Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argi (ETCn 270.654 agerraldi) 1 iz gauzak ikusgai bihurtzen dituen erradiazioa.

Gauean soinu jotzen hasi eta inguru guztietako baserrietako argiak biz arazten zituzten.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 26. orr.

Ez dut bestalde argirik eta lana utzi behar izaten dut gautu orduko, eta oso, oso, oso mantso idazten dut.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 7. orr.

Argia beretik atera du -kandela sorta handi bat erosi zuen atzo Parisen- luma eta tintontzia bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

Natura dastagarria besterik ez du ikusi argi eta kolore artean: funtsean, paisaia eta emakumeak bakarrik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.

Argia itzali, eta segituan isildu ziren.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 20. orr.

Gorria bere aulkian eserita dago jadanik, leihotik goizeko argiari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

Eta arbola haiek gure argi aldera erakartzea omen genuen xede nagusi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Isilean gelditu ginen, euriaren errezel mugikorrak ahultzen zituen Bavariako argiei begira.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 72. orr.

Etxera itzuli nintzenean, gela guztietako argiak piztu nitinan, eta ispilu aurrean paratu nindunan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 25. orr.

Argi bat piztu zitzaion hiruki aldekidea demostratu zuen lehenengoari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

Ikonoaren azpiko lanparatxo gorri-beltza zen gelako argi bakarra, eta ordu arte inoiz beldurrik eman ez bazidan ere, orduan beldurra eman zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 24. orr.

Liburu honek nekez ikusiko luke argia zenbait adiskideren laguntzarik izan ez banu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 11. orr.

Horrenbesterekin, aske utzi ni, eta, burua sorbaldan gaindi itzulia, begirik gabe asmatu du nonbait bidea, ezen ateraino joan da soaren laguntzarik gabe, nigan josirik, azkeneraino, begion argia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 74. orr.

Euli-saldo baten burrunba ateratzen zuen aire beroak, eta airean jasotako aizkora-ahoaren moduko distirak egiten zituen argiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

Argi gutxi sartuagatik Joxeren ibilera segurua da oihanean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 15. orr.

Honela dio berak: "Beti argiaren eta alaitasunaren kantaria izatea izan da nire xedea.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.

Nire atzetik lau babalore zetozean, auto baten barruan, nor bere libretatxoarekin, pasatzen nintzen kale bakoitzeko leihoetara begira: zenbat argi piztu eta zenbat jende esnatzen nuen zenbatu behar zitean, pentsa!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 19. orr.

Zigarroen kea, zirimolaka, billar-mahaiaren gaineko argiaren inguruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Argia gero eta ahulagoa izanagatik, bisaia ikusten ahal dio orain.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 8. orr.

Argia, argia! oihukatzen zuen arratseko zazpiak zirenean, bonbillak pizteko ordua harentzat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Airerik eta argirik gabeko bunker bat da, baina labanderia gertu du eta nahiko txukun dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.

Orduan, ziur nauk, oso bestelako argi batez begiratuko diok matematika ilun eta lauso horri, gogoa beteko baitik, nori eta hiri, eleberri ederrenen irakurle aseezin horri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Ezin zuen jakin haietariko eskuizkribu batzuk salbatu egin zirela eta argia ikusiko zutela noizbait.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

Argiaren dirdai urrekarak, estoreen arteko zirrituetatik sarturik, su-txinpart txikiak sortarazten zizkion haren ile-adatsen isla gaztaingorriari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Historia-aurreko zientziaren argia iristen den garairik antzinakoenetik beretik, euskalduna poesiara emana ageri zaigu".  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.

Ez dago kuidadorik: zinpeko zaindaria ordu hauetan goiko pisuetan dabil, eta bera ondo ezkutatuta egon da komunetan, eraikineko argi guztiak itzali artean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 33. orr.

Kanpotik elurrak islatzen zuenaz bat, toki estrategikoetan kokatu hiru-lau kandelatako argia.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 17. orr.

Arratsalde goibel eta ilun honetan otu zait lerro hauek idazten hastea, leihoak ematen didan zeharkako argiaz baliaturik, kontatu nahi baitizut zuri, gazte horri, nola pasatu garen, urte batzuen buruan bakarrik eta ia-ia ohartu gabe, baserrietako arto landa zaharretatik hirietako arlo landu berrietara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.

-Ulertzen ari naiz, argi bat piztu zait zure terapiaren baitan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 17. orr.

Eta ni Xeto-z oroitzen nintzen, nire lehengusuaz, eta haren uso akrobatikoez, eta gure baratzeko mingranez, eta gure gaualdiak argitzen zituen argiaz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 18. orr.

Ez zen askorik falta iluntzeko, eta Amaiak argiak piztu zituen nahiz eta, oro har, ongi ikus zitekeen haiek gabe ere.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 28. orr.

Hala ere, ez da zaila pentsatzea, gauez eta argirik gabe, bidea luze egin zitekeela eta era guztietako mamuak ager zitezkeela bertan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

2 (izenondoekin)

Zure aurrean eta zure heleran haizeak ihesi doaz, lur artatsuak azpian lore leunak zabaltzen dizkizu, itsas lautadek irribarre dagizute eta ortzi bareak argi hedatuan dizdiz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 33. orr.

Izan ere, zalantzaren ilunpeetatik argi txit distiratsura eraman gaitzakeen arrazoi izpi bat sor baitaiteke: hor dago irakaskuntzaren hastapena; eta gero, zalantzak argitzeko, alderantzizko bidetik ekarri behar da argia.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 34. orr.

Herriko beste emakume batzuek bezala, Rouengo lantegi baterako ehotzen zuen etxean, aireztatzerik ez zegoen gela batean, oso leiho estu eta luzanga batzuek sartzen uzten zuten argi soilaz.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.

Teklak suelto zanpatu zituen, auto barneko argi piztuen laguntzaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Ezezagun batek, soto nahiz ganbara-zoko batean, tupustean aurkituko duen hori aurpegi berriz agertuko da gure artera, argi berria eginez unibertsoari buruz edo haren zatitxo bati buruz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 24. orr.

Beraz, bikien atzetik goiko pisura joan nintzen; bidean, argi eskas hartan, usain beroak eta mastekatze-hotsak... baserriko beste bizidunak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 12. orr.

Arratseko argi apalarekin asmatu behar du, baina auto handiaren aurreko eserlekuetan keinuka ari direla iruditu zaio.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 16. orr.

François andrea begira zegoen, bizkarra barazkiei eusteko oholtxoan jarrita, ezeri ere antzik eman gabe, Balthazarren saihets distiratsuaz gain ia deus ez baitzuen ikusten uzten ezkerraldeko kriseilu karratu txikiaren argi ahulak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Heriotza batek argi bereziz argitzen ditu ezbeharraren aurreko eta ondoko uneak, hildakoak eman dituen azken pausoak, ukitu dituen gauzak eta egin dituen adierazpenak, azken orduko hitz edo imintzioek bizitza osoaren argibidea eman balezate bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 34. orr.

Hala ere, eskailerak eta ezkaratza, beti bezala, erdi ilunpetan, argi kaskarra egiten baitzuen bonbilla ilaun bakartiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

Eguzkia hil daiteke, eta berriz sortu; / Guk, gure argi laburra hiltzen denean, / Betiko gauean lo egin beharko dugu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 19. orr.

Argi gorriak eta arau hausteak datozkit gogora.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 37. orr.

Argi zuri bat da, baina egun berriko eguzkia bezain gartsua.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 35. orr.

Linternekin argi eskasa egiten zuten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.

Bi farol nekatuk argi ahulez bustitzen zuten lekua.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 13. orr.

Bi izarren talkak eragindako argi itsugarritik eta zarata ikaragarritik jaioa zen Toto.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.

Soldaduari eroria zitzaion buruko musuzapia eta orain haren burusoilak distira izerditsu bat zabaltzen zuen ilunabarreko argi gorrixkaren pean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Ongi gogoan dudan hiri handi hartan, aldirietako kaleek argi hitseko farolak zituzten, gero eta argi hitsagoko farolak, landan galtzen zirenak arbolen arteko iluntasunean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.

Zendutako gizon ospetsuaren bizitzaren eta izaeraren gaineko argi berria, horrela definitu zuen Americo Fonseca jaunak, Lombo de Tanquerako bidean jada, Napumoceno jaunaren testamentuaren irekitzea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 11. orr.

Nire bizitza azkeneko urteetan lausotu zuen laino ikusezin eta itsaskorrean, argi apal eta leuneko kriseilu izan nuen Nunu, bide-erakusgarri beti.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Bainan joaten naizelarik ikusterat presoak - ez naiz sobera ardura joaiten, dohaike -, beti ateratzen niz handik argi berezi batekin.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 69. orr.

Hatza zeukan orritik ireki eta, bonbilla sabaitik zintzilikatuaren argi horizta motelera, irakurtzeari ekin zion Xerealek:     «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Gainera, berehala izaten da argi nagi eta txurixka alu batez agertzen hasten den eguna, hozkia ematen didana.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Argi itsugarriaren borborra sumatzen zuen, haize beroak hosto idortuen artean egiten zuen hotsa, eta adi egon zen jauregiko milaka hotsei.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Baina argia zabaldu zuen andreak, eta argi karratu bat zen lehenago egurrezko ate bat izandakoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 25. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Isilean sartu nintzen, leiho bazterretik ohe barreneraino sartzen zen argi zerrendak behatzak argitzen zizkion amari, izararen ertzean ikusten ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 20. orr.

Txubilloko itsas farolako argi-bala hirukunek txandaka argituta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

Bigarren solairu hartako paretaz kanpoaldean zegoen "Fonda Portabella" letreroaren argi-distirak kristalean barrena isla egiten zuen gortinetan, eta oroitu zen ostatuari bere deitura ematea proposatu zionean zelako poza hartu zuen Antoniak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Kolko Mitxoleta zen gure arteko onena, gure argi gidaria, Belengo izarra; gure aitalehena, jakinduriazko iturri agortezina, begiratu beharreko ispilua, eredu gorena, aita pontekoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 6. orr.

Lurra, dena gorri eta zuri, odol eta elur, menstruazio eta esperma; eta urrunago mendien anila, argi-koilare batez inguratua.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 12. orr.

Kemalentzat natura dena da, argi mota bat ia.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.

Gauaren erdi-erdian, hor hasten baita sortzen egun berriaren argi xinta xumea...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 9. orr.

Adaren azkeneko esaldi bat geratu zen zintzilik leihoaren eta nire arteko argi-zirrindaren hauts artean:  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.

Badakizu ez dela debekatua zure argi-keinukarien erabiltzea!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 26. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alfer-gurpil behin eta berrirokoan itzulika gabiltza, horra, ostera ere, temati, gau-tximeleta argiak liluratua nola:  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

"Nor zara zu, ene Jainko txit eztia?" esatean, kontenplazio-argi batean murgiltzen nintzen eta bertan, Jainkoaren ontasun, jakinduria eta ahalmen neurrigabearen leizea ikusten nuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.

ez da sekula kriseilu-argirik izango, ez eta entzungo senar-emaztegaien kanturik ere zure baitan; zeren eta zure merkatariak lurreko ahaltsuenak baitziren, eta zeure sorginkeriez herri guztiak engainatu baitituzu.  Elizen arteko biblia   Ap 18,23

Urkabean, ordea, erortzen da burua, eta itzaltzen da buruko barren-argia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Hori onuragarriago izango zaio debozio-argiaz gozatzea baino, loretan dauden bertuteez poztea baino, eta berak kosta ahala kosta gozatu nahiko lituzkeen sentimenduez osatzea baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Astiro-astiro, emandako urratsak egin zituen atzerantz, itsuka, elfo-argia erabiltzera ausartu gabe.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 214. orr.

Hostoen aldetik argia da ezaugarri nabarmena, bi aldetatik baitira altzairu-argi distiz xumea damaigutenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

5 izond argitasun handikoa.

Eta horiek guztiak luze eztabaidatu ondoren, guztiek baztertu dituzte, ez dutelako ez hankarik ez bururik; ekintza haren errua intsumisoei edota feministei egoztea ere ez zaie bidezkoa iruditu; ezen, ba al dute, egiaz, salaketa haiek jaurtitzeko froga argi eta erabatekorik?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 12. orr.

Harizko alkandora jantzi dut, galtza argiak, eta larru zaharreko zapata marroiak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 20. orr.

Kontraste mingarriz beteriko mundu honetan, New York bezalako hiri handiak gizarte-bidegabekerien adierazle argiak dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Tenshi jauna gizon argi zuhurra zen: arrisku handian jarri zuen bere burua niregatik, eta ongi zekien gainera zertan ari zen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 41. orr.

Ondoren etorriko dira Errege indartsu eta Profeta handien garai argi eta ospetsuak, geroago Olerkari fin eta Jakintsu sakonen lanak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.

Lehenik eta behin, Jesusen Ebanjelioaren ispilu argi eta lekuko jator dugu Frantzisko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Azpian hitz laburrak eta zenbaki argiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Infinitu potentziala kontzeptu argia da; ez, ordea, akzidentala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.

Alkandora urdin argi bat zeraman, bakeroa, lore zuriko brodatuekin, eta lastozko sonbreiru batekin babesten zen eguzkitik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Horretarako, poesian diskurtso bereziki irrazionala ikusten zuen tradizio jadanik mendetsuaren aurka borrokatu behar izan zuen: adierazlerik esplizituena eta argiena Platonen Ioia da, beronen Politeian egiten duen poeten gaitzespena ez aipatzearren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.

Gizonak badaki gezur argi eta garbia entzun duela.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.

Hala ere, denboraren martxak berak erakutsiko dio kartzelarien mainek xede argia dutela, eta ezagutza horren ondorioz, bere burua indartzen ahalko du.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

Tarteka-marteka poesiak txertatuko zituen, baina bere hizkera bizia, argia eta herrikoia izan zen, eta, oroz gainetik, sentsualitatez betea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

Eman dezagun neska argi batek negozio hori lortzen duela zuretzat, igoera bat izango al luke?  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 22. orr.

Lekukotasun argia utzi zigun Pedro Madariaga bizkaitarrak, 1565ean argitaratutako Honra de Escribanos liburuan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 9. orr.

Nik neure buruari askotan esan izan diodan bezala..., oso buru argia izango du, bai, baina zer daki bizitzaz?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 29. orr.

Modu argi eta berezian ezagutzen ditugun gauzak, edo gauzen propietateak dira edo haietarik deduzitzen direnak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.

Horra hor New Yorkeko alderdi argiaren zenbait distira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.

Beraz, irakurleak bere esku du orain azterlan osoaren laburpen uniforme bat, buru argi batek egina, edukiez ongi jabetzeaz gain, egilearen ikuspegian eta helburuan ere ongi sartu dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 9. orr.

6 adlag zalantzarik edo puntu ilunik gabe.

Argi geratu zen, horrenbestez, Imanolen haserrearen arrazoia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 21. orr.

Bi jarrera horien erdian, planeta honetako kideen gisa "jendeki" bizitzerik ez geneukala argi zegoen, edozein ordutan estereotipo finkoei moldatzea eskatzen zitzaigulako: artzain moduko basa ona edo goi mailako terrorista trebea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

Baina idatzita jarritakoan gauzak argiago ikusteko itxaropena galtzen ez dutenetakoa naizenez, idatzi egin dut.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 46. orr.

Mendebaleko hodei berunezkoek argi erakusten zuten mezua, seinalea nahi zuenarentzat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 22. orr.

Neuk ere ez dakit oso argi zer dela eta hasi naizen idazten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 9. orr.

Argi dauka lanean ari denean ez dela denbora-pasa ari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

Horrez gainera, kontratuak argi zehazten zuen urteko izakinak berritzeko unea iritsi orduko edertasun-gaietarako eskubidea izango nuela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.

Argi gera bedi: kasu bakanak! Eta, bestalde, zer sintoma konstatatuko zenituzke zuk, jauna?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.

Argi ulertu dut neure autoanalisiaren zati bat dela, neure aitaren heriotzaren, hau da, gizaki baten bizitzako gertakari garrantzitsuenaren, galera lazgarrienaren, aurreko erreakzioa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 11. orr.

Euskal Herrian badaude espainolista konfesionalak, are euren kredo politikoan artikulu behinena espainolismoa dutenak ere, azken urteotako PP-PSOE fronteak aski argi erakutsi duenez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Espainiako hedabideentzat ere Jokin Z. zena, abizena argi ematea erabaki denetik, Jokin C.L. bihurtu da egunkari abertzale batean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 19. orr.

1947an liburua argitaratu zenean, literaturan, gazteentzako literaturan batez ere, ez zegoen ohiturarik sexu gaiak hain argi azaltzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

Argi dago bilatzen ari naizena une berezietan aurkituko dudala - inoiz aurkitzekotan - eta herriko trena arruntegia da, ezagunegia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 74. orr.

Eguna argi edo ilun egon, neonak beti piztuta egoten dira gure tailer eskerga horretan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

Baina azken batean, mundua elefante batek sustengatzen zuela uste bazen duela ez hainbeste urte, eta elefante hori bigarren elefante batek eta bigarren hori dortoka batek, argi dago dortoka hori zalantzak bakarrik sustenga dezakeela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

Bidea, berriz, argi duzu hasmentatik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Nire arerioak joko lasaia nahi du, argi dago.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Hori argi behar dut aitortu hasieratik, zutabe honen gutun izaera gera dadin garbi tinkaturik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 12. orr.

Ez zitzaion argi geratu, ordea, berriro ere Elias Elortza eta Jose Egiarekin joan behar ote zuen notarioarengana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Ekartzen zidan errekadua hainbat arinen azaldu nahi zuen, argi zegoen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 12. orr.

7 adimen argi

-Bai, noski -esan zuen Power jaunak-, adimen argiek ikusi egiten dituzte gauzak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 249. orr.

Izan ere, gauzen lehenkiak ez ziren berariaz eta adimen argiz paratu bakoitza bere ordenan ez elkarrekin bakoitza nola mugitu erabaki, baina, betiraun guztitik hartutako kolpeen eraginez, hainbeste izan eta hainbeste aldakuntza jasanik, era guztietako mugidak eta elkartzeak esperimentatuz, azkenik gauzadi hau sortzeko eta irauteko moduko egituretara iritsi dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Bururatu zitzaidan nolabait gauza ederra zela hain gorpuzkera kaskarrak halako adimen argia ezkutatzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Emaiozu, bada, zure zerbitzari honi adimen argia, zure herria gobernatzen eta ona eta txarra bereizten jakin dezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 63. orr.

Bere adimen argi eta trebetasunagatik beste guztien gainetik nabarmenduz, esaten da zaletasun handia zuela tresna mekanikoak egiten aritzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Miresmena diet adimen argiei.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 144. orr.

Badu Poek Gutun lapurtua ipuinean darabilen harridura-mekanismoaren halako aire bat: Poeren ipuineko G. polizia-prefektuak metodo sofistikatuenak baliatzen ditu lapurtutako objektuak bilatzeko, baina poliziaren adimen argia ez da gai ebidentzia deskubritzeko: mahai gainean eta denen bistan dago lapurtutako gutuna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 201. orr.

Han ere kalifikaziorik onenak lortu zituen letra ederretan, historian eta filosofian, eta bere adimen argiagatik ez ezik bere xarma bereziagatik eta berriketa biziagatik nabarmendu zen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

8 argi albako (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Argi albako heltzen ziren gain haietara. ETC-literatura, saiakera   Jendeak. Laborari munduko kontakizunak, Daniel Landart, Elkar, 2017

9 argi armiarma armiarma lanpara, beso asko dituena.

Guztietan keak belzturiko sabai berdina; guztietan argi-armiarma kedartu berdina, eta, handik goitik zintzilik, beiraki ugari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Sabaiaren erdian argi-armiarma bat zegoen, artile zarpailezko zorro batean bildurik, zeinari seda-harraren kuskuaren antza ematen baitzion hauts ugariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Argi-armiarmak sabaitik dilindan, nerabeendako arropa-denda batean baino ispilu gehiago bazterretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Han-hemen, argi-armiarmetan eta hormetan, etxeko lanparatxo bakanak piztu zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

10 argi arrunt

Gero, lehenbiziko irudia filtro gorri batetik proiektatzen zen, eta bigarrena, berriz, argi arruntez, filtrorik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Ba ote zitekeen (nire lagun Kevin Halliganek iradokitzen zuenez) begi-lausoak kentzean -hamarkadatan hain erretina ahulak apika babestu zizkioten begi-lauso haiek kentzean- hilgarri gertatzea Virgilentzat eguneko argi arrunta; erretinak erabat erretzea, alegia? Esan ohi da erretinako beste arazo batzuk dituztenei -makularen endekapena adibidez-, izugarri jasanezina zaiela argia -ultramorea ez ezik, uhin-luzera guztietako argia-, eta balitekeela argiak erretinen endekapena azkartzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

11 argi artifizial

Ikusgaia eguzkiak edo argi artifizial bortitzak zuzenean jotzean gertatzen zitzaion hori bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Gertatzen da heroiak brontzezko arrazaren bizitza gaiztoak bizi eta heriotza ankerrez hil zirela, eta halaber Valhalla zulo zikin bat gertatzen da, argi artifizialak itzali eta eguneko argi soilaz borroka iskanbilatsu eta festa zaratatsuen idealizazio poetiko hau aztertzen dugunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

Jantokia ikusi bezain laster konturatu zen, alajaina, aurrerantzean argi artifizialpean gosaldu beharko zutela; berak biziki gorroto zuen zerbait.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.

Argi artifizialarekin azaleko letra doratuek nabarmenagoak ematen zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Gaueko argi artifizialak espezie ugariengan eragiten du, eta animalia askoren jokabidea aldatzen.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Argi naturala baliatzen ahalegindu ginen, ahalik eta argi artifizial gutxiago erabiltzen.  Berria - Kultura   2004-10-22

12 argi aski

Narrazio honetako gakoaren funtsezkoena osatu duten gertaera gehienen ebidentziak, argi aski frogatu du Raimundo Silvak ez duela atarramendu onik izan bere ikuspegiak ezartzen saiatu denean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 300. orr.

Eguzkiaren beroa gutxituz doala dirudi", esan zuen ingurura begira, artean argi aski baitzegoen, belarra artean berdetasun trinko leunekoa, etxearen berdetasuna pasio lore purpurez izarreztatua, eta beleak orru hotzak jalkiz goiko alde urdinetik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.

Orduan, emazteak esan zidan: -Non dira zure erruki-egintzak? Non zure egintza onak? Argi aski dago zer gertatu zaizun!  Elizen arteko biblia   Tb 2,14

13 argi asko

Bestelako komentariorik merezi ez duena, argi asko ulertzen baita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 41. orr.

Atzo bertan, Larraitzek Urkori honelaxe esan zion, argi asko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Ezkondu eta eliz-sartzeko kontua aitatu zidatenean, argi asko esan nion entzun nahi izan zuen guztiari: "nahi ordurako ez naiz gizonarekin lo egiten jarri!".  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.

Zure aldetik, noski, Ostolazak eta biok argi asko daukagu hitzartutakoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 121. orr.

Argi asko zegok ekuazioa.     «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

Argiztatu beharrekoa zuzen-zuzen argiztatu beharrean, inguruko bazter denak argiztatzen dituzte, eta noski, argi asko alferrik galtzen da.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Mikel Alonsok argi asko dauka bere egitekoa futbolean jokatzea dela.  Berria - Kirola   2004-11-19

-Geroztik, jakin zenuen argi asko zer ikusten zenidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.

Nathanielek berak argi asko ikusi ez zuen, bada, kalesako neska letra gorriko liburu huraxe irakurtzen ari zela?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Emazteari, betiere, jendeak argi asko esaten baitzion gozamen handia izan zela senarra ezagutzea eta dibertigarria irizten ziotela oso.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 140. orr.

Alabaina, letren sukaldari honek irudipena du Robert Blyk ez duela Peter Pan gogoan, zeren han argi asko esaten baitzaigu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 114. orr.

14 argi azkorri

Argi azkorrian, soto batean, harri beltz baten aurrean lepoa egin diet zezen sakratuei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.

Lohi-zurrustak zipriztintzen genituen alde banatara, putzuetan barrena igarotzerakoan: argi-azkorritan argituriko putzu haiek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

15 argi-babeski

Tom-i gauean begietarako argi-babeski berdeak erabilarazten dizkio eta pisuekin ariketak eginarazten, eta Evari olo-morokila janarazten dio.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 267. orr.

16 argi berdea eman baimena eman.

Senatuak argi berdea eman dio 10.500 milioi dolar bideratzeari Katrina-k kaltetu dituen zonaldeetan laguntzeko.  Berria - Harian   2005-09-03

Parisko Dei Auzitegiak argi berdea eman dio Iñaki Esparza estraditatzeari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Azken urteotan etorri diren ekimen guztiei argi berdea eman zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

17 argi egile

Eta hala bihurtu zinen ene kontzientziaren aitzindari, gidari eta argi-egile.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 402. orr.

18 argi egin

Mahai gainean ireki eta, ipurtargiarekin argi eginaz, miatzen hasi zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 253. orr.

Orain, gauean, atsedenaldian, Jian-i esker, zein esku-argik urrunago argi egin apustuan ibil nintekeen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 60. orr.

Hasieran apur bat izutu nau: bere aurpegia bat-batean nire buru gainean agertu da, ezkerreko leihoko zabalgunean, eta linternaz argi egin du guganantz, lehen eguneko iluntzean, edo gauean agian, beste geldialdi luze batean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 80. orr.

Amorruak eraginda, gutunazala urratzekotan egon nintzen, baina eldarnio-uneetan ere bada barne-txinparta bat argi egiten diguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Utz dezagun bere hilotza bakean eta ez gaitezen haren zatiak biltzen ahalegindu herriko parkeren batean harrizko irudi bat egiteko, gure bihotzetan bere obraren distirak argi egiten digun bitartean behinik behin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 173. orr.

Musu ematen diot ahoan, luzaroan, oso luzaroan; eta oinaztuek argi egiten digute, trumoiak burrunba egiten du, berotasun itzelezko batek hartzen nau eta hazia isurtzen dut, Lineren kontra estu-estu eginik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 90. orr.

Argi egin digu Jainko Jaunak egiaz. Egin prozesioa, abarrak eskuetan, aldarearen ertzetaraino.  Elizen arteko biblia   Sal 118,27

Ilargiak argi egiten duen arte, ibaiek ur-isuria duen arte, / Eguzkiak Lurra berotzen duen arte, belarrak hazten jarraitzen duen arte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 136. orr.

Ilargiak argi egiten zuenetan, ate hartatik eta leihoetatik sartzen zen argia nahikoa izango zen linternarik gabe ibili ahal izateko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 156. orr.

Sumina eta originaltasuna; cocktail horrek eraman ote zuen Galois halako distira dotorez argi egitera?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 333. orr.

Eta denen artean ezin zuzenduzko nahasketa haundi bat, Yvan Colonna berriz itzalerat bildu zuten ondoan eta jazko uztailaren 6eko erreferendumak garbitasun guti erakutsi eta mentura guti han zerbait argi egiteko.  Herria   2004-08-12

Kontu honek berak argi egin diezaguke, zenbateko ospatzeak egin izan diren hainbat herrialde eta lurraldetan, sutzarrak piztuz eta beste, solstiziotan bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 54. orr.

Horren aurrean hartu beharreko jarreraz argi egiteko, Gorka Torreren gogoeta jaso dugu, berriro.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 67. orr.

Ilunpetan geratu ginen, jendea isiltzen joan zen, proiektagailuak argi egin zuen oihalean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Auskalo bertsolaritza zertan legokeen kriseilu horiek gabe, hots, besteoi argi egitearren haien burua erretzen dutenak gabe.  Berria - Kultura   2004-07-23

Etxera eraman nituen gurasoen mahaian izekirik egonak ziren kandela haiek, nirean ere argi egin zezaten.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 86. orr.

19 argi egite

Mementoz, klase ongi hezi horren eginkizun nagusia (industri) mundu berriaren desordenan argi egitea zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Nik eratu zaitut eta egiteko hau ezarri: herriarentzat nire ituna berritu eta nazioei argi egitea.  Elizen arteko biblia   Is 42,6

Frogatu zion, halaber, bat-bateko argi egite edo horiek, ez direla fikziozko ikertzaile azkarren ondarea soilik, ezta idazleen asmakizunak ere, eta bai noizbehinkako erreflexu egintza berantiarrak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.

20 argi-emaile

Hiruren bat zentimetroko gorputza dute, eta intsektu argi-emaileak dira, are argirik gehien ematen omen duten intsektuak, edo halaxe dute fama, bederen, soin-enborraren bi aldeetan argia ematen duten bi organo dituztelako, baita beste bat ere, abdomenaren azpiko aldean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 138. orr.

Eguna ez da oraino arras jaikia iduriz, kanpoko argi-emaile artifizialak baitu bere argia botatzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.

Leihatila aldetik iduri luke eguna argitzen ari dela... argi-emaile artifizialetik iguzki argi naturalera ari da aldatzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 37. orr.

Eguna ez da oraino arras jaikia iduriz, kanpoko argi-emaile artifizialak baitu bere argia botatzen.  Herria   2005-02-24

Non sortzen ziren kolore haiek? Nola zeuden osatuak? Ez zuten ematen argazkien "barnean" edo argi-emaileetan beretan sortuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Paretan, eskuin aldera, bonbilla bat, ororen argi-emaile xuhurra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Hona hemen "Espíritu colectivo" atalaren amaiera aipatu Hiztegian, argi-emaile ezin hobea honezkero Espainian dabilen "Volksgeistaren" kontzeptuaz, Herder edo Hegel-engandik mila legoatara.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 81. orr.

Zazpi mendez izango zen Alexandria munduko bazter horretako buru-jardunaren argi-emaile eta bide-erakusle.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.

21 argi eman

Pinuek, enborretik adabururaino sugarretan, argi ematen zioten oparo eszenari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Eta maniobraburua etorri zen eta nik soingainekoko sakelatik aparatu hura atera nuen, linternaz argi eman nion eta berak gurpiltxoak jirarazi zituen, argazkimakina bat fokatzen ariko balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 88. orr.

Espainiako hedabideentzat ere Jokin Z. zena, abizena argi ematea erabaki denetik, Jokin C.L. bihurtu da egunkari abertzale batean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 19. orr.

Erregina, jakinean ala ezjakinean, argi ematen ari zitzaion Garrüzeko kapitainordeak bizi zuen ilunari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.

Bizpahiru gizon eskapatu omen ziren aire eta argi emaiten zigun leiho ttipi alanbre ziztadunez hetsitik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Era horretara ibai suz jantzi hau baizik ez zen ikusten bi mendi zuri haien artean; eta han goian, nire buru gainean, ilargi handi, bete, zabal bat hedatzen zen, zeru urdinkara esnezko baten erdian argi ematen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Izarrek argi ematen badute.  Berria - Kultura   2006-02-26

Eusko komunistei eta komunista errepublikano espainolei espiatzeko kontsigna argi eman zenean -1944 aldera- Euzko Zerbitzuetako askok zerbitzuari uko egin zioten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.

Itsasokoei argi ematen zien dorre haren urteen kontua egitean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 210. orr.

Badago Unamuno-ren gutun bat zenbait kazetari katalani, asko ezagutzen ez dena, eta argi eman lezakeena haren motiboei buruz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 109. orr.

Eta horrek argi ematen du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

22 argi-energia

Argi-fluxua gauza batek emititzen edo islatzen duen argi-energiaren kopurua da; lumen-etan adierazten da (laburdura: lm).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

23 argi-errainu

Herostratos han ageri zen argi-errainuan zut, gauaren erdian bere izena aldarrikatzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Goraxeagotik, gezileiho luzexka eta meharretatik, argi-errainu estuak sartzen ziren ziegaren hondoraino.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.

Eguneko lehenengo argi errainuekin batera, masta nagusia sendotu genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 190. orr.

Baina aldian behin sugar gorrixkek ontziaren tximini gaina betetzen zuten kearen kiribilen artetik, eta orduan txinpartak talde hartan zehar igarotzen zirela ematen zuen, argi errainu batek milaka xafla txiki dirdaitsu piztu izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 115. orr.

Hitz bakoitzak izan dezala berezko argia, izan dadila argi errainu bat hitz bakoitza, loturak ahantzita.  Berria - Kultura   2006-03-14

Presondegian dagoena bezala, jira eta bira dabil bere gelan, non aurkituko irtenbide bat, argi-errainu bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.

Dylanek ez zuen garbi ikusi; tarteka biragune sakonen batetik ihesitako argi errainuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Telebistaren argi errainuek dir-dir egiten zuten egongelaren ilunean, urrunean entzuten hasia zen sirena hotsaren efektua indartuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 12. orr.

Argi-errainuaren bihotzean, hauts-izpiak airean zabuka.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Barraraino iristen zen argi-errainu azkar batek itsutu egiten ninduen ia-ia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 56. orr.

Ganbaratxoan, argi-errainu batzuk sartzen ziren teila artetik eta hormako arrailduretatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

24 argi espektro (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi)

Horiekin batera, kolorezko iragazkiek jasotako argi espektroak biltzen ditu OPOk.  ETC-prentsa   Berria, 2005-05-04

Geroago tenperatura baxuagoetan igortzen dituzte, argi espektroaren tarte infragorrian ia-ia.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-10

Badaude nebulosa gaseosoak: haien argi-espektroa aztertuta, arrarotutako gasez osatuta daudela ikusten da.  ETC-literatura, saiakera   Unibertsoa sakabanatzen ari da, Arthur S. Eddington (Jon Azkargorta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Gorria eta morea argi-espektroaren mugak ote ziren, ala giza begiarenak baizik ez, galdera horri 1800. urtean erantzun zitzaion.  ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011

Ohiko kolore-iragazkien materialek argi-espektroaren parte bat xurgatzen dute, eta gainerakoaren zati txiki batek besterik ez du iragazkia zeharkatzen.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

Erraz ikus daiteke hori bakterio fototrofiko mugikorrak dituen porta baten gainean argi-espektroa proiektatuta.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Erradiazioaren portaera atmosferan, baina, oso desberdina da argi-espektroan -eguzkiaren erradiazioa- eta espektro infragorrian -Lurrak espaziora igortzen duen erradiazioa-.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?, Fernando Mijangos, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gorka Bueno, Estibaliz Olivares, UEU, 2011

Goritasun-lanpararen argi-espektroa arratseko argi naturalaren antzekoa da, hau da, argiaren koloreak nahiko orekatuta aurkitzen dira argi gorriaren osagai gehiago duten arren.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014

Beste animalia espezie batzuen begiek guk ikuskatzen dugunaren argi espektro arras desberdina daukate.  ETC-entziklopedia   Argi ikusgai, Wikipedia

Bere egitekoa Saturnori, haren eraztunei eta haren sateliteei argazkiak egitea da, eta beren eremu magnetikoa, argi espektroa eta atmosfera analizatzea. ETC-entziklopedia   Cassini-Huygens, Wikipedia

25 argi eta garbi adlag

Argi eta garbi hitz egingo diat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

Argi eta garbi ikusten nuen Emmaren eta ene artean leize bat bazegoela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.

Argi eta garbi erakutsi dute Euskaldunek bakea nahi dutela.  Herria   2001-05-24

Argi eta garbi azalduko dizut nire izpirituaren egoera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 245. orr.

Argi eta garbi galdetu nion orduan: ezkondu nahi duzu, bai ala ez?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.

Joanden uda bero horrek erakusten du argi eta garbi zeri buruz goatzin.  Herria   2003-11-13

Badator ordua, lehen esandako guztia argi eta garbi adieraziko dizuedana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.

Naturak emakumea ahultasun egoera honetara kondenatu izanak argi eta garbi frogatzen du zein den naturaren asmoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 275. orr.

Suspertze-proiektu hitzartu baten ondoren, argi eta garbi elkarren kontrako ziren politika ekonomikoen konbinazioa etorri zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Artikulu berezi bat, article Toubon-Lamassoure deitua, argi eta garbi idatzirik dioena, frantses hizkuntza da Frantziako Errepublikaren hizkuntza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.

Aita hilik edo bizirik zegoen argi eta garbi jakitera joateko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Den-dena kontatu zion, argi eta garbi, geldialdirik egin gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.

Erakunde berriak erakaskuntzaz axola handia ukanen duela, hori segurtatua izan da argi eta garbi.  Herria   2004-12-16

26 argi-ezkila (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Orduenak baino danda gehiago iruditu zaizkio; argi-ezkila izateko goizegi dirudi; meza-deia gau ilunez zentzurik gabea da.  ETC-literatura, saiakera   Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013

Goizean ematen ohi dira argi ezkilak.  ETC-literatura, saiakera   Su zelaiak, Mikel Peruarena, Susa, 2014

Tira, egizu plan bat, izan zaitez argi-ezkila, eta egizu gero beste plan bat; zeuk ikusiko duzu, ez du bakar batek ere egingo aurrera. ETC-prentsa   Berria, 2015-07-08

27 argi-fluxu

Argi-fluxua gauza batek emititzen edo islatzen duen argi-energiaren kopurua da; lumen-etan adierazten da (laburdura: lm).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Era horretara, proiektatzen zen fotograma bakoitzeko, bi edo hiru aldiz eteten zen proiektorearen argi-fluxua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Gauez, jatorri artifiziala duen argi-fluxua intentsitate edota norabide desegokian zuzentzeak eragiten duen inpaktuari deritzo argi-kutsadura.  Berria - Gaiak   2006-02-19

28 argi-giltza

Zuretzat gelako argi giltzari ematea bezain arrunta da telebista piztu eta han norbait euskaraz entzutea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 26. orr.

Barruan bi argi-giltza egoten dira, batek goialdea argitzen du, eta hori pizten da norbaitek bere segurtasun-kutxa hartzera sartu nahi duenean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 78. orr.

Hiri honetako argi-giltza gehienek kalanbrea ematen dute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 138. orr.

Gauza bera gertatzen zen arima-ongarriak zerbait azpimarratu nahi zuen guztietan, baina liburu-euskarriaren inguruetan edo lurrean ez zen argi-giltzarik ikusten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 72. orr.

29 argi haste

Lehenean eta ondoko zortzian pausa egunak balinbaziren langileria munduan baserrian ikusi ditugu argi hastetik ilun arte alorretan laborariak arto ereiten ari.  Herria   2003-05-29

Argi-hastean Gülbahar esna zegoen leiho ondoan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.

Arimak argi-hastearekin batean egin zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Bihar goizean berean, argi hastean, joanen naiz haraino, hemengo militar taldearekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 155. orr.

Esan dezagun, horrenbeste, zerbait esateagatik, lanbro artean gaudela, egunaren argi hastean edo ilunabarretan sentitzen den halako bide galdu horretan, ez baitakigu gero datorrena gaua edo eguna den.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 121. orr.

Gau guzia badoa trena eta argi hastean gelditzen da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.

Festak argi hasteraino iraun zuen, eta denak akiturik baina ederki gozaturik, etxeratu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 147. orr.

Gaur argi hastearekin esnatu, begiak zabaldu eta hormei begira hausnartu behar izan dut non nagoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.

Argi-hastea da, dena garbi.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.

Argi hastean denak aspalditik lekutuak dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 150. orr.

30 argi ibili

Aita komunean zegoela baliatuz argi ibiltzeko zer idazten zuen, esan nion.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 206. orr.

- Argi ibili, Lar.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 165. orr.

Luzeegi ez jarduteko badaezpada, buruz-eta oraindik argi ibili arren adin handia baitzuen gizonak, baina nahi nuenean azaltzeko, hantxe izango nuela zain, okerrik ezean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.

Hurrengo goizean, kloruroa bildu, eta xukatzen ipintzen da: eta argi ibili behar duzu eskuez ez ukitzeko, bestela usain desatsegin bat eransten dizu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Hik heuk ere, argi ibili, berehala aldegingo bide duk hemendik...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 114. orr.

Ez iraultzaileen agurraz, zemaika baizik, harri kozkor bana estutuko bagenu bezala erakutsi genien ukabila: argi ibili gure herrira lehorreratzen bazarete.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 23. orr.

Gizon barea izanik ere, norbaiti modu hartan hitz egiten zionean, hobe zen argi ibiltzea, eta Marrok bazekien hori.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

Izan ere, emaztea gorrotatu eta uzten duenak, gogorkeriaz janzten du bere burua - dio Jaunak, Israelen Jainko ahalguztidunak -. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial.  Elizen arteko biblia   Ml 2,16

Baina, berriz ere, argi ibiltzeko arrastoa ere bai: haien aginduak zorrotzak ziren beren zorrotzean, eta ez zeuden ezertxo ere barkatzeko prest.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 25. orr.

Bilboko alkate Iñaki Azkunak haren alderdiko (EAJ) lau zinegotziren etxeetako atarietan "mehatxuzko pintadak» egin dituztela salatu zuen, "lapurrak eta argi ibili diotenak».  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Behin xiringa bat ikusi zuten eta orduan eskolan kontu horiekin argi ibiltzeko esan zieten.  Berria - Harian   2005-04-15

Argi ibili baina! Aldez aurretik prestaturiko konplota indarrean baitago.  Berria - Kirola   2004-02-25

Bozemaileak segurik argi ibiliko ahal dira, halere Euskal Herriaren sozial eta kultura aintzinamenduen aldeko hautua fermuki egiteko.  Herria   2004-01-29

Amari eskutan zuen odolkia lurrera erori zitzaion hartan argi ibili zen Blanca, etxeko zakurra, jaki hura ahora eramateko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Saint-Ange Anderea: Bai; baina argi ibil dadila Eugeni; irudimenak gure gogoa aurreiritzietatik guztiz libre dagoenean balio digu bakarrik: aurreiritzi bakarra nahikoa da irudimena hozteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 127. orr.

Eta argi badabil, beste dirulaguntza bat ere eskura dezake oraindik, etxe bat eraikitzeko; eta, orduan, ukuilua utzi eta hara aldatu ahal izango dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 103. orr.

Norbaitek ikusi, eta Imanoli argi ibiltzeko esan zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 215. orr.

Argi ibili.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 157. orr.

Argi ibili; beldurra duzu segurtasun-berme onen: odol gazteak berez diraki, ez du beharrik inoren.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

31 argi ikusgai (corpusean ez dago; ETCn 231 agerraldi)

Argi ikusgaia edo erradiazio ikusgaia giza-begiak ikus dezakeen espektro elektromagnetikoaren zatiko erradiazio elektromagnetikoari deritzo, nahiz eta eguneroko hizkuntzan ez dagoen argi ikusgai eta argiaren arteko desberdintasunik.  ETC-entziklopedia   Argi ikusgai, Wikipedia

Dagoeneko gauzak ezkuta ditzakegu radar uhinetatik, baina ez dugu oraindik lortu, adibidez, arropa ikusiezin bihurtzea argi ikusgaian; horretarako, beharbada, argi malgua lortuko dela diote.  ETC-prentsa   Berria, 2009-10-01

Arazoa da atmosferak uhin elektromagnetiko gehienak oztopatzen dituela, eta gure atmosferan espektro elektromagnetikoaren bi leiho baino ez direla irekitzen: argi ikusgaia eta irrati-uhinak.  ETC-prentsa   Berria, 2016-09-18

Gero, eta hainbat egunez, espektro elektromagnetikoaren banda ezberdinetan talkaren ondorioak jaso dira: X izpiak, ultramoreak, argi ikusgaia, infragorriak eta irrati uhinak.  ETC-prentsa   Berria, 2017-10-17

Argi ikusgaiaren uhin-luzeraren mailakoa edo handiagoa izan daiteke, gainera, distantzia hori.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Argi ikusgaia erradiazio elektromagnetikoaren (EMR) adibide garbi bat da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Zer behar du Photobacterium organismoak argi ikusgaia igortzeko?  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Erasotzen dioten irradiazio-beroaren eta argi ikusgaiaren parte bat xurgatzeko nahaste kimiko bat duen beira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Argi ikusgaia da materiari eragin diezaiokeen erradiazio elektromagnetiko mota bat.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

Erradiazio horiek argi ikusgaiaren espektroan sartzen diren ezaugarriak izan ditzakete, edo begientzat ikusezinak izan daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

32 argi ikusgarri (corpusean ez dago; ETCn 54 agerraldi)

Uste denez, bere tamaina 14x4 kilometrokoa da, Hubble espazio teleskopioak argi ikusgarriarekin eta Spitzer espazio teleskopioak argi infragorriz hartutako neurrietan oinarrituta.  ETC-entziklopedia   9P/Tempel 1, Wikipedia

Beltza kolorerik ilunena da, argi ikusgarriaren absortzio edo falta osoa dela eta ematen dena.  ETC-entziklopedia   Beltz, Wikipedia

Ezagutzen dugun fotosintesia konplikatua izango litzateke nano gorri batek bere erradiazio gehiena infragorrian ekoizten duelako, eta Lurrean prozesu hau argi ikusgarriaren menpe dago.  ETC-entziklopedia   Bizigarritasun planetario, Wikipedia

Horregatik, ezinezkoa da haren argi ikusgarririk behatzea.  ETC-prentsa   Berria, 2005-03-24

1910era arte ez zuten jakin argi ikusgarria baino uhin luzera askoz ere txikiagoko uhin elektromagnetiko mota bat zirela.  ETC-prentsa   Berria, 2009-06-18

Izarrek argi ikusgarrian emititzen dute oso beroak direlako.  ETC-prentsa   Berria, 2009-12-08

Duela mende erdi, argi ikusgarria igortzen zuen lehen diodoa sortu zuen Nick Holonyakek: LED argia.  ETC-prentsa   Berria, 2012-10-18

X izpiak fokatzea erraza ez denez, ezinezkoa da X izpien argazkiak ohiko moduan egitea: lente bat erabiliz argi ikusgarriaz baliatuta, edo elektroiak mikroskopio elektronikoan fokatuta.  ETC-literatura, saiakera   Bai asmo eroa, Francis Crick (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Erabilerotariko bat telebistetako gai fosforeszenteen osagai izatea da, hala bihurtzen baita elektroi sorta azeleratu baten energia hila kolore biziko argi ikusgarriETC-zientzia, zuzenbidea   Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011

33 argi ikuskor (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Hainbeste kitzikatzen dira molekulak, non geroago erlaxatzen direnean energia argi ikuskor moduan igortzen baitute.  ETC-entziklopedia   Aurora polar, Wikipedia

Termopilak erradiazio erasotzailearen intentsitatea neurtzeko erabiltzen dira, batez ere argi ikuskorra edo infragorria, loturak berotzen dituen bitartean, lotura hotzak bero-disipadorean aurkitzen dira.  ETC-entziklopedia   Termopare, Wikipedia

Alde batetik argi ikuskorra dago, gure begiek nabari dezaketen uhin elektromagnetiko bakarra.  ETC-entziklopedia   Uhin, Wikipedia

Dirdira hauek ez dira ikusgai giza begiarentzat, baina bai argi ikuskorraren espektroan infragorritik harago.  ETC-prentsa   Argia, 2005-07-10

Argi ikuskorra uhin elektromagnetiko bat besterik ez da.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-03-02

Irudi eta datu ezberdinak elkartuz lortu dute informazioa, besteak beste, altimetroa, argi ikuskorra eta argi infragorria baliatuz. ETC-prentsa   Berria, 2016-05-22

34 argi-ilun (orobat argi ilun eta argilun g.er.) iz argien eta itzalen arteko kontrastea.

Edonola ere, argi-ilun batzuk ikusten ditu alderdi horretan ere.  Berria - Kultura   2006-03-18

Azter ditzagun bada zenbait argi-ilun.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 151. orr.

Ilunabarrak ez du argitzen zergatik den argi-ilun hau.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 123. orr.

Lurrean sabel gainean luze etzanda, argi-ilun hartan, gure gorputzak zatikatu egiten ziren, apurtu, pixkana desegin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.

Joxek birritan eten du bere ibilera bizia, bidetik baztertu eta basoaren argi-ilunak arakatzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 16. orr.

Gelatik lorategi bat ikusten zen, argi-ilunen arteko mundu koloretsu eta usaintsua, maitasuna bezain aberatsa, maitasuna bezain erakargarria, maitasuna bezain zehatzezina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 278. orr.

Eta han behean izango zara zu, umea, larruz jantzia eta argilun arraro horretan zure aurpegiak kartoiharrizko mozorro zuria dirudiela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 362. orr.

Orain, erromesen ganbara argi ilun magiko batean murgildua dago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.

Eta ezpain haiek nola irekitzen ziren, nola egiten zioten irribarre argi ilun hauskara azkengabeari ikusi behar izan nuenean, munduaren azken muga irudikatu nuen ene baitan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 145. orr.

Klararen etxea alderdi argi-ilun mestizoan zegoen, non Alde Zaharreko mendeetako herdoil goibela Zabalguneko zabor plastifikatu distirantera isurtzen den.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Korutik jalgitzean, ez dakit zer argilun efektu batek erakarri nauen eskuinerantz, sartua nintzen haren aitzinean zegoen bazterreko bortara, eta ezustean aurkitu naiz ene bizian ikusi dudan klaustrorik ederrenetarik batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

Gelan halako argi-ilun bat nagusi zen, idazmahaitxoetan piztutako estalki berdeko lanparek uxatu ez, areagotu egiten zutena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.

35 irud

Lagun horiek ez dute inolako lotsarik esateko izaki benetan zoragarria, erliebeduna, argi-ilunak dituena, eta oraindik deskubritzeke dagoena emakumea dela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 203. orr.

Pertsonaia bera ere halakoa da, anbiguoa da, argi-ilun asko dituena. Gure zerga-sistemaren zenbait berezitasunek, gutxitan aipatzen diren zenbait argi-ilunek ere merezi lukete apika arreta jartzerik.  Berria - Kultura   2004-12-09

Gai honi buruz ere bada argi-ilun nabarmenik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.

36 argi-ilunetan

Jesusek bizi eta erakusten daukun Jainkoa nola dagoen oinarritua gure munduaren barne-muinetan, gure Elizaren argi-ilunetan.  Herria   2005-08-04

Galdu egin nuen istorioaren hasiera, hondartzako gizona bainerabilen gogoan, zertan ari ote zen, ikaraturik guri entzuten edo trenbidearen bestaldeko argi-ilunetan futbolari baten modura sartu eta atera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 121. orr.

Eszenatokia Munduko Hiriburua izango da, eszenatokiko atzealdeko argi-ilunetan maitasuna eta espioitza izango dira eta erdi-erdian hor izango da Philip Rawlings protagonista nagusia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 85. orr.

Turista guztiak liluraturik zeuden argi-ilunetan agertzen zitzaizkien mirari haien aurrean, eta, arkitektura zoragarri haren opari gehiago ikustearen egarriz, iritsi ziren, azkenik, tetrapilora.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 59. orr.

Bide bazterrak aztertzen zituen batez ere, kriseilu koloken argi-ilunetan alegiazko izakiz beteak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

"Maisuaren lana", azpimarratu zuen Bellini jesus lagunak, esaldiaren argi-ilunetan, esaldiaren laburrean bide nabar eta zeharka indartuz eta oinarrituz giza eskuena baino ahalmen handiagoa zuen norbaitek egina zela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.

37 argi indar ik argindar.
38 argi infragorri

Laserdromen laser izpiak edo argi infragorriak jaurtitzen dituzten armekin elkar jotzen saiatu behar dute parte-hartzaileek.  Berria - Gaiak   2004-10-15

39 argi-iturri

Argi-iturri askok, gainera, zerura zuzentzen dute beren emaria, energia alferrik galduz eta ortziaren berezitasunak guztiz ezkutatuz.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Irteerarik ez zitzaion luzera osoan inon ikusten, eta ez zen sumatzen ez zuzi ez bestelako argi iturri artifizialik; hala ere bazen izpi indartsuzko argi isuri bat, margolanaren osotasuna lekuz kanpokoa zirudien argitasun fantasmagoriko batez zipriztintzen zuena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.

John Everett Millais pintore prerrafaelista sentikorraren koadroa nuen argi iturri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.

Lurreko leku guztiak badaude Aleph-ean, hantxe egongo dira argi guztiak, argigailu guztiak, argi-iturri guztiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

Esnetegi handiaren saihetsetik pasatzean behin, bidean ametsetarik nenbilela, gorrotoaz husten agian, ipularretik bat-batean bi argi-iturri borobil miretsi nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 49. orr.

Lokalak leihorik ez zuenez, sarrerako atea eta mostradorearen gaineko bonbilla zituen argi-iturri bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Neguan, lau hilabetez, ez da eguzkirik ikusten zeruan, eta izarrez eta ilargiaz gain, iparreko argiak (aurora borealak) bakarrik dira argi-iturri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.

Badakizu zer egin duen inguru hauetako argi-iturri horietako batek?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 456. orr.

Hura duk hura argi-iturria!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

Sortaldeko hormako leiho biribil txiki bat eta ate zabaldu berria zituen argi-iturri bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.

Uhartea zedarritzen zuten lau argi iturrien labankadek ilunbeak ebakitzen zituztela, Creac'hen maldara heldu ginen, justu tenorez, han "gauaren begiak" aiduru geneuzkala frogatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

Anabasa handiko urteak ziren, lanbro arteko urteak, baina lanbro arte hartan nabarmendu ziren Txikia bezalako argi iturri indartsuak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 104. orr.

40 argi-itzal pl argiak eta itzalak.

Argi-itzalak dantzatzen ari dira atalondoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 228. orr.

Titaniozko alkatxofa globalaren argi itzalak ikusi ditut gortinen artetik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 44. orr.

Neskaren arnasaldi lasaiak bularraldeko argi-itzalak higitzen zituen, gora eta behera, modu akonpasatu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Argi-itzal artean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 152. orr.

XX. mendearen argi-itzalak eta paradoxak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 11. orr.

Gau-mahaiko lanpara txikiak sortzen duen argi-itzalean.     «Bizia lo», 2003 - 30. orr.

Kaleko kriseiluen argi-itzaletan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 85. orr.

Giza izaeraren argi-itzaletan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 940. orr.

Filigrana gotiko argi-itzalezko hura.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 137. orr.

41 argi izpi (orobat argi-izpi eta argizpi g.er.) argiaren izpia.

Teilape baten zirrikitutik egunaren argi izpi bat ikusi genuen arte ez ginen ausartu sarrera hesia libratzera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Labartzakoa zehazki ezagutzen nuen: argi izpi bat bederatzi segundo oro; Matxitxakokoa baino geldoxeago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.

Begian infinitu argi-izpi sartzen dira, eta erpina begian duen kono bat eratzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Egunsentiko lehen argi-izpia agertzean ekin zioten borrokari bi gudarosteek.  Elizen arteko biblia   2 M 10,28

Irudi erreala bada, argi izpiak marra arrunten bidez irudikatu behar da grafikoan; irudikeria hutsa denean, aldiz, puntutako marra etenen bidez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.

Argi izpiek zerua saretzen zuten, deblauki.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.

Kandelen argi izpiek (kandela asko baitzen), horma-zulo bat argitu zuten, ordu arte ohearen habeetako baten itzal ilunean ezkutaturik geratua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 82. orr.

Iturburu batetik (eguzkitik, adibidez) datozen argi-izpiek objektu hori (makila zuri bat, adibide bat jartzeagatik) jotzen dute; objektu horrek izpi horietako parte bat alde guztietarantz ispilatzen du; islatutako izpi horietako batzuk kamera iluneko zulotik barrura sartzen dira eta objektu horren irudi (itzulikatu) bat eratzen dute atzeko aldeko horman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Azkeneko zati garden horrek, korneak, eragiten du argi-izpien konbergentziaren parte gehiena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Euklides, geometriaren aita, optikaren (argi-izpien hedaketaren zientziaren) sortzaileetako bat ere izan zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.

Itsua ez zen mugitu bere bazterretik eta hantxe harrapatu zuten leihotik, zeharka eta epel, sartu ziren lehen argi izpiek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 88. orr.

· Beti itxirik egoten zen leiho txiki batetik, argi izpi ahul bat sartzen zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.

Ikusten bainuen tunelaren azkenean argi izpi mehe bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.

Aldi berean argi-izpi mehe baten distira bereizi zen ilunean, eta agertu bezain azkar desagertu zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 103. orr.

Erantzunak eta agerpenak espero ditut, hainbat misterio estaltzen zituen oihala urratzea, argi izpi handi bat iluntasuna argitzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.

Zerura begira nengoela, argi-izpi zilartsu batzuk zabaldu ziren lainoen artetik, eta, erdi itsuturik, begirada jaitsi behar izan nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Mirariren begiek argi izpi distiratsua igorri zuten ezustean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 135. orr.

Ulia aldetik, azkenik, ezkerretara begiratuz, ozta-ozta sumatzen ziren goiztiriaren lehenengo argi-izpiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Urrutiko kaleetan goiztiriaren argi-izpi urdinak urtzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Ez dago gauza atseginagorik begiak itxi eta eguzkiaren epela masailetan sentitzea baino, begien ilunbeetan harrapaturik gelditu diren argi-izpi galduek dir-dir egiten duten bitartean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Ez zen argi izpi ñimiñoenik ere, soldaduen argi-botagailu saminak bakarrik ez lekukorik, ez urruneko etxe baten argirik, ez bizidun seinalerik, tutik ez esperantza ttipienaren emaiteko ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 87. orr.

-Hara zer fosil aurkitu dudan, Joanes! -erran zidan, eta leihotik sartzen ziren argi-izpi bakanek ditxaren iduria zizelkatu zuten haren betartean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.

Almirante jantziaz akordatu nintzen orduan, eta adaburuetatik barneratzen ziren argi izpi zilarrezkoekin batera erabaki nuen jada ez nintzela gehiago Simon Lozano izango, handik aurrera Armando Bonilla izango nintzela, eta gero gerokoak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 174. orr.

Inondik ere ez zen argi izpirik ikusten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 57. orr.

Iluntasun eta nahas-mahasi hutseko, argi-izpirik gabeko herrialdera.  Elizen arteko biblia   Jb 10,22

42 argi keinukari

Neon-argi keinukari berdea zeukan goiko aldean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 29. orr.

Bide nagusia ikusmen genuela, Volvoak, argi keinukaria piztu gabe, bira egin zuen, bat-batean, bigarren mailako errepide batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Isun-buletinaren arabera, 150 euroko diru-zigorra ezartzen zitzaion gidariari, bai maniobra egiterakoan, argi keinukariak ez jartzeagatik eta bai halaber baimenduriko abiadura gehienezkoa urratzeagatik ere.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.

Badakizu ez dela debekatua zure argi-keinukarien erabiltzea!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 26. orr.

43 argi kono (orobat argikono)iz argizko konoa, kono moduan zabaltzen den argia.

Hori, eta etxe aurreko farola: farol bakarra, goitik beherako argi-kono bat zabaltzen zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.

Faroen argi-konoan ikusgai: landare zurrun-geldiak eta lur-azaleko erro-multzo nahaspilatuak, erraien gisa distiratzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Lanpararen estalkitik ateratako argi-konoaren eta hormako planoaren elkartzea, hain zuzen ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 172. orr.

Alexandriako itsasargiaren argi-azaoa utzirik, lanpara baten argi-konoari ekin zion oraingoan Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Gero ikusi nuen nola hurbiltzen ari zen azkeneko bagoia, bukaeran garita bat zuen, eta halako batean bertatik argikono luze bat atera zen eta ni argitu ninduen, errebolberra atera nuen eta tximistaka ikusi nuen nire azpi-azpian fusil baten kanoia.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.

44 argi kontra

Joan deneko hogei edo hogeita hamar urtean, neurobiologoek erakutsi digute beste kontu batzuk nabarmenarazteko diseinaturik dagoela begia: mugak, argi-kontrasteak, kolore-aldeak, eta abar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 180. orr.

-Zinea asmatu baino lehenagotik ere, argiaren arabera eta argi-kontrasteen bidetik pentsatzen zituen Stendhalek eszena gogoangarrienak; oso kontuan zuen argi gehiegiak itsutu egiten duela -esan zidan Madame Beylek, haren adinari ez zegokion adore suhar batez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.

- Billete hau zaharkiturik dago! -esan zuen, billeteetako bat argi kontra aztertuz-, urratu txiki batzuk dauzka; baina, tira, lagun artean ez diogu horri garrantzirik emango.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 161. orr.

Baina argi kontra ageri dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

45 argi-koroa (orobat argikoroa g.er. eta argi koroa g.er.) iz argizko koroa.

Handik ordu laurdenera, han ikusten zen nola ezkerreko ezpain-margoari zegokion puntutxoak puntutxo bat izaten zirauen, nahiz eta zetaka biribil batez inguraturik egon; eskuinekoa, berriz, koloregaldurik eta dilataturik ageri zen, txanpon baten zabalerako argikoroa arrosakolore bat bihurturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.

Kometaren nukleoaren osaera kimikoa, berriz, kometaren haloaren edo argi koroaren oso antzekoa da.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Honaino iristen zen herriaren distira, argi-koroa bat baitzirudien zeru grisaren kontra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 155. orr.

Tatariar zapata mutur-okerrak zeramatzan, eta urrezko argi-koroa buruaren inguruan. Gülbaharrek haitz baten gainean ikusi zuen Ahmet, haraxeago, argitzalean, argi-koroa batek inguratuta.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Gorri-gorri, Stanen aurpegia barreka ari zen hautsezko argi-koroa baten azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

Filadelfiako San Aloisio margotuko nikek lastozko kapela eta guzti, argi-koroarik gabe, eta eskuetan berunezko tutu bat duela, martiriorako tresna nagusia; eta ni, txiki-txikia, haren oinetan otoizka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.

Handik ordu laurdenera, han ikusten zen nola ezkerreko ezpain-margoari zegokion puntutxoak puntutxo bat izaten zirauen, nahiz eta zetaka biribil batez inguraturik egon; eskuinekoa, berriz, koloregaldurik eta dilataturik ageri zen, txanpon baten zabalerako argikoroa arrosakolore bat bihurturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.

46 argi kurba (corpusean ez dago; ETCn 45 agerraldi)

Astronomian argi kurba argizagi objektu astronomiko edo zeruko toki baten argi intentsitatearen grafikoa bat da, denboraren arabera. Argi kurba espektroko gune berezi edo banda fotometriko berezi batetik abiatuta egiten da.  ETC-entziklopedia   Argi kurba, Wikipedia

Izarren argi kurbak dituzte, zehazki, aztergai; astroak denboran zehar marraztutako argi intentsitatearen grafikoa.  ETC-prentsa   Berria, 2013-01-24

Bere argi kurbak, nahiko laua dena, esfera formako objektu bat dela adierazten du.  ETC-entziklopedia   14 Irene, Wikipedia

Bitar espektroskopikoaren argi kurban gertatutako bariazioak izar batetik besterako masa transferentziaren ondorio direla uste da.  ETC-entziklopedia   44 Bootis, Wikipedia

Argi kurbak Hector oso luzea dela adierazten du, 150x300 kilometro.  ETC-entziklopedia   624 Hektor, Wikipedia

Russell I. Durkeek eginiko argi kurben behaketen bidez idenfifikatu zen.  ETC-entziklopedia   854 Frostia, Wikipedia

Bere argi kurbaren datuek, ilargi bat izango lukeela pentsarazi zuten.  ETC-entziklopedia   9 Metis, Wikipedia

Izar mota honen argi kurbek, aldaketa aurreikusezin bat erakusten dute zabaltasun eta periodo tarte zabal batean zehar. ETC-entziklopedia   T Tauri, Wikipedia

47 argi kutsadura

Gauez, jatorri artifiziala duen argi-fluxua intentsitate edota norabide desegokian zuzentzeak eragiten duen inpaktuari deritzo argi-kutsadura.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Argi kutsadurak fauna eta florari eragiten diola dio Alduntzinek, eta espezie askoren gizakia barne funtzio biologikoak aldatzen dituela.  Berria - Gaiak   2004-12-08

48 argi labur

Bikotea argi laburraren helmenetik kanpo gelditu zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.

Neguril, neguil, neguile, neguaren bihotz hilena, indargeena, argi laburrena esateko erabili omen zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 30. orr.

Guk, gure argi laburra itzal dadinean / Betiko gaua lo egin beharko dugu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 39. orr.

Regina emakumeen besoetan garrasika zen bitartean, Ceciliak, aparte samar, poz argi labur ihesle bezalako bat izan zuen bere begi errugabe gaixo haietan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 201. orr.

49 argi lerro (orobat argilerro g.er.) argizko lerroa.

Argi lerro bat ikusi zuen hurrengo atearen oinean, eta ahotsik entzuten ote zuen gelditu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 236. orr.

Pasabide buruko gelako atearen beheko zirrikitutik argi lerro bat kanporatzen da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 77. orr.

Goizeko ordu bietan, bi argi lerro piztu ziren zerumuga itzaltsuan, Angararen bi ur ertzek bat egiten zuten lekuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 413. orr.

Jacquesek ez baitzuen ikusten legerik behar ez zuen lanbiderik, legea mundua ulertzeko eta ordenatzeko tresna derrigorrezko baitzitzaion, argi-lerroa zela zeritzon ezkutuko indarrek agerikoa har ez zezaten, bizitzaren zatiak elkarren artean nahas ez zitezen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Bigarren labearen leherketa zerk eragin duen ez zegoen erabat argi lerrook idazterako orduan, nahiz eta hainbat informazio iturrik ur isuri bat jo ezbeharraren eragiletzat.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Geltokian barna zamatren batzuk pasatu ziren, gero aldiriko tren bat, zerbitzuko bagoiko zirrikituetatik argilerro bat ateratzen zen, igerilekuan neskei batzuetan bainujantzitik hankarteko bixar batzuk ateratzen zaizkien bezala, suginek ikatz palakada batzuk bota zituzten galdara azpira.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

50 argi luze

Eta, segundo eskas baten buruan, ohartzen da izkina hartatik argi luzeak pizturik hain zalu irten den autoa bera baino askoz ere azkarrago datorrela, hankek ez diotela erantzuten.  Berria - Kultura   2004-05-23

Autoa, poliki galgatu eta bide erdian gelditu da, motorra eta argi luzeak piztuta.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 118. orr.

Argi luzea jarraian.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 243. orr.

Argi luzeei esker, gerezi-ondoaren ingurua egun-argiz baino hobeki agertzen zitzaigun.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 143. orr.

Hartara, norberari adinako xamurtasun zentzugabea sentituz haiengana ere (argi luze iraunkor hari so egin zion).  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 66. orr.

51 argi motz

Autoko argi motza jarri zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 243. orr.

52 argi-muki

Bizi baita maitasuna den kandela izekiaren erdian / argi-muki moduko bat, hura moteldu nahi duena; / eta deusek ez baitirau ontasun berdin-berdinean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 241. orr.

53 argi mutil ik argimutil.
54 argi oilar (orobat argi-oilar eta argioilar)

Argi-oilar bat, esnea bezain zuria, garezurrean tente hiru luma hori argi zituena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Beste gauza asko ere erakusten dizkigu gure jaun Martinek, eta horien artean harrigarriena, txori asko eta askoren kantua nola den; hona ale bakan batzuk erakusgarritzat: argi-oilarrak pu-pu-put ("espan edo zeloan daudenean alkarri deitzeko"); enarak txotxi-txotxi ("txio berezi onekin azaltzen dute beren estuasuna ta samiña"); [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

Argi oilarrak jo dute, eguna sentitu dute!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Agian, izena bera litzake, argioilarra, sekretu horren gordelekurik xuhurrena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.

Hura argioilarra zuan, eta ni ez izan erdi lotan egoten den katu zaharra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Eta bakarka beti, ez dut sekulan binaka edo taldeka ikusi argioilarrik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 111. orr.

55 argi orlegi onarpena.

Lehen Lan Kontratuari argi orlegia emateak ez duela ezer asko aldatzen.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

56 argi polarizatu (corpusean ez dago; ETCn 81 agerraldi)

Oosight izeneko teknikan argi polarizatua erabiltzen da, zelulak momentuan bertan ikusi ahal izateko.  ETC-prentsa   Berria, 2007-11-15

Iragazki polarizatzaileak argiaren (uhin elektromagnetikoaren) eremu elektrikoaren osagaietatik bat hautatzeko aukera ematen du, eta iragazitako uhin horri argi polarizatua esaten zaio.  ETC-prentsa   Berria, 2008-02-27

Batetik aztertu nahi den eremua argiztatu egiten da eremu elektriko jakin bat duen argi polarizatuaren bidez eta bestetik iragazki berezi batekin dispertsatutako argia hartzeko gai den kamara digitala erabili behar da.  ETC-prentsa   Argia, 2005-05-29

Argi polarizatua erabili zuen zelulen egituretan hobeto sartzeko eta haien xehetasunak zehatzago ikusteko.  ETC-prentsa   Berria, 2014-10-31

Molekulen kasuan, bi aldaera simetriko horiei enantiomero deritze, eta bakoitzak argi polarizatua kontrako norabideetan islatzen du: batzuk eskumara eta besteak ezkerrera.  ETC-prentsa   Berria, 2016-06-19

Hala, hidrolisia jasan duen sakarosa-disoluzio batek ezkerretara biraraziko du argi polarizatua.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Horrek esan nahi du estereoisomero baten kristalek zein disoluzioek, argi polarizatua alde batera desbideratzen dutela, eta beste estereoisomeroarenek, berriz, beste aldera.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Polarizatzailea izeneko polarizazio-iragazki honek, bertatik igarotzen den argia argi polarizatu bihurtzen du, hau da, norabide bakarrean hedatuko den argia.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009

Aktibitate optikoa dutenez argi polarizatua desbideratu dezakete bi norabideetan.  ETC-entziklopedia   Amino talde, Wikipedia

Argi polarizatua plano bakar batean bibratzen da (argi ezpolarizatua, berriz, plano guztietan), eta isomero optiko batek planoa eskuinerantz desbideratzen du, eta besteak ezkerralderantz. ETC-entziklopedia   Koordinazio konposatu, Wikipedia

57 argi-proiektore argia noranzko jakin batean jaurtitzen duen tresna.

Bitartean argi proiektoreak pizten dituzte.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 151. orr.

Gauez hainbestean: zenbait zailtasunen ostean, zenbait behaztopa eta lokatzetan irristatzeren ostean, nola-hala erdiesten genuen helmuga kanpoan argi proiektoreekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.

58 argi puntu

Begien arteko konbergentzia, esate baterako, sakontasunari buruzko informazio iturri izan daiteke berez; laborategian oso ongi ikusaraz daiteke nola jokatzen duen, pertsona bati, erabateko ilunpean, argi-puntu baten distantzia kalkulatzeko eskatuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Antzinako telebistak itzaltzean ikusten den argi puntu txikia, hori da ikusten duguna.  Berria - Kirola   2004-05-06

Gaua aurrera eta keaz bete ahala argi puntuetako asko itzaltzen omen dituzte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 185. orr.

Gangak dekorazio aberatsa zuen eta, denboraren joanaz jadanik leunduta ageri ziren haren apaindura urreztatuekin, argi puntuz izartuta zegoela irudi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Iluntasunetik argi puntu ñimiño bat agertu eta handitu egin zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 151. orr.

59 argi txakur lur gainean higitzen ikusten diren gar txikiak.

Hara eta hona zebilen, isilik, uhinak bezala, argi-txakurrak bezain zehaztugabe.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 120. orr.

60 argi-txinta argi izpia; egunsentia.

Laino-arte gero eta ugariagoetako argi-txinta horixkek lainoetako griskara zama-tsuarenekin kontrastatzen zuten, dirdai eta ubel, abailtzen ari zen arratsari halako misterio-itxura irreala emanez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Argi-txintaren lehen ikarak gauaren gangan bere lekua harrapatu nahian hasi zirela.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.

61 argi-uhin

Bertsetez bertset ari zen korua, eta bertset haiek argi-uhin batzuk bezala iristen zitzaizkidan, neure barren iluna besarkatzen zutenak eta neure fedezko zalantzak argitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 278. orr.

62 argi ultramore

Kataratarengatik kristalinoa kendu eta beira argi bat jarri zaion jendeak nahikoa ondo ikusten du argi ultramorearekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Izan ere, galaxia zaharrak baino askoz argi ultramore gehiago irradiatzen dute galaxia gazteek, gasetik izarrak sortzen ari direlako, etengabe.  Berria - Gaiak   2004-12-24

63 argi urratze

Biharamuneko argi-urratzean, aldiz, behe-laino batekin iratzarri gintuen egunak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.

Argi-urratzearekin irten ginen etxetik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 234. orr.

Argi urratzearen hasieran, bere buruari itzuli emanez doa eguna, etenka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 145. orr.

Izarpean pasatzen duen lehenbiziko gaua omen du Sabeth nire besoen artean, argi-urratzearen zain gaudela, hotzez dardarka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

Argi urratzean jaiki eta seguru zegoen aurkituko zuela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 79. orr.

Zenbait mende geroago lanerako argi-urratze uherretan aspaldian Otsabidetik partitu herritarren bat ezagutzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

64 argi urte luzera-neurria, argiak urtebetean egiten duen bidearen baliokidea.

Esne Bidea baino bi aldiz zabalagoa da M101, 170.000 argi urte, alderik alde.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Planeta sistema hori Lurretik 41 argi-urtera dago, Kantzerren konstelazioan.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Bi izar horiek 7.200 argi urtera daude.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Eskalaren beste muturrean, gure unibertso honek gutxi gorabehera (--!) hamar mila milioi argi-urteko diametroa duela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

65 argi-zirrinta ipar egunsentia.

Argi-zirrinta urratzen zenean, bizirik irauteaz oraino harrituak, ostatuetara bideratzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 293. orr.

Argi-zirrintan sartu dun, erdi-edana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Sarekada bat izanen da, laster, astearteko argi zirrintan!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

Biharamunean, argi zirrintan, agertu zen Istilarteko eiheran Joanes Ithurbiderekin hitz egiteko asmoz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.

Argi-zirrintako heltzen ginen gain haietara.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.

66 argi-zirrintatu

Gauak argi zirrintatzen ziren aharrausika.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 170. orr.

67 argi zodiakal (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Asteroideen hautsak eta kometetatik jariatutako materialak, Eguzkiaren argia islatzean, argi zodiakala sortzen du. ETC-entziklopedia   Asteroide gerrikoa, Wikipedia

68 argi zulo

Begiratu egin genuen, ostera, argi-zulo xume batetik sartzen zen eguzki tristearen laguntzaz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 168. orr.

Epe laburrerako lanpostuak sortu dira, baina ez dugu argi zulotik aterako garen, edo gainbehera jarraituko dugun».  Berria - Harian   2006-02-09

Mentalki eleka segitu zuen, tristura sakonaren oihalaren argi zuloetarik maitasuna birla kotoitsu jazartzen zitzaiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 340. orr.

Historia horretako aldi bakoitzean, argiaren estiloak osotasun-inpresio bat ematen du, eta Rembrandten margolanetako ilunetan argi-zuloak ikuspegi dramatiko batetik zirraragarriak diren bezala, Constableren paisaia hodeitsuak giroari dagokionez dira zirraragarriak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Sabaiko argi zuloan gora begiratuz ilargiaren adar bat ikusten zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 229. orr.

Ondoan, merkataritza gunea eraikinetako leihoen argi zuloz josita dago, edota ilunabarra islatzen duten beira adabakiez iltzatuta.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 199. orr.

69 argi-zuzi

Haren semeari leinu bakarra utziko diot; horrela, neure egoitza izateko aukeratu nuen hirian, Jerusalemen, ene zerbitzari Davidek argi-zuzi bat izanen du beti nire aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,36

Zuk egiten didazu argi, zuk, Jauna, ene argi-zuzi horrek; ene Jainko, zuk argitzen duzu nire ilunpea.  Elizen arteko biblia   Sal 18,29

Predikatzen hasi zenean, pobretasunaren argi-zuzia ipini zien eskuetan fedearen atetik sartzen zirenei eta huraxe ezarri zuen etxearen lehen oinarritzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.

70 argia hil

Argia hil orduko azienda izigarri hoiek lotu zaizkitak alde guzietarik asikika.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 246. orr.

Ah! Geroztik izitzen da, argia hiltzen du, eta ohepean gordetzen da.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 193. orr.

71 argia urratu

Leon Marty eta Exkalu oihuka hasi zitzaizkion ondo lotan behar zuen jefeari, eta leihoa irekitzera zihoala ikusi zuten egunsentiaren esne-argia urratzen zetorren distira biziago hura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.

Argia urratzen hasi da, baina badirudi milaka gau bihurriren zama daramagunontzat gertaera horrek ez duela eraginik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.

Eldarnio-une bat izan zuan, argia urratzen hasten den unea, beheko erreinuko indarrak artean ere ahaltsu direnean munduan eta gizakien bihotzetan, eta gauak artean ere bre azken hasperena jaulkitzen duenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 202. orr.

-Ozta-ozta hasi dik argia urratzen -erantzun zuen Nadiak-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Argia urratzearekin batera abiatu nintzen harantz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

Argia urratu aurretik lehenak izan ziren okindegian sartzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 95. orr.

Gaua oraindik sakona zen, baina argia urratzen sumatzen nuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 168. orr.

Harik eta Istrian argia urratzen hasi zen arte.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 72. orr.

Zazpietarako, muinoetan argia urratzen eta txakurrak higitzen hasi direlarik, amaitu dute lana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Argia urratu baino lehen, denari buruz jardun behar dut.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 66. orr.

72 argien garai

Frantziako argien garaiko filosofoaren ezaugarri ugari zituen Sartrek: jakin-min unibertsala, lanerako eta aferetan inplikatzeko gaitasun izugarria, kultura neurrigabea -klasikoa prestakuntzaren aldetik eta modernoa bere hautuz-, jakintza arloen arteko mugak, baita kontinente, herri eta klase sozialen artekoak ere, ezabatzeko joera agerikoa (filosofia, [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.

73 argien mende

"Argien mende" famatuaren umeek, ordea, Frantziako Estatu-Nazioaren eraikitzeko xede eder horiekin abiaturik, ez zuten izan orduan beren helburuen betetzeko astirik, beharrik!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.

Horrela jokatuz, "Argien mende" hunek sortarazi uholdea pozoindaturik dago edo bere bidean trabaturik.  Herria   2002-12-26

74 argira atera

Artistak pertsonaiaren atzean ezkutatu zuen bere lana, eta balio hori argira ateratzen ez badugu, museoa hutsala litzateke.  Berria - Kultura   2004-12-18

La Otxoa ezagun egin zen, batez ere, Liberate! kantuarekin: "Ederra izan zen hura, askok itxaroten zuten aitzakia izan zelako armairuko ateak ireki eta argira ateratzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Gauaren isilean, bat-batean eginiko sokak erabiliz, harresiak jaitsi zituzten, eta, aldiriko etxeen hondakinetan zein sasietan ezkutaturik, eguna jaio arte itxaron zuten argira ateratzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 404. orr.

berarekin jaitsi zen putzura eta ez zuen ahaztuta utzi presondegian; azkenik, errege-makila eskuratu zion eta menpean eduki zutenen gain agintea eman; argira atera zituen iraindu zutenen gezurrak eta betiko ospea eman zion berari.  Elizen arteko biblia   Jkd 10,14

Eskua luzatu eta eri-mamiz ferekatu nuen, zorroa hautsi eta bere eduki preziatua argira aterako zen momentua amets nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Ondoren jaka berriro jantzi eta zubipetik egun argira atera zen eta eguna hasteko, lehenbiziko gauza egin zuen tabako denda batera sartu tabakoa erostera.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 47. orr.

Ezkutuko hura argira atera zitzaidan unean Ordiziara joan bezperan nengoen, Telleria madarikatuaren monumentua zartarazteko materialaren bila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.

mendeko lau aitasantu garbitasunaren aurkako bekatuak argira ateratzeko agintzen, eta ez, ostera, parrizidioa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Arkano hauek, alabaina, ez dira egun argira ateratzekoak, hemendik hogeita hamar urtetsura arte baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 18. orr.

75 argira ilki (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Eliz karrera egina, Juan Beriainek bi lan izkiriatu zituen XVII. mendeko bigarren hamarkadan argira ilki zirenak. ETC-literatura, saiakera   Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidador, Pamiela, 2016

76 argitan egon

Argitan dagoen bazter batean, gero eta gertuago, itzalak dabiltza dantzan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Otoitz bero honetan ari zela, estasiak hartu zuen; eta basoan zeukan bere gela gainean, aingeru eta santuen gudaroste handi bat ikusi zuen, hain distira handitan, ezen bailara guztia argitan baitzegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1041. orr.

Honek begi bideak argiz bete eta lehen aire ilunak oztopatzen zuena ireki duenean, argitan zegozen irudiak jarraian datoz eta begiei erasotzen diete, hala ikus dezagun.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 251. orr.

Itzalean zeuden, bada; edo, hobeto esanda, gibel-argitan zeuden, baina kamelia handiaren hosto lodiek eta lore sorta oparoek sortzen zuten geruza trinkoak ez zuen uzten udaberriko eguzkia igarotzen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 65. orr.

Hori helduden astelehen asteartetan, gaitzeko obra berezia ikusten ahalko ere baita itsas bazterrean, aratsetan dena argitan egonen dena, aroa batere alde izanez geroz segurik.  Herria   2001-08-09

Blanche, argitan zaude!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 89. orr.

Eguzkiaren argitan egon, eta ez leku hartan, egurra, ikatza, kerosenoa biltzeko egina...  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 209. orr.

Argitan dagoela esan eta senideari gorroto diona ilunpetan dago oraindik.  Elizen arteko biblia   1 J 2,9

Ezta eltxoen aitzakiarekin kandela baten argitan egoteak ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Aterpea oraino argitan dago, baina erromes gehienak ohean daude, batzuk irakurtzen, besteak ja loan sartuak, batto korroka aplikatu batez artatzen bezala dela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.

Hirugarrenean haatik, etxe barnea argitan zegoen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.

Pantaila denbora guztian oso argitan zegoen, ekintza denbora guztian eguzki galdatan gertatzen baitzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 61. orr.

Zure leihoak argitan zeuden, nire bihotz guztia burrunban.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.

77 argitara atera

Dena dela, biak bizi izan ziren isilpe eta itzalpe samarrean, haien lanak ez zirelako XX. mendea arte argitara atera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 36. orr.

Inportanteena ez dira ondorioak ere, beharbada, ezpada, etorri ahala kontzientziaren zakuan pilatzen joan naizen guztiak argitara atera eta ordenan paratzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 9. orr.

Lurpeko, sakoneko, ezkutuko, itzalpeko, azalpeko, ilunpeko bizi erroen misterioa, kanpora edo argitara ateratzea, horratx funtsean mihurak sinbolizatzen duena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 53. orr.

Jainkoak, ordea, lotsagarri utzi zuen: Ahikar argitara atera zuen eta Nadab, berriz, betiko ilunbetara bidali, Ahikar hil nahi izan zuelako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 127. orr.

"Lau Eskualdeetako Erresuma" sumerikoan Ur-etik gobernatzen zuten sumertar enperadoreen mende bildutako kode goiztiar bat izan zen, dirudienez, inperioa berriro ezarri zuen Babiloniako Hamurabi amorritak geroago promulgatu zuen kodearen oinarria, K.o. 1901ean Mendebaldeko arkeologo moderno J. de Morgan-ek argitara atera zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Sekretu hura ez zen argitara ateratzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

Norbait jaioarazteko modu bat baino gehiago dago, eta horietako bat da norbaiten Nilon eskua sartu, harria aur-kitu, bitan zatitu, eta bihotza argitara ateratzea, arimari argi egin diezaion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.

Oraindik ez zen heriotza, baina jadanik ez zen bizitza; zerbait berria zen, harrigarriki ezezaguna, ez erabat zentzugabea, baina zentzuduna ere ez, eta hain sakona, misteriotsua eta gizatasunetik kanpokoa, ezen ezinezkoa baitzen argitara ateratzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.

Jakin nuen, bada, tabakontzi horien historia eroa argitara ateratzearen ondorioz, hain zuzen, sentitu zuela berak Gizarte Ordenaren kontrako gorrotoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.

Are eskubide gehiago zeureganatuko dituzu oraino, amore emanik, nik nahi bezala, sekretua segurki gordetzeari, zeren sekretu hori argitara ateratzeak zuhauri eginen bailizuke kalte, eta heriotza lekarke zuk dagoeneko zauritua duzun ama baten bihotzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 523. orr.

Hortaz, joko horretan ez dago merkataritzarik, ez merkaturik, eta halatan, esku ikusezina argitara ateratzen da erabat, korporazioaren estrategiak gidatzen duen eskua, alegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.

78 argitara ekarri

Badira, baina, A saileko azpieraikuntza eraginkor asko aipatu behar direnak, hainbeste oinarrizko arazo argitara ekartzen batituzte modu garbi batean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 108. orr.

Judua nintzela jakin aurretik besterik uste banuen ere, ez dago zertan dena argitara ekarri: misterioak ere bere tokia behar du.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 117. orr.

Helburutzat itxurazko jakintza hori argitara ekartzea eta gainditzea duen Kanten Dialektika transzendentala aldi berean ordu arteko Metafisika ororen gaitzespena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Egun guztiko bizian ahanzten diren detaileak ditut argitara ekarri nahi, guztien detaile horiek.  Berria - Kultura   2004-05-04

Hitz egiten trebeziarik ez zuen arren, zientziaz betea zegoenez, zalantzazko arazoak erabakitzen zituen eta ezkutuko gauzak argitara ekartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.

Nobela da huts-hutsik, nobela garbia eta bete-betea, eta gure egunetako gizaki hautsiaren errai ezkutuenak egundaino ez bezala argitara ekartzen dituena, eta irakurle zurtuaren bistan ezartzen ohiko estalki oroz gabeturik eta hizkuntzaren trataera harrigarri batez horniturik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

Egia argitara ekartzea egia ez aldatzea da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Zuk gertaerei ere gezurra esanaraziko zenieke -gehitu nuen, hitz egokiak aurkitu izanaz pozik, azkenean zerbait argitara ekarri izan banu bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.

Berehala, ordea, burua altxatu zuen eta bi esku irekiez harturik, batak kiribilduratik, botoitik besteak, biolina argitara ekarri zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

Ostera argitara dakartza, iraganaren ilunpe luzetik, gizakiaren larriminean erroturiko zenbait mito.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 150. orr.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eta Udalbiltzak benetan izan nahi badu zerbait egin beharko dute Espainiarentzat ikusezinak direnak argitara ekartzeko.  Berria - Harian   2005-05-11

79 argitara eman

Julio Cortázarrek berak Pedro Salinas idazlearen poesiaren antologia bat atondu eta argitara eman zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

Har dezagun, esaterako, gure idazleak 1930. hamarkadan Buenos Airesko egunkari batean argitara eman zuen zutabea, honelaxe itzuli duguna.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.

Erregek, halere, ezbeharretik gorde nahi izan zuen bere alaba maitea, eta agiri bat argitara eman zuen herrialdeko goru guztien suntsipena ordenatuz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

Sémion Lipkine adiskide minari bidali zion ea argitara eman ote zezakeen jakin nahian.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 69. orr.

Bidea trabarik gabe eginez gero, argitara emango dute aurtengo urte bukaeran eta, beraz, litekeena da behin betiko onarpena 2005eko maiatzean izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Lau urtean 23 zenbaki (1.200 orrialde), sei liburu eta bi CD argitara eman ondoren, ez dela berriz plazaratuko iragarri du.  Berria - Kultura   2004-05-21

International Crisis Group erakundeak epe luzera egonkorra izango den irtenbide bakarra independentzia dela dio argitara eman berri duen txosten batean.  Berria - Mundua   2006-02-21

Elkarrekin ari ginen, eta alferrikakoa zen orain ezkutatzea gero argitara emanen nituen datuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.

Biharamunean, zuzenketa argitara eman behar izan zuten, orrialde baten bazter-bazterrean eta letra txikiz: "atzo zina genion lekuan ezina behar zuen".  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 77. orr.

Aristotelesekin etsiak hartuta, Tuzidides jakintsuaren baitan aurkitu zuen beti gustuko izango zituen literatur estiloa eta giza historia eta giza abentura ikusteko modua (haren Peloponesoko Gerra itzuli eta argitara eman zuen 1628an).  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 9. orr.

Tartagliaren liburuko lehenengo gurutzearen atzean zegoen pasarteak zioenez, Boloniako matematika-irakasle batek urratu zuen lehenik bide hura; Scipione del Ferro zeritzan, eta hirugarren mailako ekuazioaren ebazpen batzuk aurkitzea lortu zuen, baina, argitara eman ordez, ezkutuan gorde zituen ebazpenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 285. orr.

Eskua zulo ilunean sartu, eta atera nuen lehena, Hoffenmeyerena izan zen, idazle austriarrak Erdi Aroko gerlariei buruz idatzi zuen liburu zahar hura alegia, 1844an Leipzigen argitara emana.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 8. orr.

Merezi luke egutegi berexi hau irudikatu eta argitara emateak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 147. orr.

Orobat, misterioa da zergatik agertu den irudi hori orain argitara ematen dugun poema honetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 353. orr.

Inbidia sumatu nuen, entzuten ez diren elkarrizketek betiere eman didaten inbidia, badirudielako sekreturen bat argitara ematen ari dela, eta elkarrizketak duen ustezko garrantzi horrek lekuz kanpo bezala utzi ohi nau.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 78. orr.

2001-10-16: Urtegian agertutako pitzaduren berri ematen duen txostena, obrako ingeniariek egina, argitara ematen du Itoizko Koordinakundeak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 195. orr.

80 argitara ilki (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Capistouren Guide du voyageur dans la province basque du Guipuzcoa avec carte et vocabulaire franco-basque genuke, 1877.ean Baionako Etxegarai karrikan zegoen Lamagnéreren etxean argitara ilki zena. ETC-literatura, saiakera   Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidador, Pamiela, 2016

81 argitara irten

Orain, ordea, zer bakoitza, hazi jakinetik datorrenez gero, bakoitzaren materia eta lehen gorputzak dagozen lekuan bertan jaiotzen eta argitara irteten da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.

Ordu batzuez bederen ilunbetik argitara irten nahi dute, eta ahalegin horretan halako grinak bultzatzen ditu, ezen oinazea eta plazerra beti batera iristen zaizkie halabeharrez.  Berria - Kultura   2004-06-16

Harry, ikusezintasun-kaparen azpian erabat gordeta, eguzki-argitara irten zen Honeydukesen kanpoko aldean, eta Roni ukondoko bat eman zion bizkarrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 227. orr.

Itsasoaren izotz larrua zulatu eta argitara irten ondoren merezi duen eguzkialdia gozatzen egongo da lasai asko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.

Tontorra mehe-mehe estalita geratu zenean, Jacken aurpegia ilunpetan geratu zen, baina berriro suari haizea ematen hasi zenean, beste aldeko horman gora agertu zen haren errainu kukubilkatua, eta, aurpegia ere, poliki-poliki, argitara irten zen berriro.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.

82 arima argi

Nola nahiko nukeen nik berriro sentitu kanposantuko horma ondotik igarotzean atso xaharrei aitaren eginarazten dien, edota aztikeriatan sinesten duten azkenak paduretako lurrin harrigarrietatik eta arima-argi iheskorretatik ihes egitera behartzen dituen larritasun haren hotzikara!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.

83 arrazoimenaren argi

Eta Holandaz maitemindu zen, han haize-errota mordoa baitago, baita bonbillen argiaganako begirunea ere, arrazoimenaren argitzat hartua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

Lege idatzi baten bidez, ordu arte sakabanatuta zegoena testu bakar batean jartzekoa zen, gizabanakoaren adimen eta arrazoimenaren argitan, aro berriari zegozkion lege zibil berriak egokiro eho eta mamituak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

84 auto-argi

Egongela beheko solairuan eta etxeko atariaren ondoan zegoenez, une hartan aipatutako gelan isilik zeuden lau pertsonek ondo baino hobeto ikusi zuten leihotik sartuta beraienganaino iritsi zen auto-argia.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 37. orr.

85 balazta-argi (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Pintura brotxakadak dira autoen balazta-argi gorriak, txirristatik behera doazen elastiko urdin eta berdeak, kulunkan dabilen neskatoaren soineko zuria...  ETC-literatura, saiakera   Ez naiz ni, Karmele Jaio, Elkar, 2012

Nahiz eta zirkulazioko gorabeherek behartuta egin behar izan hori, ahal den guztietan, adierazi egin behar da, behin eta berriz balazta-argiak erabiliz, edo mugimendu labur eta azkarrez besoa goitik behera mugituz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorra, IVAP/IZO, 2003

86 begi-argi (orobat begiargi) izond begiak argiak dituena.

Neska begi-argiak, sofan lirain eta tente eserita, irribarre distiratsua egin zion mutilari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

Artean mutil ederra baitzen Emmanuel, mehea eta garaia, bizartsua eta begi-argia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Eta obligazioa nuen bezala nire nagusi begi-argi harengana joan nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 137. orr.

Bizarduna sartu zen hartatik, bata txuriz jantziriko emakume begi-argi, gerri-lodi bat ari zitzaion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 52. orr.

Hoteletan ere, ez harritu arrastari begiargi horietako bat agur egitera etortzen bazaizu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 157. orr.

· (adizlagun gisa) Neure buruari jaikitze beretik ezarritako gidoiari atxiki nintzaion: begi-argi eta adiskidetsu beti, elkarrekin gosaldu ondoan etxeko atean musu eman eta "gero arte" batez agurtu banu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

87 begietako argi

Udatzenean dago, ordea, Goyaren itsua, ilunabarrean, zeruko argitasun epela munduan itzaltzera datorreneko zahartzaro xuhurrean, eta bi begietako argia burura bildu zaiola dirudi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

Spelloko itsu batek ere gorputz santuaren hilobi aurrean berraurkitu zuen aspalditik galdua zuen begietako argia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.

Huts egin didate indarrek, alde egin dit begietako argiak ere.      - 0. orr.

Orain, berriz, nire ahizpak bakarrik utzi nau eta alde egin dit begietako argiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

Izan ere, umezurtz gelditu gara, aitarik gabe, eta geure begietako argirik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Ni pozik nengoen Adaren begietako argi hura eragin nuelako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

88 buru argi ik buruargi.
89 buruko argi

Eta berriro iraungi zitzaidan buruko argia eta berriro ikusi nuen neure burua osin hondargabe baten aitzinean...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

-Arrunt zurekin nago, Santxo, denetik badakizu -dukeak erantzun-; gobernadore ona izango zara, zure buruko argiak agertzen duen bezalakoxea; eta, hemen geldi dadila hau, bihar bertan joan behar duzu uharteko gobernamendura eta harako behar dituzun janzkera eta gainerako gauza guztiak gaur arratsaldean emango dizkizute.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 171. orr.

-Ai, Eneko, ni izango nauzu aurrerantzean zure bihotzeko garra, zure buruko argia... baita zure ile-moztailea ere, nahi baduzu...!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 169. orr.

Izan ere, jakituria eta gizatasuna ez baitira jatorkeria batzuk asmatu eta taigabe haiek predikatuz umotzen, buruko argi guziak itzali arte nork bere ikerlan eszeptikoan segituz baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.

90 buztangorri argi (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Buztangorri argia ("Phoenicurus phoenicurus") Muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, erdialde Europan eta mendebaldeko Asian bizi dena.  ETC-entziklopedia   Buztangorri argi, Wikipedia

Bertan aurki daitezkeen animalien artean buztangorri argiak, aztoreak, zapelatz listorjaleak, basakatuak, ipurtatsak eta lepahoriak daude, besteak beste. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-28

91 egun-argi (orobat eguargi g.er. eta egunargi g.er.) iz eguzkiak ematen duen argia.

Goretsia zu, ene Jauna, zeure sorkari guztiekin, batez ere anaia eguzki jaunarekin: bera da egun-argia eta berarekin diguzu egiten argi.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,30

Kupulari eta beira-leihoei begira zegoen Max, handik sartzen baitzen egun-argia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

Egun argia baino lehentxeago jaiki nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.

Udan, 19 orduz egun argia izaten da eta neguan 6 orduz bakarrik.  Berria - Mundua   2004-04-21

Gauaren ilunpe itsuan eguzkia eta egun argia ikusi uste ditugu eta.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Gure arbasoek bazuten behar adina denbora egun-argia joan ahala beren defentsak egokitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Egun argia bizitzeko dela esaten zuen, gauzak egiteko; iluntzea, berriz, bizi izandakoa kontatzeko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 39. orr.

Orduan eguzkia eta egun-argia, izarrak eta ilargia ilundu egingo zaizkik.  Elizen arteko biblia   Koh 12,2

Ezin da aldi berean gaua eta egunargia izan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 52. orr.

Egun-argia bera ere argitsuegi zitzaion, distiratsuegi; argi motelduagoetan hobeto ikusten zuela ohartzen zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 139. orr.

Leihatilak ez du pasatzera uzten egun argirik aski, hain da gora eta barna eta alde guzietarik hetsia.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Egun hartan, eguerdi betean sarraraziko dut eguzkia, eta egun-argitan ilunduko dut lurra.  Elizen arteko biblia   Am 8,9

Egun argitan ez nituelakoan gaueko larritasunak hain beltz gogoratuko, gaua bertan egitea deliberatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 191. orr.

Ondoko egunetan ohartuko naiz egun argiz ere ez dela argi handirik sartzen zeldan leihatila horretarik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.

-Plazan eta egun argiz, hori ez duk dantza egitea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 102. orr.

Egun-argiz amets egitea osasungarri izaten omen da.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.

Egun-argizko olatu bat sartu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Egun-argitik gauerako bitartea ez da izaten ordu erdi baino gutxiagokoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Egun-argi grisa sartzen zen leihotik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 164. orr.

Konturatu zen hobeto ikusten zuela argi motelduaz edo ilunabarrez, ezen ez egun-argi betean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.

Giza misterioen iluntasunean hobeto ikusten dut / gauza jakinen egun-argitan baino.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 72. orr.

Egun argi zen, baina Ateneak gaua jarri zien gainean eta hiritik kanpora eraman zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 180. orr.

92 egun argiz

Badaki Joanesek behin eta berriz kurritu zituela bazter haiek, oinez, egun argiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 23. orr.

Ordaina emateko, Patham familiak Ibrahimen oso lagun zen Iqbal Natik kazetaria kale gorrian eta egun argiz garbitu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 210. orr.

Argi luzeei esker, gerezi-ondoaren ingurua egun-argiz baino hobeki agertzen zitzaigun.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 143. orr.

Gau-ilunez esaten dizuedana, esan zuek egun-argiz; eta belarrira entzuten duzuena, hots egin etxe gainetatik.  Elizen arteko biblia   Mt 10,27

Kanpandorreko harrizko eskaileretan gora, berriz, dorrearen buruko kanpailekura heltzen zen, eta han goitik Aizpea kokaturik zegoen mendilepoaren ikuspegi ederraz goza zitekeen egun argiz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 158. orr.

Egun argiz xarmagarria izaten zekien arren, munstro bilakatzen zen eguzkia sartaldean kukutu orduko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 119. orr.

Jakin bazekien egun argiz erasotzen zietela pertsonei, eguzkiaren argitan atakatzen zituztela maskaradunek etxeak, emakumeak bortxatu ere egiten zituztela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.

Bilkuretara joateko bidaiak egun argiz egiten nituen, ekia begietan eta ertzeko belar usain gatibatzaileak sudur mazeletan kilikari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 177. orr.

Egun-argiz etxera iristea jadanik ezinezkoa bazen ere, gutxienez Landetako errepide zuzen amaigabeek soraiotu baino lehenago litzatekeela zuhurrena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 76. orr.

93 eguzki argi (orobat eguzkiargi g.er.)

Orduan, eguzki argia zeharka iristen zaio ilargiari eta gorriz tindatzen da.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Eguzki argiak -paretetako poroetan barrena, antza- argiz blaitzen zuen gela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

Jakina zen, agerikoa zen, eguzki argia bezain ziurra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Ez dute kriseilu-argirik, ez eguzki-argirik beharko, Jainko Jaunak egingo baitie argi.  Elizen arteko biblia   Ap 22,5

Kriseilu argia eguzki-argiarekin konparatzea bezala izango litzateke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.

Aurpegia lasai ageri du egunsentiaren eguzki argitan.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 111. orr.

Hantxe buruz gora etzanda geundelarik goizeko eguzki-argitan, Pete agondu egin zen bat-batean. Irribarre egitera zihoakidanean etorri zitunan azalik gabeko gizonak eta igo gintiztenan eguzki-argitara hildakoengana eta bultzatu zitiztenan itsasora.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 111. orr.

Laino artetik iragazten zen eguzki-argi doian bilduta, auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

Larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Eguzki-argi zerrenda bati barneratzen uzten zion pertsiana berdearen arraildurara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

Aipagarri dira, besteak beste, airearen kalitatea, eguzki-argi orduak, paisaia edo aisia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

94 esku-argi (orobat esku argi g.er.) eskuko argia.

Ohetik salto egin, jantzi, esku-argi bat hartu eta baratzera irten dira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 118. orr.

Esku-argi bat zeraman esku batean eta zerbaiten poto bat bestean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 45. orr.

Batzuetan, zenbait ehiztari gauez irteten zen ehizara, esku-argi eta guzti, oilagorrak argira hurbiltzen baitziren.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Esku-argia hartu eta putzua argitu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 105. orr.

Barrura sartuta, leihatila itxi nuen, neurekin neraman esku-argia piztu, gainaldean eskua ipini, lurrera baino argi egin ez zezan, eta eskailerara joan nintzen; esku-argia itzalita, ilunpetan igo nintzen ganbaratxora, pauso bakoitza ondo bermatuz, maila bakoitzaren sendotasuna ziurtatu eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

Arrosondoen azpira zuzendu zuen esku-argia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 46. orr.

Argitu baino lehen esnatu, modu berezian jantzi, gainerako goizetan ez bezala, arropa egoki eta ongi hautatuak jantzi, beste modu batean gosaldu, uxual kopatxoaz bihotza bizkortu, eta esku-argi batez argiturik jangelan haragi hotza jaten duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.

Esku-argiaren foku hotzak gelako altzariak azaldu zizkidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.

Ikusten ote zen kanpotik esku-argiaren errainurik?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.

Esku-argiarekin lurra argitu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 45. orr.

Esku-argi luxe batekin, ridgeback eta txakalaren nahasketa dirudien txakur gazte baten eztarria ari da miatzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.

Esku-argi elektriko batek argitu gintuen, goitik behera; gero, barre-zantzo handi bat entzun genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 95. orr.

Norbaitek zapeta eta esku argia galduak zituen!  Herria   2001-10-11

95 esneki argi (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Esneki argia ("Lactarius pallidus") Russulaceae familiako onddo bat da. ETC-entziklopedia   Esneki argi, Wikipedia

96 ezko-argi

Elizaren barnean begiak alha zeuzkan, hemen ezko-argiak, han bitrail koloretsua, hantxe oraino orgina erraldoiaren metalezko hodiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Itzala gure gainera makurtzen zen eta sotanaren hegalek, elizako ezko argiak gordetzen zizkigutela, arras galdua ginelako irudia geneukan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Barnean ezko argiaren pizteko supizteko bat eta kandela puska belztu zenbait baziren, baina besterik deus ez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.

Ordu berantetara arte, han entzun zen oskigilearen ahots barea laudorio-kantari, bere ezko-argiaz poz-pozik hura, lagunaren malkoak xukatzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 87. orr.

97 gau-argi

Etxean banaketa izan zenean, Dublingo gau-argia arropa-garbitegiko postu hori aurkitu zioten mutilek, eta bera pozik zegoen han.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.

Ez da ohartzen gau-argien itzaltze hori egunaren itzuleraren seinale dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

98 goi argi

Une hartan, goi-argiaren eraginagatik-edo, oilarrak berde-berdea zirudien.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 92. orr.

ik goiargi.

99 goiz-argi (ETCn 78 agerraldi; orobat goizargi ETCn 21; Euskaltzaindiaren Hiztegian goiz-argi) egunsentia. ik goizargi.

Biharamunean, goiz-argiarekin, agurtu eta astoak hartuta bidean jarri ziren gizonak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 123. orr.

Bidean barrena zihoazela, udaberriko goiz-argian, orein bat ikusi zuen urrutiko galsoro bat zeharkatzen, eta anaiari seinalatu zion, hatzaz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.

Mikel ez zen egunederzalea, baina udazkeneko goiz argi batek edonoren bihotza hunki lezake.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 60. orr.

Uda hasierako igande goiz argi bat zen: beroa agintzen zuen, baina bazebilen haizeño fresko bat ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.

Abuztuko goiz argi haietan Kalaportuko mutikoek etxetik alde egin eta Juan Bautistaren aitaren batela edo besteren bat harturik sartzen ziren itsasora, ateko bandarantz urrundu ez arren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 68. orr.

100 ile-argi (orobat ileargi g.er.) izond ilea argia duena.

Azal horaileko gizon ile argi bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Gazte ileargi, muxugarbi bat zen Kruz Lete, fina esaten zaien horietakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.

Hiru neska, ile-argiak hirurak, galtza motz zuriez jantzita, jaitsi ziren arroken aldetik besotik helduta. Kirgizak, ile-argiak, Enba ibaiaren bazterretatik ekarriak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

101 ilun-argi iz

Kolorea, jakina, baina baita kontrastea ere: ilun-argia beti erabili izan da zirrara bortitzak eragiteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

· Zelda hartako ilun-argian.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.

Begiak pixkanaka ohitu zitzaizkion gelako ilun-argira.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

102 itzal-argi (orobat itzalargi) pl itzalak eta argiak.

Kandelaren garrak dardar egin du, eta harekin batera aretoko itzal-argiek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 69. orr.

Zoriona itzal-argizkoa da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.

Etchevarriaren tresna arruntak barna, barneneraino, kasik ezin helduraino sartzen dira itzal-argi jokoetan begia eta gogoa haziz, bere sena guzia eman diola egin duenari.  Herria   2002-07-25

Arantza Aranaren gorputz soslaia itzalargitan ikusi zuten, zutik jarritako Tour-eko etapa menditsu baten mapa orografikoa bailitzan.  Berria - Kultura   2004-12-18

Mutil handiago batzuk han ari ziren dantzan, neskaren bati estu loturik, isilean, aurpegia gorrituta eta izerditurik itzalargietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 346. orr.

103 kale-argi

Izan ere, kale-argiek edo farolek behar baino argi gehiago egiten dute, eta ez dute gainera behar bezala argiztatzen.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Bat izan ziren Volvo muturrandi urdina bistatzea eta neure burua kale-argiek ahantzitako zoko baten itzalpeari eskaintzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Lehenbiziko aste horietan (operazioa egin eta gero) ez nintzen jabetzen sakontasunaz eta distantziaz; kale-argiak, esaterako, kristaletan itsatsitako orban argitsuak iruditzen zitzaizkidan, eta erietxeko pasabideak, berriz, zulo beltzak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Neath, Bridgend, Bristol, Newport, haien aintzira eta lorategi luxuzkoez, tentazioez gainezka egoten ziren kale argitsu koloretsuez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 25. orr.

Ezagunak zituen Durant jaunak; beraren etxetik hiru ate beherago bizi ziren, kale-argia aurrez aurre zuen etxean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 49. orr.

Kale-argi bat jo du, eta, ondoren, aparkalekuan ziren autoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Diru publikoa eskasa baitzen, kale-argi arras guti bazen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 264. orr.

Iduritzen zitzaidan kale-argiek aski ilun uzten zidatela ezagutua ez nendin izan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 114. orr.

Hurbileneko kale-argia itzali egin zen eztanda txiki batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 14. orr.

Kantoiko kale-argiaren azpian gelditu ziren.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

Harekin hizketan ari zela agertu zitzaion berriro aurrean Stanislaus Demba, beragandik pauso bakar batzuetara, gasezko kale-argi baten kontra jarrita, etengabe berari begira.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.

Iparraldera zuzenean abiatu ordez, Sena bazterretik joan zen 404a, eta Concorde plazara lerratu, kale-argiak pizten ziren unean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

104 kamera argi (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Izan ote liteke, kamera argi baten laguntzaz, lehen eserialdian hazpegi nagusiak markatu izana, eta behin hauek jarrita, aurpegia leun eta dotore lantzea, modeloa aurrean ez zuela?  ETC-prentsa   Berria, 2006-12-09

Kamera argi iturriren baterantz begira jarriz gero, argi lerro batzuk sortzen ziren.  ETC-prentsa   Berria, 2019-10-08

Kasu horretan, kamera-argi txiki bat eta mikrofono bat erants dakioke.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

Aurretik, sekula ez nintzen izan marrazteko gai, ez nintzen gai gauzak buruan "ikusteko"; orain, ordea, buruan kamera argia izatea legez zen... dena "ikusten" nuen. ETC-literatura, saiakera   Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona, Oliver Sacks (Amaia Astobiza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

105 kandela-argi (orobat kandelargi g.er.)

Haize-kolpe batek kandela-argia dardararazi eta itzali egin baitu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.

Pausoak gero eta hurrago, kandela argiaren garrak dantzan. Kandela-argi elektrikoz argituriko gela goxo batean afaldu zuten mutil gazteek. polita litzatekeela kandela-argitan afaltzea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.

Carmichael jauna liburua irakurtzen ari zen kandelargitan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.

Eta kandela-argi leunean entzuten dut, dendako bazter batean, ostiral gaua dela eta horko hori apaiza, rabbia dela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 152. orr.

106 lurrikara argi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Lurrikara argia edo EQL (ingelesez, "earthquake light") lurrikara bat gertatzen ari den bitartean edo lurrikara gertatu baino minutu batzuk lehenago ortzian agertzen diren argi batzuk dira. ETC-entziklopedia   Lurrikara argi, Wikipedia

107 neon-argi (13 agerraldi, 5 liburutan; orobat neoi-argi 3 agerraldi, 3 liburutan)

Kalera ematen zuen kristal handi hartan, neon-argi gorriko hodi mehe batzuez egindako errotulu bat ikusten zen zintzilik; "Cath's coffee shop", zioen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Neon-argi keinukari berdea zeukan goiko aldean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 29. orr.

Neon-argien itsustasunak ez zidaten xangrina eragotzi.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 170. orr.

"Hau da Las Vegas diot eta ez naiz lotsatzen" pentsatzen du zapata zuriak dituen gazteak, auzoak eta hiriak bere aldera erreskatatuz, aspaldi pasatako kontzertuen berri ematen duten kartel erdi tarratatuei eta neoi argiei so.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

108 neonezko argi (10 agerraldi, 9 liburutan; orobat neoizko argi 13 agerraldi, 6 liburu eta 4 artikulutan)

Hotel Roma da, neoizko argi gorri batek adierazten duenez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 13. orr.

Neonezko argiak eta tentelkeria amerikar ugari bazterretan, country eta spaghetti western estilokoak, 60ko hamarkadako aztarna nostalgikoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.

Artean goizegi piztutako neonezko argiek beste aldeko tabernaren izena zabaltzen zuten kalean zehar, gorri eta more orain, more eta gorri ondoren.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 129. orr.

Gauerdia aspalditxo iragana, asteburuko usadioari jarraikiz, neonezko argi gorriek mugaturiko azpimundura jotzeko ordua zela deliberatu zuen Iñigok.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 181. orr.

Barru iluna neoizko argi aldizkako eta keinukariz piztuko da, horregatik dirdiratuko dira haginak, nabarmenduko dira botoiak, moretuko dira ezpainak, eta iragan mendeko lehen aldiko film mutuetan bezala mugituko dira gorputzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.

Ilunabarrean, bigarren mailako errepideetako moteletan, neoizko argien pean kokatzen ditu Cillerok pertsonaiak, hondoa jotzera iristen ez den dekadentzia giroan.  Berria - Kultura   2006-04-18

Urrunean agertzen ziren saltegien eta iragarki erraldoien neonezko argiek pinpirin dirdiratsuak ziruditen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 75. orr.

109 oin-argi (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Telebistan sartu-irtenak egiteko antzokietako oin-argien atzealde horretatik ateratzen da tarteka.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2012-07-06

Horrelako pertsona bakanek harrigarriro amore ematen dute oin-argien glamouraren aurrean eta ez diote muzin egiten harrokeriaz mespretxatzen duten ofiziokoaren gaitasuna duenarenagandik iradokizun batzuk jasotzeari.  ETC-literatura, saiakera   Sei istorio, W. Somerset Maugham (Xabier Olarra), Igela, 2008

Aterki-ezpata batek gidaturik oin-argietara: Mario tenorra. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

110 sorgin-argi ispilatzea, ispilukeria.

Kamioian dabiltza hara-hona, basamortuko sorgin-argiak baino iheskorragoak diren helburuen bila.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 107. orr.

· Sukalde erdian zintzilik bonbila hura jarri zigutenean, barruan hari bakarra bihurrituta ipurtargia zirudiela, dirdira izugarria egiten zuela iruditzen zitzaigun, sorgin-argia halakoa, eta amonak bekokian eskua jarri eta itzala eginez begiratzen zion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.

111 su-argi (orobat suargi eta sutargi; Euskaltzaindiaren Hiztegian su-argi agertzen da)

Zaindarien su-argia ikusi zuen eta makurtu egin zen, etxetxo barrura begiratzera ausartzeke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 30. orr.

Bazter batean zizekan su-argia indargetzen hasi zen; gero kliska egin, eta azkenerako itzali egin zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.

Haren doministikuek suargia botatzen dute, begiek egunsentiak bezala dirdir egiten.  Elizen arteko biblia   Jb 41,10

112 tripaki argi (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Sasoi honetan dagoeneko onddorik edota zizarik ez dela ageri esango du beharbada norbaitek, baina lehen izozteei ere aurre egiten dien tripaki argiak edota hydnum repandum delakoak negua iritsi arte ederki irauten duela esango dugu orduan, eta gure basoetan hutsik egin gabe agertu dela aurten ere.  ETC-prentsa   Berria, 2007-12-04

Adibidez egun batean patatak tripaki argiarekin (Hydnum repandum) eskaini genituen, baina egun batean bakarrik.  ETC-prentsa   Berria, 2008-10-04

Tripaki argia edo Negu ziza ("Hydnum repandum") onddo espezie bat da. ADN ikerketek erakutsi dute harreman estua duela "Zizahori Cantharellus cibarius" espeziearekin. ETC-entziklopedia   Tripaki argi, Wikipedia

113 urdin argi

Alkandora urdin argi bat zeraman, bakeroa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Txarolezko oinetako urdin-argiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Sudurra painolu itxurako mukizapi urdin argi zabal batez estaltzen zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

Urdin argia zen [telefono mugikorra], ikaragarri ñimiñoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Galtzak urdin argiak ziren, garbi-garbiak, lisatu berriak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Batez ere begietan, haren bitxirik ederrenak baitziren haiek: bi aintzira urdin argiak, gizonezko eta gaztetxo sentiberen igerileku.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.

Horia zuen ilea, eta urdin argiak begiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.

Eguzkia aurki agertuko zen alde gero eta urdin-argi, urdin margulagorantz.     «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.

Espaloiaren muturrean jantzi urdin argiko emakume gazte bat lasterka ari zen atzeraka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 34. orr.

Lo egongo zen seguru asko, lasai ederrean, bere etxean, pijama urdin argiarekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 169. orr.

Urdin argiarekin kontrastean, hodeien gorri-laranja bizia.     «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.

Traje galtzadun beltza, urdin argiz zipriztindua, eta oinetakoak ere beltzak, takoirik gabeak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Harrigarriki aldatzen zen haien kolorea: gorri, hori, urdin argi, urdin ilun edo berde agertzen ziren, zein beirakitatik begiratzen zien.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

· Eguna argitzen ari zen, eta gero eta tarte urdin-argitsu gehiago ikusten ziren.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.

114 urubi argi (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Urubi argi, "Strix butleri". ETC-entziklopedia   Urubi, Wikipedia

115 zodiakoko argi (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Zodiakoko argia argi banda ahul bat da, ia hiruki formakoa, gaueko zeruan nabari daitekeena, ekliptikaren planoaren luzera osoan hedatzen, non Zodiakoko konstelazioak aurkitzen diren. ETC-entziklopedia   Zodiakoko argia, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 20 aldiz agertzen direnak)

argi adierazi (46); argi adierazten (36); argi ageri (47); argi ageri da (29); argi agertzen (20); argi aldian (60); argi aldian x (60); argi argi (31); argi asko (53); argi azaldu (50); argi azaltzen (24); argi baino (28); argi baino argiago (22); argi bat (256); argi bat piztu (24); argi batek (28); argi batekin (20); argi baten (25); argi berdea (51); argi berdea eman (22); argi da (79); argi dago (1090); argi dago ez (35); argi dagoen (26); argi dauka (97); argi daukagu (37); argi daukat (74); argi dio (26); argi du (223); argi dugu (46); argi dut (27); argi dute (71); argi eduki (28); argi egin (48); argi egiteko (25); argi egiten (52); argi erakusten (144); argi erakusten du (46); argi erakusten dute (43); argi erakutsi (62); argi esan (96); argi esaten (29); argi eta garbi (1310); argi ez (62); argi gehiago (36); argi gelditu (72); argi gelditu da (31); argi gelditu zen (26); argi gera (31); argi geratu (179); argi geratu da (64); argi geratu zen (62); argi geratzen (28); argi geratzen da (22); argi gorri (29); argi gorria (45); argi gorriak (20); argi guztiak (41); argi hitz (56); argi hitz egin (35); argi hori (46); argi hura (25); argi ibili (30); argi ikus (26); argi ikusi (126); argi ikusi zuen (28); argi ikusten (177); argi ikusten da (39); argi ilunak (25); argi izan (122); argi izan behar (62); argi izpi (78); argi izpi bat (31); argi izpiak (27); argi mintzatu (25); argi neukan (23); argi pixka bat (22); argi utzi (759); argi utzi behar (49); argi utzi du (111); argi utzi dute (51); argi utzi nahi (130); argi utzi zuen (234); argi utzi zuten (56); argi utziz (20); argi uzteko (28); argi uzten (110); argi uzten du (63); argi zegoen (187); argi zen (24); argi zer (25); argi zeukan (20); argi zuen (36); argi zuri (21); aski argi (42); batere argi (68); begi argi (28); bezain argi (50); burua argi (32); dena argi (41); egun argi (39); erabat argi (21); ez dago argi (146); ez zegoen argi (21); gauza bat argi (26); gauzak argi (66); guk argi (25); guztiz argi (22); hain argi (93); hori argi dago (36); horren argi (22); jarrera argi (22); modu argi (24); nahiko argi (45); oso argi (221); urdin argi (22)

adibide argia (36); argia da (209); argia dela (30); argia du (22); argia egin (44); argia eman (24); argia ematen (20); argia ikusi (74); argia ikusten (35); argia itzali (89); argia izan (78); argia piztu (125); argia piztuta (32); argia zen (86); baten argia (22); bezain argia (35); buru argia (55); egun argia (61); eguzkiaren argia (26); esku argia (21); gizon argia (31); hain argia (20); helburu argia (23); jarrera argia (23); mezu argia (31); oso argia (51); zeruko argia (24)

argi baino argiago (22); argiago ikusten (31); baino argiago (71); ezin argiago (29); gauzak argiago (20); gero eta argiago (41)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus