Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitoren (beti elkarketan ageri da, beste hitz baten ezkerrean) 1 iz leinuz gizarte egoera jasoa zuen eta bere lanetik bizi ez zen pertsona. ik noble.
1 aitoren alaba

Zaldun ibiltari batek etxe batean ostatu hartzen bazuen, etxeko alaba ezkongabea izaten zuen zerbitzari; areago, aitoren alaba izanez gero.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 27. orr.

Aitoren alaba bat izan ez balitz, kristau-lurretik kanpo ehortziko zitean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 192. orr.

Aitoren alaba ez bada, eskuinekoa zaio kentzen, arkoaren arazorik gabe erabiltzeko gisan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 69. orr.

2 aitoren seme (orobat aitorenseme; Euskaltzaindiaren Hiztegian aitoren seme agertzen da) ik aitorenseme.

Aitoren seme utziko zituzten Garazi edo Baigorri aldeko behorzainik basenak ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

Jendeak, ordea, askoz gutxiago zituela uste zuen, txiki-txikia zelako, aita bezala; Micheletto zalduna deitzen zioten aitari, guztiz txikia zelako eta zaldi gainean bidez bide pasatzen zituelako egunak, inguru hartako aitoren semeen gutunak banatzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

Sartzen zara, eta aitoren semeen etxe artean zaude; Inkisizioaren airea arnasten duzu; karrikaren beste muturrean ikusten duzu zutik Felipe II.aren mamu zurbila.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 112. orr.

Artean gazte, oso aberatsa zen ordurako, herriko aitoren semeei hainbat landetxe bereturik Chieritik hasi eta Astigianoraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 34. orr.

Aitoren seme harro baten itxura izanagatik, behin baino gehiagotan ukabil kaskaka lotu zitzaion nardatu zuen norbaiti, eta aldi guzietan, kontrakoarengandik bereizi behar izaten zuten haren etsaiaren salbatzeko arotz batek ingudeari ematen dizkion mailukaden pareko kaska haietarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Bestalde, badugu bestelako aitoren seme batzuen euskaltasunaren berri, adibidez, Etxauztarrena, zeinetako bati dedikatu zion Axularrek bere liburu ospetsua.  Berria - Kultura   2004-04-08

Morroi zentzudunak aitoren semeak izango ditu zerbitzari, zuhurrenak ere ezin izango dio ezer aurpegiratu.  Elizen arteko biblia   Si 10,25

Akemenestar Inperioan "jaiotzaz aitoren seme ziren pertsiar mutil guztiak".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Aitoren semeei berei ere artobero-usaina zerien, eta etxeetako atezainek berek ere atseginez errespetatzen zuten gizarte-ordena, aldi berean mugagabea eta gizatiarra zen ordena hura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.

Orduan zituen inguruetako aitoren-seme baten hiltzera igortzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 78. orr.

3 irud/hed

Zer izango da, aitoren seme hori?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

-Aitoren seme iberikoen eskola, jakina.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 186. orr.

Baina bada hor aitoren semetxo bat, begi-okerra; badakizu zein abertzalerengatik ari naizen, ez?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.

4 aitoren seme-alaba (orobat aitorenseme eta alaba)

Aguirretiarrek leku berezi bat atxikitzen zuten Donibane-Garazin, aberatsak izanez eta aitoren seme-alabak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 134. orr.

Ordurako bilduta zeuden errege-erreginak, hainbat aitorenseme eta alaba, kapare, zaldun eta elizgizon; denak jendekoi eta hizketa atsegineko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.

5 aitoren semetza

Esango zait antrustioien taldeak gizon libreena ez bezalako taldea osatzen zuela Estatuan, baina, feudoak hasieran aldagarriak eta gero biziartekoak izan zirenez, hortik ezin zela jatorrizko aitoren semetzarik sortu, pribilegioak ez zeudelako oinordetzazko feudo bati lotuta.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 305. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus