Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

labana (orobat laban eta labain g.er.) 1 iz ahoa kirtenaren barnean toles daitekeen ganibeta; ganibeta.

Inoiz erabili gabeko errebolber herdoildua magalean eta ontziko labana eta ganibet guztien aho zorrotz biluziak eskura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.

Labanaren alde biak berriro garbitu zituen, oraingoan jertsearen mahukaren kontra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Ireki zuen labana eta, ohiko legez, xafla baten ahoari hats egin eta galtzetan igurtzi zuen distira ateratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 354. orr.

Hermannek labana itxi zuen eta patrikan gorde zuen azkenik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

Labana hartu eta lau puska kendu zizkion gurin-blokeari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 96. orr.

Argi dago 20 edo 25 zentimetroko xaflako labana daramanak ez daramala hori ogia zatitu edo fruta zuritzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Ez da normala jendea labanarekin ibiltzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Harakinak "Badira bi orduan!" egin omen zuen labana zorrozten zuen bitartean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.

Labana eramateagatik ipini beharreko zigorra gogortu dezan araudietan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Ez bat eta ez bi, urreginak labana atera, eta zauri bat egin zion ipurtaldean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 253. orr.

Bildotsaren ondoan jarri zen, labana eskuan zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

Norbait dator labana batekin ni hiltzera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 124. orr.

Gerrikoan zekarren laban bat ipini zidan eztarrian.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 110. orr.

Kalean labanarekin mehatxatzen gaituen edozein gaizkilerena baino egiazkoa den heriotz promesa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.

Nevadako euskal artzainek labanarekin zuhaitzetan utzitako idatziez.  Berria - Kultura   2004-05-08

Emakume bat labanarekin zauritzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Gero mokotik heldu zion sakelako labana bat irekitzen ariko balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 72. orr.

Behin, espaloian lo zegoela, gizon batek labanaz sastakatu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 134. orr.

Harrapatu zutenean, piraten itsasontzira igotzen ari zen, labana ahoan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 119. orr.

Baxerategian zeuden ilaran platerak, azpilak eta edontziak, eta labana-, sardexka- eta koilara-sortak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Mahaian zegoenean, hain biziro hartzen zuen bere basoa, edo sardexka edo labana non [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.

Koilararen kirtenaren alde bat mailukatuz labana gisa erabiltzeko tresna bihur genezakeela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Puruaren punta nakarrezko kirtena zeukan labana txiki batez ebakitzen zuen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

Carnot lehendakariaren arrastoa arropan, labana odoldua eskuan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 116. orr.

Sei zerra-hortzeko labana zorrotza.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 62. orr.

Jantzi militarraren sakelatik laban mehe bezain zorrotza zanpez atera eta Katxoren begitartea urrako sakonaz sardeskatu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

Gizon bat zetorren agian Union Street aldetik, bi ahoko labana bat eskuan, ni nengoen lekura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

Lurrean zegoen sukaldeko labana handi gorritua jaso du.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 67. orr.

Gerrian trabeska ageri zuen mendiko labana jo zuen begiz Dopazok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.

Bargoak hiltzeko labana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dagoeneko ez zegoen guztiz seguru bere aita zein laban motarekin asasinatu zuen, ezta haren kirtenaren koloreaz ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 35. orr.

Agian ez zen halabehar hutsa zenbait urte lehenago, azoka hartara egindako lehen bisitan, labana-borroka bat ikusi izana.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 221. orr.

Hartzaren so zilarrak labana ukaldi odoltsuaz urratu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 190. orr.

Labana-arrastoz beteta zeuden Bennetten idazgelan zedrozko hormak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

On Camillo irten zen garaile. Haizea mozten duen labana-aho baten modukoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

Kolpeak gorantz jo behar direla, laban ahoa barrurantz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

Elsak labana-jaurtitzailearena egiten du numeroetako batean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 66. orr.

Labana zaurien gisakoak diren lerroak.  Berria - Kultura   2006-02-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mahai gainean bazen halako sastakai-labana-edo bat, liburuetako orriak zabaltzeko erabiltzen nuena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 227. orr.

Etxaldeei su ematen, laborariei zangoak gerri-labanaz mozten eta neskatoak etzaleku hautsien gainera eraisten zituzten bitartean, Alain txikia dolarearen sarrerako ardo upela hondogabetu batean uzkurtua zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 109. orr.

Delako guda-laban hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 145. orr.

5 bizar-labana

Gosariarekin batera aizturrak, xaboia, ispilu txiki bat eta bizar-labana utzi dizkidate zoruan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

Eskuineko oina komun-ontziaren ertzean kokatuta, zangoko ileak kentzen pilaz zebilen Schick bizar-laban batekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Begia bizar-labana batez ebakitzea ez baita, askok uste duten bezala, surrealista, amesgaizto oso errealista baizik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.

6 labana-orri (corpusean labanorri soilik) labana-xafla.

Baina koipegin hordi batek labanorri zabal bat hondoratua zion lepoan, elkarrekin zeutzala, landa-arras, ehorztegi abandonatu bateko lauzen gainean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 67. orr.

Ezezagun zitzaizkien, ordea, eskuoi, mailuaren pisu hotsandiko, orekatu hori; labanorrien indar kontzentratua, zuhurtzia zorrotzegiz debekaturik baitzeuden gurean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus