Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aizto 1 iz ebakitzeko tresna, metalezko xafla batez eta kirten batez osatua. ik ganibet; labana; kutxilo.

Marmita bat ere erosi genuen, eta petroliozko berogailu bat, mozteko ohol bat, eta aizto bat.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

Joan eta hartu zuen aizto bat, sukaldeko horietakoa uste dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1047. orr.

Hozkirri sarkor bat sentitzen dut eskuin belarriaren paretik pasatzen, aizto bat bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.

-Hobe aparailuak ebaki mastetara igo baino! -erantzun zuen Joanesek, aiztoa esku batean eta aihotza bestean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 172. orr.

Emilek aiztoa ahurretik pasatu eta saltxitxoia kontu handiz ebaki zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Atzetik hurbildu zitzaion nagusiari eta, bizkor, behin eta berriro sartu zion aiztoa bizkarrean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 32. orr.

Aiztoak leun-leun egin zuen bidea, kirtenak garondoan tope egin arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

Aiztoa sabel barrura irristatzen sentitu, eta ez zuen txintik atera, bere halabeharra onartuko balu bezala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 133. orr.

Ateratzen dut aiztoa jakatik, eta Kolomanen sabelean sastatzen dut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 104. orr.

-Denak garbitu! -eta aiztoa bailitzan pasatu zuen esku ertza lepotik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 37. orr.

Emilek aiztoa ahurretik pasatu eta saltxitxoia kontu handiz ebaki zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Mutilak aiztoak eta sardexkak zuzen jarri zituen, mahaiari beste itzuli bat egiten zion bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Tiraderatik, aiztorik handiena hartu nuen, okela txikitzeko aizto bat.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 37. orr.

Hiria suntsitu nuen, hiritarrak aiztoz hil nituen, emazteak eta harrapakinak gurekin eraman genituen, eta denon artean banatu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 47. orr.

Hiria suntsitu nuen, hiritarrak aiztoz hil nituen, emazteak eta harrapakinak gurekin eraman genituen, eta denon artean banatu.Beheko jantokitik, janariaren gurin-usainaren eta aiztoek, sardexkek eta platerek eragindako txilin-hotsen artean, baltse baten doinu kiribila igotzen zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 47. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizaseme, hartu aizto zorrotz bat eta erabili bizarra mozteko labana bezala: moztu ilea eta bizarra, pisatu eta banatu hiru metatxotan.  Elizen arteko biblia   Ez 5,1

Sukaldean txikitu beharreko guztia di-da txikitzen zuten aizto harrigarriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.

Laugarren eguneko goizaldean bi indio ikusi genituen landan barrena, eskuan aizto makur banarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Isiltasunak badaki aterpe gozo izaten; badaki aizto zorrotz izaten; amorrua zein maitasuna ozenagotzen badaki; badaki sekretuak gordetzen; musikari eusten eta hitzari arnasa ematen badaki.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 187. orr.

Besterik ere ikusi nuen, zintzurra zabalik edo sabela urraturik, oraindik ere eskuan dutela sukaldeko aiztoa edo bizarra kentzeko labana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.

Gustu txarreko hitza iruditzen zaio berari, bi ahoko aizto baten modukoa, unea garrazten duena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 170. orr.

Argi bizi batek intxaurkiz apainduriko jangela hura gainezkaturik zeukan, zilarrezko aizto eta sardexketan aldizka dir-dir eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Egin suharrizko aiztoak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 61. orr.

Nik, argizaria eskuetan hartu eta brontzezko aiztoaz zatikatu nuen, eguzkitan bigundurik; lagun guztiei belarri-zuloak estali nizkien.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Arrazoia zen Jansonek sineste handiagoa zuela bere finlandiar aiztoan traste zahar herdoildu hartan baino.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 32. orr.

Zezenari sartzen zaion azkeneko aizto bihurra bezalakoa izan zen hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 260. orr.

Ez nintzen gauza zutik jartzeko, baina larritasunak kemenik aski eman zidan lurrean narraska abiatzeko, etxeordetik irten eta kalean zehar arrastaka jarraitzeko, etxe aldera, ustez, izu-laborriarekin eta zangarra suzko aizto moduko zerbaitek ziztaturik, ezin bainuen argi ikusi non nengoen eta nora nindoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Halako batean, honek, agi danean, gerora hilko zuen aizto ukaldia eman zion.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

Ibaia aizto-ahoz beterik zegoela baitzirudien, hain ere zen distiratsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Palmondo berdea hagaxka bat bezain malgua da, eta beraren hostoetan aizto-zorroztearen soinua dagi haizeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

4 irud/hed

Dena den, saldukeriaren aiztoak zauritzen zaituelarik, ez da samurra gizaki zuhur gisa jokatzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

5 aizto elektriko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Eta amonak amatxoren altzotik ateratzen nau nahiko zakar, eta neure aulkian esertzen nau; aitonak, berriz, martxan jartzen du zatikatzeko aizto elektrikoa, eta Jack Tripa-ateratzaileari buruz beti egiten duen txantxa bera egiten du. ETC-literatura, saiakera   Jaiotze markak, Nancy Huston (Iñigo Errasti), Alberdania, 2009

Halakoetan ohikoa izaten denez, inbentario zehatz bat egin du: hozkailua, bi izozkailu, telebista bat, garbigailua, baxera, kafe-errota elektriko bat, eta baita semeak Alemaniatik ekarria zion aizto elektrikoa ere. ETC-literatura, saiakera   Han ez banengo bezala, Slavenka Drakulic (Amaia Apalauza), Pasazaite, 2018

Ganibet elektrikoa edo aizto elektrikoa elikagaiak xehatzeko erabiltzen den sukaldeko tresna elektrikoa da. ETC-entziklopedia   Ganibet elektriko, Wikipedia

6 aizto ukaldi

Halako batean, honek, agi danean, gerora hilko zuen aizto ukaldia eman zion.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus