Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aparatu (ETCn 7.922 agerraldi; orobat aparato 134 agerraldi) 1 iz lan jakin bat egiteko, eta oro har eginkizun bat betetzeko, erabiltzen den atalen eta osagaien multzo egituratua. ik aparailu; tresna.

Zortzi ordu txandaka lan egiten duen soldadoreak, baietz, badituela autoa, plater-garbigailua, telebista, DVD aparatua, sakelako telefonoa, eta baita Internet ere, baina ez dela hobeto bizi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Aparatua, bezperako bera, entxufatu, eta bazebilen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Edozein aparatuk huts egin dezake noizbait; zergatik den ez jakiteak, horrexek urduritzen nau, eta jakin arteko onik ez nik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 92. orr.

Aparatua itzali eta atea irekitzera joan naiz.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 132. orr.

Gauzak behar bezala egiteko, telefonotik zuzenean grabatzeko aparatu bat erosi nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

Bat eskoba-kirtena bezain tentea zen, eta aparatua zeraman hortzetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 134. orr.

Beraz, aparatua gakotu eta "Zentrora" joan behar genuela aditzera eman nionean, bildots baten gisara jarraiki zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota (hala zioen eskuliburuak) eta maratz-maratz destilatu nuen guztia: operazioa burutzeko puntuan, gisa den moduan sugarra iraungi, aparatua desmuntatu, matrazean geratzen zen likido apurra doi bat hozten utzi, eta gero, burdin ziri luze puntadun batekin, potasio "ilar erdia" sastatu eta atera egin nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Bulegoan tresna eta aparatuak aditzen dira eta noizean behin telefonoak ttorttor arin bat egiten du errakuntzaz konektatzen denean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

Nire lantokia iraultza teknologikoaren gurpilari uztartu zitzaionetik honat, bitan aldatu dizkigute aparatuak, "azken belaunaldiko" bertze batzuk ekartzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Bi entzungailuko aparatu baten bidez hitz egiten du itzultzaileak erabiltzailearekin.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Handik gutxira zukua egiteko aparatua hondatu zitzaigun, eta Lizek -orduan seiren bat urte izango zituen- hari ere lur eman behar zitzaiola esan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Disko bat atera zuen pilotik, eta aparatuaren platerean jarri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Alde egin hortik! -oihu egin zuen berriz Pepponek, eskua karga lehertzeko aparatuaren eragingailuan zuela-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 238. orr.

Ez zenuen zertan igo -txistukariak are txistukariago, hortzetako aparatuaren eraginez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Aparatuan jarrita neukan zinta hoteleko aparkalekuan ordu batzuk lehenago aukeratutakoa zen, Ben Websterren grabazio zahar bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Ez zuen piztu aparatua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 78. orr.

Etxebizitza askok ez dute sukaldea izango, praktikan: platerak berotzeko aparatua eta hozkailua baino ez da izango bertan, eta gordean gainera.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

Kristau-erlijioak bere teologi exegesirako filosofia helenikoaren aparatua erabiltzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Azken boladan, fisikarien eskutik, baditugu hainbat aparatu konplexu, armategi oso bat hortxe, ekografiaz eta erresonantzia magnetiko nuklearrez; horien bitartez, egundo ez bezalako zehatz eta garbi ikus dezakegu, oso goiztiar, fetua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Labea (elikagaien berogailua), izozkailua (luze kontserbatzeko) eta hozkailua (egun batzuetan mantentzekoa) aparatu bakar eta bera izango da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.

Aparatu zinematografiko guztietan kamera da ikus daitekeenarekin lotura estuena duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.

Aparatu irrati-hartzaile bat zen funtsean, maiztasun-alde txiki-txikiak atzematen zituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Denbora-sekuentzien entzutezko pertzepzioa ahotsaren aparatu sensoriomotorraren zenbait aldaketarekin egokiturik, guztiz modu berrian sinboliza daiteke, eta kodetu, irudikapen kognitibo hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Volvoaren gidariaren purrustada ez zen irrati aparatu urrun bateko marmari monotonoa baizik: ez bada, hobe; bada, bego.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Asierrek poliki luzatu du bere ezker eskua irrati-aparatuari buruz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

Ez ninduten bultzatu, ordea, kirol zelaia eraikitzen ari ziren kamioi eta gruen marruek, edo akordeoiarekin interpretatzen nituen doinuek, edo orduantxe zabaltzen ari zen telebista-aparatuen soinu guztiz berriak, baizik eta beste iragan batetik, iragan hurbiletik, etorritako hots batzuek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Nire buru barnea, ordea, telebista aparatu itzalia zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Hik baduk hor bideo aparatu bat, ezta?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

Egoera onarturik, kartoizko kutxa txiki bat jarri nuen telefono aparatuaren alboan: borondatea zuenak jar zezala han txanpona.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 237. orr.

Tabernari-taskeroak musika aparatu (musikagailua) zahartu batean mugimendu batzuk egin ditu.  Berria - Kirola   2004-06-18

Musika aparatuan, Mick Jagger ari zen beti, xuabe, burua gorputzetik bereizten denean bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

Bosgarrena sartzen dut, abiadura normalera iristen naiz eta erosi berri dudan konpaktua sartzen dut musika aparatuan, Syd Barretek Pink Floyd utzi ondoren grabatutakoa, James Joyceren poema batekin egindako abesti bat dago, Golden Hair.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Aita morse-aparatua konpontzen saiatzen ari zen; bateria bati lotua zegoen, baina ez zuen inolako tik-tik soinurik egiten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.

Arratsaldean, ilunabar aldera iritsi zen, azkenean, agindutako hegazkina, kirol-aparatu bat, luzaroan itzulinguruka ibili zena, bere jauskailua askatzera deliberatu zen arte: hiru zaku eta bi kaxa, hirurehun metroko ingurunean han-hemenka sakabanatuta jaso behar izan genituenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

"Asmatu berri duten tortura-aparatu sofistikaturen bat" pentsatu duzu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 211. orr.

Ez dago frogatua gure aho aparatua hitz egiteko egina dagoela, gure hankak ibiltzeko sortuak dauden bezalaxe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

Ikusmen-aparatuaren eginkizuna ez da, haren iritzian, ez inputak "deskodetzea", ez pertzeptuak "eratzea", informazioa ateratzea baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

Lehen begiratuan oso garrantzitsuak diruditen faktore linguistikoak (ahots aparatua, esaterako), bigarren mailako faktoretzat hartu behar dira, baldin hizkuntza beste sistemetatik bereizteko balio badigute soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.

Aurreikusteko makina moduko bat da gure organismoa, aurreikuste-aparatu automatiko mordoxka batek osatua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.

Orain arte eman ditugun azalpenak ikusgaitasunari zegozkionak ziren guztiak: pertzepzio-aparatuak argitara erreakzionatzean dituen ezaugarri nagusiak aurkeztu ditugu labur-labur.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

3 abereen eta landareen organu multzoa, funtzio fisiologiko jakin bat betetzen espezializatzen dena.

Konortea tarteka galdu zuela eta aparatu neurologikoko eskasia eta motrizitatearen alterazioa izan duela zehaztu zuen txosten medikuak.  Berria - Mundua   2004-12-21

Oso ondo dago gure digestio edo zirkulazio aparatua nolakoa den jakitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 39. orr.

Ahoskera egokia ekoizteko, gainera, AHOTS aparatuaren mugimendu-aginduak ere berriro programatu beharko ditu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 49. orr.

Laringean bertan, arnas-aparatua babesten duen GLOTISA ireki eta ixteko ditugu AHOSKORDAK, hizketa hotsen sorreran hain funtsezko direnak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

Inflamazio bati aurre egiteko antiinflamatorioak oso eraginkorrak izaten dira, baina, beste atal batentzat -digestio-aparatuarentzat, kasu-, kaltegarri izan daitezke, ordea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

Gorputzaren kanpoaldea nahiz biriken, digestio-aparatuaren, maskuriaren eta kanpoaldearekin komunikatzen diren beste barrunbe batzuen barrualdea, guztiak ere zelula epitelialez osaturik daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Bat baino gehiago harrituko litzateke jakinez gero 30 eta 45 urte bitarteko pertsonen %24,6k arazoak dituztela lokomozio-aparatuan; mundu osoan antzeko tasak daude.  Berria - Gaiak   2004-12-01

Ordea, benetan nahi al duzue maitea ikusmen-aparatuaren argitasun hotzetan ikusi?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.

Begirada errugabea mitoa baizik ez da, hortaz, eta ikustea, berez, espero duguna eta gure ikusmen-aparatuak jasotzen duen mezua konparatzea baino ez dela izan da, hain zuzen ere, Gombrichen lehen ekarpena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Aldiz, sekulako abia ematen dio nire gernu-aparatuari: hirugarrenetik aurrera taigabe behar izaten dut, lehertuko ez banaiz, maskuria komunzulora hustu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

Ugaltze-aparatua, gaur egun organismorik sinpleenean, bakteriorik xumeenean ageri den moduan, konplexutasun ikaragarrizko mekanismoa da, noski.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

4 partidu politiko edo erakunde baten organizazioa zuzentzen duen kideen multzoa.

Guk, batzuetan, terminologia marxista erabiliz, "aparatua" deitzen diogu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

Erregea mendean edukitzeaz baliatuz, merkatariak eta finantzariak estatuko aparatuen maila guztietan sartu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Barne-espazio zabal bat dago, irekitzen hasia, eta gizarteegiturak eta estatuaren aparatuak mantso-mantso berregiten dira bertan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Alderdi politikotik begiratuta, bere ustez, egoerak bazeukan zerbait ona: ETA herrian sustraitzen ari zela erakusten omen zuen, baina oztopoak ere ezin ziren ahaztu, eta erakundearen aparatua berreraikitzen hasi beharra zegoen lehenbailehen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

Gerra Zibila eta ondoko garapen soziala gogorarazi diozu hasteko, eta nola sindikalgintza estatuko aparatuan integratuta zegoen garai hartan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 126. orr.

Azaroaren 1ean Zuluaga atxilotzeko agindu zuen epaileak eta espetxeratu egin zuen hurrengo egunean, "ETAren aparatu politikoko kide legala" zela esanda.  Berria - Harian   2005-10-29

Aparatu instituzionalek ala politikoek beti ukanen dute historia tresna politiko bezala erabiltzeko.  Berria - Kultura   2004-05-05

Harremana, alde batetik, epai-galdeketak, polizia-txostenek, ikerketak eta argibide juridikorako aparatu osoak osatzen duten iragazkiaren eta, bestetik, mediku-galdeketek, azterketa klinikoek, aurrekarien ikerketek eta bibliografia-erreferentziek osatzen duten iragazkiaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

Gure erretore nagusia higatzen hasia, ez baita gazte haietarik: curriculum normal bat egina izan du, gaztaroan bikario, gero erakasle, gazte mugimenduetan omonier, katixima arduradun; aparatu gizona, denena egiten saiatzen dena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 70. orr.

Gurasoek esanda poemak errezitatzen zizkien bisitariak [...], irakasleak, kapitalismoa, militarismoa, alderdi aparatua, iraultza telezuzendua, marxismoaren zein sozialismoaren idolatrak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 14. orr.

Estatu-aparatuak, zergen bidez, zerbitzu publikoen jardun eta finantzaketarako behar ziren baliabideak -hornigai kolektibo eta sozialak- biltzeko gai izan direlako gauzatu da estatuaren esku-hartze hau, alde askoko erakundeak aspalditik zabaltzen ari diren Biblia liberalaren hain bestelakoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Ororen gainetik, zentroa imitatzen du, eta zentroaren arrastoari jarraitzen ahalegintzen da [...] estatu-aparatu eraginkorrak osatuz edo berreginez, eta enpresaburu-klase nazional bat sustatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Horrez gainera, izugarri areagotu ziren europar ekoizpen-aparatuaren premiak (lehengaienak), eta, horren ondorioz, modu ikusgarrian berpiztu zen kolonia-zabalkundearen ekimena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

5 irud/hed

Aparatu polizialak indar handia dauka, eta kontuz ibili behar izaten dugu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

Asmatu berri duten tortura-aparatu sofistikaturen bat" pentsatu duzu  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 211. orr.

6 aparatu begetatibo (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Atal hori, ikusten ez dena, perretxikoaren aparatu begetatiboa da. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Perretxiko, Wikipedia

7 aparatu bestibular (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Sistema honen barruan mintzezko hodi eta ganberak daude, mintz labirintoa, aparatu bestibularraren zati funtzionala. ETC-entziklopedia   Barne belarri, Wikipedia

8 aparatu digestibo (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Hiru garbiketa: sudurra, urdaila eta aparatu digestibo osoa. ETC-literatura, saiakera   Peru Apreta, mistikoa, Joxean Sagastizabal, Pamiela, 2016

Asinkronia edo egokitzapenik ezaren ondorio dugu denon begi-bistan dagoen panorama: geroz eta jende gizen ugariago, gaitz kardiobaskularrak, aparatu digestiboko minbiziak, diabetesa, besteak beste. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-20

Analgesikoek, sedante edo lasaigarriek nahiz antidepresiboek, esaterako, hesteetako peristaltismoa (janariak aparatu digestiboan barrena bultzatzen dituen prozesua) moteldu egiten dute, eta horren eraginez gorputzak erregularki libratzeko zailtasunak izan ditzake, haurdunaldian gertatzen den bezalatsu. ETC-prentsa   Berria, 2011-11-22

Aparatu digestiboaren funtzionamendu egokia zaintzeko, airea soberan irenstea saihestuko duten arau dietetiko erraz batzuk betetzea aski da. ETC-prentsa   Argia, 2001-03-18

Zirkulazio-sistemaren atzetik aparatu digestiboko gaitzak datoz, %11,4 izan ziren, eta hauen artean iztaiko hernia da gehien agertzen den arrazoia. ETC-prentsa   Argia, 2005-05-29

Aparatu digestiboko minbizi bat denez, jan-neurriak funtsezko garrantzia du minbizia agertzea prebenitzeko garaian. ETC-prentsa   Berria, 2014-04-15

Larrialdietako medikuek, eta seguruenik aparatu digestiboko sailekoek, era guztietako azterketak egingo dizkiote, mina eragiten duen gaitzaren bila, baina gogotik saiatu arren ez dira gauza diagnostiko zehatza egiteko. ETC-prentsa   Argia, 2013-09-01

Joera bera ageri da aparatu digestiboko medikuntzan, medikuntza nuklearrean eta beste batzuetan. ETC-prentsa   Berria, 2018-06-05

9 aparatu justaglomerular (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Aparatu justaglomerularra: Arteriola aferenteen tarteko geruzako zelula muskularretan bikorrak daude. ETC-entziklopedia   Giltzurrun, Wikipedia

10 aparatu kardiobaskular (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Hilekoaren galerak ondorio ugari ditu; hezurrak ahuldu egiten dira, itolarriak sortzen dira eta aparatu kardiobaskularra babesik gabe gelditzen da. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-06-15

Gehien egokitzen diren sistemen eta organoen artean, hauek nabarmentzen dira: sistema endokrinoa eta hematologikoa, aparatu kardiobaskularra, digestio-sistema eta giltzurrun-aparatua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Zifosi maila altuek mina eta ondoez larriak eragin ditzakete: arnasketa eta digestio zailtsaunak, aparatu kardiobaskular edo sistema kardiobaskularreko irregulartasunak, arazo neurologikoak, eta kasu larrienetan, bizitza nabarmen murriztu dezakete. ETC-entziklopedia   Zifosi, Wikipedia

11 aparatu psikiko

Freudentzat "gorputzaren barrenetik sortu eta psikismora iristen diren kitzikaduren adierazle psikikoa" da irrika: gorputzeko kitzikadura baten eta kitzikadura hori menderatzeko helburua duen aparatu psikiko batean duen adierazpenaren arteko topagunea da irrika.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

12 aparatu urogenital (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Bi: Umearen aparatu urogenitalak bere gaitasunak ez galtzea lortu behar da, eta era berean, plazera emateko balio izatea. ETC-prentsa   Argia, 2013-09-29

13 arnas aparatu iz arnasketan parte hartzen duten organoen multzoa.

Arnas aparatuko gaitzen kontra egin nahi du OMEk .  Berria - Gaiak   2006-03-29

Kontuan hartu behar dugu lo gaudenean gure arnas aparatuak gutxiago aireztatzen duela, eta bakterioak bertan ugaltzeko aukerak handiagoak direla.  Berria - Harian   2005-08-06

14 digestio aparatu

Gorputzaren kanpoaldea nahiz biriken, digestio-aparatuaren, maskuriaren eta kanpoaldearekin komunikatzen diren beste barrunbe batzuen barrualdea, guztiak ere zelula epitelialez osaturik daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Adituen arabera, ordea, horrelako botikek, maiz hartuz gero, digestio aparatuan arazoak sor ditzakete.  Berria - Gaiak   2004-03-18

Beraz, maizenik eta tamalez, aukeraketa egin behar da helburu horien bien artean: edo inflamazioari aurre egin edo digestio-aparatua zaindu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 30. orr.

Digestio-aparatuan espezialista zen lagun batek esan zidanez, hesteetako infekzio larri bat zuen, cryptosporidium parvum izeneko parasitoak eraginda, itxura batean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 260. orr.

Orain, ordea, hego-haizea sentitzen zuen digestio-aparatuan zehar, eztarrira eta biriketara hedatzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 42. orr.

"Kontuan izan behar da ebakuntza horren ondorioz digestio aparatuaren prozesua eta janariaren xurgatzea erabat aldatzen direla», azaldu du Arrazolak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

15 emakumearen aparatu genital (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Emakumearen ugaltze-aparatuak edo emakumearen aparatu genitalak bi zati ditu: umetokia, garatzen ari den fetua hartzen duena, bagina-jariakinak eta utero-jariakinak sortzen dituena, eta hazia umetoki-tronpetara edo Falopio-tronpetara eramaten duena; eta obarioak, emakumeen obozitoak edo gametoak sortzen dituztenak. ETC-entziklopedia   Emakumearen ugaltze-aparatu, Wikipedia

16 emakumearen ugaltze aparatu (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Emakumearen ugaltze-aparatuak edo emakumearen aparatu genitalak bi zati ditu. ETC-entziklopedia   Emakumearen ugaltze-aparatu, Wikipedia

Bestetik, emakumearen ugaltze aparatuak lesioak izateko arrisku handiagoa du. ETC-prentsa   Berria, 2007-06-09

Horrela, gaur egun badakigu hilekoa emakumearen ugaltze-aparatuari loturiko gertaera dela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Generoa aztergai Psikologian: egungo ikerketak, Itziar Alonso-Arbiol, Miriam Gallarin, UEU, 2009

17 fonazio aparatu (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Azkenik, faringeak beste hirugarren funtzio bat ere badu, mintzamenarekin lotutakoa: fonazio-aparatuaren parte ere bada, eta soinuaren sorreran eta transmisioan parte hartzen du. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Faringe, Wikipedia

Nolabait ere, fonazio aparatua eta garuna batera bilakatu zirela uste da, eta horri esker gizakia hizkuntza garatzeko gai izan zela, baina hitzak ez dira fosil bihurtzen, eta fonazio aparatuko atal gehienak ere ez, hori dela-eta hori guztia nola gertatu zen frogatzea zaila da... ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-09-07

b) Fonazio-aparatua, soinua kanpoan entzungarri egiteko edo bihurtzeko gauza den airearen bibrazioa sortzen duena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Irratibidearen barrunbean zehar, Gorka J. Palazio, UEU, 2000

Beraz, are arrazoi sendoagoa dugu Le Dantec-en tesia ez onartzeko, hark belarriaren eta fonazio-aparatuaren bat-etortze erreflexu baten bidez azaltzen baitu gizakiaren hitza. ETC-zientzia, zuzenbidea   Haurtzaroaren psikologia, Elena Herran, EHU/UPV, 2018

18 gernu aparatu

Aldiz, sekulako abia ematen dio nire gernu-aparatuari: hirugarrenetik aurrera taigabe behar izaten dut, lehertuko ez banaiz, maskuria komunzulora hustu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

19 gizonezkoaren aparatu genital (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Gizonezkoaren ugaltze-aparatuak edo gizonezkoaren aparatu genitalak gizonezkoan espermatozoideen sorkuntzaz eta arrautzaren ernalketaz arduratzen diren organoen multzoa da. ETC-entziklopedia   Gizonezkoaren ugaltze-aparatu, Wikipedia

20 Golgi aparatu (corpusean ez dago; ETCn 197 agerraldi)

Golgi aparatuak edo Golgi konplexuak haren aurkitzaile Camilio Golgi XIX. mendeko histologo italiarrari zor dio izena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Jariatuak izango diren glikoproteina eta polisakaridoak Golgi aparatuan prozesatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Purkinje neuronen sometan mitokondria asko, erretikulu endoplasmatiko bikortsu oso garatua, Golgi aparatua eta lisosoma ugari edukitzeak azaltzen du haien jarduera metabolikoki oso aktiboa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

ATP7B proteina, hepatozitoen Golgi aparatuko trans-bidean kokatzen da eta behin kobrea lotua duela, zeruloplasminari (Cp) igaro egiten dio, hau ere trans-Golgi bidean kokatuta dagoelarik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Zeluletako erretikulu endoplasmatikoan zeramida (esfingosina gantz-azidoa) eratzen da eta Golgi aparatuan monosakaridoak gehitzen zaizkio. ETC-entziklopedia   Globosido, Wikipedia

Gaineztadura edo mintzaz babestutako beste organulu batzuk ere badituzte zelula eukariotoek, adibidez mitokondrioak eta Golgi aparatuaETC-entziklopedia   Zelula, Wikipedia

Zitozinesia gertatzen denean (zelularen zatiketa) Golgi aparatutik sortutako fragmoplasto izeneko xixkuak ekuatore aldean kokatzen hasten dira eta bata bestearekin elkartu ahala "erdiko xafla" eratzen dute. ETC-entziklopedia   Zelula horma, Wikipedia

21 Golgiren aparatu (corpusean ez dago; ETCn 68 agerraldi)

Golgiren aparatua (zaku bakuolodun lauek osatzen dute, jariaketa- eta kondentsazio-mintza da, materialak biltegiratzen ditu eta materia hartzen du) ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

Seinale peptidoa daramaten proteinak, orokorrean, erretikulu endoplasmatikora bideratu ohi dira (eta handik gehienetan Golgiren aparatura). ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Organulu dira zelula gunea, mitokondria bat edo Golgiren aparatuaETC-entziklopedia   Bizi, Wikipedia

22 Haldaten aparatu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Haldaten aparatua Charles de Haldat du Lys fisikari frantsesak asmaturiko tresna da, ontzi baten hondoaren gainean likido isurkari batek egiten duen presioa, isurkari horren dentsitatearen eta garaieraren araberakoa, eta ez ontziaren formaren araberakoa dela frogatzeko balio duena. ETC-entziklopedia   Haldaten aparatu, Wikipedia

23 iraitz-aparatu (corpusean ez dago; ETCn 30 agerraldi)

Iraitz-sistema edo iraitz-aparatua gernua eratzeaz, metatzeaz eta kanporatzeaz arduratzen den organoen multzoa da. ETC-entziklopedia   Iraitz-sistema, Wikipedia

Hesteetako arazoak, beherakoak eta odol galtzeak eragin ditzake, baina baita beste hainbat gaitz ere: arazoak iraitz aparatuan, meningitisa, peritonitisa, mastitisa, septizemia eta pneumonia, besteak beste. ETC-prentsa   Berria, 2008-09-04

Eta, orain dela gutxi, Wim Delvoye artista belgikarrak iraitz aparatua makinizatu zuen, metamorfosiaren sistema hori burutzen duten makinak sortu (makinismo eta mekanizazioaren burlarik gorena). ETC-prentsa   Berria, 2009-04-10

Gernuaren kontzentrazio egokia izateko ezinbestekoa da ura, iraitz aparatuaren funtzioa baitu. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-11

Iraitz-aparatuaren edozein ataletan bezala, lau motatakoak dira: kalkuluak, koaguluak, tumoreak eta giltzurrun-papilak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

Eta, azkenik, aparatu guztiak (digestio-aparatua, arnas aparatua, iraitz-aparatua...). ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikrobiologiaren mundu liluragarria, Josu Albero, EHU/UPV, 2019

24 irrati aparatu irrati hargailua.

Irrati aparatu urrun bateko marmari monotonoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Irrati aparatu baten musika zetorren patiotik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Atsegina egin zitzaidan inguruko gauzek erakusten zuten tinkotasuna, zein seguru zegoen irrati aparatua alfonbraren gainean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Irrati aparatu urrun bateko marmari monotonoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

25 liseri aparatu (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Osasuna eta sukaldearen inguruan hainbat liburu idatzi duen mediku honek liseri-aparatuko ebakuntza asko egin ditu. ETC-prentsa   Argia, 2001-11-25

Tomateak prostata eta liseri-aparatua babesten ditu. ETC-prentsa   Argia, 2005-07-03

Lanerako tresnak eta protokoloak fintzearen beharra, oraindaino estandarizaziorik eza, harrapakinen harrapakinak (liseri-aparatuko hondarrak) harrapariaren dietaren parte hartzearen akatsa eta laginak kutsatzeko arriskua, besteak beste. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Ezpainak digestio-aparatu edo liseri aparaturako sarrera eta ahoaren aurrealdeko irekidura. ETC-entziklopedia   Ezpain, Wikipedia

Gizarte antolakuntza feromonak, liseri aparatuaren bidez igortzen dira, ahotik zein uzkitik. ETC-entziklopedia   Feromona, Wikipedia

26 liseriketa aparatu

Eta are, koliko lausotu batek liseriketa-aparatu guztian zehar zabaldu nahi zelako seinalea ematen zuela, Hiltegira daramaten txekorra ematen dut, pentsatu zuen, eta zorionez bere buruari erdeinu izateko gauza izan zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 104. orr.

Arnas eta liseriketa aparatuen gaixotasunak: ur erradioaktiboak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Askoren gosaria, esate baterako, "iraina» omen da edozein liseriketa aparaturentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

27 lokomozio aparatu

Bat baino gehiago harrituko litzateke jakinez gero 30 eta 45 urte bitarteko pertsonen %24,6k arazoak dituztela lokomozio-aparatuan; mundu osoan antzeko tasak daude.  Berria - Gaiak   2004-12-01

28 ugal-aparatu (corpusean ez dago; ETCn 77 agerraldi)

Ugal-aparatua, ugaltze-aparatua edo ugaltze-sistema organismo baten sexu ugalketarako elkarrekin lan egiten duten organoen sistema bat da. ETC-entziklopedia   Ugal-aparatu, Wikipedia

Esan barik doa mojen eskolan sexualitatea ugal-aparatuen azalpen hutsa zela, azken kurtsoetan eta andrazko irakasle sekular baten esku. ETC-literatura, saiakera   Erreka haizea, Sonia González, Susa, 2018

Espezie bakunetan, organismoa apenas den ugal-aparatua baino gehiago. ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Jarduera intelektualak emakumearen ugal-aparatuan eragiten zituen kalteei buruzko teoria ginekologiko guztiz errespetagarriak zeuden indarrean. ETC-literatura, saiakera   Sorginak, emaginak eta erizainak, B. Ehrenreich / D. English (Maria Colera) Katakrak, 2019

Beste batzuk, ostera, garatu egin dira (organo atxikitzaileak adibidez: kopadurak, gakoak, kizkiak.), edota hipertrofiatu ere (ugal aparatua). ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Arnas eta ugal-aparatuetan ageri diren epitelioek (elkarri atxikitako zelulez osatutako geruzek) luzapen mugikorrak dituzte gainazal askean; luzapen horiei zilio deritze. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Desberdintasun anatomiko handiak dituzte bi talde horiek, ugal-aparatuari dagokionez batez ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Mikrobiloxka luze berezi hau (gaur estereobiloxka ere esaten zaio) ez dago oso hedatuta epitelioen artean, ugal-aparatu arraren epididimoan eta hodi deferentearen eremu proximalean eta belarriko zelula sentsorial ziliatuetan baino ez baitago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015

Hau gizonaren ugal aparatuan aurkitzen den barne peptido opioidea da eta dirudienez funtzio espermatikoa erregulatzen dihardu. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Nerabezarora iritsi ez den neskato baten bagina eta ugal aparatu osoa, oro har, "oso sentibera" izaten da, "estrogenozko babes txikia izaten duelako, batetik, eta baginako azidotasun faltak bakteriak haztea errazten duelako, bestetik". ETC-prentsa   Berria, 2005-08-02

Bestalde, ugal aparatuan arazoak, anorexia eta halakoak sortu izan ditu. ETC-prentsa   Berria, 2005-08-27

Larruazalean ez ezik, digestio, gernu, arnas eta ugal-aparatuetako ehun eta barrunbeetan ere aurkitzen ditugu. ETC-prentsa   Berria, 2018-10-19

29 ugaltze aparatu

Ondoren, 1987. urtean, EntreNous aldizkariaren 10. zenbakian, ikerketak martxa onean zihoazela zioten, baina gizonaren ugaltze aparatua konplexua dela, eta horixe zela arazoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.

Horretarako, bi arrazoi ematen dituzte: gizonen ugaltze aparatuaren konplexutasuna eta pilularen nahi gabeko ondorioak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.

Horrenbestez, gure ugaltze aparatua eta ernalketaren mekanismoak ahalik eta ondoen ezagutzen ahalegindu gara, alde batetik, haurdunaldia eragozteko bitartekoak jarri ahal izateko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 109. orr.

Baina ugaltze-aparatua, gaur egun organismorik sinpleenean, bakteriorik xumeenean ageri den moduan, konplexutasun ikaragarrizko mekanismoa da, noski.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Horregatik, Riora aldatu eta lehenbiziko gauzetako bat ginekologoz ginekologo ibiltzea izan zen, eta ez dakit zenbatengana joan nintzen, baina, hori bai, bakoitzak arazo desberdin bana asmatu zuen nire ugaltze-aparaturako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 137. orr.

Gizonek arazo larriak dituztenean ugaltze aparatuan, eta, ondorioz, hazia maila eskasekoa denean.  Berria - Gaiak   2004-10-30

30 zirkulazio aparatu

Hauek dira ospitaleratzeko arrazoi nagusiak: zirkulazio aparatuko gaixotasunak (%12,8), digestio aparatukoak (%11,4), nerbio sistemakoak eta zentzumen organoetakoak (%9,9), arnas aparatukoak (%9) eta tumoreak (%8,9).  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Oso ondo dago gure digestio edo zirkulazio aparatua nolakoa den jakitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus