoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 234. orr.
Aurrena pentsatu nuen ez zegoela kezkatzeko motiborik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 25. orr.
Zure gutunak zinez kezkatu nau. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.
Leonen osasunak kezkatzen zaitu. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 156. orr.
Segurtasun-arazoek kezkatzen zuten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.
Maizak ez zekien zerk kezkatzen zuen gehiago, uneko larriak edo etorkizunerakoak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.
Nire anaia zeruari begira dago, zerbaitek kezkatuko bailuen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 117. orr.
Eskuak sakelan gordeak, biharko eguraldiak kezkatuko ez bazintu bezala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.
Harritu egiten ninduen, ez kezkatu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.
Horrek ez zuen Harry kezkatu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.
Seme, ez zaitzala inolako beldur edo tentaldik kezkatu, oso bihotzeko baitzaitut. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.
Izan ere, ez zuen uste emakumea larregi kezkatuko zuenik senarraren alderdi ezkutua ezagutzeak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.
Itxuraz, umerik zoriontsuena, kontentena ematen zuen, baina kezkatu egiten ninduen pentsatzeak zer oinaze ez ote zituen jasan bere sekretu hari eusteko. "Oraindik" hura izan zen Del Valle gehien kezkatu zuena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 269. orr.
Eta huraxe zen lehen gaua horrek batere kezkatu ez zuena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 245. orr.
Anaia kezkatu batek nahitaez egin beharreko telefono deiak ere ez nituen egin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.
Brasilen, Porto Alegren, egin da munduko kargurik gabeko arduradun kezkatuen biltzar handia, aurtengoa bosgarrena. Herria 2005-02-10
Arima kezkatuen ametsetan entzuten den dei bitxi horietako bat ote zen? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.
Ondoren egonezin traketsetik beste ametsik gabeko lo kezkatu batera pasatzen zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 127. orr.
Ronen begirada kezkatuari erreparatuz gero. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.
Marmar pentsatiek eta esku igurtzi kezkatuek. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 35. orr.
San Josek atzera begiratzen du keinu kezkatu batez. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.
Hi hago kezkatu aurpegiaz. Izeba Petunia itzuli zen telefonotik, haserre eta kezkatu-itxuraz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 25. orr.
-A, bai? -esan zion Malfoyk, iseka egin nahian, baina kezkatu-itxuraz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 136. orr.
Kezkatu-itxurako azti bat zegoen atean, esan eta esan: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.
Ongi aterako zaio, nik uste -esan zuen, kezkatu antzean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.