Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neska gajoa, ez da batere erraza izan bere bizimodua, baina inoiz ez da kexatu. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.
Tripetako zorriak ordurako kexatzen hasiak, non zer jango hasi naiz. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.
Badakizu askotan kexatu izan naizela amarengatik, baina gero beti ahalegindu izan naizela harekin adeitsu izaten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.
Baina eskuak lokietara eraman besterik ez zuen egin, eta igurzten zituelarik, lanaz eta nekeaz kexatu zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.
Ez dela jarri duten lekuaz kexatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 374. orr.
Hau dela eta, Parisko hiritar aberats bat mihi gabe geratu zen, eta hau Inozentzio IV.a aitasantuaren aurrean kexatu zen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Zoritxarrez, berriro kexatu beharko dut janaria dela eta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.
-Ez zara kexatuko! -amari-. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 52. orr.
-Jainkoari eskerrak, ezin naiz kexatu -esan zuen Sobakevitxek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 214. orr.
-Joba, ama! -kexatu zen Leire-. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 82. orr.
-Hau aspergarria da -kexatu zen Dudley, eta tirriki-tarraka hankak arrastaka alde egin zuen handik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.
-Ez adarrik jo, faborez -kexatu zitzaion Arantxa-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 159. orr.
Eta, egia esatera, emaztea bera konbentzitua zegoen ez zuela zertan kexatu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.
Ez dut kexatzeko motiborik, ez alde batetik eta ez bestetik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 164. orr.
Eta hain xuxen odola abiatu zitzaion, odola burrustan zarion, eta odola ezin geldiaraz [...], gure errientsa arrunt kexatua, aztoratua, haur guziak izituak... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 16. orr.
Hola mutikoak bazekien -eta segur zen- nehor ez zela arranguratuko, ez eta ondotik ibiliko, kexaturik, non galdua ote zen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.
Ez kexa! -erran zion Ninari hoteleko tipoak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 163. orr.
Andreek irria ezpainetan, ez kexatzeko, jatekoa bazela denentzat eta aski zutela kantoi hartako mahaian jartzea. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 119. orr.
Amarekin kexatu zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 15. orr.
Bere buruarekin eleketa ari zen, norbaitekin kexatua balitz bezala, galde-erantzunak berak eginez. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 134. orr.
Baditut kolera bulta itsusiak eta zinez orduan arrunt kexatzen naiz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 19. orr.
Ez nau kexatu ustegabeak, laket baitzait holakoetan abentura kutsu zerbait senditzea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.
Oroit zira zure aita edo amek zartako bat emanik edo bortizki kexaturik zure kontra? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 114. orr.
Zer erran duzu? -galdetu zuen Amatxik, pixka bat kexaturik, hitz larriak ez baitzituen sobera maite, Mikelen amak! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 26. orr.
Itsaso kexatua itxuratzen nuen, Joana ondoan hatsanga igerika, harrian bistan, angustia, itotzeko antsia, salbatua izateko premia. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.
Aski giro nahasia piztu da Pariseko alde hortan, bazterrak kexatu baitira eta sutan bezala jarri, lehenik Clichy hirian, ondotik inguru hartako beste hiri batzuetan. Herria 2005-11-10
bazterrak kexatu (5); ezin kexatu (7); ezin naiz kexatu (17); kexatu nahi (9); kexatu nahi dut (6); kexatu nintzaion (3); kexatu nintzen (5); kexatu zen ron (3)
kexatzeko arrazoi (3); kexatzeko arrazoirik (14); kexatzeko motiborik (6)