Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aparailu (ETCn 1.800 agerraldi; cf aparatu 7.922 agerraldi) 1 iz lan jakin bat egiteko, eta oro har eginkizun bat betetzeko, erabiltzen den atalen eta osagaien multzo egituratua. ik tresna.

Gauza, tresna, eta aparailu gehienak Txinakoak, Brasilekoak, edo Mexikokoak dira.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 53. orr.

-Esan? -atezainak aparailua hartu zuen, azkenean ere.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 129. orr.

Garbikari trinkoa eta leunkaria franko ipini, aparailua martxan jarri, eta barnera sartu nahi izaten nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 40. orr.

-Hemen, Europan bezala, izango da zure erantzungailuko mezuak etxetik kanpora entzuteko aparailurik, ezta Popo?  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 171. orr.

Asperduraren kontra azkenekoz ateratzen du teleskopioa, despedida gisa; aparailua muntatu, txulotik begiratu eta... hara non ikusten duen pareko neska berari teleskopio batez begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 198. orr.

Prospektuak argi eta garbi ohartarazten zuen argindar-instalazioaren matxuren kontra, eta aparailuaren bateria osagarriaren zainketaren garrantzia azpimarratzen zuen: makina ustekabean deskonektatuz gero gerta zitekeenaren deskripzio kasik danteskoak eskaintzen zituen Disko bat ipini zuen, aparailuaren arrakalatxotik txanpon bat sartuta.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 68. orr.

Atea ondo itxi eta atzean inor ez zegoela ziurtatu ondoren altxatu zuen aparailuaren aurikularra eta zenbakia markatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.

Guztiz gosegabetu naiz haren atariko telefonotik Tomen aparailuarekin etxera deitu, erantzungailuaren hitzak entzundakoan hirua sakatu, eta noren eta, gainera, Karmeloren mezua topatu dudanean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 220. orr.

Perrault-en Vitruvio aparailu kritiko ikusgarri batekin lagunduta azaldu zen; aparailu horrek, inolako argibiderik ez emateaz gainera, Vitruvioren editoreen arteko egilerik antivitruvianoena bihurtu zuten teoriko frantsesa, eta garaiko polemika akademikoen argumentu bihurtu zuten ingeniari erromatarra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Kontuan hartu behar duzu, aparailu metalezko batez ahoa guztiz irekita eduki genizula ebakuntza garaian, eta hor ibili garela eztarrian behera eta gora lanean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 50. orr.

Ezustean, telefono aparailuaren gainean beste mezu bat ikusi duzu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 26. orr.

Besagia hartu eta linea martxan zegoela baieztatu zuen, behin eta berriz: alegia ezetz, ez zela telefono aparailuaren matxuraren baten errua inork ez deitzearena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.

Zoramena da hura: izugarrizko zarata: jendea, idazmakinak, musika-aparailuren batetik U-2 bezalako zerbait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.

Madarikazioetan, irrati aparailua amatatu eta lo egitera etzan ginen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.

Ohikoa da bederatzigarren abenidan jendea beren hildako senitartekoen telebista aparailuak eta janzkiak merkezurrean saltzen ikustea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.

Horretarako bideo aparailua erosi genuen eta arlo guztietako zintak irensten hasi ginen bata bestearen atzetik, gehiago ikasi eta, profesional onen gisa, zerbitzu gero eta hobea eskaini nahian.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 43. orr.

Belarrietako horiek jarri eta bere CD aparailua entzuten doa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 288. orr.

· Ezbairik gabekoa da, ordea, loditasunak eritasun ugari eragiten dituela, hala nola artritisa, hipertentsioa, bihotzeko zein arnas aparailuko gaitzak edota minbizi mota jakin batzuk.  Berria - Harian   2005-03-30

2 itsasontzietako tresneria.

Zubi erromatarraren zuloetan aparailua eta sarea edukitzen zituen gordeta, debekualdirako.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Aparailuak bizkor bildu, aldi berean branka aldetik beste aingura bat larga eta, behingoan, lehorrera bidali zuen txaneltxo bat, popako kriseilua isioturik zeramala, horrela armadako agintariei gure etorreraren berri eman ziezaien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.

-Hobe aparailuak ebaki mastetara igo baino! -erantzun zuen Joanesek, aiztoa esku batean eta aihotza bestean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 172. orr.

Nire burua, berriz, ez zegoen hartan denbora lar emateko, ezta nire begiak hari luzaz begiratzeko ere, ontziko masta eta aparailuetan miraren miraz galtzeko baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Hark katuaren malgutasunaz egin zuen mastako aparailuetan behera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.

Garai berean Mediterraneoan ibiltzen zen aparailu karratuko "ontzi biribila", alias karraka; latindar aparailuko Indiar ozeanoko "karabela".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.

Arrantza-aparailu konplikatuak beren kortxo gorriarekin eta beren kanaberekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

3 aparailu isodomo (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Aparailu isodomoa adreiluak juntura-hautsika eta garaiera berdineko ilaretan paratuz egiten den aparailua da. Hala, horma erabat erregularra lortzen da. ETC-entziklopedia   Aparailu isodomo, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aparailu bat (4); irrati aparailu (3); telebista aparailu (4)

irrati aparailua (3); musika aparailua (4)

mastak eta aparailuak (3)

aparailuaren aurrean (3)

aparailuen artean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus