Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alferrik (ETCn 17.903 agerraldi) 1 adlag inolako ondorio edo emaitzarik gabe; arrazoirik edo beharrik gabe.

Hilda ez egotea: haserretu egingo zarete orduan -apur bat baino ez, familiaren susmorik ez pizteko-, ordubete galdu duzuelako alferrik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 116. orr.

Alferrik ari zara: ez duzu deus ere asmatuko, Aristotelesek aurrez esan ez duenik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 31. orr.

Urteak ez dira alferrik pasatu, ordea, eta emakumezko idazleen egiez konturatu naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

Pena da horrelako gizona bizimodua alferrik galtzen ikustea.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.

Urteak pasatu ziren arren, alferrik saiatu zen Garazi Enekoren mendeku gogoa galarazten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 11. orr.

Alferrik harrotu nuen boza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Sortuz geroztik Maianak ez zituen orenak sekula alferrik higatu; beti bazuen zerbait egiteko, etxea garbi, poallak bazka, ardiak jetzi, sasoiko traholak, haurrak ala arrahaurrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Beren burutazioak helbide honetan topatu daitezke: 68ko maiatzeko errebolta ez zen alferrik gertatu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.

Arren eta arren, alferrik erregutuko zion Iriondok.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 62. orr.

Baina berehala ohartu zen matematikak milaka urte dituela eta alferrik ari zela gogoeta horretan, Kristo aurreko greziar batek egin zuela gogoeta hori, askozaz modu brillanteagoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 28. orr.

Hortik datorke beharbada alferrik jardun izanaren sentipena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 12. orr.

Patchworkezko edredoia lurrean dago erdi jausita eta Eberen gorputz uzkurtua alferrik saiatzen da izarapean beroa topatzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Tomek berogailuaren palankari eman zion alferrik, "ez du funtzionatzen".  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.

Baina ez daukagu gatzagirik, eta esnea mamitu ezean alferrik gabiltza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 119. orr.

"Alferrik ari naiz: iraganarekiko izan dugun arreta-falta da, gurean, Abaxi bezain ohoin"  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.

Jurisprudentziak ere, azken batean, baitaratu behar ditu norberak alferrik aurreikusi nahiko lituzkeen objektu guztiak edota iraizean egindako aurreikuste batek barneratuko ez lituzkeenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.

Alferrik saiatu da fabriken gainetik Gorbeia eta Anbotoko tontorrak asmatzen, Ibaizabalen haran luzearen amaieran.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 39. orr.

Nik min egin nion, zuk niri egin nahi didazun moduan, baina alferrik zabiltza!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 73. orr.

Beldur zen dena dela ez ote zuten botako, eta orduan nik dirua alfer-alferrik itzuliko nuen, bere seme-alabak desohoreaz markaturik haziko ziren, eta gu ez ginen inora iritsiko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 51. orr.

Alferrik espero izango dira Anneren testuan gogoeta sosegatuak, alferrik eskatuko zaio azaltzen dituen gaiekiko gogoetazko distantziarik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Alferrik ari ginen, gerra hotza.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 22. orr.

Baina ez zaitez alferrik kezkatu gosea pasa dudala esanez; denboraldi honetan ez dut behin ere goserik izan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 21. orr.

Ondoan daukazun atsoaren abaniko-airea harrapatzen saiatu zara alferrik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 72. orr.

Alferrik borrokatu naiz malenkoniaren kontra.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.

Alferrik egin zuen zin apezpiku batek eman ziola zaflada batez sendotza, hamar urte zituelarik: patre-nostreak osorik esaten ere ez zuen asmatu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.

2 (bere horretan, aditz bati atxiki gabe)

Paretetako igeltsua funditua baitzen, nolanahika emanak izan ziren adreiluak agerian zituen elizatik hurbilena zen egoitza bakartira heltzean, atean "Ieep" oihukatu zuten, baina alferrik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.

Izan ere, janariak behar du dena indartu, berritu eta zutoindu, janariak du dena iraunarazten; alferrik, ordea, zainek ezin baitiote behar beste eutsi eta naturak ere ezin baitu behar beste hornitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

Bi gizonetarik bat orrialde haiek jasotzen saiatzen da, baina alferrik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 96. orr.

Biktima dohakabeak lepora eramaten zituen eskuak desesperazioz, hari luze sendo hura hautsiko zuelakoan, baina alferrik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

Orduantxe pentsatu dut: "alferrik".  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.

Bizpahiru izeko alargun edota neskazahar saiatu dira etxe hartan bizitzen, baina alferrik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Alferrik, ordea.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 36. orr.

Sarak, egoera gorabeheratsuetan ohi zuen bezala, zentzuari eta sen onari men egin nahi izan zien: alferrik, ordea, mihiak zuhurtziari -eta kasik pentsamenduari berari- aurrea hartzen dionean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 63. orr.

Begiak itxi eta gogoratu nahian jardun nuen; alferrik, baina.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Auzoko La Salleko ikastetxera eraman nindutenean estudiatzera, anai bat baino gehiago saiatu zen ni gogorxeago hartzen, baina alferrik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 50. orr.

Begiak ingurura bihurtu nituen, baina alferrik, han ez baitzen argi izpirik ere.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 76. orr.

Alferrik baina: Iruñera bueltatu eta, hango pisura igotzen ari zela, Ama Birjina azaldu eta eskaileretan behera erori omen zen; ikasten saiatu eta txuri ikusten omen zituen liburuko orriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 49. orr.

Beste behin astindu zuen eskua belarri parean, ea martxan jartzen entzuten ote zuen; alferrik ordea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 17. orr.

3 alfer-alferrik

Agindu zorrotz harekin eta zaindari neraman zakurrarekin alfer-alferrik nuen bisita hura, baina ezin esango nion hori Aita Arbizuri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 53. orr.

-Hemen denbora alfer-alferrik galtzen ari haizela iruditzen zaidak niri ere - esan zuen Sonjak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 55. orr.

Horregatik eginarazi dizu bide luze hori ekuazio aljebraikoetan zehar; berak demostrazioak isilean zergatik gorde zituen zuri jakinarazteko; zuri esateko, alegia, argitaratu nahi izan balitu zapuztaldi ederra hartuko zuela alfer-alferrik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 336. orr.

Kulparik gabe kriminalizatutako gazteak daude; baita alfer-alferrik larritutako gurasoak ere, euren seme-alabek kalamua kontsumitzen dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Mila sindikatu eta elkarte eratuta ere, alfer-alferrik izango delakoan nago.  Berria - Kirola   2006-02-14

Pericles-ek, duela ia 2.500 urte, esana zuen: Alfer-alferrik da ideia onak edukitzea, gero transmititzen ez badakizu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.

Begira zenbat eta zenbat fotokopia eginarazten didan alfer-alferrik, ni bere bulegotik ahalik eta urrunen edukitzeagatik: garbi dago ni gainetik kendu nahian ari dela.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 39. orr.

Abere horiek landareen gisa bizi daitezela makurkeriarik doilorrenean: alfer-alferrik mesprezatuko ditugu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 276. orr.

Sineskeriak? Zigarroa itzalita daukadanez, eta patriketan alfer-alferrik bila ari naizenez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.

-Hemen alfer-alferrik ari zara, etxe pobrera etorri zara eta pobreok ez dugu deus ere botatzen, daukagun pizarra ongi gorde behar dugu - erantzun dio etorri berriari burua mugitzeari utzi gabe.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 35. orr.

Mutikoak eskopeta osoa hustu du, alfer-alferrik ordea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 129. orr.

Eta alfer-alferrik izan ere!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 170. orr.

Hitz eta pitz aritu haiz, baina alfer-alferrik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 124. orr.

Alfer-alferrik egin zuen bidaia hura guztia.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 130. orr.

4 alfer-alferrik egon

Pitermanekin alfer-alferrik dagoela diote batzuek.  Berria - Kirola   2006-01-17

Zürichen alfer-alferrik nengoen; beraz, egun berean (O. irakaslearekin Odéoneko berriketaldia egin ostean), Kloten aldera jo nuen, hegazkinez jarraitzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.

Bere gurasoen etxeko bizimodua kontatu dit, merkatu beltzeko historiak eta alfer-alferrik dagoela iruditzen zaiola.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.

5 alfer-alferrik izan

-Alfer-alferrik da - erantzun zuen agureak -.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 229. orr.

Egoera horretan Liesek ezin du behar bezala lan egin, eta alfer-alferrik dira etengabe ematen dizkioten eskola partikular guztiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 29. orr.

Bejondiela, alfer alferrik baita, modernokeria pinpirin orok muinak jantxeak dauzkan jendaje honekin tajuzko arrazoiketan hastea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.

Pericles-ek, duela ia 2.500 urte, esana zuen: Alfer-alferrik da ideia onak edukitzea, gero transmititzen ez badakizu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.

Aurrerantzean ez zizula besterik idatziko eta zuk ere alfer-alferrik izango zenuela hari idaztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.

Alfer-alferrik zuan, lehen batere ez zegoena erotu egiten zian eta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 107. orr.

6 alferrik egon

Erromes-kanta. Salomonena. Etxea Jaunak eraikitzen ez badu, alferrik ari dira etxegileak. Hiria Jaunak zaintzen ez badu, alferrik daude erne hirizainak.  Elizen arteko biblia   Sal 127,1

Eta ez zegoen alferrik egonean harako adar-kopa hura; han zebilen jira-biran maiz asko (hutsik nahiz betea) putzu-zirrikaren urontzia bezala; aise asko hustu zen, han ageri ziren bi zahagietatik bata.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

Alferrik egoten da aireportuetan zain, zoriontsu egin behar duen laguna noiz etorriko.  Berria - Kultura   2004-09-18

Ekonomia azkar dadin, ez du nahi sosa alferrik egon dadin! Laguntza berezi batzu hitzeman ditu Frantzian berean sortuko edo handituko diren lantegieri.  Herria   2004-05-13

- Goazen Sokrates, hemen alferrik gaude eta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 109. orr.

Jendea alferrik zegoen aditu eta txalotu ohi zituen hitz ozen ponpoxoen zain.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.

Baina alferrik egon nintzen hitz haien erantzunaren zain.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.

Azkenaldi hartan Londresko eguneroko bizimodua zentzugabetuz joan zitzaion Lucyri, iruditzen baitzitzaion alferrik zegoela bertan, denbora galdu besterik ez zuela egiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 250. orr.

Ezdeustzat harturik, abandonaturik, alferrik daudelako sufritzen dute objektuek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Alferrik egon da Cienfuegos alprojaren zain, berak garraiatu beharko du hiruhankako astuna, herrenak beharra dauka Artekale eta Kale Nagusiko bazterrean, bertora dator izerditan irakiten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 168. orr.

Gero, han alferrik nengoela ohartuta, kalera irten naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

Ez naiz alferrik egon zure zain.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 147. orr.

Spinozaren ustez, izan ere, alferrik da sumintzea; alferrik dagoena deitoratu edo iraintzea: unibertsoa ulertzea baita helburua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 142. orr.

Beraz, alferrik gaudenez hor, onena itsasontzira bueltatzea izango dugu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 200. orr.

7 alferrik izan1 du ad

Esku artean duzun liburuaren berri lehendik baldin baduzu, alferrik duzu sarrera hau.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 7. orr.

Baldin badakizu, alferrik dut erakustea.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 75. orr.

Alferrik nuen gezurretan hastea.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 296. orr.

Alferrik dute erlojuek arratsaldeko hirurak eta laurdenak seinalatzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

- Orain alferrik du kate hori, esku horrek ez du ihes egingo.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 187. orr.

Asanblada arin bat egiteko astia eskatzekotan egon nintzen, baina alferrik nuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 278. orr.

Eta Meharrak gizonaren poltsikoetan eskuak sartzen zituen bitartean, Pepponek besoetatik kateatuta eusten zion, eta alferrik zuen askatu nahi izatea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.

Ondikotz, alferrik nuen gida arakatzea, Klararen deiturarik ez nekien-eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 264. orr.

Alferrik duzu salatari bihurtzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 180. orr.

8 alferrik izan2 da ad

"Alferrik da dena, nire garuna gela hau baino txikiagoa da, eta ezin dira bertatik irudi ederrak atera, barruko izaki ilun basatien mende baitaude..., bainago... ", pentsatu zuen Ayalak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 90. orr.

Neu ere, ia, zuri gehiago ez idaztekotan egon naiz, alferrik baita hemen hitz egiten ibiltzea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 119. orr.

Spinozaren ustez, izan ere, alferrik da sumintzea; alferrik dagoena deitoratu edo iraintzea: unibertsoa ulertzea baita helburua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 142. orr.

Mustafa zenak zazpi ahaleginak egin zituen bere lanbidea ikas zezan, baina dena alferrik izan zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 210. orr.

Emaguzu laguntza etsaien kontra, giza laguntza alferrik baita.  Elizen arteko biblia   Sal 108,13

Ez du espero bizitzak ezer onik ekarriko dionik; bizitza gordina baita, eta alferrik da bilatzea; ez dago ezer, eguneroko ugerra eta kedarra besterik ez.  Berria - Kultura   2004-02-21

Hala ere, orain alferrik da, PPk bere mozorro guztiak kendu dituelako, eta benetan dena agerian utzi duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Horregatik diot alferrik dela Lurie jaunarekin eztabaidatzen jarraitzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.

Beti saiatzen naiz atsegina izaten telefonoz, baita alferrik denean ere.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 40. orr.

Alferrik da hain errotuak dauden etiketa bi horien kontra aritzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 41. orr.

Adibide horiek iradokitzen digute alferrik dela "gramatikaltasuna" kontzeptuaren definizioa semantikan oinarritzen saiatzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 34. orr.

Orduan alferrik zen arrazoimenaren argia aipatzea argudio gisa, gauza bakarra egin zitekeen: zintzo egon esperoan mozkorra pasatu arte.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.

Alferrik izango zen behargabeko galderak egitea eta, beraz, bestela bezala esan zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 49. orr.

Alferrik izan ziren antibiotikoak eta gauaren lehen parteko odol hotza, azkenean ospitalean amaitu nuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 69. orr.

// Orain orrizko mozorropetik oihuka hasten denean: // "Itzuliko naiz nire arropak jasotzen ditudanean," // zerrenda aztertu eta diotse tonurik doilorrenean: // "Barkatu, baina alferrik dira modaz pasa direnean".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 185. orr.

Segituan ohartu da, haatik, alferrik dela, etsi egin beharko duela, eta mantsoago ibiltze hutsa mesedegarriagoa izanen zaiola.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 64. orr.

Alferrik izan ziren Nuñoren arrazoi eta erregu guztiak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 162. orr.

Alferrik dela jakinagatik ere.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 87. orr.

Geroztik, alferrik izan ziren Arantza etxekoandreak erosi zituen pozoi-hauts guztiak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 104. orr.

9 alferrik galdu (ETCn 2.903 agerraldi; orobat alferrikaldu ETCn 71 agerraldi). da ad

Lehenbailehen askatu behar da baldin eta ez bada aparailu guztia alferrik galdu nahi.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 12. orr.

Klararen etxean alferrik galdutako latexezko bi zorroen klonak karteran nituela oroitu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Ez dira istorioak alferrik galdu behar, denak behar ditugu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.

Denbora alferrik galtzen ari gara zuregatik!...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Hori banatzea alferrik galtzea da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.

Pena da horrelako gizona bizimodua alferrik galtzen ikustea.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.

Maiz higienerik gabe, osasuna alferrik galtzen dutela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 119. orr.

Ez bitez hire amaren erreguak alferrik gal, Hamlet.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 36. orr.

Filologoak pazientzia galtzen du, petraldu egiten da nahi baino gehiagotan, ikusten duelarik hainbeste dotrinarekin, hainbeste interpretaziorekin [...] hitzak alferrik galtzen dizkiotela eta andeatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

· Gazte alferrik galduek bakarrik egiten dituzte profanazio sakrilegoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

10 ez alferrik

Berdeen mugimendua ere ez alferrik sortua da gainerakoan hain hotz eta kontrol zalea den herrialdean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.

Ez alferrik!, egin nuen barre.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 310. orr.

Egoera ez alferrik luzatzera deliberatu zen Andreas:  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Ez alferrik amak larrua ondo zurratu zidaan zaildu zekidan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 68. orr.

-Ez, Peter, ez alferrik gastatu maitagarrien hautsa nirekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 219. orr.

Esana utzi zuen poetak, aspaldi eta ez alferrik, hiriko kalerik estuena errukiarena dela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 179. orr.

Besamotzak besoa bezala, ez alferrik ukan zenuela zomorro hura lapa baten antzera josirik zeure ahots-kordetako batean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Eta: "Bai, banaiz! ", Azouzen protesta -ez alferrik moztu zioten, alajaina, zakilaren puntakoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 39. orr.

"Egun berean bi aldiz askotxo da", pentsatu genuen denok, ez alferrik, zeren berriro zen bonba zaparrada bat, hiriaren beste aldean oraingo honetan, aireportu aldean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 125. orr.

Ez alferrik: bederatzi segundo doi eskatuko diegu aurki, eta, hori lor dezatenean, zortzi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 25. orr.

Eta une hartan euforia sentsazio on batek hartuta sentitzen zenez gero, iraun zezan eta ez alferrik galtzearren, berriro jarri zuen Stan Getzen disko brasildarra hasieratik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 193. orr.

Gozotik ezetz, baina beste menta te bat baietz, hain zait gozoa eta urrunekoa! Ez alferrik naiz espainola.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 78. orr.

Ez alferrik, eskimalen artean, Groenlandian, 60tik gora elur jenero bereizten dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Ez alferrik; hurrengo egunean leihoak itxita zeuden, eta mirabeak besteei esaten zien mutil hura burutik eginda zegoela, esaten zuela airean bazirela euli batzuk ikusten ez zirenak eta eguzkiak hiltzen zituenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.

Iduri du zilar bizia, ez du hitz bat hutsik ez alferrik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 174. orr.

Horixe da guztion bekatua eta guztion kondena; eta utopia horretan dihardugu, ez alferrik, erlijioari, politikari, filosofiari, arteari atxikiak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 52. orr.

Josék ondo ezagutzen du Magrisen obra ere, ez alferrik itzuli du gaztelaniara Magrisen hainbat lan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Ez alferrik, Sarrionandiak oroitarazi zigun euskal literatura oro har zuri-beltza zela, esan nahi baita, ez garela gehiegi saiatu izan koloreak lantzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 112. orr.

Baina, ez alferrik, mende hartako bilatzailerik gazteena zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 252. orr.

Ez alferrik zen hori modu alde-aldean bakarra nire mutante kuttunetariko batzuen ezaugarriak azaltzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Ez alferrik, alajaina!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahalegin guztiak alferrik (5); alfer alferrik (86); alfer alferrik ari (6); alferrik ahalegindu (6); alferrik ahalegintzen (7); alferrik ari (98); alferrik ari dira (9); alferrik ari gara (10); alferrik ari haiz (6); alferrik ari zara (15); alferrik ari zela (7); alferrik ari ziren (5); alferrik ariko (5); alferrik aritu (6); alferrik baina (21); alferrik baita (8); alferrik bilatu (10); alferrik bilatuko (13); alferrik bizi (5); alferrik da (140); alferrik dela (29); alferrik dira (17); alferrik dituzu (5); alferrik duk (29); alferrik egin (22); alferrik egiten (5); alferrik egon (8); alferrik eman (6); alferrik esan (6); alferrik esango (7); alferrik esaten (6); alferrik eta (9); alferrik etorri (8); alferrik ez (31); alferrik ez galtzea (5); alferrik ez galtzeko (12); alferrik gabiltza (5); alferrik gal (5); alferrik galdu (185); alferrik galdu behar (7); alferrik galdu gabe (10); alferrik galdu nahi (20); alferrik galdu zituen (5); alferrik galdu zuen (7); alferrik galdua (21); alferrik galduak (5); alferrik galduko (29); alferrik galduko da (6); alferrik galduta (14); alferrik galdutako (20); alferrik galtzea (45); alferrik galtzea da (6); alferrik galtzeko (22); alferrik galtzen (122); alferrik galtzen ari (22); alferrik galtzen ez (6); alferrik galtzen utzi (13); alferrik galtzen uzten (6); alferrik hil (5); alferrik hitz (7); alferrik ibili (11); alferrik ibiliko (8); alferrik izan (129); alferrik izan da (17); alferrik izan dira (5); alferrik izan zen (55); alferrik izan ziren (13); alferrik izango (59); alferrik izango da (19); alferrik izango dira (5); alferrik izango zela (5); alferrik izaten (14); alferrik izaten da (6); alferrik jardun (7); alferrik litzateke (6); alferrik nekatzen (5); alferrik nuen (6); alferrik ordea (23); alferrik pasatu (7); alferrik pasatzen (11); alferrik saiatu (32); alferrik saiatu nintzen (5); alferrik saiatu zen (9); alferrik saiatuko (13); alferrik saiatzen (9); alferrik zabiltza (11); alferrik zela (35); alferrik zen (67); alferrik zen hari (5); alferrik ziren (7); alferrik zuen (5); asko alferrik (5); aukera alferrik (34); aukera alferrik galdu (15); aukera alferrik galduko (6); aukera alferrik galtzen (7); aukera hau alferrik (8); baina alfer alferrik (10); baina alferrik (290); baina alferrik da (11); baina alferrik izan (33); baina alferrik zen (13); baina dena alferrik (8); baita alferrik (6); bat alferrik (10); bestela alferrik (7); bizitza alferrik (6); da alferrik (31); da alferrik galdu (5); dela alferrik (5); dena alferrik (34); dena alferrik izan (6); denbora alferrik (91); denbora alferrik galdu (34); denbora alferrik galtzea (18); denbora alferrik galtzen (24); denborarik alferrik (9); denborarik alferrik galdu (6); dira alferrik (19); dirua alferrik (14); du alferrik (6); dut alferrik (9); dute alferrik (5); erabat alferrik (5); ere alferrik (35); ere alferrik galdu (6); eta alfer alferrik (8); eta alferrik (77); eta alferrik da (5); eta alferrik galdu (5); eta alferrik izan (5); eta alferrik zen (6); eta denbora alferrik (9); eta ez alferrik (13); ez alferrik (111); ez baita alferrik (5); ez da alferrik (19); ez dira alferrik (16); ez dut alferrik (6); ez dute alferrik (5); ez nuen alferrik (6); ez zen alferrik (9); ez zuen alferrik (12); ezin da alferrik (6); guztia alferrik (17); guztiak alferrik (10); guztiz alferrik (6); hau alferrik (15); hau alferrik galduko (5); hori alferrik (8); hura alferrik (11); indarrak alferrik (5); izena alferrik (5); jendea alferrik (5); kontra alferrik (6); nola alferrik (6); nuen alferrik (10); orain alferrik (9); zen alferrik (14); zituen alferrik (5); zuen alferrik (16); zuten alferrik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus