Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ontzipean edo ohepean jartzeko pizten ote da gero kriseilua? Ez ote argimutilaren gainean jartzeko? Elizen arteko biblia Mk 4,21
Argimutil bateko kandela isiotuek aurpegia berotzen zioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Bi argimutil zituen pizturik, bata buruaren eta bestea oinen aldean, beren distiraz gela harrigarriro argitzen zutenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.
Urrezko hamar argimutil ere egin zituen, agindutako ereduaren arabera, tenpluko sala handian ezartzeko. Elizen arteko biblia 2 Kro 4,7
Zazpi adarreko argimutil zenbait ageri ziren, argi eternalez izekiak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.
Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek gorputz bat bera egingo dute. Elizen arteko biblia Ir 25,31
Argimutilaren gerritik ateratzen ziren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa zituen, beren kukulu, lore-hosto eta guzti. Elizen arteko biblia Ir 37,19
Aaronek ipiniko ditu kriseiluak argimutilean, Jaunaren aurrean etengabe argi egin dezaten. Elizen arteko biblia Lb 24,4
Piztu zitzala nire ohearen burualdean zegoen argimutil luze baten kandela guztiak, eta zabal zitzala alderik alde ohea inguratzen zuten belus beltzezko errezel parpailadunak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.
Argimutil sakratuan dirdir dagien kriseilua bezalako aurpegi ederra gorputz lirainean. Elizen arteko biblia Si 26,17
Brontzezko argimutil bat zen, zahar itxurakoa eta ez oso garbia. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 96. orr.
Eskainiriko ogiak mahai sakratuan jartzen dituzte, eta arratsaldero pizten urrezko argimutila eta beronen kriseiluak. Elizen arteko biblia 2 Kro 13,11
Menuet fantastikoren bat dantzatzen ari ote dira, argimutil espektro, hilerriren bateko altzifreen artean, bide hilobiz inguratuetan zehar, ilargiaren argitan? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 134. orr.
argimutil bat (6)
argimutila bere (4); urre garbizko argimutila (4)
argimutilaren gainean (4); argimutilaren gerritik ateratzen (4)