Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begia emanik zein armairutan ziren sukaldeko gauzak, katilu, koilara, sardexka, ganibeten ateratzen hasi ziren. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 115. orr.
Ganibet txar bat badut, gauza handirik mozten ez duena. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 67. orr.
Baina gerrikoaren azpian errebolber bat zeukan ezkutaturik eta sakelan ganibeta luze bat, bai labanarekin bai jataganarekin antza duten horietakoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.
Inoiz erabili gabeko errebolber herdoildua magalean eta ontziko labana eta ganibet guztien aho zorrotz biluziak eskura. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.
Aho zabaleko ganibet baten muturrez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.
Alimaleko kanibet batekin pikatu du xorizo zerra. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.
Baina neska gaztea, ganibeta eskuan, bizkarra paretaren kontra jarri eta defendatzeko prest agertu zaio. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 448. orr.
Paulhac herriko serorak bularrean ganibeta sartu dio, herioan piztiari aurre egin dionean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 54. orr.
Albertok esan zuen ganibet batez karrakatuz gastatu behar zirela zilindroak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.
Lurra zulatu zuen ganibetarekin izaki bizi hura hobitik ateratzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.
Merkatari soila izateko, Korpanoff jauna, ederki dantzatzen duzu ehizako ganibeta! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 164. orr.
Gure Gure kideak lo zeudela, guk ganibetari eragiten genion, gaua joan gaua etorri, beti lanean. Ganibetak haragia bezala tratatzen zituen hark arazo moralak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.
-Laburbilduz -Ttipik, ganibeta bezain zorrotz-: ez hion amore eman ahal izan izeba maitearekin azken bidaia egiteko gogoari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.
Ganibet ukaldi garbi-garbia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 164. orr.
Pariseko udaletxekoak erran du Delanoe jaunari ganibet ukaldia eman diola ez baititu maite ez politikariak, are gutiago gizon gizakoiak. Herria 2002-10-10
Italiar anarkista batek zauritu zuen ganibet ukaldi batez eta hortarik hil zen. Herria 2003-12-18
Eta judu bat hil du ere palestinar batek Jerusalemen ganibet ukaldika. Herria 2005-09-01
Nola burua galdua zukeen emazte batek ganibet ukaldika hil duen anai Roger, hango buruzagia. Herria 2005-09-01
eta ganibeta (4); eta ganibetak (3); ganibet bat (3); ganibet handi (4); ganibet handi bat (3); ganibet ukaldi (3); ganibet ukaldika (4); ganibetaz ebaki (3)